Ensemble Clasico izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Euskadiko Orkestrako zazpi interpretez osatutako zazpikoteak Haydn, Reicha eta Mozarten obrak joko ditu larunbat honetan, martxoak 21, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.
Larunbat honetan, martxoak 21, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Ensemble Clasico taldeak eskainiko duena, “Lorategi klasikoan paseatzen” izenburupean. Zazpi interpreteak Euskadiko Orkestraren kideak dira: Virgile Demillac (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina), Justyna Janiak-Krymer (biola), Pawel Krymer (biola), Beatriz Linares (biolontxeloa), Yuan Dai (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa).
Klasizismoa 1750 eta 1820 urteen artean garatutako musika kultu europarraren estiloa da, idazkera musikalean argitasun formala, oreka eta dotorezia ezaugarri dituena. Horren ordezkari nagusiak Joseph Haydn eta Wolfgang Amadeus Mozart izan ziren, garai horretako figura nagusiak. Kontzertu honen egitarauak “lorategi klasiko” horretan paseo bat egitea proposatzen du, bi konpositoreen lanak eta hain ezaguna ez den baina era berean liluragarria den egile baten musika uztartuz: Anton Reicha.
Kontzertua hasteko 2. Hari kuartetoa entzungo dugu, “Bostunak” izenez ezagutzen dena. Haydnen azken kuarteto-ziklo handiaren parte da, 1797-1798 inguruan idatzia eta Joseph Georg von Erdody hungariar kondeari eskainia. Bere energia erritmikoagatik eta izena ematen dion bostun-tarteetan oinarritutako hasierako motiboagatik nabarmentzen da obra.
Ondoren, Anton Reicha Frantzian bizi zen jatorri txekiarreko musikagilearen Bariazioak fagot eta hari-laukoterako obra entzungo dugu. Lan honek fagotaren arintasuna eta birtuosismoa jartzen ditu lehen planoan, klasizismoaren hizkuntza finaren barruan bere adierazpen-aukerak aztertuz.
Programa osatzeko, Mozarten Tronpadun kintetoa entzungo dugu, 1782an konposatu zuena Joseph Leutgeb tronpajole austriarrarentzat, konpositoreak gertuko zuen laguna. Obrak ohikoa ez den formazio bat aurkezten du: hari-laukote estandarraren ordez, Mozartek biolinez, bi biolaz eta biolontxeloz osatutako talde bat aukeratu zuen. Hautaketa horrek multzoaren batez besteko erregistroa indartzen du, eta sonoritate bero eta atertziopelatua sortzen du, tronparekin modu naturalean integratzen dena.
Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.
Johannes Moser txelojole entzutetsua izango da Euskadiko Orkestraren Gasteizko hurrengo kontzertuaren protagonista

Alemaniar-kanadiarrak Schumannen ‘Biolontxelorako kontzertua’-ri egingo dio aurre Riccardo Frizzaren batutapean. Programaren bigarren zatian Ottorino Respighik Italiako hiriburuari eskainitako bi poema sinfoniko eskainiko ditu orkestrak: ‘Fontane di Roma’ eta ‘Pini di Roma’.
Kontzertua asteartean izango da, martxoak 17, Jesus Guridi Kontserbatorioan.
Euskadiko Orkestrak astearte honetan, martxoak 17, 19:30ean, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan ‘Schumann / Respighi’ kontzertua eskainiko du.
Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako bat izango dugu hitzorduen lehen zatian: Robert Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Obrak biolontxeloaren lirismoa lehenesten du birtuosismoaren aurrean, motibo musikalak partekatzen dituzten hiru mugimendu loturekin. Musikagilea hil ondoren estreinatu eta harrera hotza egin zioten arren, biolontxelorako errepertorioko funtsezko pieza bihurtu da denborarekin.
Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia obrari, Berlingo Filarmonikoa, New Yorkekoa eta Los Angelesekoa bezalako orkestra bikainekin aritu ohi dena. Txelojolea Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan izango den hirugarren aldia da, 2011 eta 2014an egindako bisiten ondoren. Gainera, 2020an, Moserrek Fernando Velazquezen Biolontxelorako kontzertua grabatu zuen gure orkestrarekin batera.
