GUREAK TALDEAK “AURRERA” SARIA EMAN DIO EUSKADIKO ORKESTRARI

Azaroaren 25ean ospatu Gureak Sarien lehenbiziko edizioaren banaketa-ekitaldia erakunde honen egoitza nagusian, Donostian. Honetan Euskadiko Orkestraren Zuzendari Nagusiak, Iñigo Alberdik "Aurrera" saria jaso zuen, Orkestra Gureak Taldearentzat mugarri bihurtu berri den erakundea izanagatik.
Gureak Sariek Gipuzkoako eragile ekonomiko zein sozialak lana eta ezgaitasunaren inguruan biltzea dute xedetzat, ezgaitasuna duten pertsonen lanbideratzearen alde bere bidean aurrera pausu gisa. Banatzen diren lau sarien bidez (Lanean, Luzaroan, José Luis Zaldua eta beste lau erakunderekin batera Orkestrak jasotako Aurrera), Gureak Taldeak bere bezeroek ezagaitasuna duten pertsonen lanaren egonkortasunarekiko jokatzen duten papera balioztatu nahi du.
Zentzu honetan, erakunde publiko gisa duen erantzunkizunaz jabeturik eta Korporazio Erantzunkizun Sozialaren baitan, Euskadiko Orkestrak izaera ezberdinetako harremanak ditu Gureak Taldea edo FEVAS (Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa) bezalako erakundeekin.
HARIZKO TXISTUA: TRADIZIOZKOA ETA KLASIKOTASUNA GARAIKIDETASUNEAN BAT EGINIK

Larunbata honetan, hilak 21, Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioa fusioaren topagune bilakatuko da beste behin, Miramongo Matinéeak zikloaren baitan "Harizko txistua" ekimena hartuko baitu. Bilbaoko Udal Txistulari Bandaren eta Alos Quarteten arteko lankidetzaren emaitza, fusio eta musika-sorkuntza biltzen dituen proiektu honek gure tradizozko kulturaren erakusle den txistuak eskaintzen dituen aukera anitzen isla da.
"Harizko txistua" izenburupean txistu eta hari-laukote klasikorako sortutako zortzi pieza biltzen dira, txisturako idatziriko partituren ohizko formatutik aldentzen direnak. Errepertorio hau eta batzen dituen musikagileak dira 2007an diska bilakatu zen ekimen hau erakargarri egiten duten elementu nagusinetarikoak. Honela, Ruper Lekueren Habanera, Alos laukotearen kide den Xabier Zeberioren Mongono (Izotza), Javier Ituarteren Kulunka, Aitor Furundarenaren Elorri orri, Juan Carlos Pérezen Sinkroniak, Xabier Zabalaren Konfidentziak, Hilario Extremianaren Impromptu-Capricho eta Álvaro Garcíaren Bat, bi, hiru lanek osatzen dute kontzertu honen egitaraua.
Bilbaoko Udal Txistulari Banda bakarra da, munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenen lekuko bizia. Egun txistuaren aukera anitzen eta etorkizun oparoaren erakusle garbia da berritutako Bilbaoko danbolinteroen elkartea, Udal Txistulari Banda izenekoa. Talentu handiko bost gaztek osatua, halaxe erakusten baitute euren prestakuntza akademikoak eta esperientzia profesionalak, bai interpretazioan, bai irakaskuntzan. Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi, Idoia Kareaga eta Asier Garcia dira.
Alos Quartet 1999an sortu zen Et Incarnatus kamara orkestraren baitan. Aurten hamar urte bete ditu, beraz, eta hori ospatzeko kaleratu berri den « 10 tanta » diska grabatu du. Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariez osatua dago. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra, e.a.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi). Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa, kontzertu zein artista nabarmenekin lankidetza ugari burutu ditu.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
EUSKADIKO ORKESTRA "ARGIA"REN 90. URTEURREN-KONTZERTUAN ARITUKO DA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu berezia eskainiko du ARGIAren 90. urteurrena ospatzeko, azaroaren 19an, osteguna, 20:00etan Donostiako Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Iker Sanchezen zuzendaritzapean, 90 urte hauetako euskal musikaren aukeraketa taularatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Gainera, luxuzko kolaboratzaile hauek jantziko dute emanaldia: Miren Urbieta, Jagoba Astiazaran, Pier Paul Berzaitz, Jon Maya eta Jose Ignazio Ansorena.
Emanaldi honek emango die amaiera 90. urteurrena ospatzeko ARGIAk antolatutako ekitaldiei.
AIRE, HODI ETA TUBAK

