Osteguna 27 Azaroa, 2025

Miguel Ituartek piano-errezitaldia emango du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Miguel Ituartek piano-errezitaldia emango du larunbat honetako Miramongo Matinéean

Nazioarteko ibilbidea duen eta 2001etik Musikeneko irakasle den pianista getxotar sarituak Bull, Boulez eta Liszten obrak eskainiko ditu larunbat honetan, azaroak 29, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak 11 eurotan daude salgai.

Larunbat honetan, azaroak 29, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko laugarren hitzordua izango da, Miguel Ituartek eskainiko duena. Getxon jaioa, pianojoleak Bilbo, Madril eta Amsterdameko goi mailako kontserbatorioetan egin zituen bere musika-ikasketak. Sari ugari jaso ditu nazioarteko lehiaketetan, baita musika espainiarraren interpretazioengatik ere. Errezitaldi asko emandakoa da, Europako hainbat herrialdetan eta orkestra askorekin, hala nola Concertgebouwko Ganbera, Londresko Royal Philharmonic, Lisboako Gulbenkian eta Espainiako eta Hego Amerikako zenbait orkestrekin. Piano irakaslea da Musikenen 2001ean sortu zenetik.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Miramongo Matinée honetarako, Ituartek denboran urrun dauden hiru lan bildu ditu, oso ezberdinak izaera eta estiloari dagokienez, baina bariazio aldetik antzekotasunak dituztenak.

Kontzertua John Bullen As I Went to Walsingham lan labur eta antzinakoenarekin hasiko da, Fitzwilliam Virginal Book izeneko bildumatik eratorria. Ondoren Ituartek Pierre Boulezen lehen obra arrakastatsua interpretatuko du: Pianorako 2. Sonata. 23 urterekin idatzia, lan honek bigarren Vienako Eskola, bere maisu Messiaenen irakaspenak eta garapen zaileko beethoveniar elementuak islatzen ditu. Boulezek nortasun handia erakusten du bertan eta piano «klasikoa» bere mugetara eramaten du, une batzuetan ia modu tradizionalaren parodiara iritsi arte.

Franz Liszten Pianorako Sonatak ixten du programa, bere garaian Clara Schumann («zentzurik gabeko zarata!» adierazi zuen) edo Brahms bezalako artista handiek ulertu ez zutena. Gaur egun, ordea, ia aho batez jotzen da metamorfosi tematikoko maisulantzat. Sonata hau lisztiar erdiko aroan jaio zen, bere lehen poema sinfonikoen ondoren eta pianoa eboluzio garrantzitsua bizitzen ari zen une batean, bere instrumenturako idazkera berriz aztertzera bultzatu zuena.

Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Osteguna 27 Azaroa, 2025

Euskadiko Orkestrak Bartzelonara bidaiatuko du asteburu honetan L’Auditorin hiru kontzertu emateko

Euskadiko Orkestrak Bartzelonara bidaiatuko du asteburu honetan L’Auditorin hiru kontzertu emateko

Euskadiko Orkestrak egunotan Gasteizen eta Iruñean eskaini duen programa konde-hirira eramango du, eta Mahlerren ‘Bosgarrena’ izango da plater nagusia.

Antonio Mendezek zuzenduko dituen azaroaren 28, 29 eta 30eko kontzertuek beste bi obra ere izango dituzte programan: Ravelen ‘Alborada del gracioso’ eta Sorozabalen ‘7 Lieder’, Sofia Esparza soprano nafarraren interpretazioan.

Bidaia hau Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyarekin egingo den truke baten baitan gertatuko da. OBC aste honetan ari da kontzertuak eskaintzen Euskaldunan eta Kursaalen, Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoaren barruan.

Aste honen hasieran Gasteizen eta Iruñean ‘Sorozabal / Mahler’ programa aurkeztu ondoren, Euskadiko Orkestra Bartzelonara joango da orain, azaroaren 28, 29 eta 30ean L’Auditorin hiru kontzertu emateko. Lehenengo bi kontzertuak 19:00etan izango dira eta azkena 11:00etan. Euskadiko Orkestrak konde-hirira egiten duen zazpigarren bisita da honakoa.

Antonio Mendezek, nazioarteko proiekzio handiena duen zuzendari espainiarretako batek, zuzenduko du Euskadiko Orkestra kontzertu-programa honetan. Korronte estetikoen kontraste iradokitzailea sortuko duen euskal zaporeko programa eskainiko du.

Alde batetik, Maurice Ravelen hedonismo soinudun frantziarra izango da entzungai. Haren Alborada del gracioso lana Andaluziako ukituz beteta dago, orkestrako paleta finarekin. Bestalde, gainera, Pablo Sorozabalen lanaren inspirazio-iturri izan zen tradizio alemaniarra (Leipzigen eta Berlinen jaso zuen prestakuntza) ere suma daiteke. 1929an idatzitako 7 Lieder lanak Europaren erdialdeko arkitektura harmonikoa eta kontrapuntistikoa Euskadiko folklore eta hizkuntzarekin bateratzen dira. Fusio hori eskaintzeko interpretatzaile ezin hobea izango da Sofia Esparza. Nafarroako sopranoak nazioarteko dozena bat sari baino gehiago eta Vianako Printzea Fundazioaren Talentu Artistikoaren Saria jaso ditu, eta nazioarteko prestakuntza eta proiekzio liriko sendoagatik nabarmentzen da. Rol protagonistak interpretatu ditu Espainiako eta Europako antzoki nagusietan, eta bere belaunaldiko ahotsik bikainenetako batean bihurtu da.

Programa Gustav Mahlerren sorkuntza-lan tragikoenetako batek osatuko du: 5. Sinfoniak. Sinfonia hilzorian utzi zuen hemorragia baten ostean idatzi zuen. Osatzen ari zela, esnatzeari buruzko sinfonia hau idatzi zuen. Hasiera tronpetarekin jotako solo aztoragarri batek ematen dio.

 

 

Elkartrukea OBCrekin

 

Bidaia hau Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyarekin egingo den elkartruke baten baitan gertatuko da. OBCk hirugarren aldiz bisitatuko du Euskadiko Orkestraren Denboraldia, lehenengo biak 1999an eta 2002an izan ziren. Orain bere zuzendari titularrarekin aurkeztuko da, Ludovic Morlot frantsesarekin, eta Nuria Rial soprano kataluniarrarekin batera. Programak barne hartuko ditu Debussyren (Prélude à l’Après-midi d’un faune) eta Ravelen (Bolero) lan enblematikoak –OBC ziburutarraren obra guztien sorta ari da grabatzen 6 diskotan–, baita Parisen bizitako egile kataluniarren musika ere, Mompou (Cinc cançons populars catalanes) eta Albenizena (The Magic Opal, suite). Gerharden (Els ballaires dins un sac) eta Miquel Oliu bartzelonarrak estreinatu berri duen bere azken sorkuntzaren, Plujaren, interpretazioarekin osatuko da programa. Errepertorio honek pasa den larunbatean Hanburgoko Elbphilarmonieko publikoa erakarri zuen, OBCk Alemanian barrena egindako biraren baitan, eta euskal publikoa ere liluratzea espero da.

