Astelehena 13 Martxoa, 2017

"Ene haize maitea", Musika Familian Kursaaleko ganbera aretoan

"Ene haize maitea", Musika Familian Kursaaleko ganbera aretoan
Haurtxoentzako ikuskizuna (2-6 urte bitarteko haurrentzat), martxoaren 25 larunbatean 18:00etan.

Martxoaren 25 larunbatean Euskadiko Orkestraren Musika Gelak "Ene haize maitea" haurtxoentzako ikuskizuna aurkeztuko du Donostiako Kursaaleko Ganbera aretoan, Musika Familian zikloan. Euskadiko Orkestrako haize-metal boskotea, klake dantzaria, perkusiojolea eta aurkezle, denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten.

"Ene haize maitea" ekoizpenak erakusten digu bizitzeko ezinbesteko dugun aireak gure egunerokotasunean beste zenbat egoerekin harremana duen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako haize-metal boskote batek, klake dantzari batek (Larraitz Ugartemendia), perkusiojole batekin (Anthony Lafargue, EOSeko kidea halaber) eta aurkezlearekin batera (Ana Eguiazabal), denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten. Jolasa eta irakaspenak uztartuko dituen topaketa horretarako hautatu diren musiken artean daude egile klasikoen piezak (Mozart, Brahms, Strauss edo Saint-Saëns), jazz pieza ahaztezinak ("Am I blue?" eta "My baby just cares for me") eta jada zinerako musikaren historia bilakatu diren melodiak ("The Mission" ete "Indiana Jones").

Kursaal Eszenarekin lankidetzan.

Osteguna 09 Martxoa, 2017

BACHen “Fugaren Artea” ezohikoa larunbatean Miramonen entzungai, Ensemble Diatessaron taldearen eskutik

BACHen “Fugaren Artea” ezohikoa larunbatean Miramonen entzungai, Ensemble Diatessaron taldearen eskutik
Miramongo Matinéetan.

Martxoaren 11 larunbatean, Euskadiko Orkestrako biola Elena Martínez de Murguía buru duen Ensemble Diatessaron taldeak "Bach: Fugaren Artea" aurkeztuko du Miramongo Matinéetan. Antzinaroko eta Barrokoko musikaren inguruko ikerketan eta interpretazioan berezitutako taldearen Miramonera itzulera da. Ohi bezala, saioa goizeko 11:00etan hasiko da.

"Artearen Fuga", Bachek bere bitzitzaren amaieran sortutako lan sakon eta erraldoia. Honela aurkezten du Ensemble Diatessaron taldearen zuzendari Elena Martínez de Murguíak "Artearen Fuga" Matinéeko esku-programan: "1748. urtetik, Bach prest zegoen amaiera gisa sekulako laburpena egiteko: gai bakarra oinarri hartuta, kontrapuntu- eta kanon-molde oro bilduko zituen obra. Begietan gaixotasun bat izan arren, azken lan sakon eta erraldoia hil zen urtean amaitu zuen ia (1750). 65 urte zituela, Bachek paregabeko bikaintasunez eta poesiaz jantzi zuen musika-lan hau; agerkunde itzela izan zen, bariazio kontrapuntistikoen segida bukatu gabea. Bariazioak anitzak dira oso eta konpositorearen irudimen mugagabea erakusten dute".

Ensemble Diatessaron, 2000. urtetik musika historikoa ardatz hartuta. Elena Martínez de Murguíak eta Juan Vegak sortu zutenetik, Diatessaron etengabean aritu da Antzinaroko eta Barrokoko musikaren inguruan hausnartu eta jatorrizko instrumentuak erabiliz interpretazioan lanean. Ia hogei urtetotan abian jarritako egitasmoen artean daude, besteak beste, "Camino de peregrinos", "Quijote y la Edad de Oro", "Mujeres compositoras", "Le Basque", "Donostia 1813". 2016 urte amaieran kaleratu zuten euren bigarren diskoa, "Godalet", Igartubeiti baserrian zuzenean grabatua, XVII eta XVIII. mendeetako euskal musika biltzen du. Ensemble Diatessaron-ek proiektu bakoitzerako egokitzen du bere organikoa. "Bach: Fugaren Artea" interpretatuko dutenak dira: Euskadiko Orkestrako kideak diren Inmaculada Aramburo (biolina), Elena Martínez de Murguía (viola da gamba) eta Gabriel Mesado (biolontxeloa) ; eta Takeshi Kanazawa (biolina) eta Loreto Aramendi (klabezina).

