CELLO OCTET AMSTERDAM MUSIKA TALDE BEREZIAK IREKIKO DU MIRAMONGO MATINÉEAK ZIKLO BERRIA

1989an sortua eta urte askotan Elías Arizcurenek zuzendua, Cello Octet Amsterdam, lehen Conjunto Ibérico izenez ezaguna, ganbera musikaren arloan munduan bakarra den taldea dugu, nazionalitate ezberdinetako biolontxelojoleez osatua. Sortu zen garain biolontxelo-zortzikoterako bi pieza original zeuden soilik, Heitor Villa-Lobosenak biak, egun Cello Octet Amsterdamen errepertorioak 70 lan original baino gehiago biltzen ditu, A. Part, T. Riley edo L. Berio bezalako konpositoreek idatziak. Etengabe muga berrien bila dabilen talde honek bere lana dantza, flamenkoa edo baita Karibeko musikarekin bat egiten du eta Teresa Berganza, Bernarda Fink edo Elena Gragera bakarlariekin aritu da lankidetzan. Elena Gragera, denboraldiko lehenbiziko Matinée honetan bakarlari gisa arituko dena, egungo errezitalista onenen eta Europa mailan etorkizun gehien dutenen artean kokatzen du kritika espezializatuak. Urte guzti hauetan zehar, oktetoa zuzendari gonbidatu ezberdinek zuzendu dute, horien artean Jurjen Hempel, Lucas Vis eta Bas Wiegers. Azken honek zuzenduko du, hain zuzen ere, Matinée hau.
Miramonen aurkezteko „Cello Octet Amsterdam" taldeak prestaturiko egitarauak lau konpositore ezberdinen lanak biltzen ditu. Bi argentinarrak dira, Mauricio Kagel eta María Eugenia Luc, eta beste biak euskaldunak, Gabriel Erkoreka eta Ramon Lazkano. Lau musikagileak biolontxelorako musika xedetzat hartzeak batu ditu oraingoan eta hauen adierazpen konpositiboa arte, musika, literatura eta adierazpen biziaren sintesi bilakatuko da.
Sarrera solteak salgai. Miramongo Matinéeak zikloaren 2009/2010 denboraldia osatzen duten 16 kontzertuetarako sarrera solteak salgai daude jada. Sarrera bakoitzaren salneurria 6,00 €koa da eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke eta Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera.
Denboraldi berri honek ere doako autobus zerbitzua izaten jarraituko du, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egingo dituelarik.
EUSKADIKO ORKESTRA RAMON LAZKANORI ESKAINITAKO MONOGRAFIKO BAT GRABATZEN ARI DA

Joan zen astean Euskal Konpositoreen Bildumarako Valentín Zubiaurreren lana grabatu ostean, Euskadiko Orkestra musika garaikidean murgildu da egunotan. Honela, Orkestrak Ramon Lazkanoren katalogoko hiru obra grabatuko ditu: Hauskor (2006), Cello Octet Amsterdam taldearekin batera; Ortzi Isilak (2005), Ernesto Molinari klarinete-jotzaile suitzarra bakarlari dela; eta Ilunkor partitura, 2000. urtean Orkestrak berak Lazkanori eskatutako lana. Diska honen musika-zuzendaritza errepertorio garaikidean aditua den Johannes Kalitzke zuzendari alemaniarraren esku egongo da. Maisu honek Orkestra zuzentzen duen estreinako aldia izango da. Lehenbiziko aldiz EOS Kairos vienar diska etxearekin lankidetzan arituko da. 1999an sortutako argitaletxe hau musika garaikidean espezializaturik dago eta bere argitalpenen soinu-ingeniaritza sofistikatuarengatik eta ikus-kontzeptu modernoagatik nabarmentzen da.
Grabaketa hau Orkestrak bere jarduera diskografikoa dibertsifikatzeko "Música de hoy-Gaurko Musika" izenburupean ireki berri duen ildo berriaren baitan kokatzen da. Kairos disko etxe entzutetsuarekin batera eta sormen garaikearen arloan, Ramon Lazkano izango da egungo errepertorioa lantzeko sortutako ildo berri honen leehnbiziko izena.