Atzo, azaroak 26, OBCk lehen kontzertua eskaini zuen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta gaur eta bihar, azaroak 27 eta 28, Donostiako Kursaal Auditoriumean emango ditu azken kontzertuak.

 

 

Sarrerak salgai

 

Bi programetarako (Sorozabal / Mahler eta Mompou / Ravel) sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus eta auditori.cat-en, baita areto bakoitzaren leihatilan ere.

Asteartea 25 Azaroa, 2025

OBC Euskalduna eta Kursaaleko eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

OBC Euskalduna eta Kursaaleko eszenatokira igoko da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programan

Kataluniar egileez gain Debussy eta Ravelen klasikoak barne hartuko dituen programa batekin, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyak (OBC) Bilbo bisitatuko du azaroaren 26an eta Donostia azaroaren 27 eta 28an, eta sarrerak salgai daude 10 eurotik aurrera.

Aldi berean, bi orkestren elkartrukearen baitan, Euskadiko Orkestrak kataluniar hiriburua bisitatuko du L’Auditorin hiru kontzertu eskaintzeko hilaren 28, 29 eta 30ean.

Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyak hirugarren aldiz bisitatuko du Euskadiko Orkestraren Denboraldia, lehenengo biak 1999an eta 2002an izan ziren. Orain bere zuzendari titularrarekin aurkeztuko da, Ludovic Morlot frantsesarekin, eta Nuria Rial soprano kataluniarrarekin batera. Kontzertuak datozen egunetan izango dira: asteazkenean, azaroak 26, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegun eta ostiralean, azaroak 27 eta 28, Donostiako Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX. mendearen hasieran, Paris itsasargi bihurtu zen Espainiatik iritsitako musikari askorentzat, eta Frantziako hiriburura joan ziren prestakuntza, aukera eta etorkizun artistiko berrien bila. Joan-etorri emankor hari esker, eragin-elkarrizketa bat sortu zen bi noranzkoetan: sortzaile horiek Frantziako modernismoaren ezaugarri asko bereganatu bazituzten ere, Iberiar penintsulako musika-energia ere eraman zuten beraiekin eta horrek sekulako lilura sortu zuen Frantziako hainbat konpositorerengan. Orkestrak bideek bat egiten duten toki hori arakatuko du eta honako konpositoreen lanak programatu ditu: Debussyren (Prélude à l’Après-midi d’un faune) eta Ravelen (Bolero) lan enblematikoak –OBC ziburutarraren obra guztien sorta ari da grabatzen 6 diskotan–, baita Parisen bizitako egile kataluniarren musika ere, Mompou (Cinc cançons populars catalanes) eta Albenizena (The Magic Opal, suite). Gerharden (Els ballaires dins un sac) eta Miquel Oliu bartzelonarrak estreinatu berri duen bere azken sorkuntzaren, Plujaren, interpretazioarekin osatuko da programa.

Errepertorio honek azaroaren 14an Hanburgoko Elbphilarmonieko publikoa erakarri zuen, OBCk Alemanian barrena egindako biraren baitan, eta euskal publikoa ere liluratzea espero da.

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus-en eta aretoen leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

 

 

Euskadiko Orkestrak Bartzelonara bidaiatuko du

 

Euskadiko Orkestrak eta Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyak elkarrizketa sinfonikoa izango dute aste honetan Pirinioen bi aldeetan. Elkartrukearen baitan, Euskadiko Orkestrak Bartzelonara bidaiatuko du hiru kontzertu eskaintzeko L’Auditorin azaroaren 28, 29 eta 30ean.

Antonio Mendezek, nazioarteko proiekzio handiena duen zuzendari espainiarretako batek, zuzenduko du Euskadiko Orkestra kontzertu-programa honetan. Korronte estetikoen kontraste iradokitzailea sortuko duen euskal zaporeko programa eskainiko du. Alde batetik, Maurice Ravelen hedonismo soinudun frantziarra izango da entzungai. Haren Alborada del gracioso lana Andaluziako ukituz beteta dago, orkestrako paleta finarekin. Bestalde, gainera, Pablo Sorozabalen lanaren inspirazio-iturri izan zen tradizio alemaniarra (Leipzigen eta Berlinen jaso zuen prestakuntza) ere suma daiteke. 1929an idatzitako 7 Lieder lanak Europaren erdialdeko arkitektura harmonikoa eta kontrapuntistikoa Euskadiko folklore eta hizkuntzarekin bateratzen dira. Fusio hori eskaintzeko interpretatzaile ezin hobea izango da Sofia Esparza nafar sopranoa. Programa Gustav Mahlerren sorkuntza-lan tragikoenetako batek osatuko du: 5. Sinfoniak.

Ostirala 21 Azaroa, 2025

Sofia Esparza sopranoa Euskadiko Orkestraren Denboraldian estreinatuko da hurrengo kontzertu-programan

Sofia Esparza sopranoa Euskadiko Orkestraren Denboraldian estreinatuko da hurrengo kontzertu-programan

Nafarroako interpreteak Sorozabalen ‘7 Lieder’-ei ahotsa jarriko die, Antonio Mendezek zuzendutako programa batean. Ravelen ‘Alborada del gracioso’ lanarekin hasiko dira kontzertuak, eta Mahlerren ‘Bosgarrena’ izango da plater nagusia.

Azaroaren 24an eta 25ean Gasteizen eta Iruñean programa hau eskaini ondoren, Euskadiko Orkestrak Bartzelonako L’Auditorira eramango du hilaren 28, 29 eta 30ean, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyarekin egindako elkartruke baten baitan.

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldi Sinfonikoko hurrengo programa aurkezten du, ‘Sorozabal / Mahler’ izenekoa, kontzertuak datozen egunetan izango dituena: astelehenean, azaroak 24, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan, eta asteartean, azaroak 25, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Bi kontzertuak 19:30ean izango dira.

Antonio Mendezek, nazioarteko proiekzio handiena duen zuzendari espainiarretako batek, zuzenduko du Euskadiko Orkestra kontzertu-programa honetan. Korronte estetikoen kontraste iradokitzailea sortuko duen euskal zaporeko programa eskainiko du.

Alde batetik, Maurice Ravelen hedonismo soinudun frantziarra izango da entzungai. Haren Alborada del gracioso lana Andaluziako ukituz beteta dago, orkestrako paleta finarekin. Bestalde, gainera, Pablo Sorozabalen lanaren inspirazio-iturri izan zen tradizio alemaniarra (Leipzigen eta Berlinen jaso zuen prestakuntza) ere suma daiteke. 1929an idatzitako 7 Lieder lanak Europaren erdialdeko arkitektura harmonikoa eta kontrapuntistikoa Euskadiko folklore eta hizkuntzarekin bateratzen dira. Fusio hori eskaintzeko interpretatzaile ezin hobea izango da Sofia Esparza. Nafarroako sopranoak nazioarteko dozena bat sari baino gehiago eta Vianako Printzea Fundazioaren Talentu Artistikoaren Saria jaso ditu, eta nazioarteko prestakuntza eta proiekzio liriko sendoagatik nabarmentzen da. Rol protagonistak interpretatu ditu Espainiako eta Europako antzoki nagusietan, eta bere belaunaldiko ahotsik bikainenetako batean bihurtu da.

