16 kidez osatutako ganbera-talde handi bat izango da larunbat honetako Matinéearen protagonista

Izai taldeak Händel eta Vivaldiren lau ganbera-obra handi interpretatuko ditu larunbat honetan, abenduak 14, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak bukatu egin dira.
Larunbat honetan, abenduak 14, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko seigarren hitzordua izango da. Bertan, Izai ganbera-taldeak ‘Concerti grossi’ izeneko kontzertua eskainiko du. Hamasei kidek osatzen dute taldea: Amaia Asurmendi (biolina), Raquel Cortinas (biolina), Irene Echeveste (biolina), Mikel Ibáñez (biolina), Larraitz Oiartzabal (biolina) Ricardo Ruiz (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Monika Mazur (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Paloma Torrado (kontrabaxua), Hélène Billard-Alirol (flauta), Oihana Kontxeso (flauta), Óscar Diago (oboea), Pascal Laffont (oboea), Marco Caratto (fagota) eta Loreto Aramendi (klabezina eta organoa). Aipatzekoa da 40 urte baino gehiagoz Euskadiko Orkestrako fagotista izan ostean, honakoa izango dela Marco Carattoren azken Matinéea, hil honetan erretiratuko baita.
Bere gehiengoan Euskadiko Orkestrako kidez osatutako musika-talde zabal hau jarri da 2024 urteko azken Miramongo Matinéearen buru lau ganbera-kontzertu handi interpretatzeko: George Frideric Händelen Concerto grosso Op.3 serieko hiru obra eta Antonio Vivaldiren Kontzertua Solen RV576.
Musika instrumentalaren konpositore gisa, Händelek musika italiarraren eragin handia jaso zuen. Konpositore alemaniarrak oso ondo ezagutzen zuen Corelliren musika, eta bere estilo pertsonala fuga forma zabaletan garatu zuen, espazio iradokitzaileekin txandakatuz. Bere musikan kantuaren doinuak ia abandonu lirikoa dira, eta egitura zurrunen balaztatik askatzen dira. Historialari askoren ustez, Johann Sebastian Bachen musikak barrura begiratzen badu, Händelenak kontrakoa egiten du, kanpora begiratu.
Vivaldi, bestalde, Händelekin batera, konpositore barroko handienetako bat da, eta bere eragina Europa osora zabaldu zen. Funtsezkoa izan zen Bachen beraren musika instrumentalaren garapenean. Bere maisutasuna kontzertuaren generoa, bere garaiko generorik garrantzitsuena, oinarritzean islatzen da. Zazpiehun eta hirurogeita hamar obra inguru konposatu zituen, horien artean laurehun kontzertu eta 46 opera baino gehiago. Vivaldik bidaia ugari egin zituen Europa osoan zehar, jasotako enkargu ugariengatik eta bere operen estreinaldietarako.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.
Abenduaren 5ean Iruñeko Baluarte Auditoriumean emandako kontzertuan egindako protestari buruzko Euskadiko Orkestraren komunikatua

Paul Ben-Haim israeldar konpositorearen obra bat kontzertu-programan sartzeagatik abenduaren 5ean Baluarte Auditoriumean eman genuen Denboraldiko kontzertuan jasotako protesta zabalaren eta horren harira jasotako mezuen aurrean, Euskadiko Orkestrak honako hau jakinarazi nahi du.
- Berceuse Sfaradite obraren interpretazioaren aurretik, irainduta sentitu zen publiko zabal batek aretotik alde egin zuen; sortutako egoera deitoratzen dugu eta irmo adierazten dugu Euskadiko Orkestrak ez duela inolako genozidio edo gerra-kausaren apologiarik egiten.
- Publikoaren protesta errespetuzkoa izan zen, eta Euskadiko Orkestrak ez zuen eragotzi hura egitea, ezta Pinchas Zukerman zuzendari eta biolinjoleak ere, obra hori interpretatu aurretik publikoa atera arte itxaron baitzuen. Palestinako bandera eszenatoki gainean geratu zen Mozarten Biolinerako 5. Kontzertuaren interpretazioan eta kontzertuaren lehen zati osoa amaitu arte.
