Osteguna 10 Abendua, 2009

PERKUSIOA, MUNDUA EZAGUTZEKO SOINUZKO PASAPORTEA

PERKUSIOA, MUNDUA EZAGUTZEKO SOINUZKO PASAPORTEA
Stick Dance Quartet bidaide izango dugu munduko kultura eta musika-unibertso ezberdinetan barrena, 2009ko azken Matinéean

Larunbata honetan, hilak 12, goizeko 11etan, "Perkusioarekin bidaiatzen" izenburupean Stick Dance Quartet taldeak bidaiari ekingo dio instrumentu-familia honen soinuen bitartez munduko kultura ezberdinen lurralde erritmikoak ezagutzeko.

Antohony Lafargue, Frédéric Chambon, Jorge Pacheco eta Elu Arrieta musikariek osatutako Stick Dance Quartet laukoteak 1980tik aurrera idatziak izanik, jada perkusioaren ohizko errepertorioan kokaturiko lanak iterpretatuko ditu. Musika hauetan beren erroan dauden erritmo herritarrak hautemangarriak badira ere, hauek estetika konpositibo garaikeak erabiliz landuak izanak are erakargarriagoak bilakatzen ditu.

Errepertorioko obren artean Emmanuel Sejourné (bere martetarrak marinbaren soinuak aurkeztera etorriko zatzaizkigularik), Saul Cosentino argentinarra, Parisko Orkestrako perkusio-jole den Nicolas Martynciouw, Rudiger Pawassar alemaniarra, N.J. Zivkovich serbiarra edo Charles Owen amerikarraren sorkuntzak izango ditugu entzungai. Baina gehiago ere izango da: Euskadiko Orkestraren perkusio-bakarlaria den Anthony Lafargueren "Hablando con él" partitura. Musikari honek aurretik ere aurkeztu izan du bere lanik Miramongo Matinéen zikloan eta oraingoan merengea eta reggaetonaren doinu latindarrak kale-erritmoekin eta flamenkoarekin nahastu ditu. Sortutako melodia anitza erratzak bezain objektu arruntak, oraingoan perkusio instrumentu bilakatuak, erabiliz interpretatuko dute.

2009ko azkenengo Matinée honetan, Orkestraren egoitzako eszenatokia areto sinfoniko batean hain ezohikoak diren marinba, bibrafono, bongo, bonbo edo erratzak bezalako instrumentuez beteko da, horma hauen artean entzuten denaz at geartzen diren musikazko esferatara bidaia egiteko. Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioko eserlekuetatik mugitu gabe, merezi izango duen bidaia, zalantzarik gabe.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

Matinéea
Abenduak 12: Euskadiko Orkestraren Egoitza Miramonen, Donostia-San Sebastián, 11.00etan.

Egitaraua
"Perkusioarekin bidaiatzen" 
Anthony Lafargue: Hablando con él
Emmanuel Sejourné: La tribu de los marcianos
Saúl Cosentino: La Depre
Nicolas Martynciow: La festa per due
Rudiger Pawassar: Sculpture 3
Nebojsa Jovan Zivkovich: Trio per uno
Charles Owen: Lover

Stick Dance Quartet
Anthony Lafargue*, Frédéric Chambon, Jorge Pacheco, Elur Arrieta

*EOSeko kidea

Informazio gehiago

Prentsa-oharraEsku-programa
Asteazkena 09 Abendua, 2009

EUSKADIKO ORKESTRA DONOSTIAKO ORFEOIAK BERE LAGUNEI ESKAINIKO DIEN KONTZERTUAN ARITUKO DA

EUSKADIKO ORKESTRA DONOSTIAKO ORFEOIAK BERE LAGUNEI ESKAINIKO DIEN KONTZERTUAN ARITUKO DA
Kontzertua abenduaren 10 ostegunean izengo da Donostiako Kursaal Auditorioan, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Kontzertua abenduaren 10 ostegunean izengo da Donostiako Kursaal Auditorioan, José Antonio Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