Riccardo Frizza italiar zuzendariak lagunduko dio Moserri, zeinarekin Euskadiko Orkestrak ABAO Bilbao Operako zulogunean hainbeste gau, sinfonikoak zein operistikoak, partekatu dituen, eta oraingoan bere konpositore herrikide baten musika aurkeztuko digu.
Horrela, kontzertuen bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz. Fontane di Roma (1916) Respighiren Trilogia erromatarraren lehen poema sinfonikoa da. Bertan, egileak Erromako lau iturri erretratatzen ditu egunean zehar —egunsentitik ilunabarrera—, hiriko paisaia eta atmosfera ezberdinak gogora ekartzen dituen orkestrazio koloretsu baten bidez. Pini di Roma (1924) trilogiaren bigarren poemak erromatar pinu enblematikoen ondoan kokatutako eszenak deskribatzen ditu, Villa Borgheseko haur-jolasetatik hasi eta Via Apian aurrera zihoan erromatar legio baten ikuspegi solemneraino, orkestraren amaiera boteretsu batean amaituz.
Greba orokor deialdia
Euskadiko Orkestrak Gasteizen emango duen kontzertuarekin bat etorriz, bihar, asteartea, martxoak 17, hainbat sindikatuk greba orokorra deitu dute Euskadin lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eskatzeko. Hitzordu musikalaren ospakizuna, beraz, grebaren jarraipenaren araberakoa izango da. Kontzertua bertan behera utziz gero, horren berri emango diegu Euskadiko Orkestrako abonatuei aurreko orduetan.
Herritarren abesbatza prest dago Baluarten, Euskaldunan eta Kursaalen ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimena estreinatzeko

Vivaldiren ‘Gloria’, Sorozabalen ‘Euskalerria’ eta Bizeten ‘Carmen’ obrek irekiko dituzte Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertuak 132 herritarren ahotsekin.
Bi hilabetez buru-belarri prestatu ondoren, aste honetan herritarrak Easo Abesbatzarekin eta Euskadiko Orkestrarekin batera aritu dira entseatzen, eta iritsi da garaia Riccardo Frizza maisu italiarrak batuta altxatzeko eta musika herritarrengana hurbildu nahi duen ekimen honen emaitzak entzuteko eta ikusteko.
Kontzertuak martxoaren 13an Iruñean, martxoaren 14an Bilbon eta martxoaren 16 eta 18an Donostian izango dira. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.
Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 25/26 Kontzertu Denboraldiko zortzigarren programari aurre egingo dio, ‘Schumann / Respighi’ izenekoa. Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimen parte-hartzailearen bigarren edizioaren emaitzak aurkeztuz hasiko dira datozen egunetako kontzertuak: ostiralean, martxoak 13, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; larunbatean, martxoak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean eta asteazkenean, martxoak 16 eta 18, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Euskadiko Orkestrak 132 ahots hautatu zituen zozketa bidez 2025eko abenduan. Parte hartzeko baldintza bakarrak izan dira gutxieneko musika-prestakuntza izatea, partiturak irakurtzen jakitea eta aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehien joatea. Horiek urtarrilaren 14an hasi ziren elkartzen orkestrak Miramonen duen egoitzan, eta astero egin dira bi hilabetez, Gorka Mirandaren zuzendaritza musikalaren pean. Entseguetako azken fasean, Easo Abesbatzako 40 kidek egin dute bat herritarren abesbatzarekin laguntza emateko, eta lan hori ere egingo dute eszenatoki gainean kontzertuetan.
600 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena ekimen honetan, eta hautaketarako ahots soprano, mezzosoprano, kontralto, tenor eta baxuen nahasketa orekatua eta askotarikoa bilatu da. Parte-hartzaileen %48 emakumeak dira eta %52 gizonak. Ahotsen aukeraketan ere belaunaldi ugariren parte-hartzea lortu da: parte-hartzailerik gazteenak 20 urte ditu eta zaharrenak 77.
