Akordioa Musikene eta Euskadiko Orkestraren artean

Carmen Rodríguez Suso, Musikeneko Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko koordinatzaile nagusiak eta Iñigo Alberdi Amasorrain, Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak akordio bat sinatu berri dute elkar lanerako lehentasunezko harremana abian jartzea helburu harturik, honen bidez, elkarrekin jarduerak burutu eta bat datozen helburuen lorpena indartzea ahalbidetzeko.
Eusko Jaurlaritzarekin harreman zuzena duten bi erakundeek etorkizunean berritzaileak izan daitezken proiektuak zehaztu nahi dituzte akordio honen bidez, musika eremuan bien arteko loturak sortuz. Lehendabiziko urratsa elkarrekin egiten diren jardueren edukiak artikulatzeko ardura izango duen lan-taldea sortzea izango da.
Orkestrak bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin

Kulturaren sustaketaren inguruan bere egitekoaren baitan, Euskadiko Orkestra Eusko Jaurlaritzak abian jarritako KULTURA BONUA programari atxiki zaio aurtengoan ere.
KULTURA BONUA Kutxazainek ematen dituzten sarrera-txartelen moduko dokumentu bat da. Honek establezimendu bakar batean kultura-produktuetan 40 euro kontsumitzeko ematen du, nahiz eta erosleak txartela bera 25 euro ordaindu. Bonua abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5a bitartean edo hornidura agortu arte egongo da salgai, Gipuzkoan Kutxaren orotarako kutxazainetan, Bizkaian BBKren orotarako kutxazainetan eta Araban, berriz, Vital Kutxaren interneteko salmenta elektronikoko zerbitzuaren bidez.
KULTURA BONUAren erabilera abenduaren 13tik 2010eko urtarrilaren 20ra bitartean luzatuko da. Euskadiko Orkestraren kasuan bonua Abonu Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak Donostiako Kursaal Auditorioko, Bilboko Euskalduna Jauregiko eta Gasteizko Principal Antzokiko leihatiletan erosterakoan erabili ahal izango da bonua; Miramongo Matinéeak zikloaren kasuan, hauetarako sarrerak Orkestraren bulegoetan erosterakoan ere erabili ahal izango da Kultura Bonua.
Informazio gehiago
Jakin gehiago Kultura Bonuaren inguruanZabalik dago Orkestra Zuzendarien Laborategian esku hartzeko eskaerak aurkezteko epea

Abian da jada Euskadiko Orkestraren bigarren Musika Laborategia. Beste behin musikari gazteei beren formakuntza osotzeko aukera ematea xede nagusi izanik, Orkestraren zuzendari titular Andrés Orozco-Estradaren ekimenez garatutako eta berak zuzentzen duen proiektu hau nazioarte mailan zuzendari gazteei zuzenduriko plataforma bilakatzen da oraingoan. Ekimen berri honetan esku hartzeko eskaerak aurkezteko epea datorren abenduaren 22an itxiko da. Epe hau amaitu ostean, Laborategian aritzeko lau hautagai aukeratuko dira. Horien izenak 2011ko otsailaren 1ean Orkestraren webgunean emango dira ezagutzera.
Orkestra Zuzendarien Laborategia 2011ko martxoaren 10a eta 12a bitartean izango da Orkestraren Donostiako egoitzan. Andrés Orozco-Estrada maisuarekin eta Euskadiko Orkestrarekin hainbat lan-sesio burutuko da eta, amaitzeko, kontzertu bat eskainiko da Miramongo Matinéeak zikloaren baitan.
Deialdiak nazioarte mailako izaera du eta orkestra zuzendaritzako goi mailako ikasketen titulua duten edo goi mailako ikasketak burutzen ari diren 35 urtetik beherako hautagaiei zabalik dago.
ZUZENDARIEN LABORATEGIA
II. Musika Laborategia
Andrés Orozco-Estrada maisuak zuzendua
2011ko martxoaren 10etik 12ra
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2010eko abenduaren 22a
Beethovenen Bederatzigarrena Euskal Telebistan Orkestraren eskutik

Orkestrak bere Abonu-Denboraldiren baitan Andrés Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean interpretatu duen Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia gertutik jarraitu du Euskal Telebistak. Abenduaren 1ean Bilboko Euskalduna Jauregian izandako kontzertua internet bidez zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera izan zen eitb.com webgunean. Gainera Orkestrak Ainhoa Garmendia sopranoa, Itxaro Mentxaka mezzoa, José Ferrero tenorea, Attila Jun baxua eta Bilboko Koral Elkartearekin batera eskainitako kontzertu hau bera ETBren kate ezberdinetan (ETB1, ETB2, ETB3, ETBSat eta Canal Vasco) emitituko da laister.
Era berean, Euskadi Directo saioan kontzertu sinfoniko bat izan aurretik entzulegoaren begietatik urrun gertatzen dena ikusleei erakusteko garatutako erreportai bat burutu du. Saioa hau eitb.com webgunean izango da ikusgai.
Euskadiko Orkestrak interpretaturiko melodiak telefono mugikorretarako eskuragarri osetunes.es-en

Euskadiko Orkestrak www.osetunes.es jarri berri du abian. Aplikazio berri honek Orkestrak interpretaturiko melodiak mugikorretarako deietarako doinu gisa jaistea ahalbidetzen du. Aplikazio hau telefono mugikorraren bidez zein ordenagailu bidez da erabilgarria. Ordenagailua erabiliz, doinuak jaitsi eta gordetzeko aukera dago, gero Bluetooth teknologia erabiliz edo kable bidez mugikorrera pasa ahal izateko. Telefono mugikorra erabiliz, aldiz, melodiak zuzenean dei-tonu gisa ezartzeko gorde ahal izango dira.
www.osetunes.es webgunean Euskadiko Orkestrak interpretaturiko obren 24 zati labur bildu dira. Horien artean, Beethovenen 5. Sinfonia, J. Olaizolaren Agur Jaunak edo Aita Donostiaren Acuarelas vascas.
Sare sozialetan sartu eta Euskor, Orkestraren berrien argitalpena, boletin digital bihurtu ostean, Euskadiko Orkestrak sarean duen presentzia areagotu du OseTunes aplikazio berriaren bidez, bere musika entzulego berriei helaraztea xedetzat harturik.
Orkestra ETB2ko Euskadi Directo programan

ETB2an Euskadi Directo programaren goizeko saioan Orkestraren kontzertu baten aurreko xehetasunak biltzen dituen erreportai bat emitituko du ostegunean, hilak 2. Beethovenen 9. Sinfonia Bilboko Euskalduna Jauregian interpretatu aurretik grabaturiko erreportai hau 13.30 eta 14.30ak bitartean emitituko da Miriam Duquek aurkezten duen saioaren baitan.
Ondoren, arratsaldean erreportaia Euskadi Directo saioak eitb.com webgunean duen atalean izango da ikusgai. Grabaketak kontzertu sinfoniko bat izan baino ordu batzuk lehenagotik gertatzen den guztiaren xehetasunak bilduko ditu: instrumentuak eraman eta eszenatokian kokatu arte eta baita musikarien Donostiatik Bilborainoko bidaia.
Abenduaren 1ean Bilbon izango den kontzertua eitb.com-en zuzenean

Orkestrak abenduaren 1a asteazkenean, bere Abonu-Denboraldiaren baitan Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko duen kontzertua sarean zuzenenan jarraitu ahal izango da, EITBren webguenaren bidez (www.eitb.com). Estreinako aldia da Euskal Telebistak orkestra sinfoniko baten kontzertu bat bere webgunearen bidez zuzenean eskaintzen duela. Orkestrarentzat aurrerapausu berri bat da interneten bere kokapenerako eta, bide batez, mugarri garrantzitsua suposatzen du bere musika entzulego zabalago batei helarazteko bere esfortzuan.
Kontzertua osorik eta zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango da abenduaren 1ean iluntzeko 20:00etan www.eitb.com webgunearen atarikoan. Andrés Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean, Orkestrak Beethovenen 9. Sinfonia ezaguna iterpretatuko du, Ainhoa Garmendia sopranoa buru duen bakarlari-taldea eta Bilboko Koral Elkartea lagun dituela.
Stick Dance Quartet taldea arituko da larunbat honetan Miramongo Matinéetan

Larunbat honetan, hilak 27, Miramongo Matinéeak zikloaren emanaldi berri bat izango da Euskadiko Orkestraren Egoitzan. Duela urtebete ziklo honetan bertan estreinako kontzertuak izandako arrakastaren ostean, Stick Dance Quartet perkusio laukoteak, oraingoan Arkadius Maciejskyk baxuan lagunduta, talde-mota honetarako sortutako literatura zabalaren aukeraketa adierazgarri bat ezagutzera ematea helburu harturik aurkezten du proiektu berri hau. Horretarako, beren musika-lanean beharbizikoak gertatzen diren bi argudiori leial izanik itzultzen dira Miramongo Matinéeak zikloaren programaziora, dibertsitateari eta dibertsioari leial, alegia.
Perkusioa, ezustekoz betetako kutxa bat! izenburupean, estilo ezberdinetako eta instrumentazio askotariko zein aberasdun obrak izango dira entzungai. Baina dibertsitatea ez da horretara mugatzen, hiru kontinente ezberdinetako egileen kultura zein iturri ezberdinetan ere topatzen baitugu: Igor Lesnik kroaziarra, George Hamilton Green eta Chick Korea estatubatuarrak, Minoru Miki japoniarra, Mongo Santamaría kubatarra eta Manfred Menke alemaniarra dira Stick Dance-ek aurkeztuko dizkigun lanen egileak. Jatorriz beste intrumentuetarako sortuak, partitura horietako batzuk kontzertu honetarako espreski laukote kideek eginiko perkusiorako moldaketatan berraurkituko ditugu. Guztiak aitzakia ezin hobea eta, bide batez, errepertorio egokiena dira Miramongo Matinéeak zikloaren entzulegoari perkusioaren aukera solistiko zein tinbrikoak helarazteko, perkusioa zentzu zabalenean ulerturik, betiere...
Gastronomia guztion ahotan izan den aste honetan, Stick Dance Quartet, sukaldaritza hizpide harturik, Manfred Menkeren Eine kleine Tischmusik lana sukaldeko tresneria eta baita etxetresna elektrikoak ere perkusioaren bidez, marinbak, tinbalak edo kanpaiak alde batetara utzirik, musika sortzeko erabilgarriak direla erakusteko moduan maneiatu dute, dastatzeko prest. Goiz dibertigarri zein pedagogiko batentzat postre oso gozoa izango da.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
George Hamilton Green (William L. Cahn-en moldaketa): Frivolity
Igor Lesnik: Chamade Suite
Richard Galliano (Stick Dance Quartet-en moldaketa): Tango pour Claude
Mongo Santamaría (Stick Dance Quartet-en moldaketa): Afro Blue
Minoru Miki: Marimba Spiritual
Chick Corea (Stick Dance Quartet-en moldaketa): Spain
Manfred Menke: Eine Kleine Tischmusik
Stick Dance Quartet
Elur Arrieta, Jorge Pacheco, Anthony Lafargue*, Frédéric Chambon, perkusioa
Arkadius Maciejski*, baxua
EUSKAL KONPOSITOREEN BILDUMA: VALENTIN Mª DE ZUBIAURRE

Euskadiko Orkestrak erreferentzia berri bat du dagoeneko bere katalogo diskografikoan: euskal musikagileen bildumako hamahirugarren alea, oraingo honetan Valentín Mª de Zubiaurreri eskainitakoa. Konpositore bizkaitarra mailarik bikainenetan jardun zen bere garaiko musikan. Lan berri honetan Orkestrak lau obra aurkezten ditu Juan José Ocón maisuaren zuzendaritzapean. Obra hauetako batean, Roman Jablonski biolontxelo-jotzaileak ere parte-hartzen du Orkestrarekin batera.
Babesle MONDRAGON taldea duen ale berriaren aurkezpena urte-amaieran izango da, eta une horretan bertan egingo zaie bidalketa eskuratu nahi duten abonatuei.
Abonatu zaren aldetik Orkestrak aukera eskaintzen dizu abenduaren 15a baino lehen CDa erreserbatzeko, 12,00 €ko prezioan.
Valentín Mª de Zubiaurreren CDa eskatzeko, markatu hemen. Lotura honek kontaktu inprimakira bideratuko zaitu. Markatu "Abonuak eta sarrerak" eta ondoren zure eskaera egin "Iruzkina edo kontsulta" leihoan. Amaitzeko "Bidali" sakatu. Orkestrako Abonatu Sailak zure eskaera erregistratuko du. Eskerrak zerbitzu hau erabiltzeagatik.
Orkestrak Beethovenen 9. Sinfonia interpretatuko du bere Abonu-Denboraldiko hurrengo programan

Euskadiko Orkestra bere hurrengo Abonu-programa prestatzen ari da egunotan, Beethovenen 9. Sinfonia hizpide harturik. Bere zuzendari titular Andrés Orozco-Estrada maisuak zuzendurik, Orkestrak Ainhoa Germendia sopranoa, Itxaro Mentxaka mezzosopranoa, José Ferrero tenorea eta Attila Jun baxuak osatutako bakarlari taldea eta Bilboko Koral Elkartea izango ditu lagun kantatutako ataletan. Kontzertuak azaroaren 26 ostiralean Gasteizen, 29an Donostian, 30ean Iruñean, abenduaren 1ean Bilbon eta, amaitzeko, 3an berriz ere Donostian izango dira.
Ludwig Van Beethovenek Bederatzigarren Sinfonia ezagunarekin, Friedrich von Schiller alemaniarraren poema batean oinarrituriko "Pozari ereserkia" entzutetsuarekin amaitzen denarekin, forma klasikoen sintesi paregabea eratuz nolabaiteko errito profano bat, egitea lortu zuen: senidetasun unibertsalaren laudorio kartsua, [...] gatazka existentzialak gainditzea irudikatzen duena", Juan Manuel Vianak egitarauari oharretan islatzen duenaren arabera. Bonn-go maisuaren ekoizpeneko unerik gorenetako hainbat biltzen duen partitura honek arkitektura monumental bat du oinarri.
Andrés Orozco-Estrada maisua estreinako aldiz Vienako Filarmonikoa bertako Konzerthaus aretoan arrakasta handiz zuzendu eta Mahler Chamber Orchestra-rekin Hego Amerikan barrena bira bat burutu ostean dator Euskadira. Azaroaren 11 eta 18a bitartean, Colombian, Medellín eta Bogotán, eta Brasilen, Sao Paulo eta Vitória hirietan, eskani dituzte kontzertuak.
Bederatzigarrena Orkestrarekin batera interpretatuko duten abeslariei dagokionez, Ainhoa Germendia, Jesús López Cobos, Mauricio Benini, Christophe Rousset, Ottavio Dantone, Ros Marbá, Julia Jones, Herbert Blomstedt, Ivan Fischer, Pablo González, Miguel Ángel Gómez Martínez edo Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean aritu dena, aritua da Orkestrarekin hainbat emanalditan, horien artean, Attila Jun hegokorear baxuarekin batera, 2005eko Donostiako Musika Hamabostaldian, hala ere Orkestraren denboraldian aritzen diren lehenbiziko aldia da bientzat. Itxaro Mentxaka, Madril, Sevilla, Bilbo edo Valentziako opera-denboraldietan, Peraladako Nazioarteko Jaialdian, Donostiako Musika Hamabostaldian, Toulouse, Trieste edo Parisen sarritan aritzen den mezzosopranoa, aldiz, aritu da Abonu-Denboraldian, Doron Salomonen zuzendaritzapean, hain zuzen ere. Duela gutxi Sevillako Maestranza Antzokian Rineko Urrea-ko Froh interpretatuz arrakasta izan duen José Ferrero tenorea lehenbiziko aldiz izango da Orkestrarekin batera. 1985an Bilboko Koral Elkartea Orkestrarekin batera lehenbiziko aldiz aritu zenetik, bi erakundeen arteko harreman estuak emaitza nabariak izan ditu, horien artean, Francisco Escuderoren Gernika operaren lehenbiziko grabaketa, Decca (Universal) diskoetxearentzat; Mike Oldfielden Music of the Spheres diskoaren mundu-mailako aurkezpena, Abonu-kontzertuak, Miramongo Matinéeak edo Orkestraren Euskal Konpositoreen Bildumak Sorozabali eskainitako diska.
Abonu-Denboraldiko 6. programa
Azaroaren 26a: Principal Antzokia, Gasteiz. 20:00etan.
Azaroaren 29a eta abenduaren 3a : Kursaal Auditorioa, Donostia. 20:00etan.
Azaroaren 30a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Abenduaren 1a: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan.
Egitaraua
L.V. Beethoven: 9. Sinfonia re minorrean, opus 125, "Korala" [65']
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Ainhoa Garmendia, sopranoa
Itxaro Mentxaka, mezzosopranoa
José Ferrero, tenorea
Attila Jun, baxua
Bilboko Koral Elkartea (zuz. Julio Gergely)