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Musika Familian 1. kontzertua. 2009/2010 Denboraldia
"AIRE, HODI ETA TUBAK"
Tuba izango du instrumentu protagonista Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Hezkuntza Departamentuak denboraldi berrirako proposatuko digun lehenengo kontzertu didaktikoak. Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan, lehenengo Musika Familian kontzertu honetan Tuba jauna izango da metalezko haize-instrumentuen familiako musika-tresna honen soinu eta ezaugarriak ezagutaraziko dizkigun pertsonaia. Kontzertua azaroaren 14ean izango da, Kursaaleko Ganbera Aretoan eta eguerdiko 12etan.
Tuba oso instrumentu ezezaguna da, tinbre berezia du eta baita nortasun propioa ere, horregatik eskatzen du bere toki propioa musikaren historian. Guzti honen berri emateko Mikel Cañada, Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea egun Euskadin dauden tubajolerik onenez eta instrumentu honetarako idatziriko musika ederrenaz baliatu da. Ordubeteko saio honetan Oscar Abella, EOSeko tuba bakarlaria, Musikeneko tuba irakaslea eta bertako tuba laukotea ariko dira instrumentu honen ezaugarri eta bitxikeriak ezagutzera ematen. Horrela jakingo dugu instrumentu hau "potoloa, soinu eder eta musikaren historiako partaidea dela".
Kontzertua baino lehenxeago Sentsibilizazio Tailerra izango da. 10.45etan hasiko da Kursaaleko Ganbera Aretoko Foyer-ean eta ondoren eskainiko den musika emanaldirako prestatuko ditu entzuleak. Ez dute inolako prestakuntzaren beharrik, doakoak dira eta kontzerturako sarrera bat eskuratu duen edonorentzat irekiak daude, haur, gazte zein guraso.
Plaza-kopurua mugatua da (30 pertsona). Inskripzioak Kursaaleko 943 00 31 80 telefonoan.
Sarrerak: 6 € eta 3 € 12 urtetik beherakoentzat.
SARREREN SALMENTA: Telekutxa (943 00 12 00), Servikutxa, www.kutxa.net eta Kursaaleko leihatilan.
FITXA ARTISTIKOA:
Donostia-San Sebastián
Larunbata, 2009ko azaroak 14, 12:00etan
Kursaaleko Ganbera Aretoa
EOS eta Kursaal Fundaziaren koprodukzioa
Babeslea: El Diario Vasco
Lankide: Musikene
Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentua
Aurkezpena eta perkusioa: Iñaki Telleria
Interpreteak: Óscar Abella, EOSeko tuba bakarlaria
Luis Gimeno, Musikeneko tuba irakaslea
Musikeneko tuba laukotea: Miguel Ángel Ricondo, tuba tenorea; Pascual Gutiérrez-Solana, tuba baxua; Cristian Pérez eta Luis Alberto Sobrado, tuba kontrabaxua eta helikoia.
Egitaraua
• J. BRAMHS (1833-1897): Danza húngara nº 5
• J.B. BOISMORTIER (1691-1755): Allemande
• MELODÍA POPULAR
• IMPROVISACIÓN AL VIBRÁFONO
• T.L. de VICTORIA (1548-1611): Motete "O vos Omno"
• J. STEVENS (1951): Danzas
• G.W. LOTZENHISER (arr. David Yácer): Tubumba
• J. OFFENBACH, (1819-1880): Orfeo en los infiernos. Can Can
• W.A. MOZART (1756-1791): Marcha turca
Informazio gehiago
Esku-egitarauaEUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA: BELTRAN PAGOLA

Orkestrak erreferentzia berri bat du bere katalogo diskografikoan: oraingo honetan Beltran Pagolari eskainitako euskal musikagileen bildumako hamabigarren alea. Bere sorkuntza oparoa dela eta, euskal sinfonista garrantzitsuena bihurtu zen. Horregatik integratu dugu musikagile hau Euskadiko Orkestra protagonista duen bilduma honetan, lehenengo aldiz Ruben Gimeno zuzendari duela.
Zenbaki berriaren aurkezpena urte-amaieran izango da eta, une horretan bertan, eskuratu nahi duten abonatuei bidaliko diegu. Ale berri honek ere MONDRAGON taldea du erakunde babesle.
Abonatu zaren aldetik Orkestrak aukera eskaintzen dizu azaroaren 30a baino lehen CDa erreserbatzeko, 12,00 €ko prezioan.
Beltran Pagolaren CDa eskatzeko, markatu hemen. Lotura honek kontaktu inprimakira bideratuko zaitu. Markatu "Abonuak eta sarrerak" eta ondoren zure eskaera egin "Iruzkina edo kontsulta" leihoan. Amaitzeko "Bidali" sakatu. Orkestrako Abonatu Sailak zure eskaera erregistratuko du. Eskerrak zerbitzu hau erabiltzeagatik.
MAISULAN HANDIAK FORMATU TXIKIAN