Kontzertu bakoitzean gutxienez ehun ahotseko abesbatza bat igoko da eszenatokira, herritarren eta Easo Abesbatzaren ahotsen arteko nahasketa izango duena. Herritar bakoitzak bina kontzertutan parte hartuko du.
Guztira hamabost minutu inguru egongo da korua eszenatoki gainean kontzertu bakoitzean, eta Antonio Vivaldiren Gloria, Pablo Sorozabalen Euskalerria eta Georges Bizeten Carmen. Martxa eta korua interpretatuko ditu.
Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.
Johannes Moser eta Riccardo Frizza
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren ostean, Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako bat izango dugu hitzorduen lehen zatian: Robert Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia obrari, Berlingo Filarmonikoa, New Yorkekoa eta Los Angelesekoa bezalako orkestra bikainekin aritu ohi dena.
Riccardo Frizza italiar zuzendariak lagunduko dio Moserri, zeinarekin Euskadiko Orkestrak ABAO Bilbao Operako zulogunean hainbeste gau, sinfonikoak zein operistikoak, partekatu dituen, eta oraingoan bere konpositore herrikide baten musika aurkeztuko digu. Horrela, kontzertuen bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz: Fontane di Roma (1916) eta Pini di Roma (1924).
Sarrerak salgai
Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.
Johannes Moser txelojole entzutetsua izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Alemaniar-kanadiarrak Schumannen ‘Biolontxelorako kontzertua’-ri egingo dio aurre Riccardo Frizzaren batutapean. Programaren bigarren zatian Ottorino Respighik Italiako hiriburuari eskainitako bi poema sinfoniko joko ditu orkestrak: ‘Fontane di Roma’ eta ‘Pini di Roma’.
Kontzertuak martxoaren 13tik 18ra izango dira Iruña, Bilbo, Donostia eta Gasteizen, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik 40 eurora.
Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 25/26 Kontzertu Denboraldiko zortzigarren programari aurre egingo dio, ‘Schumann / Respighi’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, martxoak 13, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; larunbatean, martxoak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian; astelehenean, martxoak 16, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, martxoak 17, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; eta asteazkenean, martxoak 18, Kursaal Auditoriumean berriz. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Erromantizismoko biolontxelorako kontzertu handietako bat izango dugu hitzorduen lehen zatian: Robert Schumannek 1850ean Dusseldorfen ezarri eta gutxira idatzi zuena. Hilabete zoriontsu haietan —hain bakanak bere biografia dohakabean—, sormen-eztanda bat bizi izan zuen Schumannek, eta hortik sortu zen kontzertu bizi eta katramilatsu hau. Obrak biolontxeloaren lirismoa lehenesten du birtuosismoaren aurrean, motibo musikalak partekatzen dituzten hiru mugimendu loturekin. Musikagilea hil ondoren estreinatu eta harrera hotza egin zioten arren, biolontxelorako errepertorioko funtsezko pieza bihurtu da denborarekin. Johannes Moser biolontxelojole alemaniarrak emango dio bizia obrari, Berlingo Filarmonikoa, New Yorkekoa eta Los Angelesekoa bezalako orkestra bikainekin aritu ohi dena. Txelojolea Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoan izango den hirugarren aldia da, 2011 eta 2014an egindako bisiten ondoren. Gainera, 2020an, Moserrek Fernando Velazquezen Biolontxelorako kontzertua grabatu zuen gure orkestrarekin batera.