Aurtengoan ere Euskadiko Orkestra Donostiako Oreoiak bere Lagunei eskaintzen dien kontzertuan arituko da. Kursaal Auditorioan eta José Antonio Sainz Alfaro maisua zuzendari dela, Elena Barbé, Ainhoa Zubillaga, Andeka Gorrotxategi eta Jesús García Arejula bakarlariek, Donostiako Orfeoiak eta Euskadiko Orkestrak Mozarten Requiema, Pucciniren Preludio sinfonikoa, SC32, eta Dvoraken Te deuma interpretatuko dituzte.

Aipagarria da Orkestrak interpretazio honekin bere errepertorioari gehituko dizkiola Pucciniren eta Dvoraken partiturak, aurretik ez baititu inoiz interpretatu.

Kontzertua
Abenduak 10:
Kursaal Auditorioa, Donostia-San Sebastián, 20.00etan

Egitaraua
W.A. Mozart:
Requiem re minorrean, KV 626
G. Puccini: Preludio sinfonikoa la minorrean, SC32
A. Dvorak: Te deum, opus 103

Asteartea 01 Abendua, 2009

ZABALIK DA ESKOLA HAURRENTZAKO KONTZERTUETARAZKO IZEN EMATEKO EPEA

ZABALIK DA ESKOLA HAURRENTZAKO KONTZERTUETARAZKO IZEN EMATEKO EPEA
Kontzertu hauek eskola-ordutan ospatuko dira 2010eko martxoaren 23, 24 eta 25ean Orkestrak Miramonen duen goitzan

Asteartetik, abenduak 1, 2010eko martxoan "Haydn... bizitza oso bat" izenburupean ospatuko diren hiru kontzertuetarako izena emateko epea zabalik dago Gipuzkoako lehen hezkuntzako ikastetxeetzako. Kontzertu hauek Orkestraren Musika Gelan Ikastetxeetzako antolatutako jardueren artean kokatzen dira.

"Haydn... bizitza oso bat" Lehen Hezkuntzaren hirugarren zikloko ikasleentzat diseinatutako kontzertua dugu. Honetan, musikak izan zuen klasizismoaren arloari errepasoa emango zaio, Joseph Haydn konpositorearen bizitza luzea (1732-1809) oinarritzat hartuz. Formatua azalpenak izango dituen kontzertuarena da, azalpen horiek ORTZAI antzerki taldearen esku izango direlarik. Aktoreek Joseph Haydnen bizitzaren aro ezberdinak antzeztuko dituzte; bizitza horrek halaber kontzertuaren protagonista izango diren Mozartekin adikidetasun sendoa eta Beethoven gaztearen aholkulari izatea ahalbidetu zion Haydni. Errepertorioa Haydn, Mozart eta Beethovenen obrek osatuko dute.

Musika-ikuskizun honen hiru emanaldiak, Donostiako Udalaren Hezkuntza Atalarekin lankidetzan antolatuak, 2010eko martxoaren 23, 24 eta 25ean izango dira, eskola-ordutan, Euskadiko Orkestrak Miramonen duen egoitzan. Honetara etorri nahi duten Gipuzkoako ikastetxe publiko zein pribatuek izen ematea Donostiako Udalaren Hezkuntza Atalaren bidez egin beharko dute, 2009ko abenduaren1etik 2010eko otsailaren 1era.

 

Izen emateko:
943 48 33 75
hezkuntza_educacion@donostia.org
www.donostiahezkuntza.org

Astelehena 30 Azaroa, 2009

XX. MENDEKO LEHENBIZIKO ERDIKO MUSIKAREKIN ITZULIKO DA CRISTIAN MANDEAL EUSKADIKO ORKESTRAREN PODIUMERA, ORAINGOAN ZUZENDARI GONBIDATU GISA

XX. MENDEKO LEHENBIZIKO ERDIKO MUSIKAREKIN ITZULIKO DA CRISTIAN MANDEAL EUSKADIKO ORKESTRAREN PODIUMERA, ORAINGOAN ZUZENDARI GONBIDATU GISA
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu-Denboraldiko programa berri bat ospatuko du aste honetan, 2009 urteko azkena izango dena. Hitzordu berri honek Cristian Mandealen Orkestraren Abonu-Denboraldira itzulera suposatzen du, orain zuzendari gonbidatu moduan. Kontzertu hauetan, gainera, Ian Fountain pianojolea arituko da bakarlari gisa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere Abonu-Denboraldiko programa berri bat ospatuko du datorren astean, 2009 urteko azkena izango dena. Hitzordu berri honek Cristian Mandealen Orkestraren Abonu-Denboraldira itzulera suposatzen du, orain zuzendari gonbidatu moduan. Aurretiko Hitzaldia izango duten kontzertu hauek azaroaren 30 eta abenduaren 3an Donostian, 1ean Iruñea, 2an Bilbon eta, amaitzeko, 4an Gasteizen ospatuko dira.

Cristian Mandeal 2001 eta 2008 urte bitartean musika-zuzendari izan zuen Orkestrara itzuliko da egunotan. Aro honetan, Gilbert Varga maisuarekin batera, Mandealek bere aztarna utzi zuen Euskadiko Orkestraren garapenean. Bestalde, Nazioarte mailan ibilbide luzea egindako zuzendaria izanik, aipagarria da Mandealek Bolzano eta Trentoko Haydn Orkestran, Hallé orkestran eta George Enescu Filarmonikoan emandako urteak. Zuzendari gonbidatu gisa, besteak beste, Staatskapelle, Berlingo ROS eta RIAS, Bavariar Irratia, BBC eta Londresko sinfonikoak zuzendu ditu. Gainera, Radu Lupu, Krystian Zimerman edo Shlomo Mintzen mailako bakarlariekin aritu da lankidetzan.

Ian Fountain pianojoleak Francis Poulencen Piano eta orkestrarako kontzertua interpretatuko du Euskadiko Orkestrarekin arituko den lehenbiziko aldi honetan. 19 urterekin Tel Aviven ospatutako Arthur Ribinstein Lehiaketako irabazle gazteena bilakatu ostean, Fountainen ibilbidea Europa, Estatu Batuetan eta Ekialde Urrunean garatu da, Londresko Sinfonikoa, Israelgo Filarmonikoa eta Txekiar Filarmonikoarekin. Bakarlari gisa, New York, Chicago, Paris, Berlin, Madril eta Jerusalenen aritu da eta, ganbera musikari dagokionean David Geringas, Ulf Hoelscher eta Mandelring Laukotearekin lankidetzan aritu ohi da. Denboraldi honetan, Mandealen zuzendaritzapean aritzeaz gain, Zoltan Kocsis eta Paavo Jarviren zuzendaritapean arituko da.

Egitaraua osatzeko, Arthur Honeggeren Chant de Joie lanak irekiko du kontzertua. Musikagile hau XX. mendeko 20ko hamarkadan Frantzian poza, argitasuna, ironia eta arintasuna bereizgarritzat harturik sortutako Seien Taldeko kide izan zen. Egitaraua isteko, jada kontzertuaren bigarren zatian, Ralph Vaughan Williams britainiarraren 2. Sinfonia, "London Symphony" izango da entzungai.

Aurretiko Hitzaldiak zikloaren hasiera. Bosgarren abonu-programa honetako kontzertu bakoitzaren aurretik Aurretiko Hitzaldi bana ospatuko da. Abian da, beraz, ondorengo kontzertuaren egitarauaren edukia sakonago ezagutzeko aukera ematen duen hitzaldi-ziklo honen denboraldi berri bat. Lehenbiziko hitzaldi hauetako hizlariak honako hauek izango dira: Isabel Díaz Morlan Donostian, Fernando Pérez Ollo Iruñean, Patricia Sojo Bilbon eta Manu Sagastume Gasteizen.

Bosgarren Abonu-Programako kontzertuak
Azaroaren 30 eta abenduaren 3: Kursaal Auditorioa. Donostia-San Sebastián. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Kursaaleko Foyer-ean. 18.45h
Abenduaren 1a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Baluarteko Gola aretoa. 18.45h
Abenduaren 2a: Palacio Euskalduna, Bilbao. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Euskaldunako B1 aretoa. 18.45h
Abenduaren 4a: Principal Antzokia. Vitoria-Gasteiz. 20:00etan.
Aurretiko Hitzaldia. Hiria-Gunea aretoa (Antzokiaren aurrean).18.45h

Egitaraua
Arthur Honegger (1892-1955) : Chant de Joie (Alaitasun-kantua)* [7']
Francis Poulenc (1899-1963) : Piano eta orkestrarako kontzertua* [20']
Ralph Vaughan Williams (1872-1958): 2. Sinfonia sol maiorrean, "A London Symphony" [43']

Cristian Mandeal, zuzendaria
Ian Fountain, pianoa

Informazio gehiago

Esku-programa
Osteguna 26 Azaroa, 2009

GUREAK TALDEAK “AURRERA” SARIA EMAN DIO EUSKADIKO ORKESTRARI

GUREAK TALDEAK “AURRERA” SARIA EMAN DIO EUSKADIKO ORKESTRARI
Azaroaren 25ean ospatu Gureak Sarien lehenbiziko edizioaren banaketa-ekitaldia erakunde honen egoitza nagusian, Donostian. Honetan Euskadiko Orkestrak “Aurrera” saria jaso zuen, taldearentzat mugarri bihurtu berri den erakundea izanagatik.

Azaroaren 25ean ospatu Gureak Sarien lehenbiziko edizioaren banaketa-ekitaldia erakunde honen egoitza nagusian, Donostian. Honetan Euskadiko Orkestraren Zuzendari Nagusiak, Iñigo Alberdik "Aurrera" saria jaso zuen, Orkestra Gureak Taldearentzat mugarri bihurtu berri den erakundea izanagatik.

Gureak Sariek Gipuzkoako eragile ekonomiko zein sozialak lana eta ezgaitasunaren inguruan biltzea dute xedetzat, ezgaitasuna duten pertsonen lanbideratzearen alde bere bidean aurrera pausu gisa. Banatzen diren lau sarien bidez (Lanean, Luzaroan, José Luis Zaldua eta beste lau erakunderekin batera Orkestrak jasotako Aurrera), Gureak Taldeak bere bezeroek ezagaitasuna duten pertsonen lanaren egonkortasunarekiko jokatzen duten papera balioztatu nahi du.

Zentzu honetan, erakunde publiko gisa duen erantzunkizunaz jabeturik eta Korporazio Erantzunkizun Sozialaren baitan, Euskadiko Orkestrak izaera ezberdinetako harremanak ditu Gureak Taldea edo FEVAS (Adimen Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioa) bezalako erakundeekin.

Osteguna 19 Azaroa, 2009

HARIZKO TXISTUA: TRADIZIOZKOA ETA KLASIKOTASUNA GARAIKIDETASUNEAN BAT EGINIK

HARIZKO TXISTUA: TRADIZIOZKOA ETA KLASIKOTASUNA GARAIKIDETASUNEAN BAT EGINIK
Larunbata honetan, hilak 21, Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioak Miramongo Matinéeak zikloaren baitan “Harizko txistua” ekimena hartuko du, Bilbaoko Udal Txistulari Bandaren eta Alos Quarteten arteko lankidetzaren emaitza.

Larunbata honetan, hilak 21, Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioa fusioaren topagune bilakatuko da beste behin, Miramongo Matinéeak zikloaren baitan "Harizko txistua" ekimena hartuko baitu. Bilbaoko Udal Txistulari Bandaren eta Alos Quarteten arteko lankidetzaren emaitza, fusio eta musika-sorkuntza biltzen dituen proiektu honek gure tradizozko kulturaren erakusle den txistuak eskaintzen dituen aukera anitzen isla da.

"Harizko txistua" izenburupean txistu eta hari-laukote klasikorako sortutako zortzi pieza biltzen dira, txisturako idatziriko partituren ohizko formatutik aldentzen direnak. Errepertorio hau eta batzen dituen musikagileak dira 2007an diska bilakatu zen ekimen hau erakargarri egiten duten elementu nagusinetarikoak. Honela, Ruper Lekueren Habanera, Alos laukotearen kide den Xabier Zeberioren Mongono (Izotza), Javier Ituarteren Kulunka, Aitor Furundarenaren Elorri orri, Juan Carlos Pérezen Sinkroniak, Xabier Zabalaren Konfidentziak, Hilario Extremianaren Impromptu-Capricho eta Álvaro Garcíaren Bat, bi, hiru lanek osatzen dute kontzertu honen egitaraua.

Bilbaoko Udal Txistulari Banda bakarra da, munduko danbolinteroen elkarte profesional bakarrenetakoa, Erdi Aroan musika-jole eta juglareen udal taldeak izan zirenen lekuko bizia. Egun txistuaren aukera anitzen eta etorkizun oparoaren erakusle garbia da berritutako Bilbaoko danbolinteroen elkartea, Udal Txistulari Banda izenekoa. Talentu handiko bost gaztek osatua, halaxe erakusten baitute euren prestakuntza akademikoak eta esperientzia profesionalak, bai interpretazioan, bai irakaskuntzan. Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi, Idoia Kareaga eta Asier Garcia dira.

Alos Quartet 1999an sortu zen Et Incarnatus kamara orkestraren baitan. Aurten hamar urte bete ditu, beraz, eta hori ospatzeko kaleratu berri den « 10 tanta » diska grabatu du. Musika klasiko nahiz modernoan ibilbide artistiko zabala duten musikariez osatua dago. Ospe handiko orkestra ezberdinekin lan egiteaz gain (hala nola, Euskal Herriko Gazte Orkestra, Euskadiko Orkestra, Espainiako Gazte Orkestra, e.a.), laukoteko partaideak folk taldeetako kide ere badira (Oskorri, Benito Lertxundi). Bere errepertorioan Alos Quartet-ek gaur egungo musikaren esparru zabal eta anitza jasotzen du, hari laukote klasikoaren ikuspegi berri bat erakutsiz. Bere ibilbidean Alos Laukoteak grabaketa, kontzertu zein artista nabarmenekin lankidetza ugari burutu ditu.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

Asteartea 17 Azaroa, 2009

EUSKADIKO ORKESTRA "ARGIA"REN 90. URTEURREN-KONTZERTUAN ARITUKO DA

EUSKADIKO ORKESTRA "ARGIA"REN 90. URTEURREN-KONTZERTUAN ARITUKO DA
Ostegunean, hilak 19, ospatuko den kontzertu honekin amaiera emango zaie bere urteurrena dela eta Argiak antolatutako ekitaldiei

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu berezia eskainiko du ARGIAren 90. urteurrena ospatzeko, azaroaren 19an, osteguna, 20:00etan Donostiako Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Iker Sanchezen zuzendaritzapean, 90 urte hauetako euskal musikaren aukeraketa taularatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Gainera, luxuzko kolaboratzaile hauek jantziko dute emanaldia: Miren Urbieta, Jagoba Astiazaran, Pier Paul Berzaitz, Jon Maya eta Jose Ignazio Ansorena.

Emanaldi honek emango die amaiera 90. urteurrena ospatzeko ARGIAk antolatutako ekitaldiei.

