JANINE JANSEN BIOLIN-JOTZAILEA ESTREINAKO ALDIZ IZANGO DA EUSKADIKO ORKESTRAREN ABONU-PROGRAMA BATEAN

Joan zen astelehenean bere 2010/2011 denboraldia aurkeztu ostean, Orkestrak bere 2009/2010 Abonu-Denboraldiaren azken txanpari helduko dio, hau amaitzeko oraindik hiru programa geratzen baitira. Honela, Orkestra 12. kontzertu-programa prestatzen ari da egunotan. Bere zuzendari titularraren zuzendaritzapean, maiatzaren 10 eta 11 Donostian eta 12an Bilbon Janine Jansen biolin-jotzailea protagonista izango duten kontzertuak eskainiko ditu. Andrés Orozco-Estrada duela gutxi, Christoph Eschenbach maisuaren ordez, munduko orkestra gailenetarikoa den Münicheko Orkestra Filarmonikoa zuzentzen debut arrakastatsua egin ondoren itzuli da Orkestraren podiumera.
Janine Jansen (Soest, 1978) izartzat dute Holandan, bere jaioterrian, 1997an Amsterdamgo Concertgebouw aretoan debuta egin zuenetik. Biolinjole gailena, erabat grinatsu eta egokikortasun handikoa, egun ezaguna da nazioarte mailan. Orkestra entzutetsuenekin aritu da lankidetzan, horien artean Royal Concertgebouw Orchestra, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Londresko Orkestra Sinfonikoa, Cleveland-eko Orkestra, Sydney-ko Orkestra Sinfonikoa eta Tokyoko Orkestra Sinfonikoa NHK, Sir Andrew Davies, Mark Elder, Valery Gergiev, Neeme Järvi, Paavo Järvi, Sakari Oramo, Mikhail Pletnev, Edo de Waart edo Sir Roger Norrington bezalako maisu ospetsuekin. Kontratu esklusiboa du Decca diskoetxearekin (Universal Music Group) eta bere diskek platinozko diska merezi izan dute Holandan eta bertan 2003an Musika Saria merezi izan zuen, Herbeheretan artista batek jaso dezakeen saririk garrantzitsuena. 2009/2010 denboraldirako bere proiektu garrantzitsuenen artean, Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin, Pariseko Orkestrarekin eta Philharmonia Orchestrarekin eta Philadelphia eta Londresko orkestra sinfonikoekin eta Royal Concertgebouw Orchestra delakoarekin kontzertuak daude. Aldi berean, Janine Jansenek ganbera musika interprete gisa ere aritzen da, Leif Ove Andsnes, Mischa Maisky, Julian Rachlin, Jean-Yves Thibaudet y Maxim Rysanov. Janine Jansen-ek 1727ko Antonio Stradivari Cremona "Barrere" delako biolina jotzen du, Chicagoko Stradivary Society® delakoaren bitartez, Elise Mathilde Fundazioak utzia.
105 musikarik interpretatuko dute Stravinskiren Udaberriaren Sagaratzea. Janine Jansenen interpretazioaren ondoren, jada bigarren zatian, Orkestrak Stravinskiren Udaberriaen Sagaratzea interpretatuko du, partitura honi aurre egiteko 105 musikarik osatutako organikoa izango duelarik eszenatokian. Egitaraua kontzertuak irekiko dituen Barregarriaren Alboradak (M. Ravel) osotuko du. Aipagarria da, halaber, lehendabiziko atrilean Jermolaj Albiker biolin-jotzaile alemaniarra izango da. Euskadiko Orkestraren kontzertino gonbidatu gisa estreinakoz arituko den musikari hau Rundfunk-Sinfonieorchester Berlin, Helsinkiko Orkestra Filarmonikoarekin edo Pragako Orkestra Sinfonikoarekin aritu izan da.
Kontzertuak
Maiatzaren 10 eta 11a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan.
Maiatzaren 12a: Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00etan.