Riccardo Frizza italiar zuzendariak lagunduko dio Moserri, zeinarekin Euskadiko Orkestrak ABAO Bilbao Operako zulogunean hainbeste gau, sinfonikoak zein operistikoak, partekatu dituen, eta oraingoan bere konpositore herrikide baten musika aurkeztuko digu. Horrela, kontzertuen bigarren zatian, Alemaniatik Italiara bidaiatuko dugu Ottorino Respighik Erromako hiriari eskainitako bi poema sinfonikoren bidez. Poemak paisaia-inpresionismo hutsetik askoz harago doaz. Fontane di Roma (1916) Respighiren Trilogia erromatarraren lehen poema sinfonikoa da. Bertan, egileak Erromako lau iturri erretratatzen ditu egunean zehar —egunsentitik ilunabarrera—, hiriko paisaia eta atmosfera ezberdinak gogora ekartzen dituen orkestrazio koloretsu baten bidez. Pini di Roma (1924) trilogiaren bigarren poemak erromatar pinu enblematikoen ondoan kokatutako eszenak deskribatzen ditu, Villa Borgheseko haur-jolasetatik hasi eta Via Apian aurrera zihoan erromatar legio baten ikuspegi solemneraino, orkestraren amaiera boteretsu batean amaituz.
‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ Iruña, Bilbo eta Donostian
Iruñea, Bilbon eta Donostian, kontzertuen lehen hamabost minutuetan, Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioaren emaitza aurkeztuko da. Proiektu parte-hartzaile horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko aukera paregabea izango dute eszenatoki gainean. Lehen edizioaren arrakastaren ostean, 132 ahotsen talde berria sortu da eta, bi hilabetez entseatzen egon ostean, prest daude herritarrak orkestraren ondoan esperientzia paregabe hau bizitzeko. Gasteizen, arrazoi teknikoengatik, Abestu Euskadiko Orkestrarekin abesbatza herritarrak ezin izango du kontzerturik eman.
Sarrerak salgai
Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.
Euskadiko Orkestrak ‘Carmina Burana’ interpretatuko du Bilboko Musika-Música Jaialdian

Victor Pablo Perezen batutapean, eta Iruñeko Orfeoiarekin eta ahots bakarlari bikainekin batera, orkestrak ostiral honetan eskainiko du bere kontzertua, martxoak 6, 20:30ean, Euskalduna Jauregian.
Bilboko Udalak antolatzen duen jaialdiaren 25. edizioa martxoaren 6tik 8ra egingo da mota guztietako publikoei zuzendutako ia 70 kontzerturekin, ohiko maratoi-formatuan.
Ohikoa den moduan, Euskadiko Orkestrak aurtengoan ere Bilboko Musika-Música jaialdian parte hartuko du, 25. edizioa izango duen honetan. Bi hamarkada eta erdiko epealdi honetan jaialdiak musika-uholde bat ekarri du Bilbora eta erreferente izatera iritsi da mundu guztiko musikazaleen artean.
Musika-Músicaren edizio hau hogeita bost urteko programazio zabalaren oihartzunak jaso eta berriro emititzen dituen bozgorailua da, bertakoen eta hiri musikazale hau bisitatzen dutenen gozamenerako. Eta unibertso emankor bezain erakargarri batean murgiltzeko gonbidapena ere bada.
Euskadiko Orkestrak edizio honetako ezinbesteko hitzorduetako bat eskainiko du ostiralean, martxoak 6, 20:30ean, Euskalduna Jauregian. Bertan, Carl Orffen Carmina Burana interpretatuko du ordubete inguruko kontzertu batean, Victor Pablo Perezek zuzenduko duena. Ahotsen kapituluan, orkestrak ondoan izango ditu Iruñeko Orfeoia, Andrea Marti sopranoa, Toni Marsol baritonoa eta David Azurza tenorra.
Informazio gehiago eta sarreren salmenta
Sarrerak 15 eurotan daude salgai Musika-Músicaren webgunean, Euskalduna Jauregiko leihatiletan eta webgunean, baita Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan ere.
Jaialdiari eta 70 hitzorduei buruzko informazio guztia hemen.
ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko ‘Arriaga / Strauss’ kontzertu-programarekin.
Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.
Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen lau hilabeteetan, eta 25/26 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko berremisioekin tartekatuta.
Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan):
- Otsailak 28: Arriaga / Strauss. Jaime Martin / Rachel Willis-Sorensen
- Martxoak 7: (Berremisioa) Schubert / Strauss (24/25)
- Martxoak 14: (Berremisioa) Mahler 7 (24/25)
- Martxoak 21: Franck / Bruckner. Joana Carneiro / Marta Zabaleta
- Martxoak 28: (Berremisioa) Aldave / Mahler (24/25)
- Apirilak 11: Abestu Euskadiko Orkestrarekin. Schumann / Respighi. Riccardo Frizza / Johannes Moser
- Apirilak 18: (Berremisioa) Mozart / Schubert (24/25)
- Apirilak 25: (Berremisioa) Faure / Schumann (24/25)
- Maiatzak 2: (Berremisioa) Mozart / Bruckner (24/25)
- Maiatzak 9: (Berremisioa) Brahms / Dvorak (24/25)
- Maiatzak 16: (Berremisioa) Aldave (24/25)
- Maiatzak 23: (Berremisioa) Abestu Euskadiko Orkestrarekin / Brahms (24/25)
- Maiatzak 30: Strauss / Mendelssohn. Alexander Liebreich / Sophie Harmsen / Werner Güra / Florian Boesch / Markus Volpert / Donostiako Orfeoia
- Ekainak 6: (Berremisioa) Dvorak (24/25)
- Ekainak 13: (Berremisioa) Logelan logale (24/25)
- Ekainak 20: Bernaola / Mendelssohn. François Lopez-Ferrer / Elena Sancho Pereg / Marife Nogales / Vocalia Taldea
- Ekainak 27: Prokofiev / Txaikovski. Michal Nesterowicz / Boris Giltburg
ETBk grabatu ditu kontzertuak, gehienak Euskalduna Jauregian.
Eduki gehiago YouTube kanalean
Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du. Gaur egun, kanal honek 160 bideo baino gehiago ditu HDn, Euskadiko Orkestraren kontzertu sinfoniko onenekin, eta baita beste eduki batzuekin ere, hala nola kontzertu didaktikoak edo esparru sinfonikokoak ez diren beste euskal artista batzuekin egindako kolaborazioen bideoklipak.
Informazio gehiago
Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalaBelharra izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Boskoteak Xostakovitx eta Schumannen obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.
Larunbat honetan, otsailak 28, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Belharra taldeak eskainiko duena. Bost interpreteetatik lau Euskadiko Orkestraren kideak dira: Annemarie Harmat (biolina), David Carmona (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola) eta Pascale Michaud (biolontxeloa). Javier Perez Azpeitiak osatuko du taldea pianoan.
Dmitri Xostakovitxen Pianodun 2. Trioa elegia moduko bat da, 1944an idatzia bere lagun min Ivan Sollertinskiren omenez —musikologo eta kritikari literario eta musikala—, bihotzekoak jota hil berria zenean. Bere izaera goibela lehen mugimenduan nabaritzen da bereziki, biolontxeloaren harmonikoen soinu hauskor ia naturaz gaindikoak hasitako fugato hileta batean. Baita hirugarren mugimenduan ere, txakona batean, non pianoak zortzi akordeko segida bat jotzen duen, beste bi instrumentuak auhen antzeko batean babesten dituena. Bigarren eta laugarren mugimenduak, scherzo bat eta finalea, zorrotzagoak eta bortitzagoak dira.
Robert Schumannek, bere aldetik, gau ugari lorik egin gabe igaro zituen bere Pianodun Kintetoa Op.44 konposatzen. Amaitu zuenean, 1842an, musikagilea fisikoki eta mentalki bere indarren mugan zegoen; obrak, ordea, ez du ahalegin horietatik ezer adierazten, kontrakoa baizik. Clara Schumannen arabera, hari eskainitako lan hau “indarrez eta freskotasunez beteta” zegoen, eta “bikaina eta txundigarria” zen. Wagnerrek berak ere bat egin zuen aintzatespen orokor honekin. Obra hau berehala bihurtu zen Schumannen konposizio ezagunenetako batean, eta ganbera-musikako literaturaren altxorretako bat izaten jarraitzen du.
Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.
Marta Zabaleta eta Joana Carneiro izango dira Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonistak

Pianojole legazpiarrak Cesar Francken ‘Bariazio Sinfonikoak’ interpretatuko ditu Carneiro portugaldarraren batutapean, eta bigarren zatian orkestrak erronka handi bati egingo dio aurre: Anton Brucknerren ‘4. Sinfonia’.
Kontzertuak otsailaren 27an Iruñean eta otsailaren 28an Gasteizen izango dira.
Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren zazpigarren programa aurkezten du, ‘Franck / Bruckner’; kontzertuak datozen egunotan izango dira: ostiralean, otsailak 27, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta larunbatean, otsailak 28, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Bi kontzertuak 19:30ean izango dira.
Marta Zabaletak, Euskadiko Orkestrarekin lotura luzea duen euskal pianojoleak, orkestrak inoiz interpretatu ez duen obra bat aurkeztuko du gaur: Cesar Francken Bariazio sinfonikoak. Zabaletak kontzertu-karrera zabala du, sari handiak ditu, gaur egun Musikeneko piano irakaslea da eta Bartzelonako Marshall Akademiako zuzendaria, bere aurreko Alicia de Larrochak hala eskatuta. Interpretatuko duen obra originaltasun handiko sorkuntzatzat jotzen da, Franckek pianorako kontzertu mota berri batekin esperimentatu zuelako. «Minikontzertu» modu bat da, baina etengabeko mugimendu bakar batean; eta pianoak eta orkestrak bazkide berdin gisa hitz egiten dute aurkari gisa baino gehiago. Horregatik guztiagatik, Francken partitura bukatuenetako eta «perfekziotik hurbil» daudenetako bat bezala laudatu zuten, eta hil ondorengo ospea lortzen lagundu zuen.
Programaren bigarren zatian, orkestrak Anton Brucknerren 4. Sinfoniari egingo dio aurre, ia 70 minutuko iraupena duen eta benetako erronka musikaltzat jotzen den obra.
«Erromantikoa» ezizena Brucknerrengandik berarengandik dator eta giro jakin bati erantzuten dio. Lagunei idatzitako gutun eta iruzkinetan, Brucknerrek azaldu zuen sinfoniak Erdi Aro idealizatu bat gogorarazten duela, hiri harresitu bat pizten duten korneta deiekin, txorien kantuarekin, ehizaldiekin, erlijioaren barnera biltzearekin... Pieza honen konposizioa 1874 eta 1888 artean garatu zen, eta aldi horretan lanak berrikuspen prozesu luzea izan zuen. Hala, Simon Rattle orkestra-zuzendariak sinfonia horren hamalau bertsio aurkitu zituela adierazi zuen.
2022ra arte Portugalgo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra izan zena eta operaren arloan oso eskatua den Joana Carneiro igoko da Euskadiko Orkestraren podiumera kontzertuok zuzentzeko. Hirugarren aldia da lisboarra Euskadiko Orkestraren buru jarriko dela, 2010 eta 2013an Denboraldi Sinfonikoan egon ostean.
Sarreren salmenta
Iruñeko kontzerturako sarrerak salgai daude, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumeko leihatila eta webgunean, 10 eurotik aurrera.
Sibel boskotea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Taldeak Françaix eta Pendereckiren obrak joko ditu larunbat honetan, otsailak 21, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.
Larunbat honetan, otsailak 21, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hurrengo hitzordua izango da, Sibel taldeak eskainiko duena. Bost interpreteetatik lau Euskadiko Orkestraren kideak dira: Xabier de Felipe (biolina), Maite Abasolo (biola), Beatriz Linares (biolontxeloa) eta Luis Camara (klarinetea). Itxaso Sainz de la Mazak osatuko du taldea pianoan.
Jean Françaixen Klarinete, biola eta pianorako trioa konpositore frantsesaren obra goiztiarra da, 1932an idatzia, Frantzia gerren arteko garaiaren irakinaldi kulturalean murgilduta zegoenean. Obra hau Françaixen estilo neoklasikoaren adibide ezin hobea da, bere argitasun, dotorezia eta birtuosismoagatik bereizten dena, Stravinski eta Ravel bezalako konpositoreen eraginez. Bitxiena da Françaixek 20 urterekin konposatu zuela obra hau, eta horrek erakusten du bere talentu goiztiarra, baita teknika musikala aski menderatzen zuela ere. Trioa instrumentuen konbinazio paregabea da, soinu fresko eta delikatua sortzen duena, hiru instrumentuen arteko etengabeko elkarrizketarekin, garaiko musika areto bateko giroa gogora ekarriz.
Françaixek trioa konposatu zuenetik 60 urte baino gehiago igaro zirenean, Krzysztof Pendereckik bere Klarinete eta hari-hirukoterako kuartetoa idatzi zuen, poloniar konpositorearen heldutasuna eta esperientzia islatzen dituen obra. Ordurako Pendereckik musika serialarekin eta ausazkotasunarekin esperimentuak eginak zituen, eta Threnody to the Victims of Hiroshima bezalako maisulanak konposatuak zituen. Klarinete eta harirako kuartetoa bere estilo helduenaren adibide bat da, tradizio klasikoa eta musika garaikidearen elementuak uztartzen dituena. Obra klarinetearen eta harien arteko elkarrizketa bizi eta hunkigarria da, eta soinu eta emozio konplexuen mundura garamatza.
Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.
‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin 2’ ekimenaren entseguek erdibidea gainditu dute

Asteazken honetan, otsailak 18, herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena izango da. Egindako lanaren emaitza martxoaren 13tik 18ra bitartean ikus ahal izango da Baluarte, Euskalduna eta Kursaaleko eszenatokietan, Euskadiko Orkestraren ondoan.
Adin eta erregistro askotako 132 ahotsak ekimenaren errepertorioa osatzen duten Sorozabalen ‘Euskalerria’, Bizeten ‘Carmen’-eko ‘Martxa eta korua’ eta Vivaldiren ‘Gloria’ partiturak ikasten ari dira.
Joan den urtarrilaren 14an hasi ziren Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioko entseguak. Proiektu horretan, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin bat egiteko aukera paregabea dute. Asteazkenero, bi hilabetez, 600 ahotsen artean zozketa bidez hautatutako 132 herritarrez osatutako talde bat biltzen da orkestrak Miramonen duen egoitzan entseatzeko. Parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izan zen gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea, baita entseguetara ahalik eta gehien joateko konpromisoa hartzea ere.
Saio hauetan egindako lanaren (ikusi egutegi osoa hemen) emaitza ikusgai izango da orkestraren Denboraldi Sinfonikoaren baitan, Schumann / Respighi izeneko programan, Riccardo Frizzaren zuzendaritzapean. Kontzertuak honako egunetan izango dira: martxoak 13, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; martxoak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta martxoak 16 eta 18, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Pablo Sorozabalen Euskalerria, Georges Bizeten Carmeneko ‘Martxa eta korua’ eta Antonio Vivaldiren Gloriaren interpretazioak 10 eta 15 minutu artean iraungo ditu abesbatza misto eta orkestrarako, eta Easo Abesbatzako 40 kide izango ditu aukeratutako abesbatza-taldeari laguntzeko. Gorka Mirandak zuzenduko du talde korala.
Parte-hartzaileen lekukotzak
Ekimena prestatzeko prozesuaren lehen zati honen ostean jaso ditugun lekukotza batzuk bideo honetan ikus daitezke:
Entseguen argazkiak
Kontzertuak
Schumann / Respighi programa sinfonikoa
Zuzendaria: Riccardo Frizza
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza: Easo Abesbatza
Datak:
- Iruña (Baluarte Auditoriuma): martxoak 13
- Bilbao (Euskalduna Jauregia): martxoak 14
- Donostia (Kursaal Auditoriuma): martxoak 16 eta 18
Obrak:
- Euskalerria (Pablo Sorozábal)
- Carmen. Martxa eta korua (Georges Bizet)
- Gloria In Excelsis Deo (Antonio Vivaldi)
ARTIS+, artea gizarteratzeko
Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.
Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez


