FRANK PETER ZIMMERMANN BIOLINJOLEA EUSKADIKO ORKESTRAREN DENBORALDIAN IZANGO DA BERRIRO ERE

Euskadiko Orkestrak ostegunean, hilak 4, eta ostiralean, martxoak 5, ospatuko ditu bere 2009/2010 Abonu Denboraldiko zazpigarren programako kontzertuak. Denboraldi honetako ekuatorean, Frank Peter Zimmermann biolinjole arituko da Orkestrarekin batera, Lawrence Renes holandarraren zuzendaritzapean, Yakov Kreizberg ordezkatzen duena. "Deskubritzeke" izenburupean, kontzertu hauetako programa Shostakovitchen 9. eta 15. Sinfoniak, Orkestrak orain bere errepertoriora gehitzen dituenak, eta piano eta orkestrako Dvorak-en kontzertuak osatzen dute.
1970ean jaioa, Lawrence Renes zuzendaria 1995ean gailendu zen nazioarte mailan, Royal Concertgebouw orkestra zuzentzen Riccardo Chailly ordezkatu zuenean. Ordutik europar orkestra entzutetsuenak zuzendu ditu, esaterako WDR Sinfonieorchester, Berlingo Deutsches Sinfonie-Orchester, La Verdi, Espainiako Orkestra Nazionala eta Gotemburgoko Sinfonikoa eta Danimarkako Orkestra Nazionala. Estatu Batuetan, Los Angeleseko Filarmonikoa Hollywood Bowlean, Minnesotako Orkestra eta Settle, Houston, Detroit, Indianapolis eta St Louis, eta Aspen Music Festival delakoan aritu da. Estreinalko aldiz zuzenduko du Euskadiko Orkestra.
Frank Peter Zimmemann biolinjolea, berriz, Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldiko entzulegoaren ezaguna da jada, aurretik aritua baita Orkestrarekin, harrera bikaina izan duelarik. Oraingoan, Dvoraken Biolin eta orkestrako kontzertu ezohikoa interpretatuko du. Frank Peter Zimmermannen azken emanaldien artean, aipagarriak dira Berlingo Orkestra Filarmonikoa eta Bernard Haitink, Bostongo Sinfonikoa Markus Stenzekin, Europako Ganbera Okrestra Haitinkekin (Lucernako Jaialdia), Chicagoko Orkestra Sinfonikoa eta Pierre Boulezekin, New Yorkeko Carnegie Hallen kontzertua barne, Londresko Sinfonikoa Daniel Hardingekin, Philharmonia eta Christoph von Dohnanyi, Dresdengo Staatskapelle eta Fabio Luisi eta Vienako Filarmonikoa eta Simon Rattlekin eskainitako kontzertuak.
Kontzertu hauetako egitaraua osotzeko, Orkestrak lehenbiziko aldiz interpretatuko dituen Shostakovitchen 9. eta 15. Sinfoniak izango dira entzungai. Kontzertua irekiko duen 9. Sinfonia errusiar musikagilearen obrarik ezezagunetariko bat dugu, Egitarauari Oharren egile den Juan Manuel Vianaren esanetan, "bere egitura ezohikoari eta bere izaera arinagoa" dela eta, behar bada. 15. Sinfonia, aldiz, bere azken sinfonia da eta askorentzat baita hermetikoena ere.