- Euskadiko Orkestrak Berceuse Sfaradite interpretatu zuen, 4 minutuko sehaska kanta, Yemengo abeslari batek konposatua eta Ben-Haimek orkestratua 1945 urtean. Ez da Israelen aldeko obra bat. Garrantzitsua da aipatzea ez zela Israelgo Ereserki Nazionala jo, BDZ Nafarroa plataformak kontzertuan emandako eskuorrian interpretatu daitekeen bezala edo komunikabideren eta sare sozialen batzuetan adierazi den bezala.
- Programa-aldaketa baten ondoren, Pinchas Zukermanek kontzertu horren zuzendaritza ere hartu zuen, hasiera batean bakarlari gisa bakarrik iragarrita zegoen arren. Bruch eta Brucknerren ordez Mozart eta Beethovenen lanak programatu ziren, baita Ben-Haimen (XIX. mendearen amaieran Alemanian jaio eta 1984an hil zen musikagilea) sehaska-kanta labur bat ere. Kontzertu-programa bat azkartasunez birdiseinatu behar dela ikusita, batzuetan artistak une horretan errepertorioan dituen lanek baldintzatzen dute aukeraketa. Pinchas Zukerman biolinjolea eta orkestra-zuzendaria da, Euskadiko Orkestrarekin eszenatokia partekatu duen laugarren aldia da, eta bakarlari- eta zuzendari-lan bikoitzean egiten duen bigarrena.
- Musikaren Historian ohiko errepertorioa osatzen duten obra edo konpositore asko daude, eta horien interpretazioa ere eztabaidagarria izan daiteke gaur egun. Adibide ugari daude, gutxi batzuk aipatzearren: Prokofieven Aleksander Nevsky; Carl Orff, Carmina Buranaren egilea, nazia izan zuela uste baita; edo Bruckner bera (Hitler hil zen egunean Alemaniako irratiak bere Zazpigarren Sinfonia eman zuen bere oroimenez).
Pinchas Zukerman izango da Euskadiko Orkestraren hurrengo kontzertu-programaren protagonista

Euskadiko Orkestrak nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.
Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia interpretatuko du, eta Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ joko du.
Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko laugarren programari aurre egingo dio, ‘Mozart / Beethoven’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 29, eta astelehenean, abenduak 2, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, abenduak 3, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, abenduak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, abenduak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Pinchas Zukerman biolinjole bikainak lau aldiz bisitatu du Euskadiko Orkestraren Denboraldia. Nazioarteko musikari handia da Zukerman, Isaac Stern eta Pau Casalsek babestu zuten hasieran, eta biolinerako literatura handi guztia interpretatu du, XX. mendeko musikaririk ezagunenekin batera. Hala, oso hurbileko harremana du hainbat artistarekin, hala nola Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jacqueline du Pre-rekin. Diskografia oso zabala du, 100 obra baino gehiago grabatu ditu eta bitan irabazi du Grammy saria. Gainera, Zukerman orkestra-zuzendari trebea da, eta funtzio bikoitz honetan ikus ahal izango dugu Robert Treviñoren lekukoa hartu ostean (estatubatuarra zegoen hasiera batean programatuta).
Mozarten Txirula magikoaren oberturarekin kontzertuak ireki ondoren, Mozarten Biolinerako 5. Kontzertua eta Beethovenen 2. Sinfonia izango dira bi obra nagusiak.
Biolinerako 5. Kontzertua apur bat aurreratuagoa da aurreko laurak baino, horiek nahiko konbentzionalak baitziren. Bosgarrenak gauza originalak ditu, lehenengo konpasetatik: orkestraren sarrera distiratsuaren ondoren, nota luzeko melodia liriko baten bidez aurkezten da solista. Baina kontzertuaren zatirik ezagunena hirugarren mugimendua da: minuetaren eta rondoaren arteko nahasketa berezia, eta Pinchas Zukermanek eramango du kalitate interpretatibo gorenera.
Kontzertuen bigarren zatian Beethovenen 2. Sinfonia joko du orkestrak, musikagilearen sinfonien artetik gutxien interpretatzen dena. Bere espiritua optimista eta alaia da, itzulingururik gabea, eta Pinchas Zukermanek zuzenduko du, programaren osotasunean batuta hartuko duena.
