Mozart eta Schumann, "Miramongo Matinéeak" zikloaren eskaintza larunbat goizerako

Ganbera musikaz gozatu eta entzulegoari goza araztea da IDOAN taldeak larunbat honetan, urtarrilak 16, ospatuko den Miramongo Matinéerako egiten duen proposamena. Izan ere, musika-genero hau urrun dago talde hau osatzen duten musikarien eguneroko jarduera sinfonikoaz. Kontzertu honetarako Mozart eta Schumannen lanak aukeratu dituzte.
Helburu hori da, hain zuzen ere, Maialen Rezabal (biolina), Asier Arabolaza (biola), Jon Larraz (biolontxeloa) eta Amaia Zipitriak (pianoa) musikariek iaz IDOAN taldea sortu zutenean xedetzat hartu zutena. Laurek aspaldi ezagutzen dute elkar eta Euskadiko orkestra ezberdinetako kide dira. Orkestra ezberdinetan aritzeak ikuspuntu ezberdina edukiz entseatzera eramaten ditu, honek elkarren arteko esperientzia aberasgarriagoa bilakatzen duelarik, sormenerako bide eginez.
Hasieran, IDOAN taldeko kideek beren baterako ibilbideari heltzeko ganbera musikaren baitan aurki daitezken alemaniar altxorrak esploratzea erabaki zuten, laukote eta pianorako idatzitakoak bereziki. Mahler, Brahms eta Beethovenen obrak interpretatuz hainbat kontzertu eskaini ostean, Mozart eta Schumannen musikan barna abiatzeko unea heldu da orain. Oraingoan, ostera, boskoterako beren errepertorioa zabaltzea helburu harturik, Raquel Cortinas biolinjolea gonbidatu beren kontzertuetan esku hartzera, honela IDOAN-en soinua eta, bide batez, musika esperintzia aberasteko.
Miramongo Matinée honen egitaraua osatzeko, Mozarten Kuartetoa pianoarekin sol minorrean eta Schumannen Kintetoa pianoarekin mi bemol maiorrean lanak aukeratu dituzte, beren izaera distiratsu eta egitura gardenagatik. Bi partitura hauek ezin hobeak gertatzen dira larunbat goizean Euskadiko Orkestraren Miramongo Egoitzako auditorioan kontzertuaz gozatzeko.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
IDOAN Ganbera Taldea
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791): Kuartetoa pianoarekin sol minorrean, K. 478 [25']
Robert Schumann (1810-1856): Kintetoa pianoarekin mi bemol maiorrean, op 44 [29']
Maialen Rezabal*, Raquel Cortinas biolinak
Asier Arabolaza biola
Jon Larraz* biolontxeloa
Amaia Zipitria pianoa
*EOSeko kidea
“El mal ajeno” filmea Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdirako aukeratua izan da

"El mal ajeno", Oskar Santos zuzendariaren estreinako luzemetraia otsailaren 11tik21 era ospatuko den 60. Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko "Panorama" sailerako izan da aukeratua.
Alejandro Amenábarrek ekoitzitako filme honen soiu-banda, Fernando Velázquezek konposatua, Euskadiko Orkestrak grabatu zuen 2009.eko apirilan Miramongo Egoitzan, konpositorearen beraren zuzendaritzapean. Beste lan ugariren artean, Fernando Velázquezek "El Orfanato" luzemetraiaren soinu-banda konposatu zuen, lan horrengatik Goya sarietarako izendatua gertatu zelarik.
Belén Rueda eta Eduardo Noriega protagonista dituela, Daniel Sánchez Arévaloren gidoian oinarrituriko filme hau datorren udaberrian estreinatuko da.
EUSKADIKO ORKESTRA BOSEN ABONU-DENBORALDIAN ESKAINIKO DITUEN KONTZERTUEN PRESTAKUNTZAN DAGO MURGILDURIK

Euskadiko Orkestra Pietari Inkinen zuzendari finlandiarraren zuzendaritzapean eta Miguel Ituarte pianojolea getxotarra bakarlari dela arituko da Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Abonu-Denboraldian.
Elkartruke honen baitan, Orkestrak bi kontzertu eskainiko ditu BOSen denboraldian, lehena urtarrilaren 14an eta 15ean bigarrena. Urte askoren buruan, bi orkestren arteko elkartruke-politikari heldu zaio berriz ere. Beste orkestrekin egindako elkartrukeei dagokionez, ibilbide luzea egina dute bi orkestrek bai estatu mailan eta Euskadiko Orkestraren kasuan baita nazioarte mailan ere.
Euskadiko Orkestrak Sibelius, Prokofiev eta Debussyren lanak interpretatuko ditu Euskalduna Jauregian, estreinako aldiz Pietari Inkinen zuzendari finlandiar gaztearen zuzendaritzapean. Zuzendari hau Zelanda Berriko Orkestra Sinfonikoaren musika-zuzendaria da 2008tik eta 2009an Japoniako Filarmonikoaren zuzendari titular izendatu zuten. Zuzendari gonbidatu gisa, Dresden Staatskapelle, Leipzig Gewandhaus, Bayerische Rundfunk, WDR Cologne, Maggio Musicale, La Scala, Vienna Radio Symphony Orchestra, Rotterdam Philharmonic, BBC Symphony eta CBSO zuzendu ditu besteak beste eta Vadim Repim, Hilary Hahn, Pinchas Zukerman, Nikolaj Znaider, Jean Yves Thibaudet, Alexander Toradze edo Elisabeth Leonskaya bezalako bakarlari gailenenkin aritzen da lankidetzan.
Miguel Ituarte pianojolea, aldiz, aritua da aurretik Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan. Oraingo honetan Prokofiev-en Piano eta orkestrarako kontzertua intepretatuko du, Orkestrak orain bere errepertoriora gehituko duena. Miguel Ituarte Amsterdamgo Concertgebouw delakoaren Ganbera Orkestrarekin, Londresko Royal Philharmonic, Luxemburgoko Irratitelebistaren Sinfonikoa, Schlewwig-Holstein, Lisboako Gulbenkian Orkestra, Oportoko Klasikoa eta Espainia eta Hegoamerikako orkestra ugarirekin aritu da bakarlari gisa. Espainia, Portugal, Frantzia, Holanda, Alemania, Suitza, Italia eta Polonian eskaini ditu errezitalak.
Egitaraua osotzeko, kontzertua irekiko duen Sibeliusen En Saga eta, jada bigarren zatian, Sibeliusen Lemminkäinen-eko Suiteko Tuonelako beltxarga eta Debussyren La Mer izango dira entzungai.
Kontzertuak
Urtarrilaren 14a: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan
Urtarrilaren15a: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan
Egitaraua
J. Sibelius: En Saga
S. Prokofiev: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua
J. Sibelius: Lemminkäin-en Suitea, opus 22. II Tuonelako beltxarga
C. Debussy : La Mer
Pietari Inkinen, zuzendaria
Miguel Ituarte, pianoa
MUSIKA UGARI 2010 URTEARI HASIERA EMATEKO

Euskadiko Orkestrak data ugari nabarmendurik estreinatu du 2010 urteko egutegia; horien artean, BOSekin elkartrukea, abonu-programa berriak, matinéeak edo Musika Familian zikloaren denboraldi berria.
Urteko lehenbiziko egunotan Orkestrak konpromezu aipagarriei egingo die aurre, esaterako Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Euskadiko Orkestraren artean emango den estreinako elkartrukea.
Honela, urtarrilaren 14 eta 15ean, Orkestra BOSen Abonu-denboraldian arituko da, Pietari Inkinenen zuzendaritzapean eta Miguel Ituarte pianojolea bakarlari dela.
Ondoren, Orkestrak Abonu-Denboraldiari helduko dio, bere titularra den Andrés Orozco-Estrada maisuak zuzenduko duen programa berri batekin. Kontzertu hauetan gainera Kukai Dantza Konpainia eta Andra Mari Abesbatza arituko dira Orkestrarekin batera.
Miramongo Matinéeak zikloa, halaber, urtarrilaren 16an itzuliko da, Idoan ganbera taldeak Schubert eta Mozarten obrak interpretatuz eskainiko duen kontzertuarekin.
EGUBERRI ON ETA MUSIKAZKO 2010 URTE BERRI ZORIONTSUA

Musikaz beteriko 2009 urtearen ostean, Euskadiko Orkestrak etenaldi bat egingo du bere denboraldian, urtarrilan urte hasieran berriz ere bizi-bizia izango den jarduerari heltzeko. Abonu-denboraldiari eta Miramongo Matinéeak zikloari Musika Familian zikloa eta haur zein familientzako ekimen berriak gehituko zaizkie; halaber, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Abonu-denboraldian eta Euskadiko Kutxaren 50. urteurrenaren ospakizunean esku hartuko du Orkestrak.
Baina hori 2010ean izango da jada. Bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak jai zoriontsuak eta bake eta zorioneko urte berria opa dizkizue.
ZORIONAK

2009. urteko jarduna amaiturik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Jai Zoriontsuak eta Bake eta Zorionezko Urte Berria opa dizue.
Oporren bueltan, 2010.eko urtarrilaren 7an itzuliko gara.
Gogorarazten dizuegu hurrengo abonu-egitaraua honoko egunetan ospatuko dela: urtarrilaren 22 eta 25 Donostian, 23 Bilbon, 26 Gasteizen eta 27 Iruñean. Urteko lehenengo Matinea urtarrilaren 16an izango da.
EUSKADIKO ORKESTRA "EL DIARIO VASCO" EGUNKARIAREN GABON KONTZERTUAN ARITUKO DA

Orkestra ostegunean, abenduak 17, El Diario Vasco egunkariak urtero antolatzen duen kontzertuan arituko da, Donostiako Kursaal auditorioan. Juan José Ocón maisuaren zuzendaritzapean, Ainhoa Garmendia eta Carlos Álvarez bakarlariak, Easo Eskolania eta Donostiako Orfeoia arituko dira Orkestrarekin batera Gabonen aurreko hitzordu honetan.
Kontzertu honetarako aukeratutako askotariko obren artean, besteren artean, Mascagniren "Ave Maria", Oh tannenbaum", "Oh holy night" edo "Hator, hator" eta "Aurtxoa seaskan" euskal gabon-kanten bertsioak edota Lloyd Weberren "Cats" musikalaren zati bat entzuteko aukera izango da.
El Diario Vasco egunkariaren 75. urteurrena ere ospatuko duen kontzertu honekin amaituko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2009. urteko bere jarduera.
EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMAKO XII. ZENBAKIA, BELTRÁN PAGOLARI ESKAINITAKOA, AURKEZTU BERRI DA

Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan aurkeztu da komunikabideen aurrean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren azkenengo grabaketa. Prentsaurreko honetan izan dira Orkestraren zuzendari nagusia, Iñigo Alberdi, grabaketaren musika zuzendaria, Rubén Gimeno, eta bilduma honen babesle den MONDRAGÓNen lehendakariorde den Iñaki Otaño. Gainera, Beltrán Pagolaren beraren zenbait senitarteko ere bildu da ekitaldi honetan.
Aurreko zenbakian egungo musikagile nabarmenenetakoa dugun Luis de Pabloren obra bildu ostean, Euskal Konpositoreen Bildumak atzera begiratu bat egiten du oraingoan, hamabigarren zenbaki honetan Beltrán Pagolaren lan sinfonikoaren zati bati leku egiteko. Sortzaile izateaz gain, Francisco Escudero, José Mª Usandizaga, Pablo Sorozábal edo Tomás Garbizu bezalako konpositoreen irakasle ere izan zen Pagola, Donostiako Kontserbatorioko Harmonia eta Konposizio Katedratiko gisa, horien obran eragin izan zuelarik.
Rubén Gimeno maisuak aurkezpenean esandakoaren arabera, grabaketa hau erabateko aurkikuntza izan da berarentzat. Konpositorearen harmonia konpositibo ausarta, obren instrumentazio aberatsa eta Pagolaren lengoaia berezia goraipatu ditu, azken ezaugarri honek musikagile onenak bereizten dituela gaineratuz.
MONDRAGON taldearen lehendakariorde den Iñaki Otañok, berriz, talde honek Euskal Konpositoreen Bildumaren bidez euskal kulturari ematen dion bultzada berretsi eta bere laguntza baieztatu du bilduma honen hamabosgarren zenbakira bitartean.
Diska konpaktu hau honako obra hauek osatzen dute: Sonata sobre motivos vascos-eko Allegro Apassionato, La modista soñaba... (kapritxo sinfonikoa), ¡Donosti! (orkestra sinfonikoarako umorezko kapritxoa) eta Sinfonía sobre cantos vascos delakoa.
Beltrán Pagolaren aurretik Luis de Pablo, Juan Crisóstomo de Arriaga, Aita Madina, Tomás Garbizu, Aita Donostia, Pablo Sorozábal, Francisco Escudero, Andrés Isasi, Jesús Arámbarri, José Mª Usandizaga eta Jesús Guridi ageri dira aipatu bilduman. Donostiar konpositorea euskal sinfonista garrantzitsuena da, bere lau sinfonia, sinfonieta bat, poema, kapritxo eta fantasia sinfonikoei esker.
Rubén Gimeno maisuak jada zuzendu du Euskadiko Orkestra eta estreinako aldiz arituko da Euskal Konpositoreen Bilduman. Bilduma honen disko guztietan gure esker ona azaltzen diegu bai euskal musikako ekoizpen-proiektu hau bultzatu zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta baita MONDRAGON-i ere, erreferentziazko soinuzko artxibo bilakatu den bilduma honen bidez Orkestraren diskografia zabaltzearekin irmoki konprometiturik baitago.
Informazio gehiago
Prentsa-txostenaEUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMAKO XII. ZENBAKIAREN (BELTRÁN PAGOLA) AURKEZPENERAKO DEIALDIA

