Salgai daude Abonu Denboraldiko eta Miramongo Matinéetako kontzertu guztietarako sarrerak

Salgai daude Abonu Denboraldiko kontzertuetarako (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña) eta Miramongo Matinéetako emanaldietarako sarrera solteak. Abonu Denboraldiari dagokionez, sarreren prezioa 7 eurotik 31 euro bitartekoa da. Miramongo Matinéetarako sarrerek, berriz, 7 euroko prezio bakarra dute.
Sarrera guztiak webgune honetan eros daitezke ("ticket" botoia"). Gainera, honako salmenta-bideetan ere eskuragarri daude:
-Abonu Denboraldia:
Bilbo: www.euskalduna.eus / www.kutxabank.es / Euskalduna Jauregiko leihatila.
Donostia: www.kursaal.eus / www.kutxabank.es / Kursaal Auditoriumeko leihatila.
Gasteiz: www.principalantzokia.org / www.kutxabank.es / Principal Antzokiko leihatila.
Iruña: www.baluarte.com / Ticketmaster (902 15 00 25)/ Baluarte Auditoriumeko leihatila.
-Miramongo Matinéeak:
www.kutxabank.es / Kursaal Auditorioko eta Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzako leihatiletan.
Azken abonuak salgai.
-Abonu Denboraldia: Bilborako abonuak. Prezioa: 11 kontzerturako abonuak 62 eurotik gorako prezioa du (kontsultatu deskontuak).
-Miramongo Matinéeak: 16 kontzertutarako abonuak 64 euroko prezioa du (kontsultatu deskontuak).
Abonu oro www.euskadikoorkestra.eus gure webgunean eros daiteke edo baita Euskadiko Orkestraren Miramongo bulegoetara telefonoz dei eginez ere (943 01 32 32).
Jada eskuragarri Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak antolatutako kontzerturako sarrerak

Jaso ahal dira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak antolatuta, Orkestrak irailaren 17an (12:00etan) Donostiako Belodromoan eskainiko duen filmetako soinu-banden kontzerturako sarrerak.
Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 10etik 16ra, Zinemaldiak Kursaal Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 20:00etara, hurrenez hurren; eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara. Kontzertu egunean sarrerarik balego, Belodromoan jaso ahalko dira.
ZINEMA MUSIKA: KONTZERTUA & PROIEKZIOA
Irailaren 17 larunbata, 12:00etan. Belodromoa.
Roque Baños: Alatriste (Agustín Díaz Yanes)
Joan Valent: Mi gran noche (Alex de la Iglesia)
Sergio Moure Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno)
Pascal Gaigne: El ladrón de sueños (Ángel Alonso)
José Nieto Pasión revolucionaria "Libertarias" (Vicente Aranda)
Mikel Laboa Txoria-Txori/Baga, biga, higa "La pelota vasca" (Julio Medem)
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Donostiako Orfeoia
David Hernando Rico, zuzendaria
Miramongo Matinéeak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloak 25 urte

Miramongo Matinéek 25 urte betetzen dituzte eta, lehenbiziko egunean bezalaxe, helburu dute egun ere kalitatezko musika formatu txikian eskaintzea, gero eta anitzagoa den gure inguruneko kultur esparruan. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere egoitzako ateak irekitzen ditu askotariko programazioa eskaintzeko; Orkestrako musikariek diseinatu eta interpretatutako egitarauen bozgorailu bihurtu eta bestelako errealitate musikal zein artistikoekin jartzen da harremanetan. 1991an sortu zenetik, Kutxa Fundazioaren babesa du ziklo honek.
16/17 denboraldia osatzen duten 16 ekitaldiak aurkeztu ditugu. Horietan, Euskadiko Orkestrako kideen kontzertuei gehituko zaizkie, batetik, Orchestre de Pau Pays de Béarn orkestraren bisitaldia, Donostia 2016rekin lankidetzan; eta, bestetik, Donostiako Orfeoi Gaztearen errezital bat eta bertsolaritza, musika elektronikoa, hari-hirukotea eta pianoa uztartzen dituen proiektu bat, besteak beste.
Irailaren 24an abiatuta, kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan.
Abonuak jada salgai. 16 kontzertuetarako abonuak 83,50 euroko prezioa du, eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (65 urtetik gorakoei, Orkestrako beste zikloetako abonatuei, Kursaal Eszenako abonatuei, Kutxabankeko K26 eta K26+ txartelen Titularrei, Eureka! Zientzia Museoko lagunei eta Musikene). Jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.eus webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz.
Sarrera solteak, berriz, irailaren 15ean jarriko dira salgai, 7 euroko prezio bakarrean, www.euskadikoorkestra.eus eta www.kutxabank.es webguneetan, Kursaal Auditorioko leihatilan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.
Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.
Informazio gehiago
MIRAMONGO MATINÉEAK 16/17. Prentsa-txostenaEuskadiko Orkestra lankide duen BBK Museo Hiria/Ciudad Museo kultura-proiektua aurkeztu du BBKk