Programa Gustav Mahlerren sorkuntza-lan tragikoenetako batek osatuko du: 5. Sinfoniak. Sinfonia hilzorian utzi zuen hemorragia baten ostean idatzi zuen. Osatzen ari zela, esnatzeari buruzko sinfonia hau idatzi zuen. Hasiera tronpetarekin jotako solo aztoragarri batek ematen dio.

Iruñeko kontzerturako sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus-en eta aretoaren leihatila eta webgunean, 10 eurotik aurrera.

 

 

Elkartrukea Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyarekin

 

Gasteizko eta Iruñeko kontzertuen ondoren, Euskadiko Orkestrak ‘Sorozabal / Mahler’ programa Bartzelonako L’Auditorira eramango du, Kataluniako hiriburura egingo duen historiako zazpigarren bisitan. Taldeak azaroaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko ditu kontzertuak, 19:00etan lehenengo bi egunetan eta 11:00etan azkena. Sarrerak salgai daude L’Auditoriren webgunean eta leihatilan.

Bestalde, datorren astean bertan, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya Bilbon eta Donostian aurkeztuko da, Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoaren barruan, kataluniar egileez gain Debussy eta Ravelen klasikoak barne hartuko dituen programa batekin.

Horrela, bi orkestrek elkarrizketa sinfonikoa izango dute Pirinioen bi aldeetan. Elkartrukeari buruzko informazio gehiago hemen.

Osteguna 20 Azaroa, 2025

Euskadiko Orkestrak eta OBCk elkarrizketa sinfonikoa izango dute Pirinioen bi aldeetan

Euskadiko Orkestra eta Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya.
Euskadiko Orkestra eta Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya.

Euskal Herriko eta Kataluniako orkestrak elkarren artean trukatuko dira datorren astean.

Euskadiko Orkestrak ‘Sorozabal / Mahler’ kontzertu-programa eskainiko du azaroaren 24 eta 25ean Gasteizen eta Iruñean, eta ondoren Bartzelonako L’Auditorira eramango du azaroaren 28, 29 eta 30ean.

Kataluniar egileez gain Debussy eta Ravelen klasikoak barne hartuko dituen programa batekin, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyak (OBC) Bilbo bisitatuko du azaroaren 26an eta Donostia azaroaren 27 eta 28an. Azken egun horretan, bi orkestrak gurutzatu egingo dira eta aldi berean eskainiko dute kontzertu bana.

Euskadiko Orkestrak eta Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyak (OBC) elkartrukea egingo dute berriro 23 urteren ostean eta modu sinbolikoan egingo dute gainera Ravel Pirinioen bi aldeetara eramanez: Euskadiko Orkestrak Ziburuko konpositorearen Alborada del graciosorekin hasiko du trukaketa eta OBCk bere kontzertu-programa itxiko du Ravelen Bolero ospetsuarekin.

Bi orkestrek prestatu dituzten programek barne hartzen dituzte, bi obra ezagun horiez gain, Sorozabalen euskal musika; Mompou, Albeniz, Gerhard eta Miquel Oliuren –Pluja obra estreinatu berriarekin– musika kataluniarra; Debussyren musika frantsesa; eta Mahlerren musika alemaniarra.

 

 

Euskadiko Orkestra ‘Sorozabal / Mahler’-ekin Bartzelonan

 

Euskadiko Orkestrak ekingo dio elkartruke honi kontzertuak eskainiz, Gasteizen eta Iruñean lehendabizi, eta Bartzelonako L’Auditorin ondoren, Kataluniako hiriburura historian egingo duen zazpigarren bisita izango den honetan. Antonio Mendezek, nazioarteko proiekzio handiena duen zuzendari espainiarretako batek, zuzenduko du Euskadiko Orkestra kontzertu-programa honetan. Korronte estetikoen kontraste iradokitzailea sortuko duen euskal programa eskainiko du. Alde batetik, Maurice Ravelen hedonismo soinudun frantziarra izango da entzungai. Haren Alborada del gracioso lana Andaluziako ukituz beteta dago, orkestrako paleta finarekin. Bestalde, gainera, Pablo Sorozabalen lanaren inspirazio-iturri izan zen tradizio alemaniarra (Leipzigen eta Berlinen jaso zuen prestakuntza) ere suma daiteke. 1929an idatzitako 7 Lieder lanak Europaren erdialdeko arkitektura harmonikoa eta kontrapuntistikoa Euskadiko folklore eta hizkuntzarekin bateratzen dira. Fusio hori eskaintzeko interpretatzaile ezin hobea izango da Sofia Esparza soprano nafarra. Programa Gustav Mahlerren sorkuntza-lan tragikoenetako batek osatuko du: 5. Sinfoniak. Sinfonia hilzorian utzi zuen hemorragia baten ostean idatzi zuen. Osatzen ari zela, esnatzeari buruzko sinfonia hau idatzi zuen. Hasiera tronpetarekin jotako solo aztoragarri batek ematen dio.

 

 

Kontzertuak

 

  • Azaroak 24 (19:30): Jesus Guridi Kontserbatorioa (Gasteiz)
  • Azaroak 25 (19:30): Baluarte Auditoriuma (Iruña)
  • Azaroak 28 (19:00): L’Auditori (Bartzelona)
  • Azaroak 29 (19:00): L’Auditori (Bartzelona)
  • Azaroak 30 (11:00): L’Auditori (Bartzelona)

 

 

Programa

 

  • M. Ravel: Alborada del gracioso [8’]
  • P. Sorozabal: 7 Lieder [16’]
  • G. Mahler: 5. Sinfonia [68’]

 

 

OBC ‘Mompou / Ravel’-ekin Euskadin

 

Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyak hirugarren aldiz bisitatuko du Euskadiko Orkestraren Denboraldia, lehenengo biak 1999an eta 2002an izan ziren. Orain bere zuzendari titularrarekin aurkeztuko da, Ludovic Morlot frantsesarekin, eta Nuria Rial soprano kataluniarrarekin batera. Programak barne hartuko ditu Debussyren (Prélude à l’Après-midi d’un faune) eta Ravelen (Bolero) lan enblematikoak –OBC ziburutarraren obra guztien sorta ari da grabatzen 6 diskotan–, baita Parisen bizitako egile kataluniarren musika ere, Mompou (Cinc cançons populars catalanes) eta Albenizena (The Magic Opal, suite). Gerharden (Els ballaires dins un sac) eta Miquel Oliu bartzelonarrak estreinatu berri duen bere azken sorkuntzaren, Plujaren, interpretazioarekin osatuko da programa. Errepertorio honek pasa den larunbatean Hanburgoko Elbphilarmonieko publikoa erakarri zuen, OBCk Alemanian barrena egindako biraren baitan, eta euskal publikoa ere liluratzea espero da.

 

 

Kontzertuak

 

  • Azaroak 26 (19:30): Euskalduna (Bilbo)
  • Azaroak 27 (19:30): Kursaal (Donostia)
  • Azaroak 28 (19:30): Kursaal (Donostia)

 

 

Programa

 

  • I. Albéniz: The Magic Opal. Suite [16’]
  • F. Mompou: Cinc cançons populars catalanes [15’]
  • R. Gerhard: Sis cançons populars catalanes. Els ballaires dins un sac [2’]
  • C. Debussy: Prélude à L’après-midi d’un faune [10’]
  • M. Oliu: Pluja [15’]
  • M. Ravel: Bolero [16’]

 

 

Sarrerak salgai

 

Bi programetarako (Sorozabal / Mahler eta Mompou / Ravel) sarrerak salgai daude euskadikoorkestra.eus eta auditori.cat-en, baita areto bakoitzaren leihatilan ere.