Luis de Pablori eskainitako zenbakiaren ondoren, Euskal Konpositoreen Bildumak begirada atzera bota eta honen XII. zenbakia konpositore eta konpositoreen maisu izandako Beltrán Pagolari eskaini zaio. Musikagile hau Francisco Escudero, José Mª Usandizaga, Pablo Sorozábal eta Tomás Garbizuren irakasle izan zen, besteak beste. Bere balio dokumentalagatik euskal musika sinfonikoaren arloan erreferentziazko bilduma bilakatutakoa handitzera datorren monografiko berri honek ‘Sonata sobre motivos vascos'en Allegro Appassionato, "Donosti!" (orkestra sinfonikorako umorezko kapritxoa), La modista soñaba... (kapritxo sinfonikoa) eta Sinfonía sobre cantos vascos delakoaren hainbat zenbaki biltzen ditu. CD berri honen aurkezpena goizeko 11:00etan Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko Escudero Maisua Aretoan izango da (Easo kalea, 45)
Orkestrako Zuzendari Nagusia, Iñigo Alberdi, grabaketaren musika-zuzendaria Rubén Gimeno eta bilduma honetako babeslea den MONDRAGONen presidenteordea den Iñaki Otaño izango dira aurkezpenean.
Beti bezala bertan izango zaretelakoan, mila esker.
Informazio gehiago
DeialdiaEUSKADIKO ORKESTRA "KULTURA BONUA" PROGRAMARI ATXIKI ZAIO

Kulturaren sustaketaren baitan, Euskadiko Orkestra Eusko Jaurlaritzak abian jarritako KULTURA BONUA programari atxiki zaio.
KULTURA BONUA Kutxaizinek ematen dituzten sarrera-txartelen moduko dokumentu bat da. Honek establezimendu bakar batean kultura-produktuetan 40 euro kontsumitzeko ematen du, nahiz eta erosleak txartela bera 25 euro ordaindu.
Bonua abenduaren 14tik 2010eko uratarrilaren 5a bitartean egongo da salgai, Gipuzkoan Kutxaren orotarako kutxazainetan, Bizkaian BBKren orotarako kutzainetan eta Arban, berriz, Vital Kutxaren interneteko salmenta elektronikoko zerbitzuaren bidez.
KULTURA BONUAren erabilera abenduaren 14tik 2010eko uratarrilaren 16ra bitarteazn luzatuko da. Euskadiko Orkestraren kasuan bonua Abonu Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak Donostiako Kursaal Auditorioko, Bilboko Euskalduna Jauregiko eta Gasteizko Principal Antzokiko leihatiletan erosterakoan erabili ahal izango da bonua; Miramongo Matinéeak zikloaren eta Miramongo egoitzan ospatuko diren Musika Familian zikloko emanaldien kasuna, hauetarako sarrerak Orkestraren bulegoetan erosterakoan erabili ahal izango da Kultura Bonua.
