Latindar jazzeko izarra den Michel Camilok irekiko du Euskadiko Orkestraren KlasikAT kontzertu-ziklo berria

Michel Camilo, latindar jazzeko musikari entzutetsua izango da Euskadiko Orkestraren KlasikAT ziklo berria abian jarriko duena. KlasikAT ekimena Orkestrak denboraldi berrirako eginiko apostu handia da eta, izenburuak berak iradokitzen duen bezala, musika klasikoaz aratago doazen errepertorioak lantzea du helburu, horretarako Orkestrak artista ezagunak bidelagun izango dituelarik.
Orkestrarekin batera, Michel Camilok lau kontzertu eskainiko ditu: irailaren 7an Bilbon, Arteria Campos Elíseos Antzokian; 8an Iruñean, Baluarte Auditorioan; 9an Donostian, Kursaal Auditorioan; eta 10ean Gasteizen, Principal Antzokian.
Rubén Gimeno maisuak zuzenduko ditu kontzertu hauek eta sarrerak salgai daude jada ohiko salmenta bideetan eta auditorioetako leihatiletan, prezio bakarrarekin: 15€.
Michel Camilo, pianoa
Santo Domingon (Dominikar Errepublika) jaioa den Michel Camilo-ren teknika liluragarria da eta bere melodiak afrokaribetar erritmoz eta jazz-harmoniaz jazten ditu bere melodiak. Bere musikak jazz-korronte tradizionalekin bat egiten du nagusiki eta latindar ñabardura kutsakor batek eta bere izaera alai eta bizitasunez betea islatzen duen swing-aren zentzu garaikideak bultzatzen dute.
Estatu Batuetan, Europan, Japonian, Asian, Ekialde Ertainean, Hego Amerikan eta Karibean sarritan aritzen da jaialdia ezberdinetan. Orain arte kaleratutako hemezortzi grabaketek nazioarte mailan sari ugari merezi izan dituzte: Grammy bat, bi Latindar Grammy, Grammy sarietarako bi proposamen, Dominikar Errepublikan hainbat Casandra sari eta Soberano sari bat eta Espainian bi Musikaren Sari. Bakarlari gisa, duoa, hirukotea zein seikotea osatuz, Big Band batekin edo orkestrekin grabatu izan du eta baita filmetarako soinu-bandak grabatu ere. Michel Camilo eroso mugitzen da jazzean, latindar musikan eta musika klasikoan murgildurik.
Merezi izandako sarien artean, bereziki aipagarria da 2000 urtean Tomatito gitarra-jotzaile flamenkoarekin grabatutako "Spain" diskak "Latindar Jazzeko Diska Onenari" irabazitako Grammy saria. 2009an, Caribe - Michel Camilo Big Band izenburudun bere CD-DVDa Espainian argitaratu zuten Calle 54 Records eta Sony Music/BMG disko etxeek. Honetan agerturiko zuzeneko kontzertua Altos de Chavón Anfiteatroan grabatu zen, Dominikar Errepublikan, eta filmazioa Fernando Trueba espainiar zuzendari sarituak zuzendu zuen.
Orkestra sinfoniko ospetsuekin eskaini ditu kontzertuak. Horien artean Detroit eta Cleveland-ekoak, Los Angeles-eko Orkestra Filarmonikoa, Atlanta, Gulbenkian, BBC, Espainiako Nazionala, RTVE, Bartzelona, Nafarroa, Cadaqués, Sevilla, Bilbao eta Tenerifeko orkestrak, New Japan Copenhague-ko Orkestra Filarmonikoa, besteak beste.
Gainera, Michel Camilok filme garrantzitsuen soinu bandak konposatu ditu, esaterako Emilio Martínez-Lázaroren Amo tu cama rica eta Los peores años de nuestra vida eta Fernando Truebaren Two Much filmeena.
Kontzertuak
Irailak 7: Arteria Campos Elíseos Antzokia. Bilbo. 20:00 h.
Irailak 8: Baluarte Auditorioa. Iruñea. 20:00 h.
Irailak 9: Kursaal Auditorioa. Donostia-San Sebastián. 20:00 h.
Irailak 10: Principal Antzokia. Vitoria - Gasteiz. 20:00 h.
Egitaraua
Arturo Márquez (1950): Danzón nº 2* [10']
Michel Camilo (1954): Piano, hari eta harparako suitea* [25'] (Joseph Gianono-ren orkestrazioa)
Michel Camilo: (1954): Piano eta orkestrarako 1. kontzertua* [32']
*Lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra
Michel Camilo, pianoa
Rubén Gimeno, zuzendaria
Euskadiko Orkestra Deba, Zarautz eta Saran izango da datozen egunotan

Euskadiko Orkestrak kontzertu bana eskainiko du gaur eta bihar Deba eta Zarautzen, Orkestra eskuarki musika sinfonikoaren eremuetatik kanpo geratzen diren euskal herrietara eramanez ahalik eta gizarteratze zabalago bat lortzeko abian jarritako "Orkestra Herrietan" jardueraren baitan. Bi kontzertu hauek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta bi herrietako udalekin lankidetzan burutuko dira jada hogei urtetik gora dituzten Udako Musikaldien programazioaren barnean. Aurtengoan, Orkestraren kontzertuaz gain, besteak beste, Jordi Savall eta Ana Mª Sánchez arituko dira ziklo hauetan.
Kontzertuak Euskadiko Orkestraren kontzertino gonbidatu eta Municheko Orkestra Filarmonikoaren kontzertino den Lorenz Nasturica Herschcowici biolinjoleak zuzenduko ditu eta hauetan Grieg, Haydn eta Mozarten partituren aukeraketa bat izango da entzungai.
Deba eta Zarautzen kontzertuak eskaintzeaz gain, abuztaren 25ean Orkestra Saran arituko da estreinako aldiz. Emanaldi hau ere Lorenz Nasturica Herschcowikik zuzenduko du.
Orkestra Herrietan
Abuztuak 19: Andre Maria Eliza, Deba. 20:30etan.
Abuztuak 20: Andre Maria Eliza, Zarautz. 22:00etan.
Abuztuak 25: San Martingo Eliza, Sara. 20:00etan.
Egitaraua
E. Grieg: Aus holbergs Zeit, opus 40
W.A. Mozart: 29. Sinfonia la maiorrean, KV 201
J. Haydn: 49. Sinfonia fa minorrean, Hob I:49, "Pasioa"
Lorenz Nasturica Herschcowici, kontzertinoa/zuzendaria
Orkestrak Sofia Gubaidulinaren bisita izan du konpositore honi eskainitako monografiko baten grabaketa dela-eta

Sofia Gubaidulina konpositoreak Euskadiko Orkestra bere obrak bilduz egunotan Miramonen burutzen ari den monografikoaren grabaketan esku hartu du gaur goizean. Diska hau Asier Polo biolontxelo-jotzailea eta Iñaki Alberdi akordeoilariak Orkestrarekin batera interpretatuko duten Sieben Worte eta Polok eta Alberdik interpretatuko duten In croce musikalanek osatzen dute, guztia José Ramón Encinar-en zuzendaritzapean.
Grabaketa hau, gainera, musika garaikidearen edizioan izen handikoak diren Morese eta Botterrek sortu berri duten MorBo disko etxeak kaleratuko duen lehenbizikoa izango da. Nazioarte mailako musikagile gailenetariko bati eskainitako diska honek Euskadiko Orkestraren diskografiaren baitan sortutako "Gaurko Musika" atala osotzen du.
1931.ean Chistopol-en jaioa (Tatarstan, Errusiar Federazioko Errepublika), Sofia Gubaidulina musika garaikidearen konpositore ospetsuenetakoa dugu. Bere jatorriagatik eta bere formakuntza Kazan (Tatarstan) eta Moskun osatu izanagatik, errusiar eragina argi islatzen dute bere musikalanek. Konposatzerakoan duen maisutasunak europar zein amerikar abangoardia oinarri izanik bilakatutako teknika garaikideak erabiltzeko aukera eman dio. Bere musikaren zenbait arlotan, halaber, Ekialdeko filosofiaren kutsua antzeman daiteke.
Ehun obratik gora sortu ditu eta mundu osoan zehar sari ugari merezi izan ditu.
Grabaketa
2010eko abuztuaren 18tik 21era, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzako auditorioan.
Egitaraua
Sofia Gubaidulina (1931)
Sieben Worte, biolontxelo, akordeoi eta harietarako
In croce, akordeoi eta biolontxelorako
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Asier Polo, biolontxeloa
Iñaki Alberdi, akordeoia
José Ramón Encinar, zuzendaria
Disko etxea: MorBo
3.000 pertsona baino gehiago bildu ziren Konstituzio Plazan Orkestraren doako kontzertua gertutik jarraitzeko

Pasa den ostiralean, hilak 13, ospatu zen kontzertua Donostiako Konstituzio Plazan, Donostia 2016 urtean kulturaren europear hiriburu izateko hautagaitzaren aldeko jardueren artean. Aste Nagusiaren hitzaurrea izan zen doako kontzertu hau eta Juan José Ocón maisu donostiarrak zuzen zuen.
Egitaraua musika klasikotik eratorritako doinu ezagunak, filmatako soinu banden zein zarzuelatako zatiak eta Donostiako kantu herrikoiek osatu zuten. Kontzertua amaitzeko, Orkestrak bisak ekaini zituen, hauen artean europar himnoa, Donostiako martxa eta Errealeko himnoa.
Bertara hurbildu ziren 3.000 pertsona baino gehiagok kontzertu honetarako jarri ziren 1.500 eserlekuetatik edo eta Konstituzio Plazako arkupetatik jarraitu ahal izan zuten kontzertua.
Orkestrak Donostia 2016 hautagaitzaren alde eskainiko duen kontzertua aurkeztu da

Donostiako Udalean aurkeztu berri da datorren ostiralean, hilak 13, Euskadiko Orkestrak Donostiako Konstituzio Plazan, Donostia 2016 urtean Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzaren alde eskainiko duen kontzertua.
Aste Nagusiaren hitzaurre izango den emanaldi honekin jarriko du abian Orkestrak 2010/2011 denboraldiko bere jarduera. Kontzertua, Juan José Ocón maisu donostiarrak zuzenduko du eta 90 musikarik interpretatuko duten egitaraua musika klasikotik eratorritako doinu ezagunak, filmatako soinu banden zein zarzuelatako zatiak eta Donostiako kantu herrikoiek osatuko dute. Konstituzio plazan 1500 lagunentzat eserlekuak jarriko dira.
Hiritar guztiei zuzendutako doako kontzertu hau Orkestrako zuzendari nagusi Iñigo Alberdi eta Odón Elorza, Donostiako alkateak joan zen otsailean sinatutako lankidetza-akordoioaren emaitza da eta Orkestrak Donostiako bizitza kulturalaren sustapenarekiko duen konpromezuari erantzuten dio. Izan ere, bertan bere egoitza ofiziala izateaz gain, Orkestrak lau kontzertu ziklo eskaintzen ditu Donostian: Abonu-Denboraldia, Miramongo Matinéeak deritzon ganbera-musika zikloa eta entzulego gazteenari zuzenduriko Musika Familian zikloa eta Eskola-haurrentzako kontzertuen ziklo berria. Honetaz gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa hiriko kultur-erakunde ezberdinekin lankidetza estuan aritu ohi da, horren eredu irailaren 2an Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan eskainiko duen kontzertua.
Donostia 2016 hautagaitzaren aldeko kontzertua
Abuztuak 13: Konstituzio plaza, Donostia-San Sebastián. 22.30etan
Juan José Ocón, zuzendaria
Egitaraua
J. Guridi: El Caserío. Preludio
J. Williams: Jurassic Park. Tema
H. Mancini-J. Mason: Tribute to Henry Mancini
L. Bernstein: West Side Story. Orkestrarako aukeraketa
J. Williams: Star Wars. Orkestrarako suitea
P.I. Tchaikowsky: 4. Sinfonia. Allegro con Fuoco
P. Ugalde: Parte vieja donostiarra
P.I. Tchaikovsky: 1812 Obertura
Orkestrak bizi-bizi ekingo dio 2010/2011 denboraldiari

"Mirentxu" zarzuelaren mendeurrena ospatuz denboraldia gorenean amaitu ostean, datorren denboraldiaren hasiera bizi bizia izango da Orkestrarentzat. Izan ere, uda honetan aukera ugari izango da Euskadiko Orkestraren musika entzuteko: Donostia 2016 hautagaitzaren aldeko doako kontzertu bat abuztuaren 13an, Orkestra Herrietan ekimenaren baitako emanaldiak Deba, Zarautz eta Saran, abuztuaren 19 eta 25 bitartean, Donostiako Musika Hamabostaldian kontzertu bat irailaren 2an eta KlasikAt proiektua abian jarriz, Michel Camilok Orkestrarekin batera eskainiko dituen kontzertuak, esaterako. Azken hauek irailaren 7an Bilbon, 8an Iruñean, 9an Donostian eta 10ean Gasteizen izango dira. Eszenatoki ezberdinetan eta askotariko musikak argudio harturik, Orkestraren musika entzule orori helarazteko eskaintza anitza osatzen dute guztiek.
Gainera, uda partean Orkestrak bi diska berri grabatuko ditu: batetik, iaz abiatutako "Gaurko Musika" ildoari jarraiki Sofia Gubaidulina konpositoreari eskainitako monografikoa eta, bestetik, Pedro Sanjuanen lana biltzen duen diska, Claves-ek argitaratutako Euskal Konpositoreen Bildumako 14.a.
Orkestrak “Mirentxu” zarzuela Arriaga Antzokian interpretatzearekin amaituko du 2009/2010 denboraldia

Orkestrak Jesús Guridiren Mirentxu euskal idilio lirikoaren interpretazioarekin itxiko du 2009/2010 denboraldia. Lan obra honen bertsio berri hau erabateko estreinaldiaren mendeurrena ospatzearekin batera izango da ikusgai Arriaga Antzokian. Emilio Sagiren eszena zuzendaritzari y Daniel Bianco-ren eszenografiari esker aire berriztatu eta modernoa izango duen zarzuela honen emanaldiak ekainaren 19, 22, 24 eta 26an izango dira.
David Giménez Carreras maisuaren musika-zuzendaritzarekin, "Mirentxu" Arriaga Antzokiaren euskarazko ekoizpen bat da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin koprodukzioan egina. Ekoizpen berri honen jantzitegiaren egilea Miriam Ocariz bilbotar diseinugilea da eta argitzapenaz Eduardo Bravo arduratu da; bertan parte hartzen dute, halaber, Bilboko Koral Elkartea, erakunde honen Kontserbatorioko Abesbatza eta Alejandro Zabala, errepertorioko irakasleak.
Jesús Guridiren (Gasteiz, 1886 - Madril, 1961) musikarekin eta Alfredo de Etxaberen libretoarekin, euskal antzerki lirikoaren altxora da "Mirentxu". 1910eko maiatzaren 31n estreinatu zen Bilboko Campos Elíseos Antzokian. Ekoizpen hau Jesús María de Arozamena eta Alfredo de Etxaberen 1947ko libretoan oinarritzen da, Ramon Lazkanoren edizio kritikoan.
María Bayo soprano bikainak beteko du protagonistaren papera, eta berarekin izango dira, baita ere, Andeka Gorrotxategi, Christopher Robertson, Fernando Latorre eta Axier Sánchez bakarlariak. Axier Sánchez-ek izan ezik, gainerako guztiek hainbat alditan aritu dira Euskadiko Orkestrarekin batera. Abeslari taldearen buru den María Bayo Donostiako Musika Hambostaldian eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartearen (OLBE) denboraldian zenbaitetan aritu da Orkestrarkein batera. Gainera, Claves-ek argitaratzen duen Euskal Konpositoreen Bildumako hirugarren diskan, Jesús Arámbarriri eskainitakoan esku hartu zuen 1999an. Iragan abenduan, María Bayok goraipamen berri bat lortu zuen, zeren Kultura Ministerioak ematen duen 2009ko Musika Sari Nazionala irabazi baitzuen, Interpretazioaren eta Konposizioaren modalitateetan. Opera anitzekoatako paperak interpretatzeko gai den soprano horrek Mirentxu gazte maiteminduaren paper protagonista beteko du.
Euskal antzerki lirikoa. "Mirentxu" zarzuelak eman zion hasiera Euskal operaren urrezko aldiari; Jesus Guridi gasteiztarra izan zen aro horretako musikaririk aipagarriena, eta arlo hau behin eta berriz garatu zuen, bestelako zarzuela batzuekin: "Amaya" edota "El Caserío". Guridik zera esan zuen "Mirentxu" obraren inguruan: "22 urte nituenean egin nuen, itxurakeriarik gabe, eta euskal giro nabaria ematen saiatu nintzen". Melodia eta erritmoen aniztasuna dira, bestalde, Euskal zarzuela honetan askok goraipatu dutena.
Alfredo de Etxabe da libretoaren egilea. Bertan, Manu eta horren alaba Mirentxu agertzen dira Errotatxiki antzinako ola zahar batean. Beraiekin Raimundo bizi da, errotariaren iloba. Mirentxuk bere lehengusuarenganako sentitzen duen maitasunak oztopoak izango ditu, azken hori Prexen-etaz maiteminduta baitago, hau da, Mirentxurik lagun onena. Hirukote honen historia, Mirentxuren heriotza gozoarekin amaituko da.
Bertsio berri honetan, errota eta burdinola desagertzen dira, eta haien ordez tonu urrekara eta berdeak nabarmentzen dituen eszenografia bat jartzen da; bertsio berri honek Guridiren musikaren eta idilio liriko honen dramaren alderdirik onenari eusten dio eta eszenarako berriztatzen du, talde artistiko azpimarragarri batez. Miriam Ocarizen jantzitegiak ukitu modernoa eransten dio "Mirentxu"ren bertsio honi, Eduardo Bravoren argiztapenarekin.
Euskadiko Orkestraren abonatuek %25-eko beherapena izango dute ikuskizun honetarako sarrerak erosterakoan.
Orkestra bat miniaturan: Ezohiko talde instrumental batek itxiko du Miramongo Matinéeak zikloa

Larunbat honetan, hilak 12, itxiko da Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren 2009/2010 denboraldia. Honela, Franz Schubert-en Klarinete, fagot, tronpa eta harirako oktetoa oinarri izango duen ganbera kontzertuak emango dio amaiera ziklo honen hemezortzigarren denboraldiari. Irailetik askotariko musikak bildu ditu ziklo honek: hasi Cello Octet Amsterdam-ek, Bilbaoko Udal Txistulari Bandak eta Alos Quartet-ek, Iruñeako Orfeoiaren Eskolaniak edo Euskadiko Orkestrak berak bere titular Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean eskainitako musikatik, Orkestrako kideek interpretatutako ganbera-lanen katalogo zabal eta aberatseraino. Proposamen orok, hamasei guztira, Matinéen izendatzaile komun bilakatutakoa izan dute ezaugarri: garaiei eta estiloei dagokionez askotarikoa den kalitatezko musika giro lasaiean eskaintzea.
Itxiera honetarako, "Haize eta hari" izenburupean, Euskadiko Orkestrako kide zein lankideek osatutako okteto batek Beethoven-ek abian jarritako musika-erromantizismoaren jarraitzaile izandako Schubert-ek 1824ean konposatutako Oktetoa interpretatuko du. Partitura hau ezohikoa den instrumentu talde batentzat dago idatzia: bi biolin eta biola, biolontxelo, kontrabaxu, klarinete, fagot eta tronpa banak osatutako orkestra miniaturan, nolabait esateko. Musika lan honek Oktetoaren ezaugarri diren indar eta originaltasunak Schubert-ek eredu klasikoengandik urrun egoteko zuen grina islatzen dute. Partiturak Beethoven-ek mi bemol maiorrean idatzitako Septetoari omenaldia egiten badio ere, haren sei mugimenduak biltzen dituelarik, birtuositate, adierazpen-intentsitate eta zabaltasun handiagoz egiten du.
Honako hauek dira Oktetoa interpretatuko duten musikariak: Iskandar Komilov eta Cristina Lixandru, biolinak; Jean Michel Nougué, biola; Gabriel Mesado, biolontxeloa; Arkadiusz Maciejski, kontrabaxua; Sara Zufiaurre, klarinetea; Anne Charlotte Lacroix, fagota eta Arnaud Guicherd, tronpa.
Denboraldiko azken kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
2009/2010 Denboraldiko azken Matinéea
2010eko ekainaren 12an, Euskaidko Orkestraren Egoitza, Miramon. 11.00etan
Haize eta hari
Orkestra bat miniaturan
Egitaraua
Franz Schubert (1797-1828)
Klarinete, fagot, tronpa eta harirako oktetoa, op. postumo 166, D 803
Informazio gehiago
Esku-egitarauaKLASIKAT: KONTZERTU ZIKLO BERRIA

Michel Camilo pianojolea, aurtengo irailean, eta Jorge Drexler, kantautorea, 2011ko ekainean, Euskadiko Orkestrarekin batera arituko dira bakarlari bezala ziklo honek eskainiko dituen programa bakoitzean. Donostiako Kursaala, Bilboko Arteria Campos Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia eta Iruñako Baluarte Auditorioa izango dira ekimen berri honen eszenatoki.
Sarrerak ohiko kanaletan erosi daitezke Donostiako, Gasteizko eta Iruñeako kontzertuetarako eta Bilborako kasuan, Arteria Campos Antzokiko leihatilan eta BBKn. Hauen prezioa 15 € koa da kontzertuko.
KlasikAt denboraldi berri honetako apustu handienetako bat izango da. Ziklo honek, Klasikoaz at dauden musikazko proposamen interesgarriez gozatzeko aukera eskainiko du.
RHAPSODY IN SCHOOL: DANIEL MÜLLER-SCHOTT DONOSTIAKO ALEMANIAR IKASTETXEAN

Donostiako San Alberto Magno Alemaniar ikastetxeko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek Euskadiko Orkestraren azkeneko abonu programan parte-hartzen ari den Daniel Müller-Schott biolontxelo-jolearen bisita jaso dute gaur goizean. Müller-Schotten bisita hau "Rapsody in School International" programak antolatu du. Lars Vogt pianojotzaileak abian jarria eta Arteen Alemaniar Lurralde Fundazioaren laguntza duen ekimen honek gazteen artean musika klasikoa bultzatzea du helburu, musikari nabarmenak gertutik ezagutzeko aukera emanez.