Osteguna 13 Azaroa, 2025

BOS eta Euskadiko Orkestraren perkusiojoleek elkarrekin eskainiko dute larunbat honetako Miramongo Matinéea

BOS eta Euskadiko Orkestraren perkusiojoleek elkarrekin eskainiko dute larunbat honetako Miramongo Matinéea

Bi orkestretako tinbal eta perkusio sailetako zortzi musikarik osatutako taldeak programa heterogeneoa eskainiko du larunbat honetan, azaroak 15, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak bukatu egin dira.

Larunbat honetan, azaroak 15, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hirugarren hitzordua izango da, BosEo Percussion Groupek eskainiko duena. Ganbera-proposamen oso berezia izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Euskadiko Orkestraren tinbal eta perkusio sailen arteko lankidetzaren emaitza baita. Bi orkestretako tinbal eta perkusio sailetako zortzi musikarik osatzen dute taldea: Igor Arostegi, Elur Arrieta, Joaquin Carrascosa, Jose Luis Carreres, Anthony Lafargue, Hector Marques, Andreu Rico eta Vicent Zaragoza.

Indarrak batzeari esker, talde honek errepertorio askoz zabalagoa landu ahal izango du interpreteen kopuruari dagokionez, oso gutxitan izaten baita hain multzo ugariarentzat sortutako obrak interpretatzeko aukera. Programak soinu-ibilbide zabala eskainiko du: folklore-inspirazioko konposizioetatik hasi eta ganbera-musika “perkusiboari” aplikatutako teknologia berriak dituzten lanetaraino. Pieza bat ikusi ere egin ahal izango da, non ez den inolako instrumenturik erabiliko, baizik eta gorputzaren mugimendua bakarrik, adierazpen-bide gisa.

Era berean, nazioartean ospe handia duten musikagileen lanak interpretatuko dira: Txaikovski, Intxaur-hauskailuaren suitearen moldaketa delikatuarekin; Christopher Rouse estatubatuarra, Karibeko soinuetara garamatzan kinteto batekin; eta Steve Reich, Music for Pieces of Wood lan enblematikoarekin, kultura guztietan dagoen jatorrizko perkusio-instrumentuan oinarritzen dena: zurezko piezak.

 

 

Programa osoa

 

S. Reich, Music for Piece of Wood [10']
P. Jodlowski, 24 Loops [8']
H. Mancini, Bateria eta perkusio-talderako kontzertua [10']
C. Cangelosi, Theatric nº10 [3']
C. Rouse, Oogun Badagris [6']
C. Salvador, Tarkim [6']
P. I. Txaikovski, Intxaur-hauskailua [15']

 

 

Sarrerak bukatuta

 

Matinée honetarako sarrera guztiak saldu egin dira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Astelehena 10 Azaroa, 2025

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren bigarren ediziorako

132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenaren bigarren ediziorako

Lehen edizio arrakastatsu baten ondoren, abeslari ez-profesionalek Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera ematen duen proiektu parte-hartzailea bueltan dator. Hiru eszenatoki handitan abestuko du herritarren abesbatzak: Euskalduna, Kursaal eta, nobedade gisa, Baluarte.

Izen-ematea zabalik dago azaroaren 10etik abenduaren 4ra eta aukeratutako ahotsak abenduaren 15ean iragarriko dira. Kontzertuak martxoan izango dira eta aurreko bi hilabeteetan 10 entsegu kolektibo egingo dira.

Parte-hartze eta asebetetzeari dagokionez aurreikusten zen guztia aise gainditu ondoren, Abestu Euskadiko Orkestrarekin itzuli da, zenbakitan hazi den bigarren edizio batekin. Alde batetik, 132 ahots nahi dira, iaz baino %10 gehiago, eta, bestetik, egutegian hitzordu berri bat gehitu da eta eszenatoki berri bat: Baluarte Auditoriuma.

Proiektua Denboraldi Sinfonikoaren barruan ikusaraziko da, Schumann / Respighi izeneko zortzigarren programa sinfonikoaren baitan eta Riccardo Frizzaren zuzendaritzapean. Kontzertuak honako egunetan izango dira: martxoaren 13an Iruñeko Baluarte Auditoriumean, martxoaren 14an Bilboko Euskalduna Jauregian, eta martxoaren 16 eta 18an Donostiako Kursaal Auditoriumean.

 

Proiektu hori gauzatzeko, 132 ahots anonimo eta boluntario bildu behar dira guztira (bai aurretik parte hartutakoak, bai oraindik egin ez dutenak), eta Euskadiko Orkestraren webgunean eman beharko dute izena parte hartu nahi duten herritarrek abenduaren 4rako beranduenez. Ezinbestekoa da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Ondoren, Miramonen urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra bitarteko asteazkenetan antolatutako 10 entseguetako ahalik eta gehienetara joatea eskatuko da. Beste berrikuntzetako bat da lehen hiru entseguak Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan errepikatuko direla, Bizkaiko eta Arabako pertsonei sarrera errazteko.

Errepertorio berria hiru lanek osatuko dute: Sorozabalen Euskalerria; Bizeten Carmen operako ‘Martxa eta abesbatza’; eta abeslariek aukeratuko duten hirugarren lan bat. Horren guztiaren interpretazioak (abesbatza misto eta orkestrarako) kontzertuen 10 eta 15 minutu artean hartuko ditu, eta Easo Abesbatzako 40 kide izango dira entsegu batzuetan zein eszenatokian aukeratutako herritarren abesbatzari laguntzeko.

Euskadiko Orkestrak aparteko aukera hau baliatzera animatzen ditu herritarrak; horietako batzuentzat agian amets bat da orkestra handi baten ondoan eta eszenatoki garrantzitsuetan zuzenean abestea. Informazio guztia eta izen-emateak euskadikoorkestra.eus-en.

Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.

 

 

Parte hartzeko baldintzak

 

  • Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea.
  • Parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa egingo da. Hautatua izan ez dena itxaron-zerrendan geratuko da, bajak gertatuz gero. Izena emateak ez du parte hartzea bermatzen.
  • Aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehienetara joatea eskatzen da.
  • Lehen entsegua baino lehen, ahots- eta piano-partitura eta ahotsen grabazioak parte-hartzaileen eskura jarriko dira.

 

 

Datak

 

  • Izen-ematea: azaroaren 10etik abenduaren 4ra.
  • Zozketa eta hautatutako ahotsen jakinarazpena: abenduak 15.

 

 

Entsegu-plana

 

  • 10 entseguen datak: 2026ko urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra. Egutegi osoa hemen ikusi.
  • Entsegu gehienak asteazkenetan izango dira, 19:15etik 21:45era*.
  • Tokia: Euskadiko Orkestraren egoitza (Miramon Pasealekua, 124, Donostia).

*Bizkaiko eta Arabako pertsonei erraztasuna emateko, lehen entseguak ostiraletan errepikatuko dira (urtarrilak 23 eta 30, eta otsailak 6) Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioan, ondorengo ordutegian: 17:15-19:45.

