PIANOA ETA HAIZEA: EUSKADIKO ORKESTRAKO ETA BILBAO ORKESTRA FINFONIKO ZENBAIT HAIZE BAKARLARIK ETA MARTA ZABALETA PIANOJOTZAILEAK MOZART ETA BEETHOVEN-EN LANAK INTERPRETATUKO DITUZTE MATINÉE BERRI BATEAN

Larunbatean, hilak 5, Miramongo Matinéeak zikloari dagokion kontzertu berri bat ospatuko da Euskadiko Orkestraren egoitzan. "Pianoa eta haizea" izenburupean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlari Hervé Michaud, Juan Navarro eta Marco Carattok eta Bilbao Orkestra Sinfonikoko bakarlari Juan Manuel Gómezek bat egin dute Marta Zabaleta pianojotzailearekin musika klasikoaren bi sortzaile handiren lanak interpretatzeko, Mozart eta Beethoven-enak, hain zuzen ere. Klasikoak entzuteak beti eragiten duen gozamenaz gain, hitzordu goiztiar honek izaera pedagogikoa ere badu, Mozart-en obrek Beethoven-en ekoizpenean izandako eragina agertuko baitu.
Egitaraua Mozar-ten Oboe, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa mi bemol maiorrean, K. 452 eta Beethoven-en Oboe, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa mi bemol maiorrean, opus 16 partiturek osatzen dute. Azken hau Mozart-i omenaldi esplizitu gisa pasa da historiara eta K452 delakoari lotu izan zaio aho batez. Talde instrumental ezohikorako idatzitako bi obren arteko simetriak ukaezin zein nabarmenak gertatzen dira, baita obra sakonki ezagutzen ez dutenentzat ere; eta ez bakarrik formari dagokionean, hau da, hiru mugimendutan banatutako egitura klasikoari (Allegro-Andante-Rondó) dagokionean, ezta arlo tekniko, taldeari zein tonalitateari dagokionean bakarrik, simetria horiek obraren joera estilistikoa eta adierazkortasunean ere antzematen baitira. Izan ere, Beethoven-en kintetoan Mozart-enean atzemangarri den utzikeria lasaiaren giroa aurki daiteke, arintasuna eta gogogabeko dotorezia bera.
Matinée honetan arituko diren interpreteak eskarmentu handikoak dira musika sinfonikoari dagokionean; izan ere, Hervé Michaud (oboea), Juan Navarro (klarinetea), Marco Caratto (fagota), eta Juan Manuel Gómezek (tronpa) hogei urtetik gora daramatzate beren orkestratako bakarlari gisa, eginkizun hau ganbera-musikarekin tartekatzen dutelarik. Marta Zabaleta pianojotzaileak, berriz, nazioarte mailako ibilbide nabaria egina du jada, orkestra nagusienetakoekin eta Colin Davis, Comissiona, Pfaff, Chmura, Pehlivanian, Wilson, Encinar, Mena, Wilkins, Spinosi edo Gatti maiduen zuzendaritzapean aritu delarik. Duela gutxi Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldiaren baitan aritu zen, bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Günter Neuholden zuzendaritzapean.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
Haize barkalariak bai, baina ez bakarrik
Pianoa eta haizea
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
Oboe, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa mi bemol maiorrean, K. 452 [26']
Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Oboe, klarinete, tronpa, fagot eta pianorako kintetoa mi bemol maiorrean, opus 16 [27']
Hervé Michaud* oboea
Juan Navarro* klarinetea
Marco Caratto* fagota
Juan Manuel Gómez, tronpa
Marta Zabaleta, pianoa
*EOSeko kidea
Informazio gehiago
Esku-egitarauaEUSKADIKO ORKESTRAK MIKHAIL AGREST-EN ZUZENDARITZAPEAN ETA DANIEL MÜLLER-SCHOTT BAKARLARI GONBIDATU DUELA EMANGO DIO AMAIERA ABONU-DENBORALDIARI

Euskadiko Orkestra 2009/2010 Abonu-Denboraldiko azken programa prestatzen ari da egunotan, Orkestraren zuzendari gonbidatu gisa debuta egingo duen Mikhail Agrest maisuaren zuzendaritzapean. Agrest estreinakoz aritzeaz gain, Daniel Múller-Schott biolontxelo-jotzailea ere lehenbiziko aldiz arituko da Orkestrarekin, Elgar-en Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua interpretatuko duelarik. Joseba Torreren Haizea alde lanaren estreinaldia ere programa honen argudioetariko bat dugu. Kontzertuak, Aurretiko Hitzaldi bana izango dutenak, maiatzaren 31 eta ekainaren 3 Donsotia, 1 Iruñean, 2 Bilbon eta 3an Gasteizen izango dira, azken honek denboraldia itxiko duelarik.
Nazioarte mailako sona eta ibilbide nabarmena dira Mikhail Agrest eta Daniel Müller-Schott-en ezaugarriak. Lehena 2001.etik Mariinsky Antzokian ari da eta Leipzig Gewandhaus Orchestra, BBC-ko Orkestra Sinfonikoa edo Londreseko Orkestra Filarmonikoa zuzendu ditu, besteak beste. Müller-Schott, berriz, New Yorkeko Orkesta Filarmonikoa, Chicagoko Orkestra Sinfonikoa, Bostongoa, Filadelfiako Orkestra, BBC-ko Orkestra Filarmonikoa, Philharmonia edo Frantziako Orkestra Nazionalarekin aritu da Ashkenazy, Eschenbach, Dutoit, Previn edo Masur-en zuzendaritzapean. Gainera, Müller-Schott "Rapsody in School International" proiektuaren lankide da. Lars Vogt-ek abian jarria eta Arteen Alemaniar Lurralde Fundazioaren laguntza duen ekimen honek gazteen artean musika klasikoa bultzatzea du helburu, musikari nabarmenak gertutik ezagutzeko aukera emanez (www.rhapsody-in-school.de). Ekintza honen baitan, ostegunean, hilak 3, eskola bat emango die Donostiako San Alberto Magno Alemaniar Ikastetxeko ikasleei.
Haizea alde obraren erabateko estreinaldia. Kontzertu hauen egitarauan Euskadiko Orkestrak Joseba Torre bilbotarrari eskatutako Haizea alde lana izango da. Partitura honek "parametroak bateratzea, tonu anitz eta kontrastedunari itxura ematen dion sintesia, bizia, sakona eta ustekabekoa, itsasoa bezalakoa. Itsasoaren etengabeko orainak irudimenerako eta desiorako gaitasunarekin lotzen den etorkizuna du, haizea alde duela nabigatzekoa irrikia" adierazten du, egilearen beraren hitzetan. Enkargu honek Euskadiko Orkestrak euskal musikaren sorkuntza eta hedapenarekiko duen konpromisoari erantzuten dio. Konpromiso honen ondorio zuzena dira 1986tik hasi eta gaurdaino Carmelo Bernaola, Félix Ibarrondo, Luis de Pablo, Antón Larrauri, Francisco Escudero, Rafael Castro Peña, Tomás Aragüés, Ramon Lazkano, Gabriel Erkoreka, Zuriñe Fernández Gerenabarrena, Antonio Lauzurika eta Joseba Torrek berak sortutako hamahiru musikalanak. Kontzertuen egitaraua Schumannen 1, Sinfoniak, "Udaberria", osotuko du.
Aurretiko Hitzaldiak. Azken programa honen kontzertu bakoitza ospatu baino lehenago aurretiko hitzaldi bana izango da. Donostian Itziar Larrinaga musikologoa, Iruñean Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Marcos Andrés Vierge, Bilbon Carlos Villasol kritikoa eta Gasteizen Sabin Salaberri musikagilea izango dira hizlari.
Kontzertuak
Maiatzaren 31 eta ekainaren 3a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan.Aurretiko Hitzaldia. Kursaaleko Foyer-ean. 18.45h
Ekainaren 1a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Baluarteko Gola aretoa. 18.45h
Ekainaren 2a: Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Hiria-Gunea aretoa (Antzokiaren aurrean).18.45h
Ekainaren 4a: Principal Antzokia. Gasteiz. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Euskaldunako B-Terraza aretoa. 18.45h
Egitaraua
Joseba Torre (1968): Haizea alde [14'] (Euskadiko Orkestraren enkarguz, erabateko estreinaldia)
Edward Elgar (1857-1934): Biolontxelo eta orkestrarako kontzertua mi minorrean, opus 85 [30'] *
Robert Schumann (1810-1856): 1. Sinfonia si bemol maiorrean, opus 38, "Udaberria" [30']
*EOSek lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra
Mikhail Agrest, zuzendaria
Daniel Müller-Schott, biolontxeloa
Informazio gehiago
Esku-egitarauaEUSKADIKO ORKESTRA LUIS DE PABLO KONPOSITOREARI MADRILGO AUDITORIO NAZIONALEAN EGINGO ZAION OMENALDIAN ARITUKO DA

Bilbao Orkestra Sinfonikoa bere Abonu-denboraldian aritzearekin batera, Euskadiko Orkestrak maiatzaren 20an kontzertu bat eskainiko du Madrilgo Auditorio Nazionalean. Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak (SGAE), Autore Fundazioak eta Auditorio Nazionalak antolatua, Luis de Pabloren omenez, bere 80. urtebetetzea dela eta, ospatuko den kontzertu hau José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du eta bakarlari gisa Asier Polo biolontxelojolea eta Cécile Daroux txirula-jotzailea arituko dira. Lehenak bilbotar musikagilearen Frondoso misterio joko du eta bigarrenak, berriz, Figura en el mar partitura.
Luis de Pabloren lana (Bilbo, 1930) Euskadiko Orkestraren ibilbideari lotuta egon da honen 28 urteetan. 1983an Orkestrak Elephant ivres III interpretatu zuen bere Abonu-Denboraldian eta honen ondoren Kiu. Intermezzo 1994an, Latidos 1995ean eta Tréboles 1998an. 1991 urtean, euskal musikagileei enkarguak egitearen bere egitasmoaren baitan, Euskadiko Orkestrak obra baten enkargua egin zion Luis de Pablori eta honela sortutako Impromptus 1990/1991 abonu-denboraldian estreinatu eta, beranduago, 1999an Audiovisuales de Sarriá diskoetxeak kaleratutako Espainiar Musika Sinfoniko Garaikidea bildumaren barruan grabatu zen. Juanjo Menaren zuzendaritzapean, honekin batera Orkestraren enkarguz Félix Ibarrondo, Rafael Castro Peña, Carmelo Bernaola, Francisco Escudero eta Antón Larraurik sortutako lanak biltzen ditu bilduma honek. Orkestraren 25. urteurrena ospatzeko burututako egitasmoen artean, bestalde, enkargu berezi bat egin zitzaion Luis de Pablori eta honek harpa eta orkestrarako Danzas Secretas idatzi zuen. 2007/2008 Abonu-Denboraldian estreinatu zen, Arturo Tamayoren zuzendaritzapean eta Frédérique Cambreling bakarlari zela. Partitura hau 2008an Luis de Pablori eskainitako Euskal Konpositoreen Bildumako XI. bolumenean jaso zen, Asier Polok interpretaturiko biolontxelo eta orkestrarako Frondoso misterio lanarekin batera.
Kontzertua José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du. Zuzendari honek lotura estua du Luis de Pabloren lanarekin, izan ere berari eskaini zion konpositore bilbotarrak "El viajero indiscreto" opera. Egitaraua Vendaval obraren Potpourri-rekin irekiko da; 199an konposatua, Orkestrak estreinako aldiz interpretatuko du. Ondoren Asier Polo bakarlari izango duen biolontxelo eta orkestrarako Frondoso misterio izango da entzungai, 2001ean Luis de Pablok Asier Polori berari eskainitakoa. Jada bigarren zatian, De Pablok 1989an sortutako flauta eta orkestrarako Figura en el mar lana interpretatuko da. Cécile Daroux frantziar flauta-jotzailearekin batera interpretatuko duen partitura hau orain gehituko du Euskadiko Orkestrak bere errepertoriora.
Kontzertu sinfoniko hau ospatzeaz gain, Luis de Pabloren 80. urtebetetzea ospatzeko antolatutako ziklo monografikoaren baitan maiatzaren 21ean ganbera-kontzertu bat izango da eta egun horratan bertan Luis de Pablok berak maisu-eskola bat emango du.
Kontzertua
Maiatzak 20: Auditorio Nazionala, Madril. 19.30etan.
Egitaraua
Luis de Pablo (1930)
Vendaval. Potpourri [5']*
Frondoso misterio [29']
Figura en el mar [31']*
*EOSek lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
José Ramón Encinar, zuzendaria
Asier Polo, biolontxeloa
Cécile Daroux, flauta
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA ORKESTRA GONBIDATU GISA ARITUKO DA EUSKADIKO ORKESTRAREN ABONU DENBORALDIAN

Orkestraren hurrengo Abonu-programak, maiatzaren 17 eta 21a bitartean ohiko lau hiribueruetan ospatuko denak, Bilbao Orkestra Sinfonkoa hartuko du orkestra gonbidatu gisa. Honela, bi orkestren arteko elkartrukea osotzen da, joan zen urtarrilean Euskadiko Orkestra BOSen kontzertu-denboraldian aritu ostean. Kontzertu hauetan, gainera, Marta Zabaleta legazpiar piano-jotzailea izango da bakarlaria. Hamahirugarren abonu-programa honi dagozkion kontzertuak honako egunotan izango dira: maiatzak 17 eta 18 Donostian, 19an Iruñean, 20an Gasteizen eta, amaitzeko, 21ean Bilbon.
BOS, estatu mailan tradizio handien duten orkestratako bat, 2008tik bere zuzendari artistiko eta titular Günter Neuholden zuzendaritzapean arituko da. Duela gutxi austriar zuendariak 2014ko ekainera arte luzatu du orkestra honekin duen konpromezua. 1922an sortu zenetik, aro ezberdinak bizi izan ditu, egungo nazioarteko garapeneraino, San Petersburgon edo Tokion, joan zen urtean Japonen barrena egindako biran, aritu delarik, sarritan Frantziako jaialdi ezberdinetan izatearekin batera. Euskalduna Jauregiko ohiko Kontzertu Denboraldiaz gain, ganbera musika biltzen duten bi ziklo burutzen ditu (Bilbon eta Bizkaiko herri ezberdinetan) eta bere jarduera pedagogikoa nabarmena da, Kontzertu didaktiko eta Familiartekoak eskaintzen dituelarik. OLBEn sarri askotan izaten da halaber.
Marta Zabaleta piano-jotzailea sarritan izan da Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldian eta Orkestrarekin beste hainbat proiektu gauzatu du, esaterako ganbera edo haurrentzako kontzertuak eta Euskal Konpositoreen Bildumarako Franciso Esucderioren Piano eta orkestrarako kontzertuaren grabaketa. Oraingo honetan, Mozarten Piano eta orkestrarako 24. kontzertua interpretatuko du BOSekin batera. Bigarren zatian, Brucknerren 4. Sinfonia, "Erromantikoa" obrak osotuko du egitaraua. Egitarauari oharren egile Juan Manuel Vianaren hitzetan, "Brucknerren bizi-poz indartsu guztia ageri da sinfonia honetan -Beethoven, Schubert eta Wagnerren elementuez nahiz Austriako eta Alemaniako barrokoaren elementuez elikatua-, egile honen sinfonia guztien artean ezagunenean (Zazpigarrenarekin batera)".
Euskadiko Orkestra Auditorio Nazionalean. Bilbao Orkestra Sinfonikoa bere Abonu-denboraldian aritzearekin batera, Euskadiko Orkestrak maiatzaren 20an kontzertu bat eskainiko du Madrilgo Auditorio Nazionalean. Luis de Pabloren omenez, bere 80. urtebetetzea dela eta, ospatuko den kontzertu hau José Ramón Encinar maisuak zuzenduko du eta bakarlari gisa Asier Polo biolontxelojolea eta Cécile Daroux txirularia arituko dira. Lehehnak bilbotar musikagilearen Vendaval eta Frondoso misterio joko ditu eta bigarrenak, berriz, Figura en el mar partitura.
NEMESIS HIRUKOTEAK BRUCH, BRAHMS ETA NINO ROTAREN TRIOAK INTERPRETATUKO DITUZTE LARUNBAT HONETAKO MIRAMONGO MATINÉEAN

Larunbat honetan, hilak 15, Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiko emanladi berri bat izango da Orkestraren egoitzan. Juan Navarro eta Gabriel Mesado, hurrenez hurren Euskadiko Orkestrako klarinete eta biolontxelo bakarlariek eta Javier Pérez de Azpeitia piano-jotzaileak instrumentu-multzo honetarako bi konpositore adinkidek idatzitako obrak interpretatuko dituzte, Bruch eta Brahmsenak, hain zuzen ere. Gainera, erregistroa aldatuz, egitaraua ziklo honen ezaugarrietako bat den zinemarako musikara hurbilduz osotuko da: Federico Fellini, Luchino Visconti, Franco Zeffirelli edo Francis Ford Coppolaren filmatarako musika idatzi zuen Nino Rotaren trio bat interpretatuko dute.
Kontzertuari hasiera emateko, bere Biolinerako kontzertuak famatu egin zuen Max Bruch konpositore alemaniarrak klarinete, biola edo biolontxelo eta pianorako idatzitako zortzi piezatatik bi interpretatuko ditu Némesis-ek. Bere garaiko gainerako musikagileek modernismoarekin saiakuntzak egiten zituzten bitartean, bere ekoizpen musikal guztiak islatzen duen espiritu erromantikoari leial izan zitzaion Bruch.
Ondoren, Brahmsen Klarinete, biolontxelo eta pianorako trioa la minorrean izango da entzungai. Bere azken aroan konposatutako lau ganbara-musika obretan, Brahmsek klarinetea aukeratu zuen protagonista gisa, zuren familiako abeslari melankoliko eta gozo samarra. Konpositore honen trioaren espiritua heldutasunezko bere obrena baino astunago eta ilunagoa da. Behar bada, hauetan asmakuntza ez da hain fresko eta joria, baina maisutasun teknikoa ondorengoetan bezain nabarmena da.
Oso bestelakoa da, bai ikuskera eta baita estilo aldetik ere, Nino Rotak instrumentu-talde berdinerako sortutako Trioa. Nino Rota konpositorea zinemarekiko izan zuen loturagatik da ezagunagoa, batez ere italiar zinemaren urrezko aroarekin; izan ere, garai hartan Nino Rotak harreman estua izan zuen Federico Fellini zuzendari handiarekin. Bere egiturari dagokionez, klasikoa da, soilagoa iraupenari eta baliabideei dagokionez, baina ez eraginkortasun eta dizdirari dagokionean.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
"ASTINDU GORPUTZA EUSKADIKO ORKESTRAREKIN", Musika Familian zikloko denboraldiko azken kontzertua

"Astindu gorputza Euskadiko Orkestrarekin" izenburu harturik, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Musika Gelak eta Kursaal Fundazioak musikaren eta gorputz-mugimenduaren arteko lotura ardatz nagusitzat izango duen kontzertua aurkezten dute, honetan Orkestraren eta ikusleen arteko parte-hartzea bereziki sustatuko delarik. Ikuskizun honetan Orkestra bera, Iker Sánchezen zuzendaritzapean, eta Igor Yebra Escuela de Danza y Coreografía ikastetxeko hainbat dantzari arituko dira.
Honela, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta dantzak bat egiten dute beste behin musikaren eta honek gizakiengan nahitaez eragiten duen mugimenduaren arteko harreman bereziaren funtsak azaldu nahi dizkigun ikuskizun-kontzertu batean. Manuela Mirak interpretatuko duen Haizea, haize-boladen maitagarriaren, bazter guztiak astintzen dituen dama txistukariaren eskutik, 5/6 urteko ia hogeita hamar haurrek pertsonaia ezberdinak interpretatuko dituzte, mugitu eta musikaren historiako bi ballet ezagunenen erritmora dantzatuz: Tchaikovskyren Intxaur-hauskailua eta E. Delibesen Coppelia. Orkestrak Iker Sánchezen zuzendaritzapean interpretatuko ditu hauek. Musika, dantza, maitagarri bat, argiztapen landu bat eta Euskadiko Orkestraren Hezkuntza Departamentuak burututako gidoi originalaren didez kontzertu hau gozatzeko eta dibertitzeko abagune bilakatzea da helburua. Esku-hartzea ere funtsezkoa gertatuko da, entzulegoa zutitu, aldameneko eserlekuko lagunarekin interaktuatu, nork bere gorputzarekin perkusioa sortu, ... Azken finean, kontzertu bereziki dibertigarri, errepertorioari dagokionean dizdiratsu eta atsegina entzun eta gozatzea da xedea. Kontzertu honekin ahalik eta gehien gozatzeko gutxieneko adin egokiena 6/7 urtetik aurrera da. Dena den, gure ateak beti daude zabalik 0 eta 90 urte bitarteko gazteentzat.
Igor Yebra Dantza Eskola eta Koreografia 2006an sortu zuen bilbotar dantzariak haurrei dantzari izatearen ametsa beren familia eta sustraietatik gertu egi bihurtzea helburu harturik. Eskola honen asmoa ez da dantzariei formakuntza ematea soilik, baita ikasleen arteaz gozatzeko gaitasuna garatzea ere, ikusten ari direnaz erabat gozatzeko gai diren ikusleak izan daitezen, eta dantzak eskatzen dituen diziplina eta esfortzua beren bizitzan baliagarriak gerta daitezen.
Manuela Mira granadarra Musika Formakuntzan eta Kontzertu didaktikoetan unibertsitate-espezialista da. Arlo honetan, Granada Hiria Orkestra edo Andaluziako Erkidegoko Hezkuntza eta Zientzia Sailak sustatutako Andaluziar Musika Zirkuitua bezalako erakundeetan burutzen du bere lana. Kontzertuetarako gidoiak eta aurkezpen-lanak, irakaslegoaren formakuntza eta liburuxka didaktikoak egiten ditu eta bere errepertorioa askotarikoa da, musika klasikoa, jazza, blues-a, musika herrikoia edo perkusioaren inguruko kontzertu didaktikoak biltzen ditu.
Kontzertua baino lehenxeago Sentsibilizazio Tailerra izango da. Ondoren eskainiko den musika emanaldirako prestatuko ditu entzuleak. Ez dute inolako prestakuntzaren beharrik, doakoak dira eta kontzerturako sarrera bat eskuratu duen edonorentzat irekiak daude, haur, gazte zein guraso. Plaza-kopurua mugatua da (30 pertsona).
Kontzertuak
Ostirala maiatzak 14 : Principal Antzokia, Vitoria-Gasteiz. 19.00etan
Sentsibilizazio Tailerra: Principal Antzokiko Foyer-ean, 17.45etan.
Larunbata maiatzak 15 : Kursaal Auditorioa, Donostia-San Sebastián. 12.00etan.
Sentsibilizazio Tailerra: Kursaal Auditorioko Foyer-ean, 10.45etan.
Egitaraua
JOHANNES BRAHMS (1833-1897): Danza húngara en Sol menor, para orquesta, WoOp 1
JOSEF STRAUSS (1827-1870): "Ohne sorgen", polca rápida para orquesta, Op 271
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770-1827): Contradanza en Do mayor para orquesta, WoOp 14 / 8
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770-1827): Contradanza en Mi bemol mayor para orquesta, WoOp 14 / 7
ANTONÍN DVOØÁK (1841-1904): Danza eslava en Mi menor, para orquesta, Op 72 nº 2 / B 145
P. I. TCHAIKOVSKY: El cascanueces], ballet en dos actos, Op 71a
"Danza del Mirlitón"
"Danza rusa"
"Danza china"
"Danza del hada dulcísima"
LEROY ANDERSON (1908-1975): El reloj sincopado, para orquesta
JACQUES OFFENBACH (1819-1880) : Orphée aux enfers], opereta en dos actos
"Galop infernal" ("Can-can"), acto II
L. DELIBES: Coppelia, Ballet en tres actos
"Mazurca"
"Zardas"
JOHANN STRAUSS I (1804-1849): "Radetzky-Marsch", para orquesta, Op 228
Interpreteak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Iker Sánchez
Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea
Aurkezpena: Manuela Mira
Dantza-taldea: Igor Yebra Escuela de Danza y Coreografía (Bilbao)
Hizkuntza: elebiduna
"ASTINDU GORPUTZA EUSKADIKO ORKESTRAREKIN": entsegurako deialdia

"Astindu gorputza Euskadiko Orkestrarekin" izenburu harturik, EOSen Musika Gelak eta Kursaal Fundazioak musikaren eta gorputz-mugimenduaren arteko lotura ardatz nagusitzat izango duen kontzertua aurkezten dute, honetan Orkestraren eta ikusleen arteko parte-hartzea bereziki sustatuko delarik. Ikuskizun honetan Orkestra bera, Iker Sánchezen zuzendaritzapean, eta Igor Yebra Escuela de Danza y Coreografía ikastetxeko hainbat dantzari (haur nahiz heldu) arituko dira. Guztiek, Haizea, bazter guztiak astintzen dituen dama txistukariarekin batera, aipatu lotura hori ezartzen, adierazten eta garatzen lagunduko digute.
"Astindu gorputza Euskadiko Orkestrarekin" kontzertuaren entsegu orokorra telebista kamerei eta argazkilariei irekita egongo da:
Osteguna, maiatzaren 13an
16:45etan
Orkestraren Miramongo Egoitzan
(Miramon Pasealekua, 124-Donostian)
Kontzertua maiatzak 15 goizeko 12:00etan Kursaal Auditorioan izango da. Esker mila, aldez aurretik, zuen lankidetzagatik.
Kursaaleko Prentsa Bulegoa
Auria Etxeandia / Oihane Calero: 943 003 859 / 58
Euskadiko Orkestrako Prentsa Bulegoa
Olaia Prieto / Itziar Larrañaga: 943 013 232
Informazio gehiago
DeialdiaEUSKADIKO ORKESTRAREN OHAR GARRANTZITSUA

Aire-zirkulazioan arazoak direla eta, Janine Jansen biolin-jotzaileak ezin izan du Euskadira etorri. Honen ordez, Leticia Moreno biolinjolea izango da gaur eta bihar Donostiako Kursaal Auditorioan eta asteazkenean, hilak 12, Bilboko Euskalduna Jauregian izango diren 12. Abonu-programako kontzertuetan arituko dena. Leticia Morenok Edouard Laloren Espainiar Sinfonia interpretatuko du Orkestrarekin batera. Bere belaunaldiko interpreta gailenetarikotzat hartzen den Leticia Morenok Edouard Laloren Symphonie espagnole interpretatuko du Orkestrarekin batera, Andrés Orozco-Estrada maisuaren zuzendaritzapean. Gainerakoan, egitarauak ez du aldaketarik izango.
Leticia Moreno (Madril, 1985) hamabi urte zituenetik Vienako Orkestra Sinfonikoa, Wiener Kammer Orchester, Sinfonia Varsovia, Sinfonietta Cracovia, Lithuanian Symphony Orchestra, Latvian Symphony Orchestra, St Petersburg Camerata, Frankfurter Symphony Orchestra, Opera North Symphony Orchestra (Leeds), Besançon Symphony Orchestra, Orchestra Symphonica de Palermo, Czec Radio-TV Orchestra, Slovenian Radio Symphony Orchestra, Orchestra Symphonica de Palermo, Israel Youth Symphony Orchestra, South Asian Youth Symphony Orchestra, Festival Orchestra of Bulgaria bezalako orkestrekin aritu izan da, eta baita espainiar orkestra garrntzitsuenekin ere, Krzystoff Penderecki, P. Halffter, Günther Herbig, J. López Cobos, Walter Weller edo Pinchas Steinberg-en mailako maisuen zuzendaritzapean. Vienako Konzerthaus-ean, Amsterdamgo Concertgebouw, Londresko Wigmore Hall, Pragako Rudolfinum Antzokian, Bayreuth Opernhaus, San Petersburgoko Orkestra Filarmonikoaren Areto Handian, Hermitage Antzokian, Bonn-go La Redoute, Varsoviako Filarmonikoa, Tel Aviv-eko sinfonikoan, eta Espainiako areto nagusitan eskaini ditu kontzertuak. Denboraldi honetan, besteak beste, Simón Bolivar Orkestrarekin, Mozarteum-eko Orkestrarekin Ivar Bolton-ekin Salzburgo eta Frankfurt-en, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Esloveniako Orkestra Sinfonikoarekin arituko da. Laloren Symphonie Espagnole JONDErekin grabatu du Verso diskoetxearentzat eta grabaketa ezberdinak burutu ditu RNE, Alemaniako ZDF, Londresko BBC eta Chicagoko Irrati Nazionalerako. Leticia Morenok 1762ko Nicola Gagliano biolin bat jotzen du.
Kontzertuak
Maiatzaren 10 eta 11a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan.
Maiatzaren 12a: Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00etan.
Egitaraua
Maurice Ravel (1875-1937): Barregarriaren Alborada [7']
Edouard Lalo (1823-1892): Symphonie espagnole, opus 21 [33']
Igor Stravinsky (1882-1971): Udaberriaren Sagaratzea [33'] (1947. eko berrikusketa)
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Leticia Moreno, biolina
GAUR JARRI DIRA SALGAI KLASIKAT-EKO KONTZERTUETARAKO SARRERAK

Michel Camilo pianojolea, aurtengo irailean, eta Jorge Drexler, kantautorea, 2011ko ekainean, Euskadiko Orkestrarekin batera arituko dira bakarlari bezala ziklo honek eskainiko dituen programa bakoitzean. Donostiako Kursaala, Bilboko Arteria Campos Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia eta Iruñako Baluarte Auditorioa izango dira ekimen berri honen eszenatoki.
Sarrerak ohiko kanaletan erosi daitezke Donostiako, Gasteizko eta Iruñeako kontzertuetarako eta Bilborako kasuan, Arteria Campos Antzokiko leihatilan eta BBKn. Hauen prezioa 15 € koa da kontzertuko.
KlasikAt denboraldi berri honetako apustu handienetako bat izango da. Ziklo honek, Klasikoaz at dauden musikazko proposamen interesgarriez gozatzeko aukera eskainiko du.
EUROBASK-EK EUSKADIKO ORKESTRAREN EGOITZAN IZANGO DEN KONTZERTU BATEKIN OSPATUKO DU EUROPAKO EGUNA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramonen duen egoitzan ospatuko da larunbata honetan, hilak 8, Europako Eguna dela eta Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak, Eurobask-ek antolatutako kontzertua.
Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere Musikeneko Orkestra Sinfonikoa izango da eszenatokian, oraingo honetan Jon Artetxe Bilbao maisuak zuzendurik. Kontzertu honen egitaraua Mussorgski, Tchaikovsky eta Lutowslaskiren lanek osatuko dute.
