Euskadiko Orkestra kide duen Eskola-haurrentzako Kontzertu Antolatzaileen Sarea (ROCE) sortu berri da

Otsailak 19 ostiralean Iruñeako Baluarte Auditorioan sinatu zen elkarte berri honen konstituzio-akta. Euskadiko Orkestrarekin batera, elkarteko kide dira Nafarroako Gobernua, L'Auditori eta Orquestra Ciutat de Barcelona y Nacional de Catalunya, Granada para la Música partzuergoa eta Gijóngo Udala.
Ekimen hau oso ongi hartu du beste hainbat erakundek ere, horien artean Teatro Real-ek edo Ciudad de Granada orkestrak. Gainera musikaren beste alorretako estatu mailako zein nazioarteko elkarte ezberdinak honi gehituko zaizkiola aurre ikusi da, esaterako Aintzinako Musikaren Europar Sarea (REMA) edo Musika Klasikoko Espainiar Jaialdien Elkartea (FesClásica).
Izenpetze ekitaldian esku hartu dute, Euskadiko Orkestraren ordezkari zuzendari nagusi den Iñigo Alberdi eta Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentuaren koordinatzailea; Nafarroako Gobernuaren ordezkari eta ekitaldiaren anfitrioi Kultura eta Turismo sailburua den Juan Ramón Corpas eta Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano; L'Auditori eta Orquestra Ciutat de Barcelona i Nacional de Catalunya delakoaren ordezkari gisa, honen zuzendari nagusi Joan Oller i Cuartero eta Assumpció Malagarriga; Granada para la Música partzuergoaren izenean, proiektu pedagogikoaren zuzendari Carmen Huete; eta, azkenik, Gijóngo Udalaren ordezkari gisa, Udal Kultur Fundazioko Hezkuntza Departamentuko arduraduna den Manuel González.
“KUTXA MISTERIOTSUA” da larunbat honetarako programaturiko haurtxoentzako kontzertuaren izenburua

Aurreko denboraldian "Musika Familian" zikloaren barnean antolatutako haurtxo txikientzako lehenbiziko kontzertuak izandako arrakastaren ondoren, 0tik 4 urte bitarteko haurrei beren espazioa eman zaie edizio honetan ere. Honela, Tik, Tak, Tok ikuskizunaren ildotik, larunbat honetan, hilak 20, Orkestraren Miramongo egoitzan ospatuko den kontzertu honek zenbait musika instrumentuen soinuak ezagutaraztea izango du helburu, hari-laukotea osatzen duten instrumentuei harreta berezia eskainiz. Haurtxoen parte-hartzea halaber oso garrantzizkoa izango da.
Haurtxoentzat antolatzen diren kontzertuak jarduera berri samarra dira hezkuntza-arloko kontzertuen barruan, eta kontzertuaren egintzaren eta musikarien eta entzuleen arteko harremanaren beste ikuspuntu bat aditzera ematen dute.
Mikel Cañada, Orkestraren hezkuntza Departamentuko koordinatzaileak idatziriko gidoia oinarri harturik, kontzertua Belen Otxotorenak aurkeztuko du. Antzezle nafar honek eskarmentu handia du haurrentzako kontzertuen arloan. Musikari dagokionez, Ortzi Oihartzabal eta Nanako Imai biolinjoleek, Arkaitz Martínez biolinjoleak eta Jon Larraz biolontxelojoleak osatutako hari-laukotea arituko da. Haurtxoek garai guztietako konpositore handien obrak ezagutzeko aukera izango dute, egitaraua Mozart, Brahms, Tchaikovsky, Piazzolla eta Arriagaren lanek osatuko baitute.
Proposatzen dugun jarduerak 40 minutuko iraupena izango du gutxi gora-behera eta 0 eta 3/4 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago, beti ere gutxienez heldu batekin etorri beharko dutelarik. Gehienez 40 haurrentzako lekua egongo da, guraso, lagun edo tutoreez gain (90 pertsona guztira). Kontzertu honetarako sarrerak joan zen urtarrilean salgai jarri eta berehala agortu ziren.
"Kutxa misteriotsua"
Donostia-San Sebastián
Data: 2010eko otsailaren 20a
Ordua: 11:00 eta 12:30etan
Tokia: EOSen egoitza Miramonen
Hizkuntza/Idioma: elebiduna
FITXA ARTISTIKOA
InterpreteaK: Ortzi Oihartzabal, Nanako Imai, Arkaitz Martínez, Jon Larraz
Gidoia: Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea
Aurkezpena: Belen Otxotorena
EUSKADIKO ORKESTRAK ETA DONOSTIAKO ORFEOIAK HAITIREN ALDEKO KONTZERTUA AURKEZTEN DUTE

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitiren alde otsailaren 27 larunbatean eskainiko duten kontzertua aurkeztu dute. Iñigo Alberdi, Orkestrako zuzendari nagusiak, José Mª Echarri Donostiako Orfeoiaren presidenteak eta Mario Telenti Orkestrako musikariak kontzertu honen inguruko xehetasunen berri eman dute Kursaalean.
Bi erakundeek ekimen solidario honetan bat egin eta G. Verdiren Messa da Requiem interpretatuko dute, Andrés Orozco-Estrada Orkestrako zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Adam Horvath baxuarekin batera. Guztiak modu desinteresatuan arituko dira hondamendiak eragindako kaltetuekin elkartasunez.
Kontzertu honetarako sarrerek 45 eta 25 eurotako prezioa dute eta ostiralaren 5etik daude salgai Kursaaleko leihatilan (Kursaal Fundazioaren emanaldi-egunetan) eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webgunean.
Sarreren salmentaren bidez bildutako diru guztia gurutze Gorriari zuzenduko zaio eta hau izango da kopuru hori Haitíra helarazteaz arduratuko den GKEa. Lurrikara gertatu zenetik, Gurutze Gorriaren eta Ilargi-erdi Gorriaren 400 kide mugitu dira zonalde hartara. Haitiar Gurutze Gorriko boluntarioak operazioaren lehenbiziko lerroan daude eta egunean 24 ordutan egiten dute lan, askok galera pertsonalak jasan dituzten arren. Gaur arte, Gurutze Gorriak eta Ilargi-erdi Gorriak igorritako 540 tona laguntza iritsi dira airez Puerto Príncipeko aireportura eta, lurrez, Santo Domingo, Puerto Ricoko hiriburutik. Gurutze Gorriak eta Ilargi-erdi Gorriak beren aurretiko larrialdi-deialdian 105 milioi franko suitzar eskatu dituzte sorospen-lanak ordaintzeko.
Kontzertua
Otsailak 27: Kursaal Auditorioa, Donostia. 20.00etan
Egitaraua
Giuseppe Verdi (1813-1901): Messa da Requiem [84']
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Esther Lee, sopranoa
Iris Vermillion, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenorea
Adam Horvath, baxua
Donostiako Orfeoia (Zuz. José Antonio Sainz Alfaro)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
HAITIREN ALDEKO KONTZERTUAREN AURKEZPENA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitiren alde hurrengo otsailaren 27an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Donostiako Kursaal Auditorioan eskainiko duten kontzertua aurkeztuko dute.
Kontzertu honetarako sarreren salmentaren bidez bildutako diru guztia GKE bati zuzenduko zaio, honek zenbatekoa Haitin gertatutako lurrikararen kaltetuei helaraz dezan. Kontzertu solidario honen aurkezpena izango da:
Ostirala, otsailaren 12an
10:00etan
Kursaaleko bulegoetako Bilera Aretoan
Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak, Iñigo Alberdik, Orkestrako musikaria den Mario Telentik eta Donostiako Orfeoiaren presidenteak, José María Echarrik, kontzertu honen xehetasun guztiak ezagutzera emango dituzte, eta baita sarreren salmentaren bidez lortutako zenbatekoa emango zaion GKEaren izena ere.
Bertan izango zaituztegulakoan eta ekimen solidario honi ahalik eta oihartzun zabalena emango diozuelakoan.
Informazio gehiago
DeialdiaEUSKADIKO ORKESTRAKO OBOE-TALDEAK INSTRUMENTU HONEN ALDAERA GUZTIAK AURKEZTUKO DITU MIRAMONGO MATINÉEAN

Larunbata honetan, otsailak 13, Euskadiko Orkestraren egoitzak Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiko bederatzigarren emanaldia hartuko du. Aurrekoan ziklo honen eskaintza Euskadiko Orkestraren kontzertu bat izan bazen, oraingoan, ezaguerak sakontzeko espazio bilakaturik, oboearen musikazko aukera aparten katalogo zabala eskainiko digu.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko oboe-taldea osatzen duten Javier Lecumberri, Hervé Michaud, Rafael Alonso eta Pascal Laffont musikariek diseinatutako kontzertu honetan, oboe garaikidearen sonoritateaz gozatzeaz gain, honen familiako instrumentu guztien ezaugarriak ezagutzeko aukera ere izango dugu, hau da, musette, oboe d'amor, adar ingelesa eta oboe baritonoaren ezaugarri oro. Oso urriak dira instrumentu-familia hau bere osotasunean esezenaratzen direneko aldiak, izan ere oso gutxi baitira oboe baritonorako idatzitako lanak eta are gutxiago musette-a behar duten partiturak. Gainera, instrumentu hauek ez dira eskuratzen errazak. Larunbateko hau aukera ederra dugu, beraz, musikazko bitxikeria hauek ezagutzeko.
Dantza izango da Matinée honetako ardatza. Egitaraua osatzeko aro barrokoko dantzatan pooinarrituriko obren moldaketak hartu dira oinarri. Instrumentuak modu ezberdinetan taldekatu dira, honela sonoritate ezohikoak sorraraziz.
Händel, Schiedt edo Purcellen obren ostean, emanaldia osotzeko horiengandik denboran oso urrun geratzen den Bailables partitura izango da entzungai. Honen egilea den Leonard Salcedo (1921-2000), britainiar konpositoreen artetik espainiarrenatzat jo izan da. Partitura hau idatzia izan zeneko jatorrizko instrumentu-taldeak interpretatuko du, hau da, oboe/musette, oboe d'amor, adar ingelesak eta oboe baritonoak osatutako taldeak.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
Oboe guztiak
Greorg Friedrich Händel (1685-1759)
The Royal Water Music (selección)
Samuel Scheidt (1587-1653)
Canzon Cornetto para cuatro cornos ingleses
Dos Airs para dos Musettes (Anónimo)
Henry Purcell (1659-1695)
Sueño de una noche de verano (selección)
Leonard Salcedo (1921-2000)
Bailables, opus 127 para oboe/musette, oboe de amor, corno inglés y oboe barítono
Euskadiko Orkestrako Oboe Taldea
Hervé Michaud, Javier Lecumberri, Pascal Laffont, Rafael Alonso
musette, oboe, oboe d'amor, adar ingelesa eta oboe baritonoa
EUSKADIKO ORKESTRAK BAT EGITEN DU DONOSTIA 2016 HAUTAGAITZAREKIN

Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusi den Iñigo Alberdik eta Donostiako alkate Odón Elorzak Orkestrak Donostia 2016 urtean Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzarekin bat egiten dueneko hitzarmena izenpetu dute. Lankidetza-akordio honen baitan, Orkestrak Donostiako hiritarrei irekitako doako kontzertu bat eskainiko du aurten.
2016ko hautagaitzarekin bategite honek Orkestrak Donostiako bizitza kulturalaren sustapenarenganako duen konpromezuari erantzuten dio. Izan ere, bertan bere egoitza ofiziala izateaz gain, Orkestrak lau kontzertu ziklo eskaintzen ditu Donostian: Abonu-Denboraldia, Miramongo Matinéeak deritzon ganbera-musika zikloa eta entzulego gazteenari zuzenduriko Musika Familian zikloa eta Eskola-haurrentzako kontzertuen ziklo berria. Honetaz gain, Euskadiko Orkestra hiriko kultur-erakunde ezberdinekin lankidetza estuan aritu ohi da, esaterako Musika Hamabostaldia, Kursaal Fundazioa edo Donostiako Orfeoia.
Izenpetu berri den hitzarmen honen bidez, Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Udalak Hautagaitzaren hedapen eta sustapenerako eta Donostia 2016 proiekturako beharrezkoa den neurrian musika zein kultura-arloan aholkularitzan elkarlanean aritzeko konpromezua hartu dute. Horren harira, Donostia 2016 hautagaitzaren alde, Orkestrak hiritarrei irekitako doako kontzertu bat eskainiko du aurten, data eta tokia oraindik zehazteke daudelarik.
EUSKADIKO ORKESTRA OLBEren OPERA BERRI BATEAN ARITUKO DA

Otsailaren 13, 16, 19 eta 21ean Euskadiko Orkestra Bilboko Euskalduna Jauregiko pezoira itzuliko da Operaren Bilboko Lagunen Elkartearen (OLBE) zikloan esku hartzeko. Honako hau Orkestra ziklo honen 2009/2010 denboraldian aritzen den bigarren eta azkenengo aldia da. Oraingoan, Renato Palumbo maisu italiarrak zuzendua, Giuseppe Verdik Antonio Sommaren libretoa oinarri harturik konposatutako "Un ballo in maschera" interpretatuko du. "Tutto Verdi" egitasmoaren baitan kokatzen den opera hau Napoliko San Carlo Antzokiak garatutako ekoizpenean dator Bilbora.
Orkestrarekin batera, Boris Dujinek zuzendutako Bilboko Operako Abesbatza eta bakarlari gailenek osatutako taldea arituko dira. Bakarlari horien artean aipatzekoak dira Salvatore Licitra (Riccardo), Micaela Carosi (Amelia), Alessandra Marianelli (Oscar) edo Charles Taylor (Renato). Eszena zuzendaria, berriz, Joseph Franconi Lee da.
EUSKADIKO ORKESTRAK ETA DONOSTIAKO ORFEOIAK HAITIREN ALDEKO KONTZERTU BAT ESKAINIKO DUTE

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitin gertatuko lurrikararen ondorioz kalteturikoen aldeko kontzertu bat eskainiko dute otsailaren 27an, arratsaldeko 20.00etan Donostiako Kursaal Auditorioan.
Orkestrak eta Orfeoiak G. Verdiren Messa da Requiem interpretatuko dute Andrés Orozco-Estrada Orkestrako zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Adam Horvath baxuarekin batera.
Kontzertu honetarako sarrerak 45 eta 25 eurotako prezioa dute eta otsailaren 5etik daude salgai Kursaaleko leihatilan (Kursaal Fundazioaren emanaldi-egunetan) eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webgunean.
Sarreren salmentaren bidez bildutako dirua GKE bati zuzenduko zaio, honek Haitira helaraz dezan.
Kontzertua
Otsailak 27 larunbata: Kursaal Auditorioa, Donostia. 20.00etan
Egitaraua
Giuseppe Verdi (1813-1901): Messa da Requiem [84']
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Esther Lee, sopranoa
Iris Vermillion, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenorea
Adam Horvath, baxua
Donostiako Orfeoia (Zuz. José Antonio Sainz Alfaro)
ORKESTRAKO ORKESTRAKO ZUZENDARI OROKORRA DEN IÑIGO ALBERDIK HITZALDI BAT ESKAINI DU "FÓRUM EUROPA.TRIBUNA EUSKADI"

Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusia den Iñigo Alberdik hitzaldi bat eskaini du gaur goizean Fórum Europa. Tribuna Euskadiren baitan, Bilboko Ercilla Hotelean. Nueva Economía Fórum-ek antolatutako bilkura honetan, Iñigo Alberdik Orkestraren errealizatearen alor ezberdinen berri eman du.
Petronor, BBK eta Orange entrepresek babestutako hitzaldi honek euskal politika, ekonomia eta kulturaren munduko orkezkari ugari bildu.
AURKEZTU BERRI DA GASTEIZKO "MUSIKA FAMILIAN" ZIKLOA

Komunikabideen aurrean aurkeztu da Euskadiko orkestrak Gasteizen Udalarekin lankidetzan antolatzen duen Musika Familian zikloaren denboraldi berria. Udaletxean ospatu den prentsaurrekoan Orkestrako zuzendari nagusia, Iñigo Alberdi, Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea den Mikel Cañada eta, Gasteziko Udalaren ordezkari, Hezkuntza zinegotzia, Isabel Martínez eta Antzokien Udal Sareko zuzendari den Marta Monfort aritu dira.
Kontzertu-denboraldia lau ikuskizunek osatzen dute eta lehenbizikoa, "Aire, hodi eta tubak" izenburupean haize-metalen familiako instrumentu hau ezagutzera ematea helburu harturik diseinatutakoa, urtarrilaren 30ean ospatu zen jada. Programazioa honako emanaldi hauek osotzen dute: "Kutxa misteriotsua" haurtxoentzako kontzertua, otsailaren 28 igandean (bi ekitaldi); "Haydn, bizitza oso bat", martxoaren 26 ostiralean iritsiko da Principal Antzokira; eta, azkenik, "Astindu gorputza EOSekin" musika eta dantz uztartzen dituen ikuskizuna maiatzaren 14 ostiralean izango da.
Urtarrilaren 19an ziklo honetarako sarrerak salgai jarri zirenetik, hauen %65a saldu da eta, aurreko denborladietan bezala, kontzertuen aurretik izango diren Sentsibilizazio Tailerretarako plazak agortu egin dira.
