Osteguna 08 Iraila, 2016

Euskadiko Orkestra lankide duen BBK Museo Hiria/Ciudad Museo kultura-proiektua aurkeztu du BBKk

Euskadiko Orkestra lankide duen BBK Museo Hiria/Ciudad Museo kultura-proiektua aurkeztu du BBKk
BBK Museo Hiria/Ciudad Museo kultura-proiektua aurkeztu du gaur BBKk; ekinbide honek aire zabaleko Museo handi bihurtuko ditu Bilboko kaleak datozen 15, 16 eta 17an.

BBK Museo Hiria/Ciudad Museo kultura-proiektua aurkeztu du gaur BBKk; ekinbide honek aire zabaleko Museo handi bihurtuko ditu Bilboko kaleak datozen 15, 16 eta 17an.

BBK Museo Hiria/Ciudad Museo arte arloko esku-hartze birtual bat da, 12 agertoki izango dituena Bilboko kale, plaza eta jauregietan; pintura unibertsalaren maisulan garrantzitsuenetako 12 eta 3 eskultura modu ezohiko eta iradokitzailean ikusteko aukera izango da, 3D-ko murgilketa-teknika aurreratuari eta proiekzio holografikoari esker.

Aurkezpena osatzeko, gaur bertan, osteguna, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak doako kontzertua eskainiko du 20:00etatik aurrera Azkuna Zentroaren atarian, Bilbon.

Osteguna 01 Iraila, 2016

Izen-emate berriak Musikene eta Euskadiko Orkestraren Orkestra Ikasketa Masterrerako

Izen-emate berriak Musikene eta Euskadiko Orkestraren Orkestra Ikasketa Masterrerako
Izen ematea datorren irailaren 18a arte dago zabalik, eta sarrera probak hilabete horretako 20 eta 23a bitartean egingo dira.

Musikeneko irakasle entzutetsuekin trebatu, Euskadiko Orkestra Sinfonikoan jotzeko esperientzia izan eta eskenatokian Gordan Nikolic bezalako maisuekin edo bandArt taldeko musikariekin egon nahi duten gazteek aukera dute Orkestra Ikasketen Masterrean izena emateko. Ezaugarri horietako master ofizial bakarra Estatuan, bigarren edizioa izango du 2016/17 ikasturtean. 60 ECTS ditu eta urte beten edo bi urtetan egin daiteke. Euskadiko Orkestra Sinfonikoan praktikak egiten dira 1.400 eurokin ordainduak, AIE elkarteak 1.500 euroko bi beka ematen ditu, eta berrikuntza modura, Beasaingo Udalaren Igartza beka, 3.000 eurokoa. Izen ematea datorren irailaren 18a arte dago zabalik, eta sarrera probak hilabete horretako 20 eta 23a bitartean egingo dira.

Asteartea 30 Abuztua, 2016

Badator 16/17 kontzertu denboraldiaren hasiera. Bilborako abonamenduak eskuragarri

Badator 16/17 kontzertu denboraldiaren hasiera. Bilborako abonamenduak eskuragarri
Urritik aurrera, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, Orkestrarekin batera, protagonista izango dira Pinchas Zukerman, Katia & Marielle Labèque ahizpak, Julian Rachlin, Enrico Dindo eta Vadim Gluzman lehen mailako bakarlariak. Baita Jun Märkl, Ari Rasilainen eta Hans Graf zuzendari handiak ere.

Badator 16/17 kontzertu denboraldiaren hasiera. Urritik aurrera, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, Orkestrarekin batera, protagonista izango dira Pinchas Zukerman, Katia & Marielle Labèque ahizpak, Julian Rachlin, Enrico Dindo eta Vadim Gluzman lehen mailako bakarlariak. Baita Jun Märkl, Ari Rasilainen eta Hans Graf zuzendari handiak ere.

11 kontzertu-programatan, hausnarketarako eta emoziorako topagune bilakatuta, Orkestrak proposatzen dizu errepertorio berria ezagutzea, estetika berriak, Orkestrak lehen aldiz aurkezten dituen lanak, esaterako, Elgarren biolinerako kontzertua, Hosokawaren hainbat lan, Waltonenak eta abar. Eta berreskuratuko dituen beste batzuk aintzatesteko aukera ere eskaintzen dizu, hala nola Tchaikovskyren 4. Sinfonia, Schumannen 2.a, Debussyren "Images" eta Escudero ere bai, "Gernika" bere lanaren irakurketa berri batekin, José Ramón Encinar-en aditu-begiradapean.

Bilbon, Euskalduna Jauregian izango diren 11 kontzertuetarako abonamenduak eskuragarri daude. Eskaria online inprimakia betez edo 943 01 32 32 telefonora deituz egin dezakezu.

Hiriburu guztietarako sarrera solteak irailaren 15ean jarriko dira salgai.

 

Astelehena 29 Abuztua, 2016

Zinema musika Belodromoan, Euskadiko Orkestraren, SGAE Fundazioaren eta Zinemaldiaren eskutik

Zinema musika Belodromoan, Euskadiko Orkestraren, SGAE Fundazioaren eta Zinemaldiaren eskutik
Filmetako soinu banden kontzertua eta eszenen proiekzioa, irailaren 17 larunbatean, eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak aurkezten dute Euskadiko Orkestrak, Zinemaldiaren baitan, eskainiko duen kontzertua. Zinema musika biltzen duen kontzertu hau klasiko bat da honezkero eta, gainera, zalantzarik gabe Zinemaldiko eszenatoki jendetsuenetako bat den Belodromoko eskaintzan finkatu da jada. Izan ere, 2700 ikuslerentzako tokia du Belodromoak. Zinema eta zuzenean interpretatuko diren soinu bandak uztartuko dituen emanaldi handi honen protagonista, eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoia; David Hernando Ricok zuzenduko ditu guztiak. Irailaren 17 larunbatean, eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da.

Kontzertuaren egitarauak biltzen ditu Alatriste (Agustín Díaz Yanes), Mi gran noche (Álex de la Iglesia), Lobos de Arga (Juan Martínez Moreno), El ladrón de sueños (Ángel Alonso), Libertarias (Vicente Aranda) eta La pelota vasca (Julio Medem) filmen soinu banden suiteak zein moldaketak. Horrela, entzungai izango dira Roque Baños, Joan Valent, Sergio Moure, Pascal Gaigne, José Nieto eta Mikel Laboaren musika lanak. Horrez gain, pelikuletako eszenen aukeraketarekin sortutako muntaketaren proiekzioa gehituko zaio zuzeneko musikari. Muntatze hau kontzerturako espreski sortu du Carlos Rodríguezek (Morgan Crea). Irudiak 400m2ko pantaila erraldoian emango dira. Belodromoko eszenatokian izango dira gainera soinu banden egileetariko batzuk.

David Hernando Rico Bratislavako Orkestra Sinfonikoaren sortzailea da; estilo guztietako musikako, baina batez ere zinemarako musikako 500 grabaketa baino gehiago egin ditu orkestra horrekin. Besteak beste, Roque Baños, Joan Valent, Pascal Gaigne, Hans Zimmer, Brian Tyler, Lorne Balfe edo Michel Legranden lana grabatu du. Aurtendik, Bratislavako Eslovakiar Irrati Nazionaleko Orkestrako zuzendari printzipal gonbidatua da. Espainian, zuzendu dituen orkestren artean daude Real Filharmonía de Galicia, Orquesta del Principado de Asturias edo Orquesta Sinfónica de Extremadura.

Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 10etik 16ra, Zinemaldiak Kursaal Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 20:00etara, hurrenez hurren; eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara.

 

Astelehena 22 Abuztua, 2016

Berliozen "Te Deum" Donostiako Musika Hamabostaldian

Berliozen "Te Deum" Donostiako Musika Hamabostaldian
Abuztuaren 31n kursaal Auditoriumean.

Abuztuaren 31n, 77. Donostiako Musika Hamabostaldia ixteko kontzertu erraldoia izango da Kursaal Auditoriumean: eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zein Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariak eta Donostiako Orfeoiko, Iruñeako Orfeoiko, Easo Eskolaniako eta Araoz Gazte Abesbatzako kantariak. 400 pertsonatik gora izango dira, Víctor Pablo Pérezek zuzenduta.

Egitaraua. Musikari talde itzel honekin batera ariko dira, halaber, Christian Elsner tenorra, Thomas Ospital organo-jotzailea eta Javier Sánchez tiplea. Eta interpretatuko duten egitaraua osatzen duten obrak dira H. Berliozen Te Deum, Aita Madinaren Aita Gurea eta P. Sorozábalen Gernika.

Kontzerturako sarrerak agortu egin dira.

 

Asteartea 16 Abuztua, 2016

Euskadiko Orkestra Hondarribia eta Senperen

Euskadiko Orkestra Hondarribia eta Senperen
Lorenz Nasturica-Herschcowici biolinistak zuzenduta eta Orkestrako biolontxelojotzaile Pascale Michaud eta Flore Lefevre bakarlari direla.

Abuztuaren 18an Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean eta 19an Senpereko Larreko aretoan, Euskadiko Orkestrak Mozart eta Vivaldi interpretatuko ditu. Hondarribiko emanaldia udalak sustatu du eta Senperekoa, aldiz, Donostiako Musika Hamabostaldiaren "Musika Aitzaki" zikloaren baitan izango da.

Lorenz Nasturica-Herschcowici kontzertinoak zuzenduta, Orkestrak W.A. Mozarten Divertimentoa fa minorrean eta Vivaldiren Bi biolntxelorako kontzertua sol minorrean interpretatuko ditu. Barrokoko izen nagusienetako batek sortutako kontzertu horretan protagonista izango dira Pascale Michaud eta Flore Lefevre; biak Euskadiko Orkestrako biolontxelojotzaileak dira eta heuren esku izango dira txelo bakarlarirako konposatutako pasarteak. Egitaraua osatuko du Mozarten 40. Sinfoniak.

 

Osteguna 11 Abuztua, 2016

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Don Giovanni" interpretatuko du Donostiako Musika Hamabostaldian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Don Giovanni" interpretatuko du Donostiako Musika Hamabostaldian
Dramatizatutako kontzertu bertsioan, abuztuaren 13 larunbatean, Kursaal Auditorioan.

Duela egun batzuk abiatu zen 77. Donostiako Musika Hamabostaldia eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere lehenbiziko esku-hartzea prestatzen ari da egunotan: W.A. Mozarten Don Giovanni operaren dramatizatutako kontzertu-bertsioa. Abuztuaren 13 larunbatean izango da, Kursaal Auditoriumean.

Aurrez Orkestra bere Abonu Denboraldian zuzendu izan duen Manuel Hernández Silva maisua izango da podiumean eta osagai dramatikoa Salva Boltak eratu du. Bakarlariei dagokionez, Christopher Maltman, José Fardilha eta Irina Lungu abeslariek interpretatuko dituzte paper nagusiak. Abesbatzarako pasarteak Easo-Araoz Abesbatzak abestuko ditu, Xalba Ralloren gidaritzapean.

Egitarauari oharretan, Rafael Banúsek dio: "Ez dugu ahaztu behar Don Giovanni dramma giocoso deritzona dela, ez opera bufa, eta horrek baduela eraginik. Musikalanak etengabe aldatzen ari den giroa aurkezten du".

 

Asteazkena 29 Ekaina, 2016

Lehiaketak kontrabaxu bakarlari 1 eta 2 biolin tutti hautatzeko

Lehiaketak kontrabaxu bakarlari 1 eta 2 biolin tutti hautatzeko
Zabalik dago izena emateko epea.

Euskadiko Orkestrak kontrabaxu bakarlari 1 eta 2 biollin tutti hautatzeko lehiaketa bana abiarazi du. Kontrabaxu-postuari dagokionez, izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da eta hautapen-probak irailaren 27an izango dira. Bi biolin tuttien kasuan, izena emateko epea azaroaren 9an itxiko da eta hauta-probak azaroaren 28an eta 29an egingo dira.

Hautapen-probetan parte hartu nahi duten pertsonek http://www.muv.ac/es/orquesta-sinfonica-de-euskadi-basque-national-orchestra-euskadiko-orkestra-sinfonikoa webgunean eman beharko dute izena. Probak euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan izango dira, Donostian.

 

Astelehena 20 Ekaina, 2016

OSE+Musikene Masterra: 1. aldiaren amaiera

OSE+Musikene Masterra: 1. aldiaren amaiera
Orkestraren Abonu Denboraldia amaitzearekin batera, joan zen ostiralean bukatu zen Musikenek EOSekin lankidetzan abiatutako Orkestra Ikasketen Master ofizialaren lehenbiziko aroa.

Orkestraren Abonu Denboraldia amaitzearekin batera, joan zen ostiralean bukatu zen Musikenek EOSekin lankidetza estuan abiatutako Orkestra Ikasketen Master ofizialaren lehenbiziko aroa. Masterreko ikasleek eta Orkestrako musikariek eszenatokia, eta atrilak, partekatu zituzten azkeneko aldia izan zen. Eta bai batzuek zein besteek familia argazki polit baterako paratu nahi izan zuten, esperientzia horren oroigarri.

Zalantzarik gabe, lanerako zein gozamenerako hilabeteak izan dira, zati berdinetan, bai orain ikasturtea amaitu dutenentzat: Felicia Pasca, Soraya Ballestero, Rocío López, Álvaro Calero, Jana García y Catarina Martins, biolinak; Catarina Santos, biola; Nerea Aizpurua eta Stine Staub, biolontxreloak; eta baita horien tutore izan diren Orkestrako musikarientzat: Itzir Prieto, Ortzi Oihartzabal, Igor Torre, Oscar López eta Ludwik Hamela, biolinak; Arkaitz Martínez, biola; Jacek Grabe-Zaremba eta Beatriz Linares, biolontxeloak.

Akabera hau mugarri berri bat da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Musikenek Aula Jordá Gelaren baitan sortutako egitasmo asmo handikoenaren ibilbidean. Estatu mailan aintzaindari eskaintza akademiko honek aurrera darrai eta egunotan bigarren txandarako izena eman duten hautagaiak sarrera frogak egiten ari dira egunotan.

 

Ostirala 17 Ekaina, 2016

Euskadiko Orkestrak Oriol Pauloren “Contratiempo” pelikularen soinu banda grabatzen

Euskadiko Orkestrak Oriol Pauloren “Contratiempo” pelikularen soinu banda grabatzen
Berriz ere Fernando Velázquezen aginduetara.

Gaur astelehena, ekaninaren 20an hasi eta 21a arte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Fernando Velázquezek Oriol Pauloren Contratiempo ("Ustekabekoa") pelikularako idatzitako soinu banda grabatzen ari da. Warner Bros. Pictures España, Atresmedia Cine, Think Studio, Colosé Producciones eta La Habitación Cerrada A.I.E.-ek Nostromo Pictures-ekin lankidetzan aurkeztutako luzemetrai honen protagonista dira Mario Casas, Ana Wagener, José Coronado eta Bárbara Lennie. Thrilerra hau joan zen udazkenean errodatu zuten Bartzelonan, Bizkaian, Terrassako Parc Audiovisual delakoan eta Vall de Núrian.

Oriol Paulo zuzendari berri onenarentzako Goya sarirako izendatu zuten "El Cuerpo" bere lehenbiziko filmeari esker. "Contratiempo" pelikularen gidoia ere berak idatzi du. Lankide bereziak izan ditu Francesc Orella, Paco Tous eta David Selvas eta horretan aritu da, halaber, Iñigo Gastesi.

Sinopsia. Hilketa bat leporatzen dioten arren, Adrián Doria enpresari arrakastatsuak errugabea dela dio eta lekukoen prestatzaile onena den Virginia Goodmanen zerbitzuak kontratatu ditu. Gau batean, kartzelaz libratuko duen arrazoizko zalantza baten bila lanean ariko dira. Orduan akusazioaren lekuko berri bat agertu eta kolokan jarriko du defentsaren estrategia; horrek ezinezko puzzle bateko piezak berrantolatzera behartuko ditu, erlojuaren kontra.

Contratiempo filmearen ekoizle dira Eneko Lizarraga (Think Studio), Mercedes Gamero eta Mikel Lejarza (Atresmedia Cine), Colosé Producciones eta La habitación cerrada A.I.E, Nostromo Pictures-ekin elkarlanean eta Atresmedia, Movistar +, Televisió de Catalunya, Cosmo eta abarrekin lankidetzan eta ICAA eta ICEC erakundeen babesarekin. Warner Bros. Pictures España-k banatuko du eta Film Factory Entertainment-ek merkaturatuko du naziortean.

Besteak beste, Fernando Velázquezek Euskadiko Orkestra zuzendu du El mal ajeno (2009), Ocho apellidos vascos (2014), Pride, Prejuice and Zombies eta Un monstruo viene a verme (2015) filmetarako berak idatzitako soinu banden grabaketan eta Jorge Drexlerren Madera de deriva doinuaren grabaketan, "n" proiektuaren baitan (2012); gainera, KlasikAT zikloan EOS, Ken Zazpi eta Fernando Velázquez bera bildu zituen proiektua gauzatu zuten elkarrekin; diska baten grabaketa eta bost kontzertu izan ziren. Berriki Velázquezen hainbat soinu banda biltzen dituen eta EOSrekin grabatu zuen "Concert suites. Music for films" diskoa plazaratu dute.

Contratiempo filmearen jatorrizko soinu bandaren grabaketa

Ekainaren 20an eta 21ean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza, Miramon. Donostia

Fernando Velázquez (1976)
Contratiempo

Fernando Velázquez, zuzendaria
Euskdiko Orkestra Sinfonikoa

 

Orriak