Itzoskail taldeak "Kuartetoaren osotasuna" izenburupean azaroaren 7an izango den Miramongo Matinéerako prestaturiko proposamenak hari-laukoterako idatzitako obrarik esanguratsuenen barrena ibilbidea marrazten du.
Itzoskail-ek Ludwig van Beethoven maisuaren azken kuartetoak interpretatzea du helburu, orain hasi eta urtean eta bi urtez behin jarraipena izango duen ekimenean, konpositore honek musika-forma hori bere gorenera eraman baitzuen, bere azken lanak benetazko egutegi pertsonalak bilakatuz. Premisa hori oinarritzat harturik, musikalan horiek beste hainbat konpositore handiek idatzitako kuartetoak interpretatuko dira, musikaren historian zehar formakutza horrek bizitako bilakaeraren erakusgarri. Oraingorako Wolgang Amadeus Mozartek bere osotasun formaleko unean Haydni eskainitako sei kuartetoen artean lehenbizikoa aukeratu da osagarri gisa.
Musikologo handiek Beethovenen azken kuartetoak azken zei zenbal¡kiek osatutako obra handi oso bat bailitzan hartzen dituzte: sarrera, lau aldi eta epilogoa azkenik. Hari-kuartetoa do sostenitu minorrean, opus 131 hasiera ona da bere sorkuntza osoa laburbiltzen duen Beethovenen lengoaian murgiltzeko; lengoaia honek bide egin zien musikaren historian zehar Beethovenek utzitako ondareari jarraipena ematea helburu izanik sortutako forma eta estilo berriei.
Honela, Itzoskail taldearen xedea hari-kuartetorako idaztearen erronkari aurre egiteko musika-forma hau bere gorenera eraman zuten bi konpositore gailenek hartutako bidea erakustea izango da larunbata honetako emanaldian.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
ITZOSKAIL taldea
Kuartetoaren osotasuna
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
14. Kuartetoa sol maiorrean, KV 387 [29']
Ludwig Van Beethoven (1770-1827)
Kuartetoa do sostenitu minorrean, opus 131 [37']
ITZOSKAIL taldea
Itziar Prieto*, Oscar López*, biolinak
Castor Narvarte*, biola
Elena Escalza, biolontxeloa
*EOSeko kidea
KOBRATZE-OHARRA
Azaroak 2an kobratuko dira 2009/2010 denboraldiko abonu-txartelen ordainagiriak.
MÚSICA SINFONIKO KORALAREN HANDITASUNETIK GANBERA MUSIKAREN INTIMISMORA

Abonu-Denboraldiarekin batera, Miramongo Matinéeak zikloak kalitatezko musika funtsatzat duen beste eskaintza aurkezten darrai larunbataz larunbata, ganbera-musikaren inguruko proposamen interesgarriak taularatuz. Larunbata honetan (urriak 24), "Matiegkaren mamua" izenburu iradokitzailearen pean, EOSeko kide diren Carlos Rosat, Pascal Arnaud eta Jon Larrazek eta Eduardo Baranzano gitarrajoleak osatutao BRAL Laukoteak J. Kreutzer, F. Molino eta F. Schubertek flauta, gitarra, biola eta biolontzelorako idatzitako hainbat lan interpretatuko ditu. Kontzertua, Matinéen zikloko oro bezala, goizeko 11etan izango da Euskadiko Orkestrak Miramonen duen egoitzan.
Miramongo Matinéea. "Matiegkaren mamua". Urriaren 24, 11.00etan Orkestrak Miramonen duen Egoitzan.
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK VERDIREN REQUIEMA INTERPRETATUKO DU MAILA GAILENEKO BAKARLARI TALDE BATEKIN ETA DONOSTIAKO ORFEOIAREKIN