Kontzertuak
Martxoak 4 eta 5: Kursaal Auditorioa. Donostia-San Sebastián. 20:00etan
Egitaraua
Dmitri Shostakovitch (1906-1975): 9. Sinfonia mi bemol maiorrean, opus 70* [27']
Antonin Dvorak (1841-1904): Biolin eta orkestrarako kontzertua la minorrean, opus 53 [32']
Dmitri Shostakovitch (1906-1975): 15. Sinfonia la maiorrean, opus 141* [42']
*Lehenbiziko aldiz interpretaturiko obra
Lawrence Renes, zuzendaria
Frank Peter Zimmermann, biolina
Informazio gehiago
Esku-egitarauaEUSKADIKO ORKESTRA EUSKADIKO KUTXAREN 50 URTEEN OSPAKIZUN KONTZERTUAN ARITUKO DA

Euskal gizartean irmoki funtsatua, Euskadiko Orkestra arlo ezberdinetako erakundeekin lankidetzan aritzeaz gain, hauen ospakizunetan ere aritzen da, esaterako Eusko Legebiltzarraren 25. urteurrena, Kursaal Elkargunearen 10. urteurrena edo Argia aldizkariaren 90. urteurrena. Testuinguru honetan, Orkestra Euskadiko Kutxaren 50. urteurrena ospatzeko antolatutako kontzertuan arituko da gaur ostirala, hilak 26, arratsaldeko 20etan Donostiako Kursaal Auditorioan. Iker Sánchezen zuzendaritzapean, Orkestrarekin batera, Kepa Junkera eta Eliseo Parra, Ginesa Ortega, Lidia Pujol eta Xabier Díez.
50. Urteurren honen baitan, Euskadiko Orkestrak, Andrés Orozco-Estrada bere zuzendari titularraren zuzendaritzapean, "Ospakizun Sinfonikoa" izenbura duen DK grabatu du. Honetan Juan Crisóstomo de Arriagaren Symphonie à Grand Orchestre eta Beethovenen 5. Sinfonia, "Patuarena", biltzen dira.
HARPAREN INGURUKO PROGRAMA IZANGO DA LARUNBATEKO MATINÉEAREN FUNTSA

Larunbat honetan otsailak 27 goizeko 11etan, Orkestraren Miramongo egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren emanaldi berri bat izango da, oraingoan harpa protagonista dela. "Raveldik hasi eta Debussyraino" izenburupean, Debussyren Flauta, biola eta harparako sonata eta Ravelen "Sarrera eta allegroa" delako harpa, flauta, klarinete eta hari-laukoterako septetoa izango dira entzungai. Musikari gazte baina eskarmentudunek osatutako taldea (gehientsuenak Euskadiko Orkestrako kideak dira) izango da larunbat goizean Miramonera hurbiltzen den entzulegoari partitura interesgarri hauek aurkeztuko dizkiena.
Matinée honetan arituko dira Bleuenn Le Friec harpajole frantziarra, Espainiako gazte Orkestrako eta Gustav Mahler Jugend Orchester delakoaren kidea; Boris Grelier flauta-jolea, Parisko Orkestrako, Tolosako Capitole Orkestrako edo OBCren lankide dena; Sara Zufiaurre, Euskadiko Orkestrako klarinete-jolea; Cristina Lixandru eta Ortzi Oihartzabal biolinjoleak, Orkestraren lankidea bata eta kidea bestea; Delphine Dupuy, EOSeko biola bakarlaria eta, amaitzeko, Gabriel Mesado, EOSeko biolontxelo bakarlaria.
MIRAMONGO MATINÉEAK. "Raveldik hasi eta Debussyraino"
Larunbata, otsailak 27, 11.00etan. Orkestraren Egoitza Miramonen
"MUSIKA FAMILIAN" ZIKLOA: LARUNBAT HONETAN "BAZEN BEHIN PERKUSIOA" KONTZERTUA OSPATUKO DA DONOSTIAN

Larunbata 27an, arratsaldeko 18etan, Kursaaleko Ganbera Aretoan, Donostian Euskadiko Orkestrak Kursaal Fundazioarekin koprodukzioan antolatutako Musika Familian zikloaren hirugarren emanaldia izango da. "Bazen behin perkusioa" izenburu harturik, PerKu-Va taldeak perkusioa haurtxo eta gazteen artean zabaltzeko diseinatutako proiektu pedagogikoa aurkeztuko du. PerKu-Va taldea elkarren artean lagunak diren Murtzia eta Valentziako bost perkusio irakaslek osatzen dute. Duela urte batzuk beren ideia eta ezagupenak partekatzea erabaki zuten hauek, egungo gizartearen musika eta kultura garapena bultzatzeko eta indartzeko proiektu musikal apartak sortzea helburu harturik. Ordutik, zenbait proiektu garatu dituzte, esaterako "Percufonies", "Percu-Pop" edo "Ibèrics".