Astelehena 27 Otsaila, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelak aurkezten du “Romeo eta Julieta” txotxongilo eta orkestra sinfonikorako ikuskizuna

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelak aurkezten du “Romeo eta Julieta” txotxongilo eta orkestra sinfonikorako ikuskizuna
Martxoaren 8 eta 9an, Eskola Kontzertuetan eta hilaren 10ean Gasteizen, Musika Familian zikloan.

Martxoaren 8tik 10era, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelak "Romeo eta Julieta" izango du hizpide: Ikastetxeentzako jardueren baitako Eskola Kontzertuak zikloaren bigarren txandan, martxoaren 8 eta 9an, Kursaal Auditoriumak berean hartuko du txotxongilo eta orkestra sinfonikorako ikuskizuna; 8 eta 18 urte bitarteko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 4.200 ikasletik gora izango dira bi emanaldi horietan izango direnak. Ondoren, hilaren 10ean Gasteizko Principal Antzokian izango da publiko orori zuzendutako Musika Familian programazioan.

"Romeo eta Julieta" antzezteko, eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra eta Per Poc txotxongilo konpainia (www.perpoc.com), Orkestrarekin estreinakoz ariko den Benjamin Levyren zuzendaritzepean (www.benjaminlevi.fr). Elkarrekin ikuskizun bilakatuko dute, Shakespearerek sortutako intransigentziaren zein aurreiritzien tragedia ezagutu zuenean, Prokofievek irudikatutako edertasuna eta indarra. Per Poc konpainiako kideek zera diote euren txotxongiloen inguruan: "Erraldoiak dira, baina, aldi berean, arinak. Ehundurak eta koloreak aurpegierari gainjartzen zatzaie. Zenbait unetan amets bateko izakiak dira, amets gaizto batekoak bestetan.

Euskadiko Orkestrak Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Donostiako Udalaren Hezkuntza Atalarekin lankidetzan antolatzen ditu Eskola Kontzertuak eta Musika Familian zikloa Gasteizen Udal Antzoki Sarearekin koprodukzioan egiten da.

 

Osteguna 23 Otsaila, 2017

Otsailaren 25ean, 10. Miramongo Matinéean, “Azken erromantikoen pianodun kinteto handiak"

Otsailaren 25ean, 10. Miramongo Matinéean, “Azken erromantikoen pianodun kinteto handiak"
Euskadiko Orkestrako hari laukote batek eta Ireneusz Jagla pianistak osatutako Quinteto Polonez-en eskutik.

Otsailaren 25 larunbatean, XIX. mende amaierako ganbera-musikak hartuko du Euskadiko Orkestraren egoitza, Quinteto Polonezek Miramongo Matinéetan aurkeztuko duen egitarauari esker. César Franck eta Juliusz Zarebski, azken erromantikoetako biren pianodun kinteto bana izango da entzungai. Goizeko 11:00etan, Orkestraren Miramongo egoitzan.

Bi konpositore horien lanak kontzertu batean proposatzeko, euren arteko analogiez baliatu da Quinteto Polonez. Izan ere, ugari dira bai bi piezen eta baita bi konpositoreen bizitzen arteko parekotasunak. Esaterako, bi partiturak denboran gertu izan ziren sortuak (Franckek 1878 eta 1879 bitartean idatzi zuen eta Zarebskirena 1885.ekoa da) eta biak dira beranduko lanak. Bigarrenik, ez batak ez besteak ez zuten urte luzez merezitako sonik izan: Francken Kintetoa ulergaitza gertatu zitzaion publikoari eta dramatikoegitzat jo zuten, egun maisulana bada ere. Zarebskirenak, aldiz, arrakasta lortu zuen estreinaldian, baina, beharbada musikagilea bat-batean hil zelako, Kintetoa ahaztua izan zen, 1931.ean argitaratu zuten arte; ordutik, garai hartako poloniar ganbera musikako pieza gailentzat hartua da.