 

 

Kontzertuak

 

Schumann / Respighi programa sinfonikoa

Zuzendaria: Riccardo Frizza
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza laguntzailea: Easo Abesbatza

 

 

Datak:

 

  • Iruña (Baluarte Auditoriuma): 2026ko martxoak 13
  • Bilbao (Euskalduna Jauregia): 2026ko martxoak 14
  • Donostia (Kursaal Auditoriuma): 2026ko martxoak 16 eta 18

 

 

Obrak:

 

  • P. Sorozabal: Euskalerria
  • G. Bizet: Carmen, ‘Martxa eta abesbatza’
  • Abeslariek hautatuko duten hirugarren obra

 

 

Lehenengo edizioaren bideo eta irudiak

 

 

Abestu Euskadiko Orkestrarekin, kontzertuak / conciertos

 

 

Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez

 

Ostirala 07 Azaroa, 2025

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan

ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goizetan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko ‘Aldave / Mahler’ kontzertu-programarekin.

Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.

Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen bi hilabeteetan, eta 25/26 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko berremisioekin tartekatuta.

Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan, Eguberri Egunean izan ezik, osteguna izango baita):

  • Azaroak 8: (Berremisioa) Aldave / Mahler (24/25)
  • Azaroak 15: (Berremisioa) Abestu Euskadiko Orkestrarekin / Glanert / Brahms (24/25)
  • Azaroak 22: (Berremisioa) Schumann / Sibelius (24/25)
  • Azaroak 29: (Berremisioa) Mozart / Beethoven (24/25)
  • Abenduak 6: Schmidt / Say. Katharina Müllner / Camille Thomas
  • Abenduak 13: (Berremisioa) Brahms / Dvorak (24/25)
  • Abenduak 20: (Berremisioa) Aldave / Szymanowski (24/25)
  • Abenduak 25: Berlioz / Ravel. Stefan Blunier / Miren Urbieta-Vega / Landarbaso Abesbatza
  • Abenduak 27: (Berremisioa) Mozart / Schubert (24/25)
  • Urtarrilak 3: (Berremisioa) Musika Gela. Boléro (22/23)

Datozen datak aurrerago emango dira ezagutzera. ETBk Euskalduna Jauregian grabatu ditu kontzertuak.

 

 

Eduki gehiago YouTube kanalean

 

Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du. Gaur egun, kanal honek 150 bideo baino gehiago ditu HDn, Euskadiko Orkestraren kontzertu sinfoniko onenekin, eta baita beste eduki batzuekin ere, hala nola kontzertu didaktikoak edo esparru sinfonikokoak ez diren beste euskal artista batzuekin egindako kolaborazioen bideoklipak.

Ostirala 07 Azaroa, 2025

Camille Thomas biolontxeloaren izarrak Fazil Sayren obra antibeliko bat interpretatuko du Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertuetan

Camille Thomas biolontxeloaren izarrak Fazil Sayren obra antibeliko bat interpretatuko du Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertuetan

Interprete franko-belgikarrak ‘Never Give Up’ biolontxelorako kontzertua eskainiko du, Fazil Say konpositore turkiarrak espresuki berarentzat idatzia. Thomas oso ezaguna da pandemian Parisko teilatuetan biolontxeloa jotzen egin zituen bideoak biralak egin zirelako.

Haydn eta Schmidten bi sinfonia erabat ezberdinek osatuko dute Katharina Müllner austriarrak zuzendutako kontzertu-programa, eta Donostia, Bilbo eta Iruñeko kontzertuetarako sarrerak salgai daude, 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak 2025/26 Denboraldi Sinfonikoaren hurrengo programa aurkezten du; kontzertuak datozen egunotan izango dira ohiko lau hiriburuetan: astelehenean, azaroak 10, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, azaroak 11, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, azaroak 12, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegunean, azaroak 13, berriz Kursaal Auditoriumean; eta ostiralean, azaroak 14, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

‘Schmidt / Say’ izenburudun Denboraldiko bigarren programa honek agian horren ezagunak ez diren baina interes handia sortzen duten bi sortzaileren unibertsoan barneratuko gaitu.

Joseph Haydnen 83. Sinfoniaren klasizismo estilizatuaren ostean, Fazil Say pianojole birtuoso bikainak konpositore gisa duen alderdia ezagutuko dugu. Turkiarra bakearen eta kulturarteko elkarrizketaren defendatzaile sutsua da eta, hain zuzen ere, alderdi horri lotuta dago programa honetan aurkeztuko den obra. 2017an, Sayk Never Give Up lana idatzi zuen 2015 eta 2017 artean Europa eta Turkia astindu zituzten atentatu terroristei erantzun artistikoa emateko. «Aireportuak, kontzertu-aretoak, futbol-zelaiak, kaleak... ia egunero halakoak gertatzen zirela zirudien. Gure bizitzan benetan garai ilunak izan ziren haiek», gogorarazi du Sayk. «Nahasmendu haren erdian kontzertu hau idatzi nuenean, erresilientzia erakutsi nahi izan nuen: inoiz ez dugula amore emango eta beti mundu ederragoa eta baketsuagoa lortzeko itxaropena egongo dela». Gainera, lan honek inpaktu handiko zatiak biltzen ditu. Bigarren mugimenduan, adibidez, konpositoreak metrailadore baten soinuak sartu zituen —partituran «kalashnikov» gisa jasota daude— eta biolontxeloak Turkiako musika-tresna tradizional baten, kavalen, tinbrea imitatzen du.

Obra Camille Thomas instrumentuaren izar franko-belgikarrarentzat idatzi zen, eta kontzertu hauetan izango dugu gurekin interpretatzeko. Thomas, 2017tik Deutsche Grammophon taldeko artista esklusiboa, bere belaunaldiko interprete karismatikoenetako batean bihurtu da. Berlinen eta Weimarren Stephan Forck, Frans Helmerson eta Wolfgang-Emanuel Schmidt bezalako maisuekin hezia, nazioarteko ibilbide oparoa egin du Deutsche Kammerphilharmonie Bremen, Belgikako Orkestra Nazionala, NHK Symphony eta Washington National Symphony Orchestra bezalako orkestrekin batera, Paavo Järvi eta Kent Naganoren zuzendaritzapean, besteak beste. Thomasek “Feuermann” (1730) Stradivarius ospetsua jotzen du, Nippon Music Foundationek utzita. Azken urteotan, bereziki ezagun eta enblematiko egin da Parisko teilatuetan egin dituen bideoengatik, eta mundu osoan zehar mugitu diren irudi eder ahaztezinak utzi ditu.

Jarraian, Euskadiko Orkestra lehen aldiz barneratuko da Franz Schmidten mundu sinfonikoan. Izandako harreman politiko okerrek bere erreputazioa ilundu zuten arren, azken urteotan haren musika aldarrikatzen ari dira. XX. mendeko Brucknerren oinordeko espiritual izendatu dute. Haren 4. Sinfonia –1933an alaba Emmaren izenean sortutakoa requiem gisa eta Vienan amaitu zuena– lirismo handiko sorkuntza-lana da. Zuzendaria Katharina Müllner izango da. Vienakoa da eta Deutsche Oper am Rheineko kaperako gaur egungo maisua.

 

 

Sarreren salmenta

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

 

 

Kontzertu hauen lankidea

 

 

Ostirala 24 Urria, 2025

Euskadiko Orkestraren Musika Gela: desberdintasunari eta bazterketari aurre egiteko modu bat

Euskadiko Orkestraren Musika Gela: desberdintasunari eta bazterketari aurre egiteko modu bat

Musika Gela hezkuntza- eta gizarte-zikloa urrunago doa Euskadiko Orkestra ongizate, osasun eta bizi-kalitate pertsonal eta sozialaren bektore bihurtzeko erabakian, eta proposamen berritzaile, aitzindari eta ausarten bidez egingo du hori, desberdintasunari eta bazterketari aurre egiteko modu gisa.

Ziklo berriak lau ekoizpen propio ditu: aurreko denboraldian aurkeztutako bi —‘Musika tantak’ eta ‘Logelan logale’—, eta bi estreinaldi —‘Nire ama antzara’ eta ‘Arriaga bizi da’—. Euskadiko Orkestraren ekoizpen horiek eta beste batzuk erreferente dira sektorearentzat eta jardunbide egokien bidea markatzen dute; horren erakusgarri, horietako batzuk beste jaialdi batzuetan eta beste orkestra batzuekin programatu dira.

Zikloak 70 jarduera baino gehiago ditu guztira, eta horien artean daude ‘Musikazaleak’ tailerren bigarren edizioa, FEVAS-Plena Inclusion Euskadirekin lankidetzan, eta kolektibo eta ikastetxeei zuzendutako Entsegu Irekiak.

Jaitsi prentsa-materiala hemen

 

Orkestraren programazioan aspaldidanik erabat sustraituta dagoen hezkuntza-ziklo hau herritarrei, oro har, eta gazteei, bereziki, musika gerturatzeko helburuarekin jaio zen. Azken urteotan, inoiz baino gehiago, zikloak arreta berezia eskaintzen dio gizarteko sektore zaurgarrienari. Kolektibo zaurgarrien inklusioa eta kulturarako irisgarritasuna sustatzeko helburuarekin, ekintza ugari txertatu dira Musika Gelaren ziklo berrian.

Horrela izango da 25/26 Denboraldian ere, aurten aurkeztuko diren ekoizpen propio batzuk alderdi hori modu integral eta transbertsalean txertatzeko ideiarekin sortu baitira.

 

 

‘MUSIKA TANTAK’, INKLUSIOAREN ADIERAZLE NAGUSIA

 

Hain zuzen ere, egunotan Miramonen ikusgai dagoen ekoizpenak (Musika tantak) bereziki bilatzen du kulturarako irisgarritasuna eta kolektibo kalteberen ikusgarritasuna. Proposamen berritzailea, aitzindaria eta ausarta da. Musika tantaken, gure orkestraren musikariek eta gaitasun desberdinak dituzten musikari gazteek eszenatokia partekatzen dute unibertso magiko bat sortuz, non talentu bakoitzak bere lekua aurkitzen duen, aniztasunak pertsona guztiak aberasten gaituela erakusteko.

Ekoizpen hau joan den denboraldian estreinatu zen Kursaalen eta orain inklusiboagoa izateko asmo bikoitzarekin itzuli da. Musika Tantak egun hauetan (urriaren 23tik 30era) Eskola Kontzertu gisa eskaintzen ari da eta Musika Gelaren adar honetan jarduera inklusibo bat txertatzen den lehen aldia da. Gipuzkoa osoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 2.800 ikaslek hartuko dute parte ekoizpen horretan, inklusio sozialaren baitan beharrezkoa den ariketa batean.

Gainera, Musika Tantak ekoizpenak Musika Familian kontzertu bat du urriaren 25ean Miramonen, saio lasai gisa proposatzen dena. Formatu hori joan den denboraldian estreinatu zen eta zikloan geratzeko etorri da. Saio lasaiek elkarbizitza inklusiborako ateak irekitzen dituzte, non familia guztiek besaulki-patioa partekatzen duten, desgaitasunen bat duten kideak dituzten familiak zein halako kiderik ez dutenak. Elkarteek astegunetan antolatzen dituzten jardueretatik kanpo desgaitasunen bat duten pertsonek gehien nahi dutenarekin banaka parte har dezaten sustatzeko modu bat da, gainerako pertsonek beren portaera epaitzeko beldurrik gabe.

Beren beharretara hobeto egokitzeko asmoz, saio lasaiek ohiko kontzertu bateko errutinak baino toleranteagoak diren baldintzak betetzen dituzte, ohiko protokoloa hain zorrotz jarraitu gabe. Kontzertu-aretoko ateak irekita egongo dira saio osoan zehar, gure publikoa ekitaldi osoan zehar sartu eta irten ahal izateko, nahieran. Aretoa beti argiztatuta egongo da, ilunpean gera ez dadin, eta arreta berezia jarriko da argi distiratsurik, zarata gogorrik eta ezusteko elementu sentsorialik egon ez dadin. Ikus-entzule guztiek jarrera lasaia izango dute ikuskizunean zehar edozein zarata edo mugimenduren aurrean. Aretotik irten behar izanez gero, sarrerako hall-a espazio alternatibo bat izango da, gure publikoak atseden hartu ahal izateko eta, prest dagoenean, berriz ere ekitaldiarekin bat egin ahal izateko. Eta artistak eta langileak sentsibilizatuta egongo dira inklusio-praktika onenekin.

Nire ama antzara ekoizpenak ere saio lasai bat izango du, 2026ko otsailaren 14an Miramonen egingo den Musika Familian kontzertuan.

 

 

ZIKLOAREN PROGRAMAZIO OSOA

 

Lau ekoizpen propio

 

Urtez urte, Euskadiko Orkestrak bere ekoizpen propioak egitearen aldeko apustua egiten du, bere gizarte- eta hezkuntza-zikloaren esparruan estreinatzeko propio sortutako gidoi originalekin eta ikuskizunekin. Ziklo berriak lau ekoizpen ditu: Musika tantak, Logelan logale, Nire ama antzara eta Arriaga bizi da. Lehenengo biak joan den denboraldian aurkeztu ziren, eta inklusioari, aniztasunari, kulturarako irisgarritasunari, parte-hartzeari eta, azken batean, pertsona guztien eskubide kulturalak gauzatzeari buruzkoak dira. Nire ama antzara eta Arriaga bizi da bi ekoizpen berri dira, irudimenaren, edertasunaren eta parte-hartzearen beharra adimen artifizialarekin uztartuko dituztenak.

Lau produkzio hauek bi formatutan aurkezten dira, Eskola Kontzertuetan eta Musika Familian kontzertuetan.

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako 7.500 ikasle inguruk parte hartuko dute aurtengo Eskola Kontzertuetan. 100 ikastetxe ingurutik datozen ikasleak dira, dozenaka herri ezberdinetakoak: besteak beste, Altzo, Errezil, Zegama, Legazpi, Oñati, Ataun, Mendaro eta Berrobi. Sail honetako kontzertuek Gipuzkoako Batzar Nagusien, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren Hezkuntza Sailaren, Kursaal Eszenaren eta Gasteizko Udalaren lankidetza dute gaur egun.

Bestalde, ekoizpenak Musika Familian kontzertu formatuan eskainiko dira Donostian eta Gasteizen. Euskadiko Orkestrak haur eta gazteei eskaintzen dizkien jardueren artean, ibilbide luze eta finkatuena duen atala Musika Familian kontzertuena da. Haurrek familiekin gozatzeko kultur aisialdiko eskaintza honek 29 urte daramatza orkestraren egitarauan. Donostian egingo diren Musika Familian kontzertuek El Diario Vascoren babesa dute, eta horietatik Kursaalen egingo dena, Arriaga bizi da, Kursaal Eszenarekin lankidetzan prestatu da. Arabako hiriburuko kontzertuek, bestalde, Gasteizko Udal Antzoki Sarearen lankidetza dute. Ikuskizun guztietarako sarrerek 3 eta 8 euro bitarteko prezioa dute eta euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez eros ahal izango dira, ikuskizunen datak hurreratu ahala. Dagokion aretoaren leihatiletan ere egongo dira salgai eta Kursaalen webgunean (kursaal.eus).

Jarraian ekoizpenei buruzko informazio xehea aurki daiteke, baita kontzertuen datak ere:

 

1) MUSIKA TANTAK

 

Ikuskizun inklusiboa eta interaktiboa, non musika, euskal mitologia eta ikusleen partaidetza uztartzen diren.

Parte-hartzaileak: Marie Gaillard (biolina); Gabriel Mesado (biolontxeloa); Paloma Torrado (kontrabaxua); Sara Zufiaurre (klarinetea); Xabier Peña (perkusioa); Nacho Soto (pianoa); Ibai Murillo, Alberto Perez, Danae Riaño (interpretazioa eta kantua); Iñaki Cepas, Simon Ezquiaga, Mikel Hernández, Jon Ander Lopez, Beñat Mendizabal, Ibai Mendizabal, Alvaro Polo (artista gonbidatuak); Eli Arabaolaza (sentsibilizazio-tailerra); Yamel Romero (gidoia eta konposizioa); Mikel Cañada (ideia eta zuzendaritza).

Programa: Y. Romero, E. Grieg, S. Ezquiaga, C. Saint-Saëns, V. Horton-en obrak

ESKOLA KONTZERTUAK (Lehen eta Bigarren Hezkuntza)
Urriak 23, 24, 27, 28, 29, 30 (9:45 / 11:15), Miramon (Donostia)

MUSIKA FAMILIAN (saio lasaia)
Urriak 25 (12:00*), Miramon (Donostia)
*Kontzertuaren aurretik, 10:45ean, sentsibilizazio-tailer bat eskainiko da, osagarria, aukerakoa eta doakoa. Izen-ematea: musikagela@euskadikoorkestra.eus

 

 

2) NIRE AMA ANTZARA

 

Maurice Ravelek Ma mère l’oye lana lagun batzuen seme-alabentzat idatzi zuen. Haurrentzako bost pieza azpitituluarekin, lan hau Charles Perrault idazlearen ipuinetan oinarritzen da. Elementu horietatik abiatuta, gure proposamenak hitzen ordez irudiak jarriko ditu zuzeneko musika duen itzal-antzerki batean, eta haur bakoitzaren esku utziko du kontakizunak norbere iruditerian berreraikitzeko lana. Haize-boskote batek emango dio bizia lan eder honi.

Parte-hartzaileak: Oihana Kontxeso (flauta); Oscar Diago (oboea); Luis Camara (klarinetea); François Proud (fagota); Marianne Tauzin (tronpa); Mikel Cañada (ideia); Marta Bocos (itzal-antzerkia, gidoia, gida didaktikoa).

Programa: M. Ravel, Nire ama antzara.

ESKOLA KONTZERTUAK (Haur Hezkuntza)
Otsailak 10, 11, 12, 13, 17, 18, 19 (9:45 / 11:15), Miramon (Donostia)

MUSIKA FAMILIAN (3 < 6 urte)
Otsailak 1 (17:00 / 18:30), Garcia Lorca (Gasteiz)
Otsailak 14 (11:00 / 12:30, saio lasaia), Miramon (Donostia)

 

3) LOGELAN LOGALE

 

Irisgarritasunak eta parte-hartzeak, Musika Gelaren proposamenaren oinarri diren ardatzek, kantata honen bidez dute adierazpen gorena. Bertan, Euskadiko Orkestrak 1.000 ikaslerekin partekatzen du eszenatokia, Leire Bilbaok idatzi eta Jagoba Astiazaranek musikatutako Logelan Logale lana osatzen duten 10 abestiak interpretatzeko. Kantata honek ahalegin handia eskatzen die musikako irakasle, parte hartzen duten ikastetxe, orkestrako musikari, administrazio eta laguntzaileei eta, horri esker, ikasleek kantu sinfoniko-koralak dakarren esperientzia paregabea bizi dezakete. Euskadiko Orkestrak 2025eko maiatzean estreinatu zuen ekoizpen hau Donostian eta Gasteizen, eta kantutik abiatuta Euskadi egituratzeko balioko du, urtebete geroago, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bizkaiko abesbatzak proiektu honetara gehituta, Euskal Herriko Abesbatzen Konfederazioaren bitartez.

Parte-hartzaileak: Jagoba Astiazaran (jatorrizko musika); Leire Bilbao (libretoa); Euskadiko Orkestra; Juanjo Ocon (zuzendaria); Kepa Errasti (abeslari eta aktorea); Maria Goiricelaya (eszena-zuzendaria)

Programa: Preludioa / Kask-kask! / Gauaren beltza / Oheko burkoa / Gaueko / Harri, orri, ar / Mamua ote da? / Nire itzala / Hitz jolasak / Ispiluaren aurrean / Logelan logale

ESKOLA KONTZERTUAK (Lehen Hezkuntza)
Apirilak 21, 22 (12:00), Kursaal (Donostia)
Apirilak 23 (12:00), Jesus Guridi (Gasteiz)

 

4) ARRIAGA BIZI DA

 

Emiliano Arriagak, ganbara txukuntzen ari dela, biolin zahar bat aurkitu du eta, bere hari desafinatuak laztantzean, memoriaren teklak sakatu ditu. Osaba musikari Juanitotaz gogoratzen hasi da: Parisen hil zen, aspaldi, 20 urte bete baino egun batzuk lehenago... Ez dakigu ia ezer bere nortasunari buruz, ezta bere bizitzari buruz ere, Bilbo alde zaharraren eta Parisen, une horretako musika-hiriburuaren, artean igaro baitzen. Horregatik, gure kontzertuan Juanito benetan nolakoa zen asmatzera edo irudikatzera jolastuko dugu, beti bere musikaren bidez, bere garaiko beste musikari batzuen bidez eta agian bilbotar maitagarri eta bikain honekin une batez hitz egiteko aukera emango digun Adimen Artifizialaren laguntzaz.

MUSIKA FAMILIAN (6 < 10 urte)
Maiatzak 9 (18:00*), Kursaal, Ganbera Aretoa (Donostia)
Maiatzak 10 (18:00*), Félix Petite (Gasteiz)
*Kontzertuen aurretik, 16:45ean, sentsibilizazio-tailer bana eskainiko da, osagarria, aukerakoa eta doakoa. Izen-ematea: 943003170 (Donostia) / 945161045 (Gasteiz).

 

 

Musikazaleak

 

Euskadiko Orkestrak ibilbide luzea darama Musika Gelan inklusioaren alde, FEVAS Plena Inclusion Euskadiren eskutik. Bi erakundeak duela 15 urte baino gehiago hasi ziren elkarlanean, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta kulturarako eskubidea sustatzeko. Harrezkero,1.500 pertsona inguruk hartu dute parte hainbat jardueretan, eta horien artean nabarmenenak, Bilbo, Gasteiz eta Donostian egin diren tailerrak eta Miramongo egoitzan egin diren kontzertuak izan dira. Jarduera horiek “Praktika On” izendatu zituen FEAPSek, Adimen ezintasuna dutenen aldeko Elkarteen Espainiar Konfederakuntzak. Soinu Mosaikoa egitasmoak ere lankidetza horretan du sorburua. Ekimen hori Espainiako 14 orkestretara hedatu zen, musika garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko tresna bihurtzen duen praktika aitzindari gisa. Ekimen honek CERMI 2018 sari nazionala jaso zuen musikaren bidez desgaitasunaren inklusioa sustatzeagatik. Oraintsuago, Euskadiko Orkestrak, Donostiako Orfeoiarekin eta Musikenerekin batera, Aspalagun 2025 aitorpena ere jaso du, Musika Gelaren esparruan egiten duen kontzientziazio- eta ikusarazte-lanagatik.

Aurreko denboraldian proiektu partekatu honek urrats berri eta garrantzitsu bat eman zuen Musikazaleak ekimenaren aurkezpenarekin. Ekimena adimen- edo garapen-desgaitasuna duten hamabost bat pertsonako hiru talde egonkor osatzean datza (bana Bilbo, Donostia eta Gasteizen). Talde horiek zortzi musika-tailerretan parte hartuko dute ikasturtean zehar. Tailerrei amaiera emateko, kontzertu bat eskainiko da 2025eko ekainean, ikasturtean egindako lana erakusteko.

Yamel Romero musikagile, musikoterapeuta eta musikaren bidez ekipoak eta pertsonak laguntzen eta garatzen espezializatutako sofrologoak zuzentzen ditu tailer hauek. Musikeneko Musika-arloko Bitartekaritza, Kudeaketa eta Zabalkundeko masterreko ikasleen inplikazioa izango du egitasmoak. Tailer hauek babesle dituzte Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa eta Gasteizko Udal Antzoki Sarea.

 

 

Entsegu Irekiak

 

Musika Gelak Entsegu Irekiekin jarraituko du. Entsegu hauek kolektiboei, ikastetxeei, kontserbatorioei eta unibertsitateei, besteak beste, daude irekiak, eta aukera eskaintzen dute orkestrak kontzertu baten aurretik egiten duen azken lana gertutik ezagutzeko. Denboraldi honetan hiru Entsegu Ireki eskainiko dira, bi urtarrilean eta bat maiatzean.

 

 

IBILBIDE PROPIOA DUTEN PROIEKTUAK

 

Nabarmentzekoa da Euskadiko Orkestrak ekoizpen berritzaile propioak eta kalitatezkoak sortzeko egin duen apustuak erreferente bihurtzen dituela eta hainbat kultur eragilek eskatzen dituztela. Denboraldi honetan hiru ekoizpenek ikusiko dute beren eszenaratzea hiru gune desberdinetan:

  • Ilargiari Kantari Durangoko Musika Hamabostaldian aurkeztuko da azaroaren 2an, 18:00etan, San Agustin Antzokian. Bosgarren urtez jarraian, Durangok Euskadiko Orkestraren ekoizpenak sartu ditu programazioan.
  • Pantomima Iruñeko Baluarte Auditoriumaren Baluarte Txikiren programazioaren baitan eskainiko da.
  • Eta Logelan logale kantata, Euskadiko Orkestrak joan den Denboraldian enkargatu eta estreinatua eta aurten berriro programatua, Bilbao Orkestra Sinfonikora hedatuko da, honek hartu eta Bizkaia osoan Eskola Kontzertu gisa eskainiko baitu.

Aipatzekoa da, baita ere, aurreko denboraldietan, Living Room Music bezalako beste ekoizpen batzuek ere ibilbidea izan dutela gure lurraldean eta handik kanpo.

 

 

MUSIKA GELA YOUTUBEN

 

Musika Gelak atal propioa du Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalean, eta bertan zikloko ikuskizun osoak ikus daitezke, besteak beste, Logelan Logale; Ilargiari kantari; Polikinela; Living Room Music; eta Mozart, Nannerl eta Lagunak. Gainera, aurtengo Denboraldiko kontzertuen bideoak ere igoko dira bertara, ikuskizunak gauzatu ahala.

 

 

LANKIDETZA-SARE ZABALA

 

Euskadiko Orkestraren Musika Gelak inguruko erakunde ugarirekin elkarlana sustatzen jarraitzen du. Lankide ditu Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Hezkuntza Saila, Gasteizko Udal Antzoki Sarea, Kursaal Eszena eta El Diario Vasco.

 

 

INKLUSIOA SUSTATZEN DUTEN PROIEKTU ETA SAREAK

 

Musika Gela ziklo osoa ARTIS+: Artea, gizarteratzeko ekimenaren parte da. Mugaz gaindiko Europako lankidetza-proiektu honek helburu du kultura-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea bazterketa-arriskuan dauden biztanle-taldeentzat, dela desgaitasunagatik, dela arrazoi sozialengatik.

Proiektu hau 2027ra arte luzatuko da eta honako bazkideak izango ditu, besteak beste: Orchestre National du Capitole de Toulouse, Bartzelonako L’Auditori eta OBC Orkestra eta Paueko Orkestra.

Ildo beretik, Musika Gelaren programazioa Gertu Kulturaren parte da, hau da, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek kultura eskura izan dezaten laguntzeko elkartu diren kultura-programatzaileen sarearen parte.

Irabazi asmorik gabeko ekimen honen helburua kulturaren bitartez pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, kultura-espazio eta -esperientzia bereziak biltzen ditu prezio oso murritzetan, lehentasunarekin eta kolektibo ezberdinen beharrak entzutean eta behar horiei erantzutean oinarritutako tratu pertsonalizatuarekin. Gertu Kultura Apropa Cultura Saretik dator; sare hori Bartzelonako Auditori musika-zentroan abiarazi zen eta, Katalunian ia bi hamarkadako ibilbidea egin ondoren, erreferentziazko sare inklusiboa da gaur egun, 190 kultura-programatzaile baino gehiagorekin, 1.800 gizarte-erakunde baino gehiagorekin eta 54 udalerri baino gehiagorekin.

Musika Gelaren proposamenetako batean parte hartzen duten elkarteak:

Apdema, Apnabi, Aspace, Atzegi, Futubide, Gaude, Gautena, Gertuan, Gorabide, Goyeneche, Uliazpi, Usoa, Erroak-Sartu Elkartea, Emaus, Elkargune, Bagara-Gureak, Garagune, Centro Gerontológico Berio, Centro de día de Daño Cerebral, Centro de rehabilitación psicosocial Maldatxo.

 


ARTIS+

Ziklo hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez.


 

Orriak