Asteartea 07 Urria, 2014

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa La Biennale di Venezia-an

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa La Biennale di Venezia-an
José Ramón Encinar-ek zuzenduta, euskal musikagileen obrak eta “Tesela” proiektua osatzen dutenak interpretatuko ditu urriaren 9 eta 10ean.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, euskal kulturaren enbaxadore izatearen sortze-oinarriari jarraiki, nazioarte mailako bira berri bati ekingo dio. Bere ibilbidean 16.a dugu honakoa. Helmuga, La Biennale di Venezia-ren baitako 58. Nazioarteko Musika Garaikidearen Jaialdia. Europa mailan musika garaikidearen arloan ospatzen den jaialdi garrantziatsuena eta mundo mailan nabarmenetarikoena da. Izan ere, La Biennale di Venezia kultur erakunde aipagarrienetarikoa da nazioarte mailan, zalantzarik gabe erreferentziazkoak diren zinema, antzerki, arkitektura edo arte plastikoen jardunaldiak biltzen dituena. Euskadiko Orkestrak La Biennale-n izango duen presentzia bikoitza, urriaren 9an eta 10ean kontzertu bana, mugarri historikoa da, bai Orkestrarentzat eta baita euskal kultura zein estatu mailako kulturarentzat ere, 58 aldietan Euskadikoa eta ORCAM dira jaialdi honetan esku hartu duten estatuko orkestra bakarrak. Orkestrak aurrez Las Biennale-n izan diren arlo ezberdinetako euskal artisten lekukoa hartzen du orain: De Pablo eta Erkoreka konpositoreak, Orkestraren eskutik itzuliko direnak, edo Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Mikel Laboa, Esther Ferrer, Ana Laura Aláez, Maider López, Asier Mendizabal eta abar.

Bira hau Euskadiko Orkestrak Italian barrena egingo duen bigarrena da. 2009. urtean Milanen aritu zen, Orchestra Sinfonica di Milano Giuseppe Verdi orkestrarekin egindako nazioarteko elkartrukearen baitan.

Euskal kultura bere dimentsio osoan esportatuz. Venezian, José Ramón Encinarren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestrak Luis de Pablo, Ramon Lazkano eta Gabriel Erkoreka euskal konpositoreen obrak interpretatuko ditu eta Asier Polo eta Oreka TX izango ditu lagun; gainera, euskal kultura beste ikuspgi batetik islatuko du, jatorri ezberdinetako eta nazioarteko ibilbidea duten zortzi konpositoreren ikuspegitik, hain zuzen ere; zortzi musikagile hauen ikuspegi hark gorpuztu zuen 2012. urtean Euskadiko Orkestrak bere 30. urteurrena ospatzeko, BBVA Fundazioaren lankidetza esklusiboarekin, abiarazitako "Tesela" konposizio-proiektua.

1. Kontzertua: euskal konpositoreak. La Biennalen bere burua aurkezteko Euskadiko Orkestrak nazioarte mailan eraginkorra den ibilbidea duten hiro euskal konpositoreen sorkuntzaren aukeraketa bat eskainiko du: Luis de Pablo, euskal musika garaikidearen dekanoa, eta Ramon Lazkano eta Gabriel Erkoreka, kalitate eta zabalkuntzari dagokionez beren aurrekoen bideari jarraitu dion ondorengo belaunaldi baten erakusleak. Kasuren batean Orkestraren beraren enkarguz egindako obrak dira, Orkestrak grabatu eta editatuak edo Abonu Denboraldian interpretatuak. Venecian bakarlari ariko dira Asier Polo biolontxelojotzaile bilbotarra eta Shizuyo Oka klarinetejotzaile japoniarra.