 

Osteguna 12 Azaroa, 2009

AIRE, HODI ETA TUBAK

AIRE, HODI ETA TUBAK
Tuba oso instrumentu ezezaguna da, tinbre berezia du eta baita nortasun propioa ere

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Musika Familian 1. kontzertua. 2009/2010 Denboraldia
"AIRE, HODI ETA TUBAK"

Tuba izango du instrumentu protagonista Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Hezkuntza Departamentuak denboraldi berrirako proposatuko digun lehenengo kontzertu didaktikoak. Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan, lehenengo Musika Familian kontzertu honetan Tuba jauna izango da metalezko haize-instrumentuen familiako musika-tresna honen soinu eta ezaugarriak ezagutaraziko dizkigun pertsonaia. Kontzertua azaroaren 14ean izango da, Kursaaleko Ganbera Aretoan eta eguerdiko 12etan.

Tuba oso instrumentu ezezaguna da, tinbre berezia du eta baita nortasun propioa ere, horregatik eskatzen du bere toki propioa musikaren historian. Guzti honen berri emateko Mikel Cañada, Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea egun Euskadin dauden tubajolerik onenez eta instrumentu honetarako idatziriko musika ederrenaz baliatu da. Ordubeteko saio honetan Oscar Abella, EOSeko tuba bakarlaria, Musikeneko tuba irakaslea eta bertako tuba laukotea ariko dira instrumentu honen ezaugarri eta bitxikeriak ezagutzera ematen. Horrela jakingo dugu instrumentu hau "potoloa, soinu eder eta musikaren historiako partaidea dela".

Kontzertua baino lehenxeago Sentsibilizazio Tailerra izango da. 10.45etan hasiko da Kursaaleko Ganbera Aretoko Foyer-ean eta ondoren eskainiko den musika emanaldirako prestatuko ditu entzuleak. Ez dute inolako prestakuntzaren beharrik, doakoak dira eta kontzerturako sarrera bat eskuratu duen edonorentzat irekiak daude, haur, gazte zein guraso.
Plaza-kopurua mugatua da (30 pertsona). Inskripzioak Kursaaleko 943 00 31 80 telefonoan.

Sarrerak: 6 € eta 3 € 12 urtetik beherakoentzat.
SARREREN SALMENTA: Telekutxa (943 00 12 00), Servikutxa, www.kutxa.net eta Kursaaleko leihatilan.


FITXA ARTISTIKOA:
Donostia-San Sebastián
Larunbata, 2009ko azaroak 14, 12:00etan
Kursaaleko Ganbera Aretoa
EOS eta Kursaal Fundaziaren koprodukzioa
Babeslea: El Diario Vasco
Lankide: Musikene
Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentua
Aurkezpena eta perkusioa: Iñaki Telleria

Interpreteak: Óscar Abella, EOSeko tuba bakarlaria
Luis Gimeno, Musikeneko tuba irakaslea
Musikeneko tuba laukotea: Miguel Ángel Ricondo, tuba tenorea; Pascual Gutiérrez-Solana, tuba baxua; Cristian Pérez eta Luis Alberto Sobrado, tuba kontrabaxua eta helikoia.

Egitaraua
• J. BRAMHS (1833-1897): Danza húngara nº 5
• J.B. BOISMORTIER (1691-1755): Allemande
• MELODÍA POPULAR
• IMPROVISACIÓN AL VIBRÁFONO
• T.L. de VICTORIA (1548-1611): Motete "O vos Omno"
• J. STEVENS (1951): Danzas
• G.W. LOTZENHISER (arr. David Yácer): Tubumba
• J. OFFENBACH, (1819-1880): Orfeo en los infiernos. Can Can
• W.A. MOZART (1756-1791): Marcha turca

 

 

 

Informazio gehiago

Esku-egitaraua
Asteazkena 11 Azaroa, 2009

EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA: BELTRAN PAGOLA

EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA: BELTRAN PAGOLA
Dagoeneko prest dugu Euskal Konpositoreen Bildumako XII. alea, oraingo honetan Beltran Pagolari eskainia.

Orkestrak erreferentzia berri bat du bere katalogo diskografikoan: oraingo honetan Beltran Pagolari eskainitako euskal musikagileen bildumako hamabigarren alea. Bere sorkuntza oparoa dela eta, euskal sinfonista garrantzitsuena bihurtu zen. Horregatik integratu dugu musikagile hau Euskadiko Orkestra protagonista duen bilduma honetan, lehenengo aldiz Ruben Gimeno zuzendari duela.

Zenbaki berriaren aurkezpena urte-amaieran izango da eta, une horretan bertan, eskuratu nahi duten abonatuei bidaliko diegu. Ale berri honek ere MONDRAGON taldea du erakunde babesle.

Abonatu zaren aldetik Orkestrak aukera eskaintzen dizu azaroaren 30a baino lehen CDa erreserbatzeko, 12,00 €ko prezioan.

Beltran Pagolaren CDa eskatzeko, markatu hemen. Lotura honek kontaktu inprimakira bideratuko zaitu. Markatu "Abonuak eta sarrerak" eta ondoren zure eskaera egin "Iruzkina edo kontsulta" leihoan. Amaitzeko "Bidali" sakatu. Orkestrako Abonatu Sailak zure eskaera erregistratuko du. Eskerrak zerbitzu hau erabiltzeagatik.

 

Astelehena 02 Azaroa, 2009

MAISULAN HANDIAK FORMATU TXIKIAN

MAISULAN HANDIAK FORMATU TXIKIAN
Itzoskail taldeak azaroaren 7an izango den Miramongo Matinéerako prestaturiko proposamenak hari-laukoterako konposatutako obrarik esanguratsuenen barrena ibilbidea marrazten du

Itzoskail taldeak "Kuartetoaren osotasuna" izenburupean azaroaren 7an izango den Miramongo Matinéerako prestaturiko proposamenak hari-laukoterako idatzitako obrarik esanguratsuenen barrena ibilbidea marrazten du.

Itzoskail-ek Ludwig van Beethoven maisuaren azken kuartetoak interpretatzea du helburu, orain hasi eta urtean eta bi urtez behin jarraipena izango duen ekimenean, konpositore honek musika-forma hori bere gorenera eraman baitzuen, bere azken lanak benetazko egutegi pertsonalak bilakatuz. Premisa hori oinarritzat harturik, musikalan horiek beste hainbat konpositore handiek idatzitako kuartetoak interpretatuko dira, musikaren historian zehar formakutza horrek bizitako bilakaeraren erakusgarri. Oraingorako Wolgang Amadeus Mozartek bere osotasun formaleko unean Haydni eskainitako sei kuartetoen artean lehenbizikoa aukeratu da osagarri gisa.

Musikologo handiek Beethovenen azken kuartetoak azken zei zenbal¡kiek osatutako obra handi oso bat bailitzan hartzen dituzte: sarrera, lau aldi eta epilogoa azkenik. Hari-kuartetoa do sostenitu minorrean, opus 131 hasiera ona da bere sorkuntza osoa laburbiltzen duen Beethovenen lengoaian murgiltzeko; lengoaia honek bide egin zien musikaren historian zehar Beethovenek utzitako  ondareari jarraipena ematea helburu izanik sortutako forma eta estilo berriei.

Honela, Itzoskail taldearen xedea hari-kuartetorako idaztearen erronkari aurre egiteko musika-forma hau bere gorenera eraman zuten bi konpositore gailenek hartutako bidea erakustea izango da larunbata honetako emanaldian.

Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Atso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.

ITZOSKAIL taldea
Kuartetoaren osotasuna

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
14. Kuartetoa sol maiorrean, KV 387 [29']

Ludwig Van Beethoven (1770-1827)
Kuartetoa do sostenitu minorrean, opus 131 [37']

ITZOSKAIL taldea
Itziar Prieto*, Oscar López*, biolinak
Castor Narvarte*, biola
Elena Escalza, biolontxeloa
*EOSeko kidea

Orriak