Euskadiko Orkestrak bere Abonu-Denboraldian aurrera pausu berri bat emanez datozen egunotan obra sinfoniko-koral handi bat interpretatuko du Andrés Orozco-Estrada bere titularraren zuzendaritzapean: Verdiren Requiem Meza, hain zuzen ere. Laugarren Abonu-programa honi dagozkion kontzertuak honako egunotan ospatuko dira: bihar ostirala, urriak 23, eta 26an Donostian, 24an Gasteizen, 27an Iruñean eta, amaitzeko, urriaren 29an Bilbon.
XIX. mendeko italiar musikaren gailurretako bat den partitura hau interpretatzeko, Indra Thomas estatubatuar sopranoa buru duen bakarlari talde nabarmen bat izango du lankide. Besteak beste BBC Proms, New Yorkeko Matropolitan, Madrilgo Teatro Real eta Bartzelonako Liceu-n lortutako sonak denbora gutxian munduko soprano onenen artean kokatu duen abeslari hau estreinako aldiz arituko da Euskadiko Orkestrarekin. Bakarlari taldea Nancy Fabiola Herrera mezzosoprano kanariarrak, Aquiles Machado venezuelar tenoreak (Stuart Neill ordezkatuz) eta Carlo Colombara baxu italiarrak osotzen dute. Guzti hauek Euskadiko Orkestrarekin Musika Hamabostaldian eta OLBEn zenbaitetan aritu izan badira ere, lehenbiziko aldiz arituko dira bere Abonu-Denboraldian. Requiemaren atal korala Orkestrarekin aurretik jada interpretatua duen Donostiako Orfeoiaren esku izango da; abesbatza honek ugaritan abestu baitu lan hau, gogoangarrienen artean 2001ean Claudio Abbadoren zuzendaritzapean Berlingo Philharmoniker delakoarekin burututako interpretazioa.
Egitarauari Oharren egile den Juan Manuel Vianaren esanetan, Verdik "oinarri sendoko soinu-eraikina egitea lortu zuen obra itzel honetan eta, bertan, argudio-intriga baten absentzia ahozko eta orkestra eskritura zirraragarri batek ordezkatzen du, bere opera onenak egituratzen dituen eta musikaren muinean bertan antzerkiaren taupada sartzen duen eroaldi berdinak bultzatuta". Abonu-Denboraldiko entzulegoak estreinako aldiz izango du esperantza eta beldurraren artean, sosegu eta asalduraren artean sortua den musikariaren sorta emozionaletik eratorria den partitura honekin gozatzeko aukera.
Laugarren Abonu-Programako kontzertuak
Urriaren 23 eta 26: Kursaal Auditorioa. Donostia-San Sebastián. 20:00etan.
Urriaren 24a: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz. 20:00etan.
Urriaren 27a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Urriaren 29a: Palacio Euskalduna, Bilbao. 20:00etan.
Egitaraua
G. Verdi: Messa da Requiem
Indra Thomas, sopranoa
Nancy Fabiola Herrera, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenore
Carlo Colombara, baxua
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAK 2009/2010 DENBORALDIA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak egunotan jarriko du abian bere 28. Abonu-Denboraldia (bihar 23 Iruñean, osteguna 24 Gasteizen, ostirala 25ean Bilbaon eta 28 eta 29an Donostian), jada bere zuzendari titularra den Andrés Orozco-Estradaren eskutik. Estreinako kontzertu-programa Euskadiko Orkestra Sinfonikoak orain hastenb duen aro berriaren erakusle argia da. Titular gisa bere lehenbiziko parte-hartzean, Andrés Orozco-Estradak estreinaldiz betetako arratsalde bat egituratu nahi izan du, horretarako Beethoven eta Mahlerrek idatzitako lehenbiziko sinfoniak, hau da, sinfoniaren arloan bi musikagile hauen debuta izan ziren obrak programatuz.
Zentzu honetan, aipagarria da programazio berriaren ezaugarrietako bat denboraldi oso sinfonikoa marraztu izana dela, etengabe asmo honi erantzuten dioten eta errepertorio erromantiko zein klasikotik eratorriak diren obra handien interpretazioarekin. Horien artean, Denboraldia irekiko duten Beethoven eta Mahlerren lehenbiziko sinfoniak.
2009/2010 Denboraldia. Guztira hamalau kontzertu-programa izango dira denboraldi osoan zehar, ekaina bitartean, Gasteiz, Bilbao, Donostia eta Iruñean aurkeztuko direnak. Denboraldia kontzertu-programa inspiratuek eta musika-eszenaren izen handiek osatuko dute, azken hauen artean Hélène Grimaud, Janine Jansen edo Frank Peter Zimmermann bezalako bakarlarikak eta Paul McCreesh, Yakov Kreizberg edo Lawrence Foster zuzendari gonbidatuak izango direlarik. Gainera, Andrey Boreyko Orkestraren Zuzendari Printzipal Gonbidatu berriak Denboraldi berriko bi programa zuzenduko ditu.
Denboraldiko gainerako jarduerei dagokienez, Euskadiko Orkestrak irteera bakar bat burutuko du, Madrilgo Auditorio Nazionalera. Gainera, ekimen ugari burutzen jarraituko du, horien artean nobedade garrantzitsuak, esaterako "Musika Laborategi" baten sorkuntza, diska-ekoizpenen ildo berri baten hasiera eta J. Guridiren "Mirentxu" operaren aurkezpnea eta ondorengo grabaketa.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Estatuko orkestra sinfonikoen artean erreferentziazkoak diren zenbakiekin ekingo dio denboraldi berriari. 7.000 abonatu fideletaz gain, %92ko okupazioa du bere jardueretan eta baita 600 lagun inguruko itxarote-zerrenda ere. Euskadiko Orkestrak 3 milioi ikusle hartzera eta 3.000 ikusgarri ematera iristear dagoela ekingo dio bere 28. denboraldiari.