BBK Museo Hiria/Ciudad Museo kultura-proiektua aurkeztu du gaur BBKk; ekinbide honek aire zabaleko Museo handi bihurtuko ditu Bilboko kaleak datozen 15, 16 eta 17an.
BBK Museo Hiria/Ciudad Museo arte arloko esku-hartze birtual bat da, 12 agertoki izango dituena Bilboko kale, plaza eta jauregietan; pintura unibertsalaren maisulan garrantzitsuenetako 12 eta 3 eskultura modu ezohiko eta iradokitzailean ikusteko aukera izango da, 3D-ko murgilketa-teknika aurreratuari eta proiekzio holografikoari esker.
Aurkezpena osatzeko, gaur bertan, osteguna, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak doako kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera Azkuna Zentroaren atarian, Bilbon.
Informazio gehiago
BBK Museo Hiria/Ciudad Museo. Prentsa-txostenaIzen-emate berriak Musikene eta Euskadiko Orkestraren Orkestra Ikasketa Masterrerako

Musikeneko irakasle entzutetsuekin trebatu, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan jotzeko esperientzia izan eta eskenatokian Gordan Nikolic bezalako maisuekin edo bandArt taldeko musikariekin egon nahi duten gazteek aukera dute Orkestra Ikasketen Masterrean izena emateko. Ezaugarri horietako master ofizial bakarra Estatuan, bigarren edizioa izango du 2016/17 ikasturtean. 60 ECTS ditu eta urte beten edo bi urtetan egin daiteke. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan praktikak egiten dira 1.400 eurokin ordainduak, AIE elkarteak 1.500 euroko bi beka ematen ditu, eta berrikuntza modura, Beasaingo Udalaren Igartza beka, 3.000 eurokoa. Izen ematea datorren irailaren 18a arte dago zabalik, eta sarrera probak hilabete horretako 20 eta 23a bitartean egingo dira.
Badator 16/17 kontzertu denboraldiaren hasiera. Bilborako abonamenduak eskuragarri

Badator 16/17 kontzertu denboraldiaren hasiera. Urritik aurrera, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, Orkestrarekin batera, protagonista izango dira Pinchas Zukerman, Katia & Marielle Labèque ahizpak, Julian Rachlin, Enrico Dindo eta Vadim Gluzman lehen mailako bakarlariak. Baita Jun Märkl, Ari Rasilainen eta Hans Graf zuzendari handiak ere.
11 kontzertu-programatan, hausnarketarako eta emoziorako topagune bilakatuta, Orkestrak proposatzen dizu errepertorio berria ezagutzea, estetika berriak, Orkestrak lehen aldiz aurkezten dituen lanak, esaterako, Elgarren biolinerako kontzertua, Hosokawaren hainbat lan, Waltonenak eta abar. Eta berreskuratuko dituen beste batzuk aintzatesteko aukera ere eskaintzen dizu, hala nola Tchaikovskyren 4. Sinfonia, Schumannen 2.a, Debussyren "Images" eta Escudero ere bai, "Gernika" bere lanaren irakurketa berri batekin, José Ramón Encinar-en aditu-begiradapean.
Bilbon, Euskalduna Jauregian izango diren 11 kontzertuetarako abonamenduak eskuragarri daude. Eskaria online inprimakia betez edo 943 01 32 32 telefonora deituz egin dezakezu.
Hiriburu guztietarako sarrera solteak irailaren 15ean jarriko dira salgai.
Zinema musika Belodromoan, Euskadiko Orkestraren, SGAE Fundazioaren eta Zinemaldiaren eskutik