Egitaraua
Maurice Ravel (1875-1937): Barregarriaren Alborada [7']
Max Bruch (1838-1920): Biolin eta orkestrarako 1. kontzertua, opus 26 [25'] (W. Stross-en argitarapena)
Igor Stravinsky (1882-1971): Udaberriaren Sagaratzea [33'] (1947. eko berrikusketa)
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Janine Jansen, biolina
Informazio gehiago
Esku-egitarauaORKESTRAREN 2010/2011 DENBORALDIA AURKEZTU BERRI da

2010-2011 denboraldi berriak askotariko musika-proposamen ugari izango ditu ezaugarri eta baita nobedade garrantzizkoak ere. Andrés Orozco-Estrada zuzendari titularraren zuzendaritzapean burutuko den bigarren denboraldi honetan, eta denboraldi berri honen "soinua mugimenduan" leloari jarraiki, Euskadiko Orkestrak aurrera pausu berri bat eman nahi du aro berri honetarako zehaztutako helburuetan: kalitatea, dinamismoa eta parte-hartzea.
Abonu Denboraldiak izen berezi arras interesgarri zein entzutetsuak bilduko ditu. Orkestraren zuzendari titularraz eta zuzendari printzipal gonbidatu Andrey Boreykoz gain, Joana Carneiro, Oleg Caetani eta Howard Griffiths-en mailako zuzendari gonbidatuek zuzenduko dituzte denboraldi honetako kontzertuak. Gainera, hamar denboralditan Orkestraren zuzendari titular izandako Gilbert Varga gurera etorriko da kontzertu-programa bat zuzentzera. Bakarlariei dagokienez, besteak beste, Vadim Repin, Arcadi Volodos edo Brandford Marsalis arituko dira Orkestrarekin. Denboraldiko goreneko unetariko bat Ballet Biarritzen esku hartzearekin biziko da. Izan ere, lau kontzertutan Orkestra pezoian arituko da, Eduardo Portal maisuaren zuzendaritzapean, eszenatokia ballet gailen honi uzteko.
Abonu-Denboraldi honetan bi orkestra gonbidatu ere izango ditugu: Extremadurako Orkestra, bere titular Jesús Amigoren zuzendaritzapean, eta Düsseldorfer Symphoniker, bere zuzendari titular Andrey Boreykorekin etorriko dena. Gure Orkestrak hiru irteera garrantzitsu egingo ditu, horien artean nazioarte mailako bira bat. Orkestra Extremadura, Akitania eta Alemaniara joango da.
Denboraldi berri honetako nobedade garrantzitsuenen artean "KlasikAt" ziklo berria daukagu, denboraldi honek irudikatu nahi duen mugimenduaren adierazle. Musika klasikoaz at dauden proposamen interesgarriek osatzen duten egitasmoa da. Michel Camilo eta Jorge Drexler Orkestrarekin batera arituko dira ziklo hau osatzen duten bi programa erakargarrietan. Ziklo berri honek Abonu Denboraldiaz gain, jada finkatutako Miramongo Matinéeak zikloak eta Musika Gelaren baitan antolatutako jarduerek eskaintzen duten aukera zabala osotuko du.
Oraindik amaitu ez den 2009/2010 Abonu-Denboraldiari dagokionez, Gasteizen bukatuko da ekainaren 4ean eta ordura arte Orkestrak hiru kontzertu-programa gehiago eskainiko ditu.
EGO-KO LAU BAKARLARI EUSKADIKO ORKESTRAREKIN BATERA ARITUKO DIRA MUSIKA LABORATEGIAN

Musika Laborategia Euskadiko Orkestrak etorkizuneko musikariei, zuzendari, bakarlari zein konpositoreei, laguntzeko abian jarritako ekimen berriztatzailea da. Proiektu honen gauzatzea Andrés Orozco-Estradaren lehen kezketako bat izan zen Orkestraren zuzendari titular gisa eta Euskadiko Orkestrak, herri honen musika-bizitzaren ardatz nagusi eta erakunde uztartzaile gisa, etorkizun handiko musika-ibilbidea agertzen duten gazteekin izan behar duen lankidetza estua gauzatzera dator.