2. Kontzertua: Tesela proiektuaren aurkezpena. 2012. urtean Orkestraren 30. urteurrena ospatzearekin batera, 11/12 eta 12/13 Abonu Denboraldietan zehar obra bakoitza banaka zuzenean aurkeztu eta 2013an Verso disko etxeak argitaratutako diskoan bildu ostean, Orkestrak estreinakoz interpretatuko ditu kontzertu bakar batean Tesela konposizio proiektua osatzen duten zortzi obrak. Tesela zera da, zortzi sortzaileren begirada; txosten honekin banatutako diskoarekin batera doazen oharretan Mikel Chamizok esan bezala, kanpotik zuzendutako begirada da, nazioarteko sortzaileek Euskadira zuzendutako begirada; ariketa honek Euskadiko Orkestrak gure kulturarekin lotutako musika sorkuntzarekiko konpromezua osotzen du. Tesela dira Mario Lavistaren Tres cantos a Edurne, Michael Finnissyren Zortziko, Ivan Fedeleren Txalaparta-Folkdance II (Oreka TX bakarlari dela) Gérard Pessonen Ravel à son âme, James Dillonen White Numbers, Peter Eötvösen The Gliding of he eagle in the skies, Isabel Mundryren Calles y sueños eta Mauricio Soteloren Urrutiko urdin (obren inguruko iruzkinak diskoaren liburuxkan).

Teselaren aurkezpena José Ramón Encinar zuzendariak diseinatutako formatu berezi batean proposatu da; Tesela osatzen duten obrekin batera, Mikel Chamizok aurrez grabatutako musika zatiek hasiera, amaiera eta obren blokeen arteko trantsizio gisa.

Encinar maisua, zuzendari ospetsu eta musika garaikidean aditua, sarritan aritu da egitasmo ezberdinetan Euskadiko Orkestrarekin lankidetzan. José Ramón Encinar ezin konta ahala bider izan da La Biennale di Veneziaren Nazioarteko Musika Garaikideko Jaialdian, bai zuzendari bezala, Madrilgo Erkideko Orkestra jaialdi honetan izan den aldi guztietan zuzendu duelarik, beste hainbat Orkestra zuzentzeko, eta baita konpositore lanetan ere.

Txalaparta bat Gran Canale delakoan zehar. Azpimarragarriak dira gainera bira honen zailtasun tekniko zein logistikoak: ubideen hirian barrena orkestra sinfoniko baten lekualdatzeak dituen zailtasunei Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Venezian aurkeztuko duen programa bikoitzak eskatzen duen instrumentu kopuru handia gehitu behar zaio (perkusio instrumentuei dagokionez, batez ere). 

 

Osteguna 02 Urria, 2014

14/15 abonu-denboraldiaren hasiera

Abonu-txartelak kudeatu eta bidali ditugu abonu-kontzertuetara bertaratu ahal izateko. Lehengo urtean bezala, denboraldiko programazio osoa duen liburua aurkituko duzu zure eserlekuan.

Kontzertuetako esku-programak birpentsatu ditugula jakinarazi nahi dizugu. Formatu berria soilagoa, merkeagoa eta ekologikoagoa da, programari eta sarrera labur bati lehentasuna emanez. Interpretatu beharreko  lanak zabalago ezagutzeko, nahikoa da kontzertu bakoitzean esku-programarekin batera prestatuko dugun separata hartzea, Orkestraren webgunetik dokumentua deskargatzea edo, nahi izanez gero, e-mailez bidaltzeko eskatzea. Azken aukera hau egiten bada, eskaera egin behar duzu abonados@orquestadeeuskadi.es helbidera mezu bat igorriz.

 

 

Horregatik, zurekin harremanetan jartzeko datuak modu eraginkor batean emateak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu berriro. Zure telefono mugikorraren zenbakia emanez gero, zure kontzertuen jakinarazpenak bidaliko dizkizugu aldiro-aldiro, edo helbide elektroniko bat eman dezakezu, eta bertara bidaliko dizkizugu gure jakinarazpenak eta, horrez gain, EUSKOR albiste-buletin elektronikorako harpidetza lortuko duzu eta, hemendik aurrera, kontzertuen aurretik esku-programa jasoko duzu.

Astelehena 29 Iraila, 2014

María Bayork irekiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2014/2015 Abonu Denboraldia Baluarten

María Bayork irekiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2014/2015 Abonu Denboraldia Baluarten
María Bayok berak eta Oriol Roch, Orkestrako zuzendari nagusiak kontzertu hau eta denboraldi osoaren xehetasunak aurkeztu dituzte Baluarten izandako prentsaurrekoan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak gaur abiatuko du 2014/2015 Abonu Denboraldia Iruñeako Baluarte Auditorioan. María Bayo sopranoak eta Oriol Roch, Orkestrako zuzendari nagusiak kontzertu hau eta denboraldi osoaren xehetasunak aurkeztu dituzte Baluarten izandako prentsaurrekoan.

Kontzertua. Rumon Gamba britainiarrak zuzenduta, Orkestrarekin batera ariko dira María Bayo sopranoa eta Basilio Astúlezek zuzendutako Leioa Kantika Korala. Lehenbiziko Abonu programa hau joan zen ostiralean, hilak 26, Bilboko Euskalduna Jauregian izandako kontzertuak eta bihar asteartea Gasteizko Principal Antzokian izango den emanaldiak osotzen dute.

Egitaraua. Hasteko, Leioa Kantika Koraleko ahots gazteak, hain zuzen, Francisco Ibañezen Juegos de otoño obraren protagonista izango dira. Haurrei zuzendutako agerraldi zirraragarri honek neska-mutilek parkeko jolasetan sentitzen dituzten emozioak islatzen ditu. Ondoren, Seis canciones castellanas, Jesús Guridik konposatutako 70 kantuen artean ezagunenak eta Orkestrak bere errepertoriora gehituko dituenak, interpretatuko ditu María Bayok, bere ahotsaren bidez letra eta erritmo herrikoiak ezin hobeto adieraziz. Azkenik, Piotr Ilich Tchaikovskyren sinfonien artean gutxien interpretatu dena entzungo da, 3. Sinfonia. Schumann eta Mozarten eraginak dituen sinfonia hau "Tchaikovskyren lehen sinfonia tipikoa da, dantza erabat nagusi duen lehena" da zenbaiten aburuz.

2014/2015 Abonu Denboraldia. Entzulegoarekin, artistekin, konpositoreekin, esperientzia zein bizipen historikoekin "berrelkartzeak" dira kontzertu-denboraldi berezi honen funtsa: euskal kulturaren enbaxadore gisa Eresoinka egitasmoaren espirituari omenaldi eta oroitzapena; José Mª Usandizagaren "La Llama" opera kontzertu-bertsioan berreskuratzea, haren heriotzaren mendeurrenean; eta musika denboraldi berrian gurera itzuliko diren artista garrantzitsuekin berrelkartzea, horien artean María Bayo bera, Ainhoa Arteta, Carlos Mena, Joaquín Achúcarro, Marta Zabaleta, Frank Peter Zimmermann, Elisabeth Leonskaja eta abar. Izen, oroitzapen eta bizipen handiek Berrelkartzeetarako gune bilakatuko dute Abonu Denboraldi berria.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude www.euskadikoorkestra.es webgunean eta gainerako ohiko salmenta bideetan, 7€tik aurrera.

 

Ostirala 26 Iraila, 2014

Bilboko Koral Elkarteak irekiko du "Miramongo Matinéeak" zikloa

Bilboko Koral Elkarteak irekiko du "Miramongo Matinéeak" zikloa
Irailaren 27 larunbatean Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan.

Bilboko Koral Elkarteak irekiko du irailaren 27 larunbatean Miramongo Matinéeak zikloa. Julio Gergelyren zuzendaritzapean, errepertorioko obra klasiko handi batekin irekiko du denboraldia: G. Faurék idatzitako Requiemarekin, alegia. Honen bertsiorik intimoenak, abesbatza organoak laguntzen duenekoak, oraingoan Gerardo Rifónek interpretatuko duena, fina eta sakonki espirituala den atmosfera batera eramango gaitu. Gergelyren beraren hitzetan, "G. Faurék 1886 eta 1888 urte bitartean idatzi zuen obra hau, sortzaile gisa erabateko heldutasunean zegoela; honen bidez, heriotzaren inguruko hausnarketa hunkigarria utzi zigun. 1888an interpretatu zen estreinakoz, Parisko Madeleine Elizan eta 1889an jatorrizko bost atalei Offertorioa eta Liberame gehitu zizkion. G. Fauréren heriotzaren inguruko pentsamendu filosofikoa ezagutzeko giltza testu liturgikoaren tratamenduak ematen digu. Azken Judizioaren kontzeptua islatzeko Dies Irae eta Rex Tremendae ezabatu eta Pie Jesu eta In Paradisum sartzen ditu, bere sinestea helaraziz: ez da heriotzaren edo Jainkoaren Judizioaren beldur; bere ikuspegia gizatiarra da, beste mundurako igarobidearen onarpen lasai eta duda-mudarik gabekoa erakusten duelarik. Garai hartan nagusi zen ikuspuntutik aldenduz, heriotzaren hautemate lasai eta barerantz gidatuko gaitu. Bere ikuskera erabiltzen dituen dinamiken bidez ere heltzen zaigu". Egitaraua osotuz, F. Mendelssohnen "Hör mein Bitten" soprano, abesbatza eta organorako himnoa izango da entzungai. Gerardo Rifónez gain, Koral Elkarteak Isabel Sanz sopranoa eta Luis Mª Uriarte baritonoa izango ditu lagun.

Abonuak. 16 kontzertutarako abonuak 81 euroko prezioa du eta 62 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.es webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz eskura daiteke.

Sarrera solteak. Sarrerek 7 euroko prezio bakarra dute eta www.euskadikoorkestra.es eta www.kutxabank.es webguneetan, Kursaal Auditorioko leihatilan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

16 kontzertuko zikloa. Elisabeth Leonskaja(artista egoiliarra 14/15) eta Joaquín Achúcarro, pianoaren historia bizia; Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Jun Märkl zuzendari duela; abesbatza musika erlijiosoaren lehena eta oraina, Bilboko Koral Elkarteak eta KEA Ahots Taldeak interpretatua; eta Euskadiko Orkestrako kideek osatutako taldeak. Hauek musikaren mugarik gabeko eremuak arakatuz betiereko obrak berreskuratu, musika sorkuntza sustatu eta gai ezberdinen inguruko egitarau monografikoak diseinatu dituzte. Hau da, laburbilduz, Miramongo Matinéeak, Euskadiko Orkestrak duela 23 urte bere egoitzan antolatzen duen ganbera zikloa osatzen duten 16 kontzertuek emango dutena. Egoitza honek gainera 25 urte betetzen ditu aurten.

 

Osteguna 25 Iraila, 2014

María Bayork irekiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2014/2015 Abonu Denboraldia

María Bayork irekiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2014/2015 Abonu Denboraldia
Bihar ostirala, irailak 26, Bilboko Euskaldunan, 29an Iruñeako Baluarten eta 30ean Gasteizko Principal Antzokian.

Gaur osteguna Otoño Musical Soriano jaialdiaren baitan eskainiko duen kontzertuaren ondoren, bihar ostirala, hilaren 26an Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 2014/2015 Abonu Denboraldia irekiko du Bilboko Euskalduna Jauregian. Rumon Gamba britainiarrak zuzenduta, Orkestrarekin batera ariko dira María Bayo sopranoa eta Basilio Astúlezek zuzendutako Leioa Kantika Korala. Bilboko kontzertuaren ondoren, 29an Gasteizko Principal Antzokian eta 30ean Iruñeako Baluarte Auditorioan ariko da Orkestra.

Egitaraua. Hasteko, Leioa Kantika Koraleko ahots gazteak, hain zuzen, Francisco Ibañezen Juegos de otoño obraren protagonista izango dira. Haurrei zuzendutako agerraldi zirraragarri honek neska-mutilek parkeko jolasetan sentitzen dituzten emozioak islatzen ditu. Ondoren, Seis canciones castellanas, Jesus Guridik konposatutako 70 kantuen artean ezagunenak eta Orkestrak bere errepertoriora gehituko dituenak, interpretatuko ditu María Bayok, bere ahotsaren bidez letra eta erritmo herrikoiak ezin hobeto adieraziz. Azkenik, Piotr Ilich Tchaikovskyren sinfonien artean gutxien interpretatu dena entzungo da, 3. Sinfonia. Schumann eta Mozarten eraginak dituen sinfonia hau "Tchaikovskyren lehen sinfonia tipikoa da, dantza erabat nagusi duen lehena" da zenbaiten aburuz.

2014/2015 Abonu Denboraldia. Entzulegoarekin, artistekin, konpositoreekin, esperientzia zein bizipen historikoekin "berrelkartzeak" dira kontzertu-denboraldi berezi honen funtsa: euskal kulturaren enbaxadore gisa Eresoinka egitasmoaren espirituari omenaldi eta oroitzapena; José Mª Usandizagaren "La Llama" opera kontzertu-bertsioan berreskuratzea, haren heriotzaren mendeurrena betetzen den honetan; eta musika denboraldi berrian gurera itzuliko diren artista garrantzitsuekin berrelkartzea, horien artean María Bayo bera, Ainhoa Arteta, Carlos Mena, Joaquín Achúcarro, Marta Zabaleta, Frank Peter Zimmermann, Elisabeth Leonskaja eta abar. Izen, oroitzapen eta bizipen handiek Berrelkartzeetarako gune bilakatuko dute Abonu Denboraldi berria.

Ostirala 19 Iraila, 2014

ASTEBURU HONETAN EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREN SAIO BIKOITZA ZINEMALDIAN

ASTEBURU HONETAN EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREN SAIO BIKOITZA ZINEMALDIAN
Larunbatean zuzenean, SGAE Fundazioarekin batera antolatutako kontzertuan, eta igandean Zinemira sailean estreinatuko den "Notas en movimiento" dokumentalean.

Larunbatean, hilak 20, 12:00etan bere Miramongo egoitzan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioarekin elkarlanean, soinu banden aukeraketa bat bilduko duen kontzertua eskainiko du. Albert Guinovart, Roque Baños, Carles Cases, Arnau Bataller, Juan Carlos Pérez, Bingen Mendizabal eta Aitor Amezagaren lanak izango dira entzungai, Jordi Bernàcerren zuzendaritzapean. Sarrera doakoa da eta oraindik gonbidapenak geratzen dira eskuragarri Zinemaldiak Donostiako Okendo Plazan duen karpan ("info-shop" informazio gunean), 10:00etatik 20:00etara. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Igandean, Zinemira sailean estreinatuko da Oskar Tejedorrek zuzenduta, Euskadiko Orkestra eta Malandain Ballet Biarritz protagonista dituen "Notas en movimiento". 2013an sortua, Versailleseko Opéra Royal delakoan "Cendrillon" ikuskizunaren estreinaldiaren harira, dokumentalak ballet konpainia baten eta orkestra sinfoniko baten sorkuntza lanaren egunerokotasuna jasotzen du, barrutik, ikuspuntu gizatiarretik. Estreinaldia igandean izango da, 20:45etan Príncipe 7 aretoan. Ondoren asteleheneanean, hilaren 22an emango da, 23:00etan Antiguo Berri zinematako 7 aretoan.

 

Osteguna 18 Iraila, 2014

Ostiralean, hilak 19an jarriko dira salgai Abonu Denboraldiko eta Miramongo Matinéeak ziklorako sarrera solte guztiak

Irailaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian abiatuko den Abonu Denboraldiari dagokionez, sarreren prezioa 7 eurotik 31 euro bitartekoa da. Irailaren 27an hasiko den Miramongo Matinéeak ziklorako sarrerek, berriz, 7 euroko prezio bakarra dute.

Hilaren 19 jartzen dira salgai Abonu Denboraldi berriko kontzertu guztietarako (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña) eta Miramongo Matinéeak zikloko emanaldietarako sarrera solteak. Irailaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian abiatuko den Abonu Denboraldiari dagokionez, sarreren prezioa 7 eurotik 31 euro bitartekoa da. Irailaren 27an hasiko den Miramongo Matinéeak ziklorako sarrerek, berriz, 7 euroko prezio bakarra dute.

Sarrera guztiak webgune honetan, kontzertu bakoitzaren xehetasunean erosi ahalko dira.
Gainera, honako salmenta-bideetan ere izango dira eskuragarri:

-Abonu Denboraldia:
Bilbo: www.kutxabank.es / Euskalduna Jauregiko leihatila.
Donostia: www.kutxabank.es / Kursaal Auditorioko leihatila.
Gasteiz: www.kutxabank.es / www.vitoria-gasteiz.org/teatros / Principal Antzokiko leihatila.
Iruña: www.baluarte.com / www.ticketmaster.es / Ticketmaster (902 15 00 25)/ Baluarte Auditorioko leihatila.

-Miramongo Matinéeak zikloa:
www.kutxabank.es. Kursaal Auditorioko eta Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzako leihatilak.

Azken abonuak salgai.
-Abonu Denboraldia: Donostia eta Bilborako abonuak. Prezioa: 9 kontzerturako abonua 49,50 eurotik 191 eurotara.

-Miramongo Matinéeak zikloa: 16 kontzertutarako abonuak 81 euro edo 62 euroko prezioa du (kontsultatu deskontuak).

Abonu oro honako formulario hau betez eskatu daiteke edo baita Euskadiko Orkestraren Miramongo bulegoetara telefonoz dei eginez ere (943 01 32 32).

 

Osteguna 11 Iraila, 2014

Leonskaja eta Achúcarroren pianotik Vivaldi zein Piazzollaren Lau Urtaroetara: Miramongo Matinéeak, musikaren ezin konta ahala aurpegiak ezagutzeko gunea

Leonskaja eta Achúcarroren pianotik Vivaldi zein Piazzollaren Lau Urtaroetara: Miramongo Matinéeak, musikaren ezin konta ahala aurpegiak ezagutzeko gunea
Bilboko Koral Elkarteak irekiko du denboraldi berria, irailaren 27an.

16 kontzertu. Elisabeth Leonskaja(artista egoiliarra 14/15) eta Joaquín Achúcarro, pianoaren historia bizia; Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Jun Märkl zuzendari duela; abesbatza musika erlijiosoaren lehena eta oraina, Bilboko Koral Elkarteak eta KEA Ahots Taldeak interpretatua; eta Euskadiko Orkestrako kideek osatutako taldeak. Hauek musikaren mugarik gabeko eremuak arakatuz betiereko obrak berreskuratu, musika sorkuntza sustatu eta gai ezberdinen inguruko egitarau monografikoak diseinatu dituzte: italiar Seicentoko emakumezko konpositoreak eta kontrabaxu zein oboerako musika, esaterako. Hau da, laburbilduz, Miramongo Matinéeak, Euskadiko Orkestrak duela 23 urte bere egoitzan antolatzen duen ganbera zikloaren 2014/2015 denboraldia osatzen duten 16 kontzertuek emango dutena. Egoitza honek gainera 25 urte betetzen ditu aurten.

Abonuak jada salgai. Denboraldia osatzen duten 16 kontzertuetarako abonuak 81 euroko prezioa du eta 62 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.es webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz. / Sarrera solteak irailaren 19tik aurrera salgai.Sarrera solteek, berriz, 7 euroko prezio bakarra dute eta irailaren 19an jarriko dira salgai. www.kutxabank.es webgunean, Kursaal Auditorioko leihatilan EOS edo Kursaal Eszenaren emanaldi egunetan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

Bilboko Koral Elkarteak irekiko du denboraldi berria, irailaren 27an. Bilboko Koral Elkarteak, Julio Gergelyren zuzendaritzapean, errepertorioko obra klasiko handi batekin irekiko du denboraldia: G. Faurék idatzitako Requiemarekin, alegia. Honen bertsiorik intimoenak, abesbatza organoak laguntzen duenekoak, oraingoan Gerardo Rifónek interpretatuko duena, fina eta sakonki espirituala den atmosfera batera eramango gaitu.

Kutxaren Gizarte Ekintzak babestutako zikloa.

 

Astelehena 08 Iraila, 2014

Zinemarako musika Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta SGAE Fundazioaren eskutik, Donostiako Zinemaldian

Zinemarako musika Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta SGAE Fundazioaren eskutik, Donostiako Zinemaldian
Irailaren 20an Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan izango den kontzertuan.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazioak beren ibilbidean zehar zinerako musika idatzi duten hainbat konpositoreren soinu-banden aukeraketa bat bilduko duen kontzertua antolatu dute Donostiako Zinemaldiaren baitan. Kontzertua irailaren 20 larunbatean izango da, 12:00etan Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Egoitzan bertan izan da kontzertu honen berri emateko egindako prentsaurrekoa; bertan aritu dira Oriol Roch, Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia, José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria eta Aitor Amezaga konpositorea. Hirurek bat egin dute klasiko bat bilakatu bide den kontzertu honen garrantzia azpimarratzerakoan, emanaldi honek konpositoreek zinemaren baitan burutzen duten sorkuntza lan eskerga nabarmentzeko balio baitu.

Egitarauak Albert Guinovart, Roque Baños, Carles Cases, Arnau Bataller, Juan Carlos Pérez, Bingen Mendizabal eta Aitor Amezagak idatzitako partiturak biltzen du. Besteak beste, Frío sol de invierno, Alatriste, Los crímenes de Oxford eta Flysch, haitzen hitza pelikuletako musika interpretatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Jordi Bernácerren zuzendaritzapean.

Euskadiko Orkestra zinemarekin. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zinemako musikarekin izandako harremana Donostiako Zinemaldiarekin lotuta egon da sarritan. Horrela, The crowd (King Vidor), Carmelo Bernaolaren musikarekin, eta Wings (Zamecnik) filme mutuen soinu-bandak grabatu ditu. Gainera, Orkestrak soinu-banden inguruko kontzertu sorta bat eskaini zuen Misión Imposible pelikulako soinu-bandaren egile Lalo Schifrin argentinarraren zuzendaritzapean. 1991 eta 1992. urteetan Zinemaldiko sintonia grabatu zuen. 2012ko Zinemaldian, Orkestrak Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible pelikularako Fernando Velázquezek sortutako soinu bandaren zuzeneko estreinaldia burutu zuen. Joan zen urtean, estreinakoz SGAE Fundazioarekin lankidetzan, zinemarako musika hizpide izan zuen kontzertua eskaini zuen, orduan Pájaros de Papel, Emilio Aragónek 2010ean zuzendua, 778 La Chanson de Roland, Olivier van der Zeek 2011ean eginiko dokumentala, You're the One (2000) eta Tiovivo c. 1950 (2004), biak José Luis Garcik zuzenduak, Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible (2012) edo Enrique Gatoren Las Aventuras de Tadeo Jones (2012) pelikuletako musika interpretatu zuen Orkestrak, Andrés Salado maisuaren zuzendaritzapean. Gainera 2010ean Oskar Santosen opera prima den El mal ajeno filmeko soinu banda grabatu zuen, hau ere Fernando Velázquezek idatzia.

Jordi Bernácer (Alcoi, 1976) zuzendariak 2009. urtean zuzendu zuen lehenbiziko aldiz Euskadiko Orkestra. Besteak beste, L. Maazel, R. Chailly, Sir A. Davis, V. Gergiev edo Z. Mehta maisuen lankide, espainiar zein europar orkestra ugari zuzendu ditu, horien artean Mariinsky Antzokiko Orkestra.

Zinemaldiaren baitako zinemarako musika-topaketa honetan interpretatuko diren obren sortzaileetariko batzuk bilduko dira. Kontzertua irailaren 20an izango da, 12:00etan Euskadiko Orkestraren egoitzan, Donostian (Miramon Pasealekua, 124). Sarrera doakoa izango da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea Zinemaldiak Donostiako Okendo Plazan izango duen karpan ("info-shop" informazio gunean), irailaren 13tik 19ra, 10:00etatik 20:00etara. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Sarrerak aforoa bete arte eskuragarri.

 

Asteazkena 03 Iraila, 2014

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurtengo Festival Musique en Côte Basque jaialdia irekiko du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurtengo Festival Musique en Côte Basque jaialdia irekiko du
Irailaren 5ean Donibane Lohitzuneko elizan izango den kontzertuan, Miguel Ituarte pianista ariko da bakarlari.

José Miguel Pérez Sierraren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Festival Musique en Côte Basque jaialdiaren aurtengo edizioaren irekieran ariko da irailaren 5ean. Donibane Lohitzuneko elizan izango den kontzertuan Orkestrak Miguel Ituarte G. Fauréren Pavane, M. de Fallaren Noches en los jardines de España, zeinetan Miguel Ituarte pianista izango den bakarlari, M. Ravelen Ma mère l'Oye eta N. Rimsky-Korsakoven Capriccio Español.

Orkestra jaialdi honekin lankidetzan aritzen den hirugarren aldia da honakoa. Irailaren lehenbiziko hiru asteaburuetan zehar, Musique en Côte Basque jaialdian esku hartuko dute Katia eta Marielle Labèque piano bikotea eta Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestra, besteak beste.

 

Orriak