Gainera, Gasteizen eta Iruñean, Zukermanek Paul Ben-Haimen Berceuse sfaradite sehaska-kanta sefardia aurkeztuko du. Jatorrian Yemengo abeslari baten abesti herrikoi bat da, lehenengo biolin eta pianorako eta gero biolin eta orkestrarako moldatu zena, eta oraingoan Ben-Haimen bertsioa entzungo da.
Obra ezberdina Donostia eta Bilbon
Donostia eta Bilboko kontzertuetan, Berceuse sfaraditeren ordez, Max Bruchen Kol Nidrei eskainiko du Amanda Forsythek. Obra hau Yom Kippur garaian errezitatzen da eta Alemanian debekatuta egon zen Bigarren Mundu Gerran galdu zuen arte. Gaur egun biolontxelojole guztien errepertorioan ainguratutako obra da.
Sarrerak salgai
Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.
Zukerman eta Forsyth izar handiak izango dira larunbat honetako Matinéearen protagonistak

Egunotan Denboraldi Sinfonikoan Euskadiko Orkestrarekin eszenatokia partekatzen ari diren Pinchas Zukerman biolinaren mitoak eta Amanda Forsyth biolontxelojoleak Miramongo Matinéeen edizio berezia eskainiko dute larunbat honetan, azaroak 30, 11:00etan. Azken sarrerak salgai.
Larunbat honetan, azaroak 30, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko bosgarren hitzordua izango da. Hitzordu berezia izango da, nazioarteko izan handiak igoko baitira Miramongo eszenatoki gainera: Pinchas Zukerman biolinjolea eta Amanda Forsyth biolontxelojolea. Egunotan, ‘Mozart / Beethoven’ orkestraren Denboraldiko laugarren programa sinfonikoaren protagonistak dira biak.
Zukerman nazioarteko punta-puntako musikaria da. Isaac Stern eta Pau Casalsek babestu zuten hasieran, eta biolinerako literatura handi guztia interpretatu du, XX. mendeko musikaririk ezagunenekin batera. Hala, oso hurbileko harremana du hainbat artistarekin, hala nola Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jacqueline du Pre-rekin. Diskografia oso zabala du, 100 obra baino gehiago grabatu ditu eta bitan irabazi du Grammy saria. Gainera, orkestra-zuzendari trebea da.
Forsythi dagokionez, biolontxeloaren izar handia da haren jatorriko herrialdean, Kanadan. Calgary Philharmonic eta National Arts Centre Orchestrako biolontxelista nagusia izan da, eta Yo-Yo Ma, Garrick Ohlsson, Yefim Bronfman edo Wynton Marsalisen gisako artistekin batera lan egin du solista gisa.
Kontzertu honetan biolin eta biolontxelorako duoak eskainiko dituzte, garai bereko bi musikagilerenak: Reinhold Gliere ukrainarra eta Zoltan Kodaly hungariarra. Gainera, Zukerman eta Forsythek interpretatuko dituzten obrei buruzko azalpenak emango dituzte zuzenean.
Azken sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.
Pinchas Zukerman eta Amanda Forsythek eszenatokia partekatuko dute berriz Euskadiko Orkestrarekin

Euskadiko Orkestrak laugarren kontzertu-programan nazioarteko musikari garrantzitsuenekoa den Pinchas Zukermanen laugarren bisita hartuko du, eta biolinjole eta zuzendari funtzio bikoitza beteko du honek, programa-aldaketa baten ostean.
Azaroaren 29tik abenduaren 5era izango diren kontzertuen programa Mozart eta Beethovenen obrek osatzen dute nagusiki. Horrez gain, Bilbon eta Donostian, Amanda Forsyth biolontxelojoleak Max Bruchen ‘Kol Nidrei’ interpretatuko du, eta Gasteiz eta Iruñean, Zukermanek ‘Berceuse sfaradite’ sehaska-kanta sefardia joko du.
Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko laugarren programari aurre egingo dio, ‘Mozart / Beethoven’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 29, eta astelehenean, abenduak 2, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, abenduak 3, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, abenduak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, abenduak 5, Iruñeko Baluarte Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Pinchas Zukerman biolinjole bikainak lau aldiz bisitatu du Euskadiko Orkestraren Denboraldia. Nazioarteko musikari handia da Zukerman, Isaac Stern eta Pau Casalsek babestu zuten hasieran, eta biolinerako literatura handi guztia interpretatu du, XX. mendeko musikaririk ezagunenekin batera. Hala, oso hurbileko harremana du hainbat artistarekin, hala nola Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jacqueline du Pre-rekin. Diskografia oso zabala du, 100 obra baino gehiago grabatu ditu eta bitan irabazi du Grammy saria. Gainera, Zukerman orkestra-zuzendari trebea da, eta funtzio bikoitz honetan ikus ahal izango dugu Robert Treviñoren lekukoa hartu ostean (estatubatuarra zegoen hasiera batean programatuta).