Quinteto Polonez osatzen duten musikariak dira, batetik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide diren Ludwik Hamela eta Antoni Kosc, biolinak; Sergio Vigara, biola eta Jacek Grabe-Zaremba biolontxelojotzailea; eta, bestetik, Ireneusz Jagla pianista.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak webgune honetako TICKET atalean eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.

Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute.

 

Asteazkena 22 Otsaila, 2017

Musika-Música: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren esku hartze bikoitza

Musika-Música: Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren esku hartze bikoitza
Martxoaren 3an eta 4ean Bilboko Euskadluna Jauregian.

"Bohemia" izenburupean, martxoaren 2tik 5era Musika-Música jaialdia izango da berriz ere Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskadiko Orkestra bitan ariko da bertan: kontzertu bana emango du martxoaren 3an eta 4ean. Bi emanaldietan, Thierry Fischer izango du zuzendari.

"Bohemiaren bihotza ozen eta betirako pilpiratzen da bere musikan, bere kolore nazional eta grina kosmopolitarekin, mundu osora zabalduz bere musikarien inspirazio oparoa. Ehun urteko musikagintza bohemiarraren edertasunak erakusten digu zeinen musika bizia den eta nolako oparia gure belarrientzat". Horrela jasotzen da Musika-Música jaialdiaren aurtengo programazioa biltzen duen liburuxkaren hitzaurrean. Testuinguru horretan, martxoaren 3 ostiralean, arratsaldeko 18:30etan, Orkestrak G. Mahlerren 4. Sinfonia joko du, Miah Patersson soprano suediarra lagun duela. Eta hurrengo egunean, goizeko emanaldian (13:30etan), B. Smetanaren "Nire aberria" poema sinfonikoen zikloko "Moldau" eta A. Dvoraken 8. Sinfonia aurkeztuko ditu.

Bi kontzertuetan, Thierry Fischerrek zuzenduko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Bera da Utah Symphony Orchestra-ko (EEBB) musika zuzendaria eta Nagoyako (Japonia) Orkestra Filarmonikoko ohorezko zuzendari gonbidatua.

Bai Miah Persson eta baita Thierry Fischer ere estreinako aldiz ariko dira Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan.

 

Osteguna 16 Otsaila, 2017

Otsailaren 19an Gasteizko García Lorca Antzokian "Ene haize maitea" ikuskizuna izango da

Otsailaren 19an Gasteizko García Lorca Antzokian "Ene haize maitea" ikuskizuna izango da
Musika Familian, Gasteizko Udal Antzoki Sarearekin lankidetzan.

Otsailaren 19an García Lorca Antzokian "Ene haize maitea" ikuskizuna izango da, 2 urtetik 6 urtera bitarteko haurtxoentzat. Ekoizpen berri horrek erakusten digu bizitzeko ezinbesteko dugun aireak gure egunerokotasunean beste zenbat egoerekin harremana duen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako haize-metal boskote batek, klake dantzari batek (Larraitz Ugartemendia), perkusiojole batekin (Anthony Lafargue, EOSeko kidea halaber) eta aurkezlearekin batera (Ana Eguiazabal), denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten.

Aukeratutako jolasa eta irakaspenak uztartuko dituen topaketa horretarako hautatu diren musiken artean daude egile klasikoen piezak (Mozart, Brahms, Strauss edo Saint-Saëns), jazz pieza ahaztezinak ("Am I blue?" eta "My baby just cares for me") eta jada zinerako musikaren historia bilakatu diren melodiak ("The Mission" ete "Indiana Jones").

Azken sarrerak salgai www.principalantzokia.org webgunean, tel. 945161045, Kutxabank kutxazainetan eta García Lorca eta Principaleko leihatiletan.

Musika Familian zikloaren baitan, Gasteizko Udal Antzoki sarearekin lankidetzan.

Osteguna 16 Otsaila, 2017

"Ena haize maitea" eta "Romeo eta Julieta", Musika Gelaren bi proposamenak Eskola Kontzertuetarako

"Ena haize maitea" eta "Romeo eta Julieta", Musika Gelaren bi proposamenak Eskola Kontzertuetarako
Lehenbizikoa, egunotan abian da Orkestraren Mirmaongo egoitzan. bigarrena, martxoaren 8 eta 9an Kursaalean.

Eskola Kontzertuen bi txanda izango dira. Lehenbizikoa abian da jada, otsailaren 14tik 21era, Orkestraren Miramongo egoitzan. Egunotan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenbiziko zikloko (2tik 6 urtera) 2.000 haurtxo bertaratuko dira "Ene haize maitea" ikuskizunaz gozatzera. Esate baterako, gaur Zubieta, Oiartzun eta Donostiako 300 haurtxo etorri dira, eta bihar Zerain, Olaberria, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Idiazabal zein Donostiako haurren txanda izango da.

"Ene haize maitea" ekoizpenak erakusten digu bizitzeko ezinbesteko dugun aireak gure egunerokotasunean beste zenbat egoerekin harremana duen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako haize-metal boskote batek, klake dantzari batek (Larraitz Ugartemendia), perkusiojole batekin (Anthony Lafargue, EOSeko kidea halaber) eta aurkezlearekin batera (Ana Eguiazabal), denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten. Aukeratutako jolasa eta irakaspenak uztartuko dituen topaketa horretarako hautatu diren musiken artean daude egile klasikoen piezak (Mozart, Brahms, Strauss edo Saint-Saëns), jazz pieza ahaztezinak ("Am I blue?" eta "My baby just cares for me") eta jada zinerako musikaren historia bilakatu diren melodiak ("The Mission" ete "Indiana Jones").

Ondoren, martxoaren 8 eta 9an, Kursaal Auditoriumak berean hartuko du berriz ere "Romeo eta Julieta" txotxongilo eta orkestra sinfonikorako ikuskizuna; 8 eta 18 urte bitarteko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 4.200 ikasletik gora izango dira bi emanaldi horietan izango direnak. Eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra eta Per Poc txotxongilo konpainia (www.perpoc.com), Orkestrarekin estreinakoz ariko den Benjamin Levyren zuzendaritzepean (www.benjaminlevi.fr). Elkarrekin ikuskizun bilakatuko dute, Shakespearerek sortutako intransigentziaren zein aurreiritzien tragedia ezagutu zuenean, Prokofievek irudikatutako edertasuna eta indarra. Per Poc konpainiako kideek zera diote euren txotxongiloen inguruan: "Erraldoiak dira, baina, aldi berean, arinak. Ehundurak eta koloreak aurpegierari gainjartzen zatzaie. Zenbait unetan amets bateko izakiak dira, amets gaizto batekoak bestetan.

Euskadiko Orkestrak Gipuzkoako Batzar Nagusien eta Donostiako Udalaren Hezkuntza Atalarekin lankidetzan antolatzen ditu Eskola Kontzertuak.

 

Asteazkena 15 Otsaila, 2017

Aurkeztu berri dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Familian kontzertuak Gasteizen

Aurkeztu berri dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Familian kontzertuak Gasteizen
Otsailaren 19an haurtxoei zuzendutako "Ene haize maitea" ikuskizuna; eta martxoaren 10ean, "Romeo eta Julieta" txotxongilo eta orkestra sinfonikoarako bertsioan, publiko ororentzat.

Aurkeztu berri dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Fmailian zikloko kontzertuak Gasteizen. Prentsaurrekoan jardun dira Nora Igartua, Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zuzendaria; Oriol Roch, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia; eta Mikel Cañada, Orkestraren Hezkuntza Departamentuaren koordinatzailea.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoarentzat beti da lehentasuna, denboraldiro, familiek nahiz hezkuntza-komunitateak gure musika-ekimenez gozatzeko aukera izan dezatela. Helburu horrekin, Musika Gelaren bidez garatzen du Orkestraren Hezkuntza Departamentuak Musika Familian zikloa, ikastetxeentzako jarduerak eta proiektu gizarteratzaileekin batera.

MUSIKA FAMILIAN. Otsailaren 19an García Lorca Antzokian "Ene haize maitea" ikuskizuna izango da, 2 urtetik 6 urtera bitarteko haurtxoentzat. Ekoizpen berri horrek erakusten digu bizitzeko ezinbesteko dugun aireak gure egunerokotasunean beste zenbat egoerekin harremana duen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatutako haize-metal boskote batek, klake dantzari batek (Larraitz Ugartemendia), perkusiojole batekin (Anthony Lafargue, EOSeko kidea halaber) eta aurkezlearekin batera (Ana Eguiazabal), denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten. Aukeratutako jolasa eta irakaspenak uztartuko dituen topaketa horretarako hautatu diren musiken artean daude egile klasikoen piezak (Mozart, Brahms, Strauss edo Saint-Saëns), jazz pieza ahaztezinak ("Am I blue?" eta "My baby just cares for me") eta jada zinerako musikaren historia bilakatu diren melodiak ("The Mission" ete "Indiana Jones").

Ondoren, martxoaren 10 ostiralean, Principal Antzokiak berriz ere berean hartuko du, 10 urteren bueltan, "Romeo eta Julieta" txotxongilo eta orkestra sinfonikorako ikuskizuna; eszenatokian bilduko dira Euskadiko Orkestra eta Per Poc txotxongilo konpainia (www.perpoc.com), Orkestrarekin estreinakoz ariko den Benjamin Levyren zuzendaritzepean (www.benjaminlevi.fr). Elkarrekin ikuskizun bilakatuko dute, Shakespearerek sortutako intransigentziaren zein aurreiritzien tragedia ezagutu zuenean, Prokofievek irudikatutako edertasuna eta indarra. Per Poc konpainiako kideek zera diote euren txotxongiloen inguruan: "Erraldoiak dira, baina, aldi berean, arinak. Ehundurak eta koloreak aurpegierari gainjartzen zatzaie. Zenbait unetan amets bateko izakiak dira, amets gaizto batekoak bestetan. Aurrez, 2007an "Romeo eta Julieta" antzezteaz gain, 2012. urtean, Orkestrak eta Per Poc-ek "Soldadu baten istorioa" aurkeztu zuten Gasteizen.

Euskadiko Orkestrak Musika Familian zikloaren baitan ematen duen kontzertu oro Udal Antzoki Sarearekin lankidetzan ekoizten da.

 

Osteguna 09 Otsaila, 2017

“Ene haize maitea”: Eskola haurrentzat eta familientzat ikuskizun berria Musika Gelaren eskutik

“Ene haize maitea”: Eskola haurrentzat eta familientzat ikuskizun berria Musika Gelaren eskutik
Eskola Kontzertuak Orkestraren Miramongo egoitzan eta Musika Familian, Gasteiz nahiz Donostian.

Otsailaren 14an hasi eta 21a bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelak "Ene haize maitea" ikuskizuna eszenaratuko du. Ekoizpen honek erakusten die 2tik 8 urtera bitarteko haurrei bizitzeko ezinbesteko dugun aireak gure egunerokotasunean beste zenbat egoerekin harremana duen. Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako haize-metal boskote batek, klake dantzari batek, perkusiojole batekin eta aurkezlearekin batera, denek elkarrekin jolas egingo dute txikitxoenek Aire kuttunarekin jolasteko beste modu bat ezagutu dezaten.

Otsailaren 14tik 21era, Eskola Kontzertuak zikloaren barnean, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako lehenbiziko zikloko 2100 ikaslek ikusiko dute "Ene haize maitea" Orkestraren Miramongo egoitzan. Ziklo hori Gipuzkoako Batzar Nagusiekin eta Donostiako Udalarekin lankidetzan burutzen da.

Bestalde, Musika Familian zikloan, "Ene haize maitea" publiko ororentzat emango da otsailaren 19an Gasteizko García Lorca Antzokian (Gasteizko Udalaren Antzoki sarearekin lankidetzan) eta martxoaren 25an, berriz, Donostian, Kursaaleko ganbera aretoan (Kursaal Eszenarekin lankidetzan).

 

Osteguna 09 Otsaila, 2017

Quatuor Arkadia, Euskadiko Orkestrako flauta laukoteak aurkeztuko du Xabier Sarasaren lan baten erabateko estreinaldia barne duen egitaraua Miramongo Matinéetan

Quatuor Arkadia, Euskadiko Orkestrako flauta laukoteak aurkeztuko du Xabier Sarasaren lan baten erabateko estreinaldia barne duen egitaraua Miramongo Matinéetan
Otsailaren 11 larunbatean. Kontzertuari lotutako jarduera gisa, flauten erakusketa izango da Miramongo egoitzako hallean.

Otsailaren 11 larunbatean, flauta erabateko protagonista bihurtuko da Miramongo Matinéean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko flauta laukoteak emango duen kontzertuan, instrumentu hori berrezagutzeko aukera izango dugu, bere dimentsio osoan, oraingoan bakarka, orkestraren organikoaz at. Goizeko 11:00etan, Orkestraren Miramongo egoitzan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoko flauta laukotea osatzen duten musikariak, hau da, Bruno Claverie, Hélène Billard-Alirol, Oihana Kontxeso eta Carlos Rosat, Quatuor Arkadia izena hartuta aurkezten dira Matinée honetan. Euren asmoa da elkarrekin lanean daramatzaten 20 urteak ospatzea "musikazko momentu bat partekatuz". Emanaldiko esku-egitarauan zera adierazten dute: "Gure irakasle izandakoez oroituko gara, gure hotsaren musikaltasuna erakutsiko dugu eta Orkestrarekin batera egindako bidaia ederrean zehar geureganatutako heldutasunaren isla izango da. Bilaketa da musika, eta enbaxadore gauzkan ibilbide unibertsal zoragarria ere bada".

Xabier Sarasaren Lau flautarako tiranaren erabateko estreinaldia. Larunbatean estreinako aldiz entzun ahal izango da Euskadiko Orkestrako flauta laukoteak bere lankide Xabier Sarasari eskatutako obra. Partitura berri horren inguruan EOSeko tronpa eta konpositoreak esan du: " Beti da pozbidea norberaren lan bat egitarauan ikustea; are gehiago lankideek eskatua bada. Badago Guridik flauta eta pianorako idatzitako tirana eder bat, non erritmoa aldatzen doan 6/8tik 3/4ra. Erritmo aldaketa hori oinarri hartuta, 5/4 konpasa erabili du eta etengabean aldatzen doa 2+3tik 3+2ra". Musikagile horren ekoizpena sakonago ezagutzeko aukera izango da Matinéea. Izan ere, kritikak harrera oso ona egin zion bere Fanfarria #3308, joan zen urria euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldiaren baitan estreinatu zenean.

Egitaraua osatuz, flautarako idatzi duten XX. mendeko hiru konpositore frantziar ezagutzeko aukera izango da: Marc Berthomieu, Jacques Castérède eta Raymond Guiot.

Gainera, garai ezberdinetako eta leku askotako hogeita hamar flauta ikusgai. Kontzertuaren osagarri gisa, CRM bildumako hogeita hamar bat izango dira ikusgai Orkestraren Miramongo egoitzako hallean. Erakusketak ibilbide bitxia egiten du bai historian zehar eta baita munduko leku zein kultura ezberdinetan zehar, horretarako antzinako musika tresna baliatuz.

Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute.

 

Orriak