Laborategiaren lehenbiziko edizioan, bakarlari gazteei zendua, Euskal Herriko Gazte Orkestra Orkestra (EGO) jarduera honen protagonista izango da. Izan ere, erakunde honekin lankidetzan, orkestra honetako lau bakarlarik kontzertu bat eskainiko dute Euskadiko Orkestrarekin batera, Andrés Orozco-Estrada zuzendari titularraren zuzendaritzapean. Bakarlari arituko direnak Xabier Calzada Ordeñana (flauta), Ander Perrino Cabello (kontrabaxua), Patricia Lapresta Calvo (fagota) eta Sandra Stanculescu Stere (biolina) izango dira eta kontzertuaren egitaraua Jacques Ibert, Nino Rota, Heitor Villa-Lobos eta Jean Sibelius-en lanek osatuko dute.
Kontzertua bihar ostirala, hilak 30ean izango da Orkestraren Miramongo Egoitzan, arratsaldeko 19.00etan. Hitzordua Miramongo Matinéeak zikloaren abonatu izanik gonbidapena jaso dutenei eta orokorrean publiko guztiari egongo da zabalik, kontzertua hasi aurretik Egoitzako leihatilan bertan gonbidapenak jaso ahal izango baitira.
Musika Laborategia
1. edizioa: bakarlari laborategia
Kontzertua
Ostirala, apirilak 30, Euskadiko Orkestraren Egoitza, 19:00etan. Gonbidapen bidez.
Egitaraua
Jacques Ibert (1890-1962): Flauta eta orkestrarako kontzertua [18']*
Xabier Calzada Ordeñana, flauta
Nino Rota (1911-1979): Divertimento kontzertantea kontrabaxu eta orkestrarako [23']*
Ander Perrino Cabello, kontrabaxua
Heitor Villa-Lobos (1887-1959): Ciranda, das Sete Notas fagot eta hari-orkestrarako, W325 [10']*
Patricia Lapresta Calvo, fagota
Jean Sibelius (1865-1957): Biolin eta orkestrarako kontzertua re minorrean , opus 47 [31']
Sandra Stanculescu Stere, biolina
*Lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra
Euskadiko orkestra Sinfonikoa
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Informazio gehiago
Esku-egitarauaEuskadiko Orkestra saritua izan da Txikitan Azokan

Asteburu honetan Donostiako Kursaalean ospatu den umeei zuzendutako Txikitan azokak Euskadiko Orkestra saritu du "haurtzarotik kultura-balioak garatzeagatik". Orkestrako zuzendari nagusiak, Iñigo Alberdik, eta hezkuntza departamentuko arduradunak, Mikel Cañadak, jaso zuten saria.
Orkestrak hamar urte baino gehiago daramatza haurrei bideratutako ekintza pedagogikoak antolatzen, duela hiru urtetik bere Hezkuntza Departamentutik garatzen direlarik. Honela, Orkestrak Musika Familian kontzertu-zikloa, Eskola-haurrentzako Kontzertuak, Sentsibilizazio Tailerrak, Ikastetxeetan Jarduerak, Orkestraren egoitzara bisitaldiak eta abar antolatzen ditu, guztia MUSIKA-GELA markapean.
Musika Laborategia: Aurkezpenerako deialdia

Musikari gazteekin elkarlanean aritzearen bere konpromisoari eutsiz, Euskadiko Orkestrak bere Musika Laborategia jarri du abian. Ekimen berri honek beren gaitasuna Orkestrarekin batera garatzeko aukera emango die artista gazteei. Euskal Herriko Gazte Orkestrarekin (EGO) lankidetzan gauzatu den lehenengo Musika Laborategi honen aurkezpena izango da:
Apirilak 29, osteguna, 11:00etan
Orkestraren Egoitzan
Miramon pasealekua,124
20014 DONOSTIA- SAN SEBASTIAN
Zuzendari Titularra, Andrés Orozco-Estrada, EGOren Zuzendari Artistiko Juan José Ocón eta lehenengo Musika Laborategian arituko diren lau bakarlariak arituko dira aurkezpen honetan.
Bertan izango zaituztegulakoan eta datozen hilabeteotako Orkestraren musika proiektuei ahalik eta oihartzun zabalena emango diozuelakoan.
EWA KUPIEC PIANOJOLE POLONIARRA EUSKADIKO ORKESTRAREKIN ARITUKO DA ESTREINAKOZ ANDREY BOREYKOREN ZUZENDARITZAPEAN ABONU-DENBORALDIKO PROGRAMA BERRI BATEAN

Euskadiko Orkestrak bere 2009/2010 Abonu-Denboraldiko programa berri bati ekingo dio bihar Donostian. Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatua den Andrey Boreykoren zuzendaritzapean, kontzertu hauek Ewa Kupiecen debuta izango dira Euskadiko Orkestrarekin batera. Poloniar interpretea Tokyo eta Yokohaman kontzertuak eskaini eta Heidelberger Frühling Festival delakoan aritu ostean dator Euskadira. Hamaikagarren programa honi dagozkion kontzertuak honako egunotan izango dira: apirilaren 22 eta 26an Donostian, 23an Gasteizen, 27an Bilbon eta, amaitzeko, apirilaren 28 asteazkenean Iruñean.
Andrey Boreyko zuzendaria denboraldi honen hasieratik da Euskadiko Orkestraren zuzendari printzipal gonbidatua eta honetaz gain Düsseldorfer Symphoniker-en musika -zuzendari nagusia, Berner Symphonie-Orchester-en zuzendari titularra eta (SWR) Stuttgart Radio Symphony Orchestra-ren zuzendari gonbidatu nagusi ere bada. Etorkizunerako bere proiektuen artean, aipatzekoa da New Yorkeko Orkestra Filarmonikoarekin lankidetzan arituko dela.
Dusznikin, Polonian, jaioa eta Münichen bizi den Ewa Kupiecek ibilbide oparoa burutu du 1992an ARD Music Competition irabazi zuenetik. Nazioarteko jaialdi nagusietan maiztasunez parte hartzen du, baita orkestra garrantzitsuenetan ere, horien artean Paris, Minnesota Orchestra, City of Birmingham Symphony, Munich Philharmonic, Leipzig Gewandhaus, Gulbenkian Orchestra, Dresden Philharmonic, Melbourne Symphony Orchestra eta Warsaw Philharmonic. Lan egin du Marin Alsop, Neeme Järvi, Xian Zhang, Sakari Oramo, Semyon Bychkov, Herbert Blomstedt, Krzysztof Penderecki, Lothar Zagrosek, Gilbert Varga, Christoph Poppen, Andrey Boreyko edo Marek Janowskiren mailako zuzendariekin. Euskadiko Orkestraren denboraldian aritzeaz gain, aurtengo bere konpromezuen artean, besteak beste, Berne Symphony, Royal Stockholm Philharmonic, São Paolo Symphony eta San Antonio Symphony Orchestrarekin kontzertuak, Pragako Prazak Quartet-ekin bira luze bat aipatu daitezke, Chopinen pianorako kontzertuak interpretatuz Dresdengo Musika Jaialdian eta Pragako Udaberri Jaialdian. Halaber, bakarlari gisa errezitalak eskainiko ditu Liverpool, Bonn eta Potsdamen eta Schleswig-Holstein Jaialdian gonbidatua izango da. Abonu-Denboraldian bere presentzia urrian Andrey Boreykoren zuzendaritzapean aritu zen Hélène Grimaud-enari eta maiatzan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Günter Neuholdekin batera izango den Marta Zabaletarenari gehitzen zaio.
Ewa Kupiecek Karol Szymanowskiren 4. Sinfonia, "Kontzertatua" interpretatuko du Orkestrarekin batera. Egitarauari oharren egile den Juan Manuel Vianaren hitzetan, partitura hau "orkestra-multzo zabal batean pianoaren rola (Harnasie 3. Sinfonian edo biolinerako bi kontzertuetan ere bazegoen) sustatzeko Szymanowskiren azken erakusgarria da". Egitaraua roberto Gerharden On Kixoteko Dantzak eta Beethovenen 7. Sinfonia izango dira entzungai, azken honek aurrez programatutako Zemlinskyren "Uhandretxoa"ren ordez interpretatuko delarik.
Kontzertuak
Apirilaren 22 eta 26a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan.
Apirilaren 23a: Principal Antzokia. Gasteiz. 20:00etan
Apirilaren 27a: Euskalduna Jauregia, Bilbao. 20:00etan
Apirilaren 28a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan.
Egitaraua
Roberto Gerhard (1896-1970): On Kixote. Dantzak [16'] *
Karol Szymanowski (1882-1937): Sinfonía nº4 para piano y orquesta, opus 60, "Concertante" [23'] *
Ludwig Van Beethoven (1770-1827): Sinfonía nº 7 en la mayor, Opus 92 (38')
*Lehenengo aldiz interpretaturiko obra
Andrey Boreyko, zuzendaria
Ewa Kupiec, pianoa
Informazio gehiago
Esku-egitarauaBEETHOVEN ETA FRANZ BERWALDEN SEPTIMINOAK DATORREN MIRAMONGO MATINÉEAN

Larunbat honetan, hilak 17, Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiko hamahirugarren emanaldia izango da Orkestraren egoitzan. Septimino edo septetoa izango da bere osotasunean Euskadiko Orkestrako musikariek osatzen duten Octeto Clásico taldeak eskainiko duen kontzertuaren gai nagusia. Errezital honek helburu bikoitza du: batetik, programatutako Berwalden Septiminoa si bemol maiorrean eta Beethovenen Septiminoa me bemol maiorrean, opus 20 obrek eskatzen duten organiko bitxiaz gozatzeko aukera ematea eta, bestetik, lehena idatzia izan zenetik bigarrena konposatu zen arte igarotako urteek XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen bigarren edo hirugarren hamarkadaren arteko mugan lengoaia musikalean emandako eraldaketa erakutsiko digute.
Beetovenen Septiminoa gaztaroan konposatutako partitura dugu, Vienan emandako lehenengo urteetan idatzia, 1799 eta 1800 urte bitartean. XIX. mendean konpositore honen lanik ezagunena izan zen Europa osoan barrena eta garaiko ohiturari jarraiki Aristokraziaren aretoetan sarritan interpretatzen zen. Obra honen Tempo di Menuetto mugimendua erabat ezagun bilakatu zen musika klasikoaren barruan, baita egun ere "Bazen behin... gizakia" marrazki bizidunen soinu banda bilakaturik.