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, Zinemaldiaren baitan, eskainiko duen kontzertua. Zinema musika biltzen duen kontzertu hau klasiko bat da honezkero eta, gainera, zalantzarik gabe Zinemaldiko eszenatoki jendetsuenetako bat den Belodromoko eskaintzan finkatu da jada. Izan ere, 2700 ikuslerentzako tokia du Belodromoak. Zinema eta zuzenean interpretatuko diren soinu bandak uztartuko dituen emanaldi handi honen protagonista, eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia; David Hernando Ricok zuzenduko ditu guztiak. Irailaren 17 larunbatean, eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da.
Kontzertuaren egitarauak biltzen ditu Alatriste (Agustín Díaz Yanes), Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno), El ladrón de sueños (Ángel Alonso), Libertarias (Vicente Aranda) eta La pelota vasca (Julio Medem) filmen soinu banden suiteak zein moldaketak. Horrela, entzungai izango dira Roque Baños, Joan Valent, Sergio Moure, Pascal Gaigne, José Nieto eta Mikel Laboaren musika lanak. Horrez gain, pelikuletako eszenen aukeraketarekin sortutako muntaketaren proiekzioa gehituko zaio zuzeneko musikari. Muntatze hau kontzerturako espreski sortu du Carlos Rodríguezek (Morgan Crea). Irudiak 400m2ko pantaila erraldoian emango dira. Belodromoko eszenatokian izango dira gainera soinu banden egileetariko batzuk.
David Hernando Rico Bratislavako Orkestra Sinfonikoaren sortzailea da; estilo guztietako musikako, baina batez ere zinemarako musikako 500 grabaketa baino gehiago egin ditu orkestra horrekin. Besteak beste, Roque Baños, Joan Valent, Pascal Gaigne, Hans Zimmer, Brian Tyler, Lorne Balfe edo Michel Legranden lana grabatu du. Aurtendik, Bratislavako Eslovakiar Irrati Nazionaleko Orkestrako zuzendari printzipal gonbidatua da. Espainian, zuzendu dituen orkestren artean daude Real Filharmonía de Galicia, Orquesta del Principado de Asturias edo Orquesta Sinfónica de Extremadura.
Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 10etik 16ra, Zinemaldiak Kursaal Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 20:00etara, hurrenez hurren; eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago
Zinema musika Belodromoa. Prentsa txostenaBerliozen "Te Deum" Donostiako Musika Hamabostaldian

Abuztuaren 31n, 77. Donostiako Musika Hamabostaldia ixteko kontzertu erraldoia izango da Kursaal Auditoriumean: eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zein Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariak eta Donostiako Orfeoiko, Iruñeako Orfeoiko, Easo Eskolaniako eta Araoz Gazte Abesbatzako kantariak. 400 pertsonatik gora izango dira, Víctor Pablo Pérezek zuzenduta.
Egitaraua. Musikari talde itzel honekin batera ariko dira, halaber, Christian Elsner tenorra, Thomas Ospital organo-jotzailea eta Javier Sánchez tiplea. Eta interpretatuko duten egitaraua osatzen duten obrak dira H. Berliozen Te Deum, Aita Madinaren Aita Gurea eta P. Sorozábalen Gernika.
Kontzerturako sarrerak agortu egin dira.
Euskadiko Orkestra Hondarribia eta Senperen

Abuztuaren 18an Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean eta 19an Senpereko Larreko aretoan, Euskadiko Orkestrak Mozart eta Vivaldi interpretatuko ditu. Hondarribiko emanaldia udalak sustatu du eta Senperekoa, aldiz, Donostiako Musika Hamabostaldiaren "Musika Aitzaki" zikloaren baitan izango da.
Lorenz Nasturica-Herschcowici kontzertinoak zuzenduta, Orkestrak W.A. Mozarten Divertimentoa fa minorrean eta Vivaldiren Bi biolntxelorako kontzertua sol minorrean interpretatuko ditu. Barrokoko izen nagusienetako batek sortutako kontzertu horretan protagonista izango dira Pascale Michaud eta Flore Lefevre; biak Euskadiko Orkestrako biolontxelojotzaileak dira eta heuren esku izango dira txelo bakarlarirako konposatutako pasarteak. Egitaraua osatuko du Mozarten 40. Sinfoniak.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Don Giovanni" interpretatuko du Donostiako Musika Hamabostaldian

Duela egun batzuk abiatu zen 77. Donostiako Musika Hamabostaldia eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere lehenbiziko esku-hartzea prestatzen ari da egunotan: W.A. Mozarten Don Giovanni operaren dramatizatutako kontzertu-bertsioa. Abuztuaren 13 larunbatean izango da, Kursaal Auditoriumean.
Aurrez Orkestra bere Abonu Denboraldian zuzendu izan duen Manuel Hernández Silva maisua izango da podiumean eta osagai dramatikoa Salva Boltak eratu du. Bakarlariei dagokionez, Christopher Maltman, José Fardilha eta Irina Lungu abeslariek interpretatuko dituzte paper nagusiak. Abesbatzarako pasarteak Easo-Araoz Abesbatzak abestuko ditu, Xalba Ralloren gidaritzapean.
Egitarauari oharretan, Rafael Banúsek dio: "Ez dugu ahaztu behar Don Giovanni dramma giocoso deritzona dela, ez opera bufa, eta horrek baduela eraginik. Musikalanak etengabe aldatzen ari den giroa aurkezten du".
