"HAYDN... BIZITZA OSO BAT" MUSIKA FAMILIAN ZIKLOAN

Aste honetan zehar Gipuzkoa eta Bizkaiako ikastetxeetatik etorritako 1750 haurrek gozatu ostean, "Haydn... bizitza oso bat" familiarteko entzulegoari zabaltzen zaio orain Musika Familian zikloaren eskutik. Ostiralean, hilak 26, Gasteizko Principal Antzokian izango da eta larunbatean Orkestraren Miramongo egoitzan, Donostian.Honetan, musikak izan zuen klasizismoaren arloari errepasoa emango zaio, Joseph Haydn konpositorearen bizitza luzea (1732-1809) oinarritzat hartuz.
Kontzertua dramatizatutako azalpenek osotuko dute, azalpen horiek Gasteizko ORTZAI Antzerki Taldearen esku izango direlarik. Aktoreek Joseph Haydnen bizitzaren aro ezberdinak antzeztuko dituzte; bizitza horrek halaber kontzertuaren protagonista izango diren Mozartekin adiskidetasun sendoa eta Beethoven gaztearen aholkulari izatea ahalbidetu zion Haydni. Errepertorioa Haydn, Mozart eta Beethovenen obrek osatuko dute. Mikel Cañada, Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuko koordinatzailearen gidoia oinarri hartzen duen ikuskizun honetan Euskadiko Orkestra, orkestra-klasikoaren formatuan Iker Sánchez zuzendari irundarraren zuzendaritzapean arituko dena, Natalia González pianojolea, Fermín Villanueva biolontxelojolea eta aipatutako Ortzai Antzerki Eskolako Laborategiko antzezleak arituko dira.
Ikuskizuna ospatu aurretik "Sentsibilizazio Tailer" bat izango da, haurrak gero entzun eta ikusiko dutenaren edukira hurbiltzeko, entzumena, kantua eta mugimendua landuz. Tailer honetarako ez da prestakuntza berezirik behar eta doan eskaintzen da ondorengo kontzerturako sarrera duen ororentzat, plaza-kopurua mugatua denez izen ematea beharrezkoa bada ere.
IRUÑEAKO ORFEOIAREN ESKOLANIA MIRAMONGO MATINEETAN

Larunbata honetan, martxoak 27an, Orkestraren egoitzan abesbatza-kontzertu bat hartuko du berean Miramongo Matinéen baitan. Ganbera musikaz gain, abesbatzarako musika ziklo honen ardatzetako bat da. Aurreko edizioetan Bilboko Koral Elkartea, Capilla Peñaflorida, Kea Ahots Taldea, Iruñeako Ganbera Korala, Vocalia Taldea edo Orfeoi Txiki izan dira Miramonen.
Iruñeako Orfeoiaren Eskolania hamaika eta hamasei urte bitarteko hirurogei ikaslek osatzen dute eta Juan Gainza da zuzendaria. Eskolania berezko nortasuna duen abesbatza bilakatu da, ez bakarrik Iruñeko Orfeoiko abeslari-harrobi moduan, baizik eta errepertorio sinfoniko-koral batekin egunetik egunera zailtasun handiagoko proiektutan sartuz. Eskolaniaren azken proiektuen artean aipatzekoak dira "The Snowman" filmaren soinu bandari ahotsa jarri izana, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren laguntzarekin; Hans Krásaren "Brundibár" opera Iruñeko Baluarten, Bilboko Arriaga Antzokian, Oviedoko Filarmonika Antzokian eta Leganesko Carlos III Unibertsitatean, kritika bikaina nahiz entzuleriaren harrera beroa jaso zituelarik; halaber, La Bohème interpretatu du, Iruñeako Baluarte auditorioan, Miguel Ángel Gómez Martínezen zuzendaritzapean eta bakarlari talde paregabearekin, Ainhoa Arteta edo José Luis Duval barne. Aurretik aritua da Eskolania Orkestraren Abonu-Denboraldian, Oleg Caetaniren zuzendaritzapean, Mahlerren Hirugarren Sinfonia interpretatu zuelarik Bilboko Euskalduna Jauregian, Donostiako Kursaalean, Iruñeako Baluarten eta Gasteizko Principal Antzokian.
Matinée honetan Eskolaniak aurkeztuko duen egitaraua bi zatitan banatzen da. Hasierako atala musika erlijiosoak osatuko du, Bob Chilcott, Francisco Ibáñez eta Xavier Sarasolaren obrak interpretatuko dituztelarik. Bigarren atala, berriz, musika profanoari eskainiko zaio, Aita Donostia, Javier Busto, Iñigo Casalí, Eduardo Serrano edo José Antonio Rincónen partiturak eta Leonard Cohenen lan baten moldaketa ere entzungai izango direlarik. Kontzertu honetan Diana Yerro Landajok pianojoleak lagunduko du Eskolania. Iruñeako Orfeoiaren pianojole titularra izateaz gain, Diana Yerro Haur Abesbatzako eta Eskolaniako haurren Musika-Hizkuntza eta Piano irakaslea da.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
I
- Bob Chilcott: A little Jazz Mass
- Francisco Ibáñez: Ave María
- Xavier Sarasola: Pater Noster
II
- Aita Donostia: Argizariak zelütik
- Javier Busto: Maritxu nora zoaz
- Javier Busto: Zai itxoiten
- Iñigo Casalí: Arbolé, arbolé
- Dona, dona (arr. Carl - Bertil Agnestig)
- Eduardo Serrano (arr. Vivian Tabbus): Negrito trasnochador
- José Antonio Rincón (adapt. José Manuel Hernández): Bullerengue
- Leonard Cohen(arr. Jonathan Wikeley): Alelujah
- Aizu Bandai San (arr. Hiroshi Ishimaru)
IRUÑEAKO ORFEOIAREN ESKOLANIA
Juan Gainza Berro, zuzendaria
Diana Yerro Landajo, pianoa
"Haydn... bizitza oso bat" ikuskizuna "Eskola-haurrentzako Kontzertuak" eta "Musika Familian" zikloetan

Musika Gelaren programazioaren barnean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hezkuntza-jarduera berri bat jarri du abian denboraldi honetan: Eskola-haurrentzako kontzertuak. Ekintza hau musikaren arloan hezkuntza-tresna garrantzitsua da eta berau egoki garatzeko ezinbestekoa da gaia aurretik lantzea. Ikuskizunean jorratuko diren edukiak ikastetxeetan landu ahal izateko aurretiaz irakasleei zuzenduriko tailer bat burutu zen Orkestraren egoitzan eta ondoren ikasgelatan Orkestraren Hezkuntza Departamentuak espresuki sorturiko material pedagogikoak erabili dituzte ikasleek. Gaurko kontzertua jardueraren azken urratsa da, beraz.
Lehenbiziko esperientzia honetan aurkeztuko den ikuskizuna "Haydn... bizitza oso bat" dugu, Lehen Hezkuntzaren hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat diseinatutako kontzertua. Honetan, musikak izan zuen klasizismoaren arloari errepasoa emango zaio, Joseph Haydn konpositorearen bizitza luzea (1732-1809) oinarritzat hartuz.
Kontzertua dramatizatutako azalpenek osotuko dute, azalpen horiek ORTZAI antzerki taldearen esku izango direlarik. Aktoreek Joseph Haydnen bizitzaren aro ezberdinak antzeztuko dituzte; bizitza horrek halaber kontzertuaren protagonista izango diren Mozartekin adiskidetasun sendoa eta Beethoven gaztearen aholkulari izatea ahalbidetu zion Haydni. Errepertorioa Haydn, Mozart eta Beethovenen obrek osatuko dute. Mikel Cañada, Euskadiko Orkestrako Hezkuntza Departamentuko koordinatzailearen gidoia oinarri hartzen duen ikuskizun honetan Euskadiko Orkestra, orkestra-klasikoaren formatuan Iker Sánchez zuzendari irundarraren zuzendaritzapean arituko dena, Natalia González pianojolea, Fermín Villanueva biolontxelojolea eta Gasteizko Ortzai Antzerki Eskolako Laborategiko antzezleak arituko dira.
Donostiako udaleko Hezkuntza atalarekin lankidetzan burutu den ekintza honen estreinako edizio honetan Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxetako 1750 haurrek esku hartuko dute guztira: Bilbo, Donostia, Errenteria, Beasain, Ordizia, Zizurkil, Altzo, Mutriku, Ataun, Andoain, Urretxu, Zumarraga eta Adunako haurrak etorriko dira gurera.