Berwalden Septiminoari dagokionean, honen instrumentazioak izan zuen Bonngo maisu handiarenaren eraginik. Partitura hau bitxikeria bat da suediar konpositore (Estocolmo, 1796) lanen artean. Oso emankorra izan arren, musikagile honen lanak ez dira oso ezagunak gure artean. Ezinbestean Beethovenen lanaren miresle, zalantzarik gabe bere gaitasun melodiko zein instrumentatzaileak neurtu nahi izan zituen biolin, biola, biolontxelo, kontrabaxu, klarinete, fagot eta tronpak osatutako talde bitxiarentzak musika lan bat sortuz. Instrumentu hauek orkestra klasiko eta pre-erromatikoaren organikoa laburbiltzen dutela esan genezake.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
Beethovendik Berwalderaino
Franz Berwald (1796-1868)
Septiminoa si bemol maiorrean [24']
I.- Introduzione: Adagio - Allegro Molto
II.- Poco Adagio - Prestísimo - Adagio
III.- Finale: Allegro con spirito
Ludwig van Beethoven (1770-1827)
Septiminoa mi bemol maiorrean, opus 20 [40']
I.- Adagio - Allegro con brio
II.- Adagio cantabile
III.- Tempo di Menuetto
IV.- Tema con Variazioni
V.- Scherzo
VI.- Andante con moto alla Marcia - Presto
Octeto Clásico
José Miguel Chirivella klarinetea; Mario Telenti tronpa; Tomás Ruti Parra fagota; Igor Torre, Tomás Ruti Vilar, biolinak; Arkaitz Martínez biola; Jon Larraz biolontxeloa; Andras Cserna kontrabaxua (EOSeko kideak)
Informazio gehiago
Esku-egitarauaLAWRENCE FOSTERREK EUSKADIKO ORKESTRA ZUZENDUKO DU SCHUMANN ETA BRAHMSEN BIGARREN SINFONIEN INTERPRETAZIOAN

Apirilaren 14an eta 15ean Bilbo eta Gasteizen ospatuko dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren hamargarren Abonu-programari dagozkion kontzertuak. Oraingo honetan, Lawrence Foster izango da beste behin Orkestraren zuzendari gonbidatu, Schumann eta Brahmsen Bigarren Sinfoniek osatuko duten egitaraua zuzentzeko.
Aurreko denboraldietan Schumann eta Brahmsen hirugarren eta Laugarren Sinfoniak zuzendu ostean, Lawrence Fosterrek bi musikagileen bigarren Sinfoniak zuzenduko ditu, "Bizitza paraleloak" izenburua duen egitarau batean. Izan ere, bi konpositoreen ibilbide kreatiboek badute ezaugarriren bat komunean: biek lau sinfonia konposatu zituzten eta, gainera, bi-biek ere nolabaiteko zalantzaz eta beldurrez aurre egin zioten genero honi; Schumann orkestra gutxi ezagutzeak beldurtu zuen eta Brahms, berriz, adibide beethovendarra erdiets ezinari buruzko zuhurtasunak. Musikari saxoia Bonneko musikariaren itzal itzelak atzean uzteko balioko zuen bide berri bat irekitzen saiatu zen, mugimenduen artean erlazio tematikoen prozedura bat baliatuz, "Udaberria"n jada probatutakoa baina Bigarrenean bizitasun berezia hartuko zuena. 1876an burututako 1. Sinfoniaren giro dramatiko, ilun eta sutsuaren aurrean, Brahmsen Bigarren Sinfonia hurrengo urteko udan izan zen idatzia, eta inspirazio askoz patxadatsu eta alaiagoa erakusten du.
Lawrence Foster-ek Montpellier-eko Orkestra eta Opera Nazionaleko musika-zuzendari lanetan hasi du 2009/2010 denboraldia, eta bere zortzigarren denboraldiari ekin dio Gulbenkian Orkestrako zuzendari artistiko eta zuzendari titular moduan. Bartzelonako Orkestra Sinfonikoaren, Orchestre Philharmonique de Monte Carlo, Jerusalem Symphony Orchestra, Houston Symphony Orchestra y Orchestre de Chamber de Lausanne musika-zuzendari aritu da. Denboraldi honetan, aipagarriak ditu Gewandhausen Orkestrarekin eta Helsinki eta Herbeheretako Orkestra Filarmikoekin egindako kontzertuak. Gainera, Chopinen kontzertuak zuzenduko ditu Barenboim bakarlari duela Gulbenkian eta Montecarloko Orkestra Filarmonikoarekin. Halaber, etorkizunerako beste hainbat konpromezu du, esaterako, NDR Sinfonieorchester Hamburg, Orchestre Philharmonique de Radio France, Residentie Orkest (Aldo Ciccolinirekin) eta Tivoli Symphony Orchestra (Evgeny Kissinekin) zuzenduko ditu, MDR Sinfonieorchester Leipzig-en 2010/2011 denboraldiko azken kontzertuak zuzentzeaz gain.
Kontzertu hauen ondoren, datorren astean Orkestrak Abonu-programa berri bat eskainiko du ohiko lau hiruburuetan, Andrey Boreyko zuzendari dela eta Ewa Kupiec pianojolea bakarlari gisa arituko delarik.
Kontzertuak
Apirilak 14: Euskalduna Jauregia, Bilbo. 20:00etan.
Apirilak 15: Principal Antzokia, Vitoria-Gasteiz. 20:00etan.
Egitaraua
Robert Schumann: 2. Sinfonia do maiorrean, opus 61 [36']
Johannes Brahms: 2. Sinfonia re maiorrean, opus 73 [42']
Lawrence Foster, zuzendaria
Informazio gehiago
Esku-programaORKESTRA GIZARTE-SAREETARA GEHITZEN DA
Bizi garen teknologi berrien aroan, gizarte - sareak inposatu zaizkigu interakzio dinamikoa eskaintzen duten komunikazio tresna bezala. Orkestrak ongi daki eta gaur egungo joerak jarraituz Facebook, Youtube eta Flickr sareetan profila ireki du.
Egizu bat gurekin Euskadiko Orkestraren berri guztiak gertutik jarraitzeko eta komentatzeko.
Gizarte - sareez gain, gure web orriak ere sindikatzeko aukera ematen du bertan egiten ditugun aktualizazio guztiak jasotzeko, bertan sartu beharrik gabe. Oso erraza da, RSS ikonoa sakatu eta sindikazio kanala automatikoki erantsiko da. Zalantzarik izan ezkero, zure irakurgailuaren laguntza kontsultatu dezakezu.
ORKESTRAK 10. ABONU-PROGRAMAREKIN EMANGO DIO HASIERA 2009/2010 DENBORALDIKO AZKEN HIRUHILEKOARI

Orkestrak bere Abonu-Denboraldiko hamargarren programa prestatuko du datorren astean. Schumann eta Brahmsen Bigarren Sinfoniek osotzen dute "Bizitza paraleloak" izenburupean, Lawrence Foster maisuak zuzenduko duen programa. Honi dagozkion kontzertuak apirilaren 14an Bilbon eta 15ean Gasteizen ospatuko dira. Kontzertu hauekin besteak beste Ewa Kupiec pianojolea, Janine Jansen biolinjolea edo Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Marta Zabaletarekin batera, bisitari izango dituen Abonu-Denboraldiaren azken hiruhilekoari emango dio hasiera Orkestrak.
Bere Abonu-Denboraldiaz gain, datozen hilabete honetan Orkestrak beste hainbat ekintza burutuko du. Esaterako, maiatzaren 20an Madrilgo Auditorio Nazionalean izango da, Luis de Pablo konpositore bilbotarrari eskainiko zaion omenaldian, eta ekainaren 19, 22, 24 eta 26an Bilboko Arriaga Antzokian J. Guridiren "Mirentxu"-ren antzezpenean esku-hartuko du, María Bayo buru duen bakarlari gailenen talde batekin.
"Musika Familian" eta "Miramongo Matinéeak zikloek, halaber, eskaintza interesgarria aurkeztuko dute oholtza gainean: lehena Igor Yebraren dantza eskolarekin lankidetzan garatutako "Astindu gorputza Euskadiko Orkestrarekin" ikuskizunarekin itzuliko da maiatzean eta bigarrenaren programazioan ganbera-kontzertu ederrak izango dira, horien artean Bilbao Orkestra Sinfonikoko eta euskadiko Orkestrako hainbat haize bakarlarik eta Marta Zabaleta pianojoleak eskainiko dutena.