Kairos diskoetxea 1999an sortu zuten Vienen Barbara Fränzen eta Peter Oswaldek eta egungo artisten promozioan datza bere jarduera. Kairos "une egokia" da, hemen eta orainaren arteko baterakotasuna, une zehatza jasotzeko erabiltzen zuten aintzinako greziarrek terminu hau. Kairosen xedea hori da hain zuzen ere, musika deritzon "une egoki hori" gordetzea. Bere helburua, entzulearen gozamenerako, egungo musika, entzumen eta adimen garaikidea dutenentzat espazio zein esperientzia berriak dakartzan musika atzematea da.
Grabaketa
2009ko Irailaren 14tik 18ra, Euskadiko Orkestraren Auditorioa Miramonen
Egitaraua
Ramon Lazkano (1968):
Hauskor (Cello Octet Amsterdam)
Ortzi isilak (Ernesto Molinari, klarinete bakarlaria)
Ilunkor (Euskadiko Orkestraren enkargua)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Johannes Kalitzke, zuzendaria
Diska etxea: Kairos
AURKEZTU BERRI DA "MIRAMONGO MATINÉEAK" ZIKLOAREN DENBORALDI BERRIA

Goizean Euskadiko Orkestraren egoitzan ospatutako prentsaurrekoan aurkeztu da Miramongo Matinéeak zikloaren 18. denboraldia. Bertan izan dira Euskadiko Orkestraren Zuzendari Nagusia den Iñigo Alberdi eta Iñaki Almandoz, ziklo honen babeslea den Kutxaren ordezkari gisa.
Hondar gaineko aztarna marraztu eta ezabatzen da berriro marraztua izateko; baina ez daude bi aztarna berdin, forma ezberdina izaten da eta baita hondarra ere. Honela, Miramongo Matinéeak zikloak ere bere aztarna marrazten du denboraldi bakoitzean, aztarna ezberdina eta errepikaezina aldiro. Izan ere, zuzeneko musika istant batean jaio eta desegiten da, gero ezberdin sortzeko. Baina hondar gaineko aztarnaren kasuan ez bezala, musikaren ondoren beti dago irauten duen zerbait: entzulearengan geratzen den aztarna ezabaezina. Miramongo Matinéeak abian jarri zirenetik 18 denboraldi igaro dira jada, 296 kontzertu, makina bat soinuzko une, milaka ikusleren oroitzapenean betikotutako aztarnak.
Denboraldi honetan une horiek, aztarna horiek ahalbidetuko diztuztenak Cello Octet Amsterdam eta Elena Gragera mezzosopranoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, bere titularra den Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean, Bilboko Txistulari Banda eta Alos Quartet edo Orfeón Pamplonés izango dira, besteren artean. Beren jarduera sinfonikoa dibertsifikatzeko gordetako atalari dagokionez, Orkestrako musikariek, besteak beste Marta Zabaleta eta Roman Jablonski lagun diztuztela, barrokoko ahaztutako instrumentuak eta baita Matiegkaren mamua bera ere erreskatatu eta betikotasunean geratuko diren une horien protagonista bilakatuko dituzte Mozart, Bocchrini, Hummel, Beethoven edo Berwald bezalako konpositoreak. Miramongo Matinéeak izeneko aztarna ezabaezinen soinuzko kartografia hori osotuko duten 16 kontzertu, azken finean.
Miramongo Matinéeak ziklo berria datorren irailaren 19an, 11etan jarriko da abian Miramongo Egoitzan. Cello Octet Amsterdam taldea izango da prposamen berri eta originalak dakartzan denboraldi berri honi hasiera emateaz arduratuko dena. Cello Octet Amsterdam ganbera musika taldea, zortzi nazionalitate ezberdinetako zortzi biolontxelojolez osatutakoa, bakarrenetakoa da munduan.
Miramongo Matinéeak ziklo berria Denboraldi honetan ere, KUTXAri gure esker ona adierazi nahi diogu, bere Gizarte Ekintzaren bidez, 1993an abian jarri zenetik ziklo honen garapenerako eman duen eta egun ematen duen laguntzagatik.
Abonu-salmenta:
Hamasei emanaldi hauetarako abonua Orkestraren telefonora deituz eskuratu daiteke (943 01 32 32). Abonuaren prezioa 73,00 €takoa da denboraldi honetan ere eta Orkestrako beste zikloetako abonatuek, Kursaal Fundazioko abonatuek, Aquariumeko bazkide/lagunek, Gazte Kutxaren titularrek eta Kutxako Urrezko Txartelaren titularrek %25eko deskontua izango dute.
Sarreren salmenta:
Sarrera solteak irailaren 18tik aurrera eros ahal izango dira. Sarrera bakoitzaren salneurriak 6,00 €koa izaten darrai eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke eta Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera.
Edizio berri honek doako autobus zerbitzua izaten jarraituko du abonatuentzat, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4. zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribidea, 18an eta Madrilgo Hiribidea, 34an geldialdiak egiten dituena.
EUSKADIKO ORKESTRAREN KONTZERTUA DURANGON

Gaur ostirala, irailaren 11, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Durangora itzuliko da, oraingoan bertako Musika Hamabostaldiaren 20. edizioa irekitzeko. Kontzertu honen bidez Valentín Zubiaurre konpositore bizkaitarrari omenaldia egingo zaio.
Honela, Orkestrak, Juan José Ocón maisuaren zuzendaritzapean, Fernando el Emplazado. Preludio (1869), konpositorearen lehenbiziko opera, Ledia (1873) operaren Preludio eta Bailable, Sinfonia min (1874) eta Ecos de Oiz biolontxelo eta orkestrarako (1889) lanak intepretatuko ditu, azken honetan Roman Jablonski biolontxelojolea bakarlari gisa arituko delarik. Obra hauek Orkestrak grabatu berri ditu eta Euskal Konpositoreen Bildumaren 13. diska (Valentín Zubiaurreri eskainia) bilakaturik argitaratuko dira.
Kontzertua gaur ospatuko da, 20.30etan Durangoko San Agustin Kulturgunean. 1982an Durangon estreinakoz airtu zenetik, gaurko honekin zazpi dira Euskadiko Orkestrak Durangon emandako kontzertuak, azkena 2007an.
Kontzertua Durangon
Irailaren 11a, 20.30etan. San Agustin Kulturgunea, Durango.
Egitaraua
Valentín Zubiaurre (1837-1914)
Ledia (Preludio eta Bailable)
Ecos de Oiz, biolontxelo eta orkestrarako (Roman Jablonski, biolontxeloa)
Fernando el Emplazado (Preludio)
Sinfonia min
(Ramón Sobrinoren argitalpena)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Juan José Ocón, zuzendaria
VALENTÍN ZUBIAURRE ETA RAMON LAZKANO, BI IZEN BERRI EUSKADIKO ORKESTRAREN DISKOGRAFIAN

Euskadiko Orkestraren diskografiak berrogei diskatik gora biltzen ditu eta hazten darrai. Garai guztietako euskal konpositoreen lana historiarako jasotzeko bere asmoan tinko, Orkestra Euskal Konpositoreen Bildumako hamahirugarren diska, Valenín Zubiaurre XIX. mendeko konpositore ari eskainitakoa, grabatzen ari da egunotan eta ondoren Ramon Lazkano musikagile donostiar ezagunaren monografiko bat grabatzeari ekingo dio.
1. Euskal Konpositoreen XIII. diska, Valentín Zubiaurre. Hilarión Eslavaren ikasle eta besteak beste Chapí, Bretón edo Chuecarekin batera konpositore erromantikoen bigarren belaunaldian kokatua, bizkaitar konpositore hau espainiar operak XIX. mendeko bigarren erdian bizi izandako birsorkuntzaren egiletzat jo izan da. Bere lanaren zati bat Euskal Konpositoreen Bilduman jasoko da 2010ean eta horretarako Orkestra, Juan José Ocónen zuzendaritzapean, Fernando el emplazado. Preludio (1869), konpositorearen lehenbiziko opera, Ledia (1873) operaren Preludio eta Bailable, Sinfonia min (1874) eta Ecos de Oiz biolontxelo eta orkestrarako (1889) lanak grabatzen ari da. Azken honetan Roman Jablonski biolontxelojolea arituko da bakarlari gisa. Euskal Konpositoreen Bildumako gainerako diskak bezala, diska hau ere Claves zigilupean argitaratuko da, Grupo Mondragonen babesarekin. Baina aurretik, udazkenean, bildumako XII. alea aurkeztuko da, Beltrán Pagolari eskainitakoa.
Grabaketa
2009ko irailaren 7tik 10era , Euskadiko Orkestraren Auditorioa Miramonen
Egitaraua
Valentín Zubiaurre (1837-1914): Ledia (Preludio eta Bailable); Ecos de Oiz, biolontxelo eta orkestrarako (Roman Jablonski, biolontxeloa); Fernando el Emplazado (Preludio); Sinfonia min
(Ramón Sobrinoren argitalpena)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Juan José Ocón, zuzendaria
Diska etxea: Claves
Babeslea: Grupo Mondragon
2. Ramon Lazkano, euskal musika garikidearen ordezkarietako bati eskainitako monografikoa. Zubiaurreren lana grabatu ostean, Euskadiko Orkestra musika garaikidearen euskal konpositore gailenetariko bat den Ramon Lazkanoren musikalanean murgilduko da. Orkestrak bere konposizio-katalogoko hiru obra grabatuko ditu: Hauskor (2006), Cello Octet Amsterdam taldearekin batera; Ortzi Isilak (2005), Ernesto Molinari klarinete-jotzaile suitzarra bakarlari dela; eta Ilunkor partitura, 2000. urtean Orkestrak berak Lazkanori eskatutako lana. Diska honen musika-zuzendaritza errepertorio garaikidean aditua den Johannes Kalitzke zuzendari alemaniarraren esku egongo da. Maisu honek Orkestra zuzentzen duen estreinako aldia izango da. Lehenbiziko aldiz EOS Kairos vienar diska etxearekin lankidetzan arituko da. 1999an sortutako argitaletxe hau musika garaikidean espezializaturik dago eta bere argitalpenen soinu-ingeniaritza sofistikatuarengatik eta ikus-kontzeptu modernoagatik nabarmentzen da.
Grabaketa
2009ko Irailaren 14tik 18ra, Euskadiko Orkestraren Auditorioa Miramonen
Egitaraua
Ramon Lazkano (1969): Hauskor, Ortzi isilak (Ernesto Molinari, clarinete), Ilunkor (encargo de la Orquesta de Euskadi)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Johannes Kalitzke, zuzendaria
Diska etxea: Kairos
"GERNIKA" OPERAREN ARRAKASTAREN ONDOREAN, EOS MUTRIKUN ARITUKO DA

Euskadiko Orkestrak joan zen abuztuaren 26an beste behin berretsi zuen Francisco Escuderoren "Gernika" opera ezagutzera emateko bere konpromezua, zarauztar konpositorearen obra handi hau Kursaal Auditorioan entzun ahal izan baitzen egun hartan, Musika Hamabostaldiaren baitan. Obra honen zuzeneko bigarren emanaldiaren arrakastak joan zen azaroan gauzatutako apostu honen garrantzia baieztatu zuen, zalantzarik gabe. Izan ere, azaroan kaleratu zen, Orkestrak sustatua, Gernikaren lehenbiziko grabaketa, Decca zigilupean.
Orkestrarekin batera bakarlari gailenenk osatutako talde bat, Ana Mª Sánchez buru zutela, eta Escuderori opera hoenn enkargua luzatu zion Bilboko Koral Elkartea aritu ziren. Guztiak "Gernika"ren grabaketan arituak ziren jada.
Datorren kontzertua Mutrikun.Donostiako 70. Musika Hamabostaldian aritu ondoren, Euskadiko Orkestra ostiralean, irailaren 4ean, Mutrikun eskainiko duen kontzertua prestatzen ari da egunotan. Kontzertu hau duela urte batzuk Orkestraren musika euskal herri ezberdinetara eramaten duen "Orkestra Herrietan" ekimenaren baitan kokatzen da. Sarritan Euskadiko Orkestraren kontzertino gonbidatu gisa aritzen den Loren Nasturica Herschcowiciren zuzendaritzapean Mozart, Respighi, Usandizaga edo Haydnen lanak izango dira entzungai.
Irailaren 4a, 22.00etan. Jasokundeko Andra Mariaren Parrokian
Egitaraua
W.A. Mozart: Divertimentoak fa maiorrean, KV 138
O. Respighi: Antiche danze ed arie. Suitea
J. M. Usandizaga: Kuartetoak sol maiorrean
Euskadiko orkestra Sinfonikoa
Lorenz Nasturica Herschcowici, kontzertino/zuzendaria
EUSKADIKO ORKESTRAK ESTREINAKO ALDIZ GRABATUKO DITU BEETHOVENEN 5. SINFONIA ETA ARRIAGAREN “SINFONIA REN”

Donostiako Musika Hamabostaldiaren 70. edizioaren baitan, Euskadiko Orkestrak Andrés Orozco-Estrada zuzendari titular duela lehenbiziko kontzertua eskaini du. Honen ostean, egunotan grabaketa berri bati ekingo dio Orkestrak, L.V. Beethovenen 5. Sinfonia, "Patuarena" eta J.C. de Arriagaren Sinfonia ren grabaketari, hain zuzen ere. Estreinako aldia da Euskadiko Orkestrak bi partitura hauen erregistroa burutzen duela, errepertorio klasikoan sakonduz.
Grabaketa berri honek euskal finantza erakunde batek sustatutako proiektu diskografiko berri bati edukia emango dio.
Grabaketa
Abuztuaren 11tik 14ra, Euskadiko Orkestraren egoitzan
J.C. de Arriaga: Sinfonia re maiorrean
L.V. Beethoven: 5. Sinfonia do maiorrean, opus 67, "Patuarena"
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
EUSKADIKO ORKESTRAK BERE JARDUERARI HELDU DIO UDAKO ETENALDIAREN OSTEAN

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa entseguetan murgildu da jada egun batzutan atseden hartu ondoren eta abuztuaren 10ean 70. edizioara iritsi den Donostiako Musika Hamabostaldiaren barnean eskainiko duen kontzertua prestatzen ari da.
Kontzertu hau, Euskadiko Orkestraren 2009/2010 denboraldiko lehena, Andrés Orozco-Estradak, hots, Orkestraren zuzendari titularrak zuzenduko du. Hitzordua abuztuaren 10ean arratsaldeko 20etan izango da, Donostiako Kursaal Auditorioan, eta egitaraua obra bakar batek osatuko du: Joseph Haydnen "Sorkuntza" obrak, hain zuzen ere. Partitura hau interpretatzeko Orkestrak Genia Kühmeier sopranoa, Johannes Chum tenorea, James Johnson baxua eta José Manuel Tifek zuzentzen duen Andra Mari Abesbatza izango ditu lagun.
Kontzertu honen ostean Orkestra beste behin izango da aurtengo Musika Hamabostaldian. Izan ere, abuztuaren 26an Kursaal Auditorioko eszenatokira itzuliko da Francisco Escuderoren "Gernika" opera kontzertu-bertsioan eskaintzeko.
Abonamendu-alta egiteko eskaria
Abonu bat hartu; zergatik?
- Aurrezte handia sarrera solteen erosketarekiko (%40rainokoa).
- Abonu-kontzertuen sarrera solteak tarifa oso murriztuan erosteko aukera lau hiriburuetan (gehienez bi sarrera kontzertu-programako).
- Deskontua Miramongo Matinéen abonamenduan.
- Lehen eskuko informazioa: hurrengo kontzertuaren abisua SMS bidez; esku-programa eta Euskor albiste-buletina posta elektronikoz.