"Haydn... bizitza oso bat" ikuskizuna bera familiarteko entzulegoari irekiko zaio Orkestraren "Musika Familian" zikloaren baitan. Honela, martxoak 26 ostiralean Gasteizko Principal Antzokian izango da 19.00etan eta hilak 27 larunbatean, berriz, Donostian, Orkestrak Miramonen duen egoitzan 18.00etan. Kontzertu hauetarako sarrerak ohiko bideak erabiliz eros daitezke.
Ikuskizuna ospatu aurretik "Sentsibilizazio Tailer" bana izango da, haurrak gero entzun eta ikusiko dutenaren edukira hurbiltzeko, entzumena, kantua eta mugimendua landuz. Tailer hauetarako ez da prestakuntza berezirik behar eta doan eskaintzen dira ondorengo kontzerturako sarrera duen ororentzat, plaza-kopurua mugatua denez izen ematea beharrezkoa bada ere.
Egitaraua
1- HAYDN, Joseph: Sinfonía nº 104. Re Mayor, Londres: I.- Adagio - Allegro
2- HAYDN, Joseph: Sinfonía nº 101, Re Mayor, El reloj: II.- Andante
3- HAYDN, Joseph: Sinfonía nº 94, Sol Mayor, Sorpresa. II.- Andante
4- HAYDN, Joseph: Concierto para violoncello y orquesta nº 1., HOB VIIb, Do Mayor: III. Finale: Allegro molto
5- MOZART, Wolfgang Amadeus: Pequeña Música nocturna, KV 525: I.- Allegro
6- BEETHOVEN, Ludwig Van: Sonata para piano nº 23., op 57, Fa menor, Appassionata, (fragmento)
7- BEETHOVEN, Ludwig Van: Concierto para piano y orquesta nº, 2., op 19, Si bemol Mayor: II.- Adagio
8- HAYDN, Joseph: Sinfonía nº 45, en Fa sostenido menor, Los Adioses: I.- Allegro assai, IV.- Finale: Presto - Adagio
Fitxa artistikoa
• Interpreteak: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, orkestra klasikoa. Natalia González (pianoa), Fermín Villanueva (biolontxeloa)
• Zuzendaria: Iker Sánchez
• Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Hezkuntza Departamentua
• Antzerki-taldea: Laboratorio de teatro Ortzai Antzerki Eskola (Teresa Ibáñez, Iker Ortiz de Zarate, Álvaro Salazar de Guréndez, Adrián González Rabanal)
Eskola-Haurrentzako kontzertuak
Martxoaren 23, 24 eta 25
Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioa, Miramon Pasealekua, 124. Donostia
Hizkuntza: elebiduna
10.00etan eta 12.00etan
"Musika Familian"
Martxoak 26: Principal Antzokia, Gasteiz. 19.00etan. Sentsibilizazio Tailerra, 17.45etan
Sarreren salmenta: Principal Antzokiko leihatilan (945 16 10 45), Servital postontzi automatizatuetan eta www.vitoria-gasteiz.org eta www.cajavital.es webguneetan.
Sentsibilizazio Tailerrean izen emateko: Principal Antzokiko leihatilara deitu behar da (945 16 10 45).
Martxoak 27: Orkestraren Egoitza Miramonen, Donostia. Sentsibilizazio Tailerra, 16.45etan.
Sarreren salmenta: Telekutxa (943 001 200), Servikutxa eta www.kutxa.net eta kontzertuaren egunean EOSen Egoitzako leihatilan.
Sentsibilizazio Tailerrean izena emateko: Orkestraren Bulegoetara deitu behar da, 943 01 32 32 telefonora.
Eskola-Haurrentzako kontzertuak: "Haydn...bizitza oso bat" kontzerturako deialdia, martxoaren 24an

Lehen Hezkuntzako Hirugarren zikloko eta DBHko Lehen Zikloko ehunka haurrek disfrutatuko dute kontzertu honetaz, gaurtik, martxoak 23, ostegunera arte, martxoak 25.
Halaber, kontzertu hau hurrengo larunbatean, martxoak 27, arratsaldeko 18:00etan ospatuko da berriro ere publiko guztiarentzat, Kontzertuak Familian ziklo barnean.
"Haydn...bizitza oso bat" kontzertua komunikabideentzat irekiko da:
Bihar, asteazkena, martxoak 24, goizeko 10:00etan Orkestraren egoitzan
(Miramon Pasealekua, 124).
Bertan izango zaituztegulakoan eta ekimen honi ahalik eta oihartzun zabalena emango diozuelakoan.
Informazio gehiago
DeialdiaGUZTIA PREST ORKESTRAREN ESTREINAKO ESKOLA-HAURRENTZAKO KONTZERTUAK OSPATZEKO

Musika Gelaren programazioaren barnean, Euskadiko Orkestrak hezkuntza-jarduera berri bat jarri du abian denboraldi honetan: Eskola-haurrentzako kontzertuak. Lehenbiziko esperientzia honetarako, "Haydn... bizitza oso bat" Lehen Hezkuntzaren hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat diseinatutako kontzertua dugu. Honetan, musikak izan zuen klasizismoaren arloari errepasoa emango zaio, Joseph Haydn konpositorearen bizitza luzea (1732-1809) oinarritzat hartuz.
Kontzertua dramatizatutako azalpenek osotuko dute, azalpen horiek ORTZAI antzerki taldearen esku izango direlarik. Aktoreek Joseph Haydnen bizitzaren aro ezberdinak antzeztuko dituzte; bizitza horrek halaber kontzertuaren protagonista izango diren Mozartekin adikidetasun sendoa eta Beethoven gaztearen aholkulari izatea ahalbidetu zion Haydni. Errepertorioa Haydn, Mozart eta Beethovenen obrek osatuko dute.
Ikuskizun bera familiarteko entzulegoari irekiko zaio "Musika Familian" zikloaren baitan, martxoak 26 Gasteizen eta 27an Donostian, Orkestrak Miramonen duen egoitzan. Kontzertu hauen aurretik Sentsibilizazio Tailer bana izango da.
"Haydn... bizitza oso bat"
Interpreteak: OSE, Orquesta clásica. Natalia González (pianoa), Fermín Villanueva (biolontxeloa)
Zuzendaria: Iker Sánchez
Ideia eta gidoia: Mikel Cañada, Departamento Educativo
• Antzerki-taldea: Laboratorio de teatro Ortzai Antzerki Eskola (Teresa Ibáñez, Iker Ortiz de Zarate, Álvaro Salazar de Guréndez, Adrián González Rabanal)
• Colabora: Musikene
Musika Familian
Martxoak 26: Principal Antzokia, Gasteiz. 19.00etan.
Sentsibilizazio Tailerra, 17.45etan
Martxoak 27: Orkestraren Egoitza Miramonen, Donostia. 18.00etan.
Sentsibilizazio Tailerra, 16.45etan.
Eskola-Haurrentzako kontzertuak
martxoaren 23, 24 yeta 25
Euskadiko Orkestraren egoitzako auditorioa, Miramon Pasealekua, 124. Donostia
Hizkuntza: elebiduna
10.00etan eta 112etan
HAYDNEN “GURUTZEKO KRISTOREN AZKEN ZAZPI HITZAK” EUSKADIKO ORKESTRAREN ABONU-DENBORALDIKO PROGRAMA SINFONIKO-KORAL BERRI BATEAN

Euskadiko Orkestrak bere Abonu-denboraldiko bederatzigarren programari egingo dio aurre. "Tragedia pertsonalak eta unibertsalak" izenburupean, Orkestrak Schuberten 4. sinfonia, "Tragikoa", eta Haydnen "Gurutzeko Kristoren azken zazpi hitzak" intepretatuko ditu, orain bere errepertoriora gehitu dituenak. Kontzertuak, Aurretiko Hitzaldi bana izango dutenak, honako egunetan ospatuko dira: martxoaren 22 eta 25ean Donostian, martxoaren 23an Iruñean, 24an Gasteizen eta, amaitzeko, Bilbon martxoaren 27an.
Andreas Spering zuzendari alemaniarrak estreinako aldiz zuzenduko du Euskadiko Orkestra. Interpretazio historizistan adituenetarikoa, 1996tik Brüleko Jauregiko Kontzertuen zuzendari artistikoa da eta Capella Augustinaren sortzaile izan zen. 1999an Kalsruheko Händel Jaialdiko musika-zuzendari izendatu zuten eta Lahtiko Orkestra Sinfonikoarekin harreman estua du. Besteak beste, Gotemburgo, Stavenger eta Ambereseko orkestra sinfonikoak eta Weimarko Staatskapelle zuzendu ditu. CPO, Naxos eta Harmonia Mundi disko etxeekin egin ditu grabaketak.
Joseph Haydnen "Gurutzeko Kristoren azken zazpi hitzak" bakarlari, abesbaztza eta orkestrarako bertsioan aurkeztuko da Orkestraren denboraldian. Bertsio hau orkestrarako idatzitako jatorrizkoa baina ezohikoagoa bada ere, originalak baino are arrakasta handiago izan zuen bere estreinaldian. Jesusen bizitzako beste hainbeste musika-komentario osatzen dituzten zazpi "adagio"ren segida den obra hau interpretatzen, Orkestrarekin batera izango dira Elena de la Merced, Orkestrarekin debuta egingo duena; Maite Arruabarrena, Abonu ezberdinetan eta hainbat grabaketatan lankide sarria dena; eta baita OLBEn Orkestrarekin aritu badira ere Orkestraren denboraldian lehenbiziko aldiz airtuko diren Mikeldi Atxalandabaso tenorea eta Fernando Latorre baxua ere. Halaber, Jon Bagüések zuzentzen duen Capilla Peñaflorida ere arituko da kontzertu hauetan. 1985ean Jon Bagüések berak sortua, Capilla Peñaflorida ondare historikoa ezagutzera ematean espezializatua dago eta Eduardo López Banzo, Fabio Biondi, Fabio Bonizzoni, Christophe Coin, Federico María Sardelli edo Ottavio Dantone bezalako zuzendariekin aritu da lankidetzan.
Egitaraua osatzeko, kontzertuaren lehenbiziko zatian Schuberten 4. Sinfonia, "Tragikoa", izango da entzungai. Partitura hau hemeretzi urte besterik ez zituela idatzi zuen vienatar konpositoreak, bereziki emankorra gertatu zen garai batean. Egitarauari oharren egile den Juan Manuel Vianaren hitzetan, egileak berak gerora Laugarrenari eman zion "Tragikoa" izenburuak "antza denez haren aurreko hiru sinfonien giro baikor eta patxadatsutik haraindi joateko nahia adierazi asmo du".
Kontzertu bakoitza ospatu baino lehen Aurretiko Hitzaldi bat izango da. Hizlari arituko dira Jon Bagüés Donostian, Patxi García Garmilla Bilbon, Fernando Pérez Ollo Iruñean eta Zuriñe Fernández-Gerenabarrena Gasteizen.
Kontzertuak
Martxoaren 22 eta 25a: Kursaal Auditorioa. Donostia, 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Kursaaleko Foyer-ean. 18.45h
Martxoaren 23a: Baluarte Auditorioa, Iruñea. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Baluarteko Gola aretoa. 18.45h
Martxoaren 24a: Principal Antzokia. Gasteiz. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Hiria-Gunea aretoa (Antzokiaren aurrean).18.45h
Martxoaren 27a: Palacio Euskalduna, Bilbao. 20:00etan. Aurretiko Hitzaldia. Euskaldunako B-Terraza aretoa. 18.45h
Egitaraua
Franz Schubert (1797-1828): 4. Sinfonia do minorrean, D.417, "Tragikoa" [30'] *
Joseph Haydn (1732-1809): Gurutzeko Kristoren azken zazpi hitzak, bertsioa korala Hob.XX:2 [53'] *
*Lehenengo aldiz interpretaturiko obra
Andreas Spering, zuzendaria; Elena de la Merced, sopranoa; Maite Arruabarrena, mezzosopranoa; Mikeldi Atxalandabaso, tenorea; Fernando Latorre, baxua; Capilla Peñaflorida (Zuz. Jon Bagüés)
Informazio gehiago
Esku-egitaraua“EL MAL AJENO” FILMA AURKEZTU DA BILBON EUSKADIKO ORKESTRAREN ESKUTIK

"El mal ajeno", Oskar Santos bilbotarraren lehendabiziko filma, atzo aurkeztu zen Bilbon Euskadiko Orkestraren eskutik. Orkestrak Fernando Velázquez getxotarrak konposatu duen soinu-banda grabatzen parte hartu du filme honetan. Soinu-banda ugarien egile, Velázquez, Goya Sarietan izendatua izan zen "El Orfanato" filmarekin. Bi paper bete ditu aldi berean oraingo honetan, konpositorearen funtzioa batetik eta Orkestra zuzendariarena bestetik. Filma gaur, osteguna, martxoak 18, iritsiko da zinema guztietara.
Eduardo Noriega eta Belén Rueda dira "El mal ajeno" film luze honen protagonistak. Alejandro Amenabar (Himenóptero), Fernando Bovaira (Mod Producciones) eta Telecinco Cinema arduratu dira ekoizpen exekutiboaz.
Orkestraren egoitzan bertan eta Fernando Velázquez beraren zuzendaritzapean aritu da lehenengo aldiz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa film luze baten soinu-bandaren grabaketa egiten. Zinemarenganako gerturatze ezberdinak egin ditu Orkestrak dagoeneko, hauetako batzuk Donostiako Zinemaldiaren barruan: Carmelo Bernaolaren musika zuen King Vidorren "The crowd" filmaren eta Zamecniken "Wings" filmaren soinu-banden interpretazioa adibidez. Baita 91 eta 92 urteetako edizioetan erabili zen Zinemaldirako sintoniaren grabaketa ere. Lalo Schifrin "Mision Imposible"ren soinu-bandaren egile argentinarraren zuzendaritzapean hainbat kontzertu eskaini ditu film ezberdinen soinu-bandak interpretatuz.
"El mal ajeno"-ren soinu banda Orkestraren Miramongo egoitzan grabatu zen 2009ko apirilean, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean.
"El mal ajeno": martxoaren 17an prentsa-emanaldirako eta komunikabidekin topaketarako deialdia

"El mal ajeno", Oskar Santos bilbotarraren lehenengo lana, hurrengo ostegunean, martxoak 18, iritsiko da zinema aretoetara. Mod Producciones, Himenóptero eta Telecinco Cinemak egin dute produkzioa eta Eduardo Noriega, Belén Rueda eta Angie Cepeda dira filma honen protagonistak.
Aurretik, Bilbon aurkeztuko da filma, asteazkenean, martxoak 17an eta Euskadiko Orkestraren eskutik, soinu banda grabatu duena.
Prentsa-emanaldi bat eta filmaren zuzendari den Oskar Santosekin, soinu-bandaren konpositorea den Fernando Velázquezekin eta Euskadiko Orkestraren zuzendari den Iñigo Alberdirekin topaketa bat ere antolatu da, filmaren eta soinu-bandaren xehetasun guztiak ezagutzera emateko. Izan ere, hau da Orkestrak grabatu duen lehendabiziko soinu banda. Bi ekitaldi hauek ospatuko dira:
Asteazkena, martxoak 17
Goizeko 10:00etan: "El mal ajeno"-ren prentsa-emanaldia Bilboko Renoir Deusto zineman (Lehendakari Aguirre etorbidea, 23).
Arratsaldeko 18:00etan: Topaketa Oskar Santos, Fernando Velázquez eta Iñigo Alberdirekin, Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Autor aretoan (Bertendona kalea, 3- Bis)
Filmaren informazioa www.altafilms.es orrian jaso dezakezue, prentsa aretoko pasahitza: nuevereinas.
Informazio gehiago eta elkarrizketak eskatzeko:
Alta Films prensa: prensa@altafilms.es Tel: 91.542.27.02
Informazio gehiago
DeialdiaEUSKADIKO ORKESTRAK KONTZERTU BAT OSPATUKO DU ALGORTAKO ERREDENTORE ELIZAN

Martxoaren 12an, Orkestrak, Lindbergen zuzendaritzapean eta Oscar Abella bakarlari dela, "Orkestra Herrietan" ekimenaren baitan kokatzen den kontzertua eskainiko du Algortako Erredentore Elizan. Getxoko Kultur-Gelaren eskutik ospatuko den kontzertu hau arratsaldeko 20etan hasiko da eta bertarako sarrera dohakoa izango da.
Euskadiko Orkestra sarritan izana da Getxon eta baita kontzertu hau hartzen duen Algortako Erredentore elizan ere, izan ere 2003an izan zen bertan azkenengo aldiz.
Orkestra Herrietan
Martxoak 12: Erredentore Eliza, Algorta (Getxo). 20.00etan
Egitaraua
Isabel Urrutia (1967): Gerok [12']
AEOS-BBVA Fundazioa Konposizio Lehiaketaren IV. edizioaren irabazlea
Ralph Vaughan Williams (1872-1958) : Tuba eta orkestrarako kontzertua fa minorrean Jean Sibelius (1865-1957): 5. Sinfonia mi bemol minorrean, opus 82
Christian Lindberg, zuzendaria
Oscar Abella, tuba (EOSeko kidea)
STRAUSS GAZTEA ETA DVORAK OSPETSUA HURRENGO MIRAMONGO MATINÉEAN

Larunbat honetan, martxoak 13, Miramongo Matinéeak zikloaren denboraldiari dagokion kontzertu berri bat ospatuko da Orkestraren egoitzan. Musikaren pedagogiaren eta larunbat goizeko kontzertu batek berezkoa duen atsegintasunaren arteko erdi bidean kokatutako emanaldi berri batean, OPUS 64 taldea Richard Strauss eta Antonín Dvorak-en lanek osaturiko proposamena berriarekin dator oraingoan Matinéen espaziora.
Strauss „etorkizun handiko gazte" gisa aurkeztuko dute, gaztetan konposatutako 13 haize-instrumenturako serenata interpretatuz. Partitura hau Münicheko Unibertsitatean sartu zen garaian konposatu zuen Straussek. Dvórak, berriz, „kontsagratutako musikagile" gisa emango dute ezagutzera Serenata re minorrean interpretatuz. Serenata hau bi astetan idatzi zuen Dvoraek, bere ibilbideak jada nazioarteko sona irabazia zuen garaian. Izan ere, une emankorra izan zen hura urte betean musika-lan honi Eslaviar Dantza famatuak (pianorako duoa), orkestrarako lanak, abesbatzarako bost kanta herrikoi, Biolin eta pianorako Capriccioa eta pianorako beste hainbat lan gehitu baizitzaizkion.
OPUS 64 taldea, bere osotasunean Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek osatzen dutena, sarritan izaten da Miramongo Matinéeak zikloaren programazioan. Oraingo honetan, hasierako taldea nabarmen handitu da interpretatuko diren serenaten beharretara egokitzeko. Honela, Mario Telentiren zuzendaritzapean, hauek dira larunbatean arituko diren musikariak: Carlos Rosat eta Oihana Kontxeso, flautak; Francisco Javier Lecumberri eta Pascal Laffont, oboeak; José Miguel Chirivella eta Stephan Langlois, klarineteak; François Proud eta Tomás Ruti, fagotak; Anne-Charlotte Lacroix, kontrafagota; Jean-Luc Casteret, Salvador Tudela, Xavier Sarasa eta Jorge Vilalta, tronpak; Jon Larraz, biolontxeloa, eta Andras Cserna, kontrabaxua. Bai musika sinfonikoaren alorrean eta baita ganbera-musikari dagokionean ere eskarmentu handiko musikariak dira guztiak.
Kontzertu honetarako sarrerak Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta www.euskadikoorkestra.es helbideetan eskura daitezke, eta baita Egoitzaren leihatilan, kontzertu egunean 10:30etatik aurrera. Halaber, doako autobus zerbitzua dago Miramongo Egoitzera etortzeko, 10:25etan Gipuzkoako Plazako 4.zenbakitik atera eta Antso Jakituna Hiribideko 18. zkian eta Madrilgo Hiribideko 34.ean geldialdiak egiten dituelarik.
Egitaraua
OPUS 64
Haizerako serenata post-erromantikoak
Richard Strauss (1864-1949): 13 haize-instrumentuetarako serenata, opus 7 [13']
Antonín Dvorak (1841-1904): Serenata re minorrean, opus 44 [30']
Carlos Rosat, Oihana Kontxeso, flautak
Francisco Javier Lecumberri, Pascal Laffont, oboeak
José Miguel Chirivella, Stephan Langlois, klarineteak
François Proud, Tomás Ruti, fagotak
Anne-Charlotte Lacroix, kontrafagota
Jean-Luc Casteret, Salvador Tudela, Xavier Sarasa, Jorge Vilalta, tronpak
Jon Larraz, biolontxeloa
Andras Cserna, kontrabaxua
Mario Telenti, zuzendaria
(EOSeko kideak)