Testuinguru horretan sortu da "Behin bazen perkusioa", gaztetxoenak soinuzko unibertso horretara hurbiltzeko asmoz. Zenbait instrumentu musikaren aldi ezberdinekin identifikatu izan dira: Errenazimentua biola eta lauteekin, Barrokoa organoarekin, Aro Klasikoa harizko laukotearekin, Erromantizismoa pianoarekin, etab. Hala, badirudi gure garaia perkusioaren aro bilakatzen ari dela. Oso urte gutxiren buruan perkusioak gaur egungo musikan pisu handia izatea lortu du. Kontzertua Iñaki Telleriak aurkeztuko du. Perkusiojole polifazetiko honek "De aire, tubos y tubas" ere aurkeztu zuen joan zen azaroan ziklo honen baitan eta, gainera, "Bazen behin perkusioa" ikuskizunaren sortzaile eta gidoigile den Manel Ramadaren ikasle ohia da. Kontzertu honen aurretik Sentsibilizazio Tailer bat ospatuko da, 16.45etan Kursaaleko Ganbera Aretoan bertan.
Kontzertu honekin ahalik eta gehien gozatzeko gutxieneko adin egokiena 4 urtetik aurrera da. Dena den, gure ateak beti daude zabalik 0 eta 90 urte bitarteko gazteentzat.
MUSIKA FAMILIAN. "Bazen behin perkusioa"
Ideia eta gidoia: Manel Ramada
Eszena-zuzendaritza: Xema Palanca
Atrezzoa eta tresneria: Enric Juezas
Interpreteak: PERKU-VA. Toni Flores, Sergio Izquierdo, Alberto Marquina, Manel Ramada, Roberto Soria
Aurkezpena: Iñaki Telleria
Hizkuntza: elebiduna
Euskadiko Orkestra kide duen Eskola-haurrentzako Kontzertu Antolatzaileen Sarea (ROCE) sortu berri da

Otsailak 19 ostiralean Iruñeako Baluarte Auditorioan sinatu zen elkarte berri honen konstituzio-akta. Euskadiko Orkestrarekin batera, elkarteko kide dira Nafarroako Gobernua, L'Auditori eta Orquestra Ciutat de Barcelona y Nacional de Catalunya, Granada para la Música partzuergoa eta Gijóngo Udala.
Ekimen hau oso ongi hartu du beste hainbat erakundek ere, horien artean Teatro Real-ek edo Ciudad de Granada orkestrak. Gainera musikaren beste alorretako estatu mailako zein nazioarteko elkarte ezberdinak honi gehituko zaizkiola aurre ikusi da, esaterako Aintzinako Musikaren Europar Sarea (REMA) edo Musika Klasikoko Espainiar Jaialdien Elkartea (FesClásica).
Izenpetze ekitaldian esku hartu dute, Euskadiko Orkestraren ordezkari zuzendari nagusi den Iñigo Alberdi eta Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentuaren koordinatzailea; Nafarroako Gobernuaren ordezkari eta ekitaldiaren anfitrioi Kultura eta Turismo sailburua den Juan Ramón Corpas eta Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano; L'Auditori eta Orquestra Ciutat de Barcelona i Nacional de Catalunya delakoaren ordezkari gisa, honen zuzendari nagusi Joan Oller i Cuartero eta Assumpció Malagarriga; Granada para la Música partzuergoaren izenean, proiektu pedagogikoaren zuzendari Carmen Huete; eta, azkenik, Gijóngo Udalaren ordezkari gisa, Udal Kultur Fundazioko Hezkuntza Departamentuko arduraduna den Manuel González.
“KUTXA MISTERIOTSUA” da larunbat honetarako programaturiko haurtxoentzako kontzertuaren izenburua

Aurreko denboraldian "Musika Familian" zikloaren barnean antolatutako haurtxo txikientzako lehenbiziko kontzertuak izandako arrakastaren ondoren, 0tik 4 urte bitarteko haurrei beren espazioa eman zaie edizio honetan ere. Honela, Tik, Tak, Tok ikuskizunaren ildotik, larunbat honetan, hilak 20, Orkestraren Miramongo egoitzan ospatuko den kontzertu honek zenbait musika instrumentuen soinuak ezagutaraztea izango du helburu, hari-laukotea osatzen duten instrumentuei harreta berezia eskainiz. Haurtxoen parte-hartzea halaber oso garrantzizkoa izango da.
Haurtxoentzat antolatzen diren kontzertuak jarduera berri samarra dira hezkuntza-arloko kontzertuen barruan, eta kontzertuaren egintzaren eta musikarien eta entzuleen arteko harremanaren beste ikuspuntu bat aditzera ematen dute.
Mikel Cañada, Orkestraren hezkuntza Departamentuko koordinatzaileak idatziriko gidoia oinarri harturik, kontzertua Belen Otxotorenak aurkeztuko du. Antzezle nafar honek eskarmentu handia du haurrentzako kontzertuen arloan. Musikari dagokionez, Ortzi Oihartzabal eta Nanako Imai biolinjoleek, Arkaitz Martínez biolinjoleak eta Jon Larraz biolontxelojoleak osatutako hari-laukotea arituko da. Haurtxoek garai guztietako konpositore handien obrak ezagutzeko aukera izango dute, egitaraua Mozart, Brahms, Tchaikovsky, Piazzolla eta Arriagaren lanek osatuko baitute.
Proposatzen dugun jarduerak 40 minutuko iraupena izango du gutxi gora-behera eta 0 eta 3/4 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago, beti ere gutxienez heldu batekin etorri beharko dutelarik. Gehienez 40 haurrentzako lekua egongo da, guraso, lagun edo tutoreez gain (90 pertsona guztira). Kontzertu honetarako sarrerak joan zen urtarrilean salgai jarri eta berehala agortu ziren.
"Kutxa misteriotsua"
Donostia-San Sebastián
Data: 2010eko otsailaren 20a
Ordua: 11:00 eta 12:30etan
Tokia: EOSen egoitza Miramonen
Hizkuntza/Idioma: elebiduna
FITXA ARTISTIKOA
InterpreteaK: Ortzi Oihartzabal, Nanako Imai, Arkaitz Martínez, Jon Larraz
Gidoia: Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea
Aurkezpena: Belen Otxotorena
EUSKADIKO ORKESTRAK ETA DONOSTIAKO ORFEOIAK HAITIREN ALDEKO KONTZERTUA AURKEZTEN DUTE

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitiren alde otsailaren 27 larunbatean eskainiko duten kontzertua aurkeztu dute. Iñigo Alberdi, Orkestrako zuzendari nagusiak, José Mª Echarri Donostiako Orfeoiaren presidenteak eta Mario Telenti Orkestrako musikariak kontzertu honen inguruko xehetasunen berri eman dute Kursaalean.
Bi erakundeek ekimen solidario honetan bat egin eta G. Verdiren Messa da Requiem interpretatuko dute, Andrés Orozco-Estrada Orkestrako zuzendari titularraren zuzendaritzapean eta Esther Lee sopranoa, Iris Vermillion mezzosopranoa, Aquiles Machado tenorea eta Adam Horvath baxuarekin batera. Guztiak modu desinteresatuan arituko dira hondamendiak eragindako kaltetuekin elkartasunez.
Kontzertu honetarako sarrerek 45 eta 25 eurotako prezioa dute eta ostiralaren 5etik daude salgai Kursaaleko leihatilan (Kursaal Fundazioaren emanaldi-egunetan) eta Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webgunean.
Sarreren salmentaren bidez bildutako diru guztia gurutze Gorriari zuzenduko zaio eta hau izango da kopuru hori Haitíra helarazteaz arduratuko den GKEa. Lurrikara gertatu zenetik, Gurutze Gorriaren eta Ilargi-erdi Gorriaren 400 kide mugitu dira zonalde hartara. Haitiar Gurutze Gorriko boluntarioak operazioaren lehenbiziko lerroan daude eta egunean 24 ordutan egiten dute lan, askok galera pertsonalak jasan dituzten arren. Gaur arte, Gurutze Gorriak eta Ilargi-erdi Gorriak igorritako 540 tona laguntza iritsi dira airez Puerto Príncipeko aireportura eta, lurrez, Santo Domingo, Puerto Ricoko hiriburutik. Gurutze Gorriak eta Ilargi-erdi Gorriak beren aurretiko larrialdi-deialdian 105 milioi franko suitzar eskatu dituzte sorospen-lanak ordaintzeko.
Kontzertua
Otsailak 27: Kursaal Auditorioa, Donostia. 20.00etan
Egitaraua
Giuseppe Verdi (1813-1901): Messa da Requiem [84']
Andrés Orozco-Estrada, zuzendaria
Esther Lee, sopranoa
Iris Vermillion, mezzosopranoa
Aquiles Machado, tenorea
Adam Horvath, baxua
Donostiako Orfeoia (Zuz. José Antonio Sainz Alfaro)
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
HAITIREN ALDEKO KONTZERTUAREN AURKEZPENA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Donostiako Orfeoiak Haitiren alde hurrengo otsailaren 27an, larunbata, arratsaldeko 20:00etan Donostiako Kursaal Auditorioan eskainiko duten kontzertua aurkeztuko dute.
Kontzertu honetarako sarreren salmentaren bidez bildutako diru guztia GKE bati zuzenduko zaio, honek zenbatekoa Haitin gertatutako lurrikararen kaltetuei helaraz dezan. Kontzertu solidario honen aurkezpena izango da:
Ostirala, otsailaren 12an
10:00etan
Kursaaleko bulegoetako Bilera Aretoan
Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusiak, Iñigo Alberdik, Orkestrako musikaria den Mario Telentik eta Donostiako Orfeoiaren presidenteak, José María Echarrik, kontzertu honen xehetasun guztiak ezagutzera emango dituzte, eta baita sarreren salmentaren bidez lortutako zenbatekoa emango zaion GKEaren izena ere.
Bertan izango zaituztegulakoan eta ekimen solidario honi ahalik eta oihartzun zabalena emango diozuelakoan.
Informazio gehiago
DeialdiaEUSKADIKO ORKESTRAKO OBOE-TALDEAK INSTRUMENTU HONEN ALDAERA GUZTIAK AURKEZTUKO DITU MIRAMONGO MATINÉEAN

Larunbata honetan, otsailak 13, Euskadiko Orkestraren egoitzak Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiko bederatzigarren emanaldia hartuko du. Aurrekoan ziklo honen eskaintza Euskadiko Orkestraren kontzertu bat izan bazen, oraingoan, ezaguerak sakontzeko espazio bilakaturik, oboearen musikazko aukera aparten katalogo zabala eskainiko digu.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko oboe-taldea osatzen duten Javier Lecumberri, Hervé Michaud, Rafael Alonso eta Pascal Laffont musikariek diseinatutako kontzertu honetan, oboe garaikidearen sonoritateaz gozatzeaz gain, honen familiako instrumentu guztien ezaugarriak ezagutzeko aukera ere izango dugu, hau da, musette, oboe d'amor, adar ingelesa eta oboe baritonoaren ezaugarri oro. Oso urriak dira instrumentu-familia hau bere osotasunean esezenaratzen direneko aldiak, izan ere oso gutxi baitira oboe baritonorako idatzitako lanak eta are gutxiago musette-a behar duten partiturak. Gainera, instrumentu hauek ez dira eskuratzen errazak. Larunbateko hau aukera ederra dugu, beraz, musikazko bitxikeria hauek ezagutzeko.
Dantza izango da Matinée honetako ardatza. Egitaraua osatzeko aro barrokoko dantzatan pooinarrituriko obren moldaketak hartu dira oinarri. Instrumentuak modu ezberdinetan taldekatu dira, honela sonoritate ezohikoak sorraraziz.
Händel, Schiedt edo Purcellen obren ostean, emanaldia osotzeko horiengandik denboran oso urrun geratzen den Bailables partitura izango da entzungai. Honen egilea den Leonard Salcedo (1921-2000), britainiar konpositoreen artetik espainiarrenatzat jo izan da. Partitura hau idatzia izan zeneko jatorrizko instrumentu-taldeak interpretatuko du, hau da, oboe/musette, oboe d'amor, adar ingelesak eta oboe baritonoak osatutako taldeak.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
Oboe guztiak
Greorg Friedrich Händel (1685-1759)
The Royal Water Music (selección)
Samuel Scheidt (1587-1653)
Canzon Cornetto para cuatro cornos ingleses
Dos Airs para dos Musettes (Anónimo)
Henry Purcell (1659-1695)
Sueño de una noche de verano (selección)
Leonard Salcedo (1921-2000)
Bailables, opus 127 para oboe/musette, oboe de amor, corno inglés y oboe barítono
Euskadiko Orkestrako Oboe Taldea
Hervé Michaud, Javier Lecumberri, Pascal Laffont, Rafael Alonso
musette, oboe, oboe d'amor, adar ingelesa eta oboe baritonoa
EUSKADIKO ORKESTRAK BAT EGITEN DU DONOSTIA 2016 HAUTAGAITZAREKIN

Euskadiko Orkestrako zuzendari nagusi den Iñigo Alberdik eta Donostiako alkate Odón Elorzak Orkestrak Donostia 2016 urtean Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzarekin bat egiten dueneko hitzarmena izenpetu dute. Lankidetza-akordio honen baitan, Orkestrak Donostiako hiritarrei irekitako doako kontzertu bat eskainiko du aurten.
2016ko hautagaitzarekin bategite honek Orkestrak Donostiako bizitza kulturalaren sustapenarenganako duen konpromezuari erantzuten dio. Izan ere, bertan bere egoitza ofiziala izateaz gain, Orkestrak lau kontzertu ziklo eskaintzen ditu Donostian: Abonu-Denboraldia, Miramongo Matinéeak deritzon ganbera-musika zikloa eta entzulego gazteenari zuzenduriko Musika Familian zikloa eta Eskola-haurrentzako kontzertuen ziklo berria. Honetaz gain, Euskadiko Orkestra hiriko kultur-erakunde ezberdinekin lankidetza estuan aritu ohi da, esaterako Musika Hamabostaldia, Kursaal Fundazioa edo Donostiako Orfeoia.
Izenpetu berri den hitzarmen honen bidez, Euskadiko Orkestrak eta Donostiako Udalak Hautagaitzaren hedapen eta sustapenerako eta Donostia 2016 proiekturako beharrezkoa den neurrian musika zein kultura-arloan aholkularitzan elkarlanean aritzeko konpromezua hartu dute. Horren harira, Donostia 2016 hautagaitzaren alde, Orkestrak hiritarrei irekitako doako kontzertu bat eskainiko du aurten, data eta tokia oraindik zehazteke daudelarik.