Mozarten Txirula magikoaren oberturarekin kontzertuak ireki ondoren, Mozarten Biolinerako 5. Kontzertua eta Beethovenen 2. Sinfonia izango dira bi obra nagusiak.
Biolinerako 5. Kontzertua apur bat aurreratuagoa da aurreko laurak baino, horiek nahiko konbentzionalak baitziren. Bosgarrenak gauza originalak ditu, lehenengo konpasetatik: orkestraren sarrera distiratsuaren ondoren, nota luzeko melodia liriko baten bidez aurkezten da solista. Baina kontzertuaren zatirik ezagunena hirugarren mugimendua da: minuetaren eta rondoaren arteko nahasketa berezia, eta Pinchas Zukermanek eramango du kalitate interpretatibo gorenera.
Kontzertuen bigarren zatian Beethovenen 2. Sinfonia joko du orkestrak, musikagilearen sinfonien artetik gutxien interpretatzen dena. Bere espiritua optimista eta alaia da, itzulingururik gabea, eta Pinchas Zukermanek zuzenduko du, programaren osotasunean batuta hartuko duena.
Gainera, Donostia eta Bilboko kontzertuetan Max Bruchen Kol Nidrei eskainiko du Amanda Forsythek. Obra hau Yom Kippur garaian errezitatzen da eta Alemanian debekatuta egon zen Bigarren Mundu Gerran galdu zuen arte. Gaur egun biolontxelojole guztien errepertorioan ainguratutako obra da. Amanda Forsyth biolontxeloaren izar handia da haren jatorriko herrialdean, Kanadan. Calgary Philharmonic eta National Arts Centre Orchestrako biolontxelista nagusia izan da, eta Yo-Yo Ma, Garrick Ohlsson, Yefim Bronfman edo Wynton Marsalisen gisako artistekin batera lan egin du solista gisa.
Obra ezberdina Gasteiz eta Iruñean
Gasteiz eta Iruñeko kontzertuetan, Bruchen Kol Nidreiren ordez, Zukermanek Paul Ben-Haimen Berceuse sfaradite sehaska-kanta sefardia aurkeztuko du. Jatorrian Yemengo abeslari baten abesti herrikoi bat da, lehenengo biolin eta pianorako eta gero biolin eta orkestrarako moldatu zena, eta oraingoan Ben-Haimen bertsioa entzungo da.
Sarrerak salgai
Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.
132 ahots behar dira ‘Abestu Euskadiko Orkestrarekin’ ekimenerako

Proiektu parte-hartzaile honen bigarren edizio honetan abeslari ez profesionalek eszenatokira igo eta Euskadiko Orkestrarekin abesteko aukera berria izango dute.
‘Euskalerria’ eta ‘Carmen-Bizet’ kantatzea errealitate bihur daiteke orkestra handi batekin zuzenean abestu nahi dutenentzat.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenak lehen edizioa estreinatuko du Denboraldi Sinfonikoaren baitan, Glanert / Brahms izeneko eta Christoph-Mathias Muellerrek zuzendutako kontzertu-programan. Kontzertuak martxoaren 13 eta 17an izango dira Donostiako Kursaal Auditoriumean eta martxoaren 15ean Bilboko Euskalduna Jauregian.
Proiektu hori gauzatzeko, 120 ahots anonimo eta boluntario bildu behar dira guztira, eta Euskadiko Orkestraren webgunean eman beharko dute izena parte hartu nahi duten herritarrek abenduaren 10a baino lehen. Ezinbestekoa da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea. Ondoren, 10 entseguetako ahalik eta gehienetara joatea eskatuko da.
Va Pensiero, Il Trovatore eta Maiteren interpretazioak (abesbatza misto eta orkestrarako) kontzertuen 10 eta 15 minutu artean hartuko ditu, eta Easo Abesbatzako 40 kide izango dira entsegu batzuetan zein eszenatokian aukeratutako herritarren abesbatzari laguntzeko.
Euskadiko Orkestrak aparteko aukera hau baliatzera animatzen ditu herritarrak; horietako batzuentzat agian amets bat da orkestra handi baten ondoan eta eszenatoki garrantzitsuetan zuzenean abestea. Informazio guztia eta izen-emateak euskadikoorkestra.eus-en.
Ekimen hau ARTIS+, artea gizarteratzeko proiektuaren baitan sartzen da. Euskadiko Orkestrak 2027ra arte parte hartuko du mugaz gaindiko lankidetza sustatzen duen Europako proiektu honetan, beste hainbat bazkiderekin batera, tartean, Orchestre National du Capitole de Toulouse, L’Auditori eta Bartzelonako OBC Orkestra, eta Pauko Orkestra.
Parte hartzeko baldintzak
- Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da gutxieneko musika-prestakuntza izatea eta partiturak irakurtzen jakitea.
- Parte hartzeko gutxieneko baldintzak betetzen dituztenen artean zozketa egingo da. Hautatua izan ez dena itxaron-zerrendan geratuko da, bajak gertatuz gero. Izena emateak ez du parte hartzea bermatzen.
- Aurreikusitako 10 entseguetara ahalik eta gehienetara joatea eskatzen da.
- Lehen entsegua baino lehen, ahots- eta piano-partitura eta ahotsen grabazioak parte-hartzaileen eskura jarriko dira.
Datak
- Izen-ematea: azaroaren 19tik abenduaren 10era.
- Zozketa eta hautatutako ahotsen jakinarazpena: abenduak 18.
Entsegu-plana
- 10 entseguen datak: 2026eko urtarrilaren 14etik martxoaren 12ra. Egutegi osoa hemen ikusi.
- Entsegu gehienak asteazkenetan izango dira, 19:15etik 21:45etara.
- Tokia: Euskadiko Orkestraren egoitza (Miramon Pasealekua, 124, Donostia).
Kontzertuak
Schumann/Respighi programa sinfonikoa
Zuzendaria: Riccardo Frizza
Abesbatzaren zuzendaria: Gorka Miranda
Abesbatza: Easo Abesbatza
Datak:
- Donostia (Kursaal Auditoriuma): 2026eko martxoak 16 eta 18.
- Iruña (Baluarte): 2026eko martxoak 13.
- Bilbao (Euskalduna Jauregia): 2026eko martxoak 14.
Obrak:
- Euskalerria, ¡Ay, tierra vasca! (P. Sorozabal)
- Bizet - Carmen. "Les voici" (G. Bizet)
Jarduera hau ARTIS+ proiektuaren parte da, eta proiektu hau Europako Batasunak finantzatzen du %65ean Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez
Informazio gehiago
Informazioa eta izen-emateaMiramon Brass izango da larunbat honetako Matinéearen protagonista

Hamabi kidez osatutako metal-taldeak obra operistiko ezagunen sei moldaketa hautatu ditu larunbat honetan, azaroak 16, 11:00etan, Miramonen izango den kontzerturako. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.
Larunbat honetan, azaroak 16, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko laugarren hitzordua izango da. Bertan, Miramon Brass taldeak ‘Opera Brass’ izeneko kontzertua eskainiko du. Hamabi kidek osatzen dute taldea: Marcos Cruz Pardeiro (tronpa), Adrián García Carballo (tronpa), Didier Bousquet (tronpeta), Jesús Castillo (tronpeta), Miguel Echepare (tronpeta), Jon Garcia (tronpeta), Sergio Manteiga (tronboia), Christophe Sánchez (tronboia), Daniel Ruibal (tronboi baxua), Óscar Abella (tuba), Anthony Lafargue (tinbalak) eta Javier Pérez de Azpeitia (organoa).
Miramon Brassek garai eta musika-estilo desberdinetako obra klasikoen amalgama aurkeztuko du. Hauek guztiak opera-lan ezagunetako ganbera-moldaketak dira.
Kontzertua bi zatitan banatuko da. Lehenengoa Handelen Atalantaren oberturarekin hasiko da, Barrokoko obra bereizgarria, distiratsua eta kementsua. Ondoren, Engelbert Humperdincken Hansel eta Gretelen oberturak giro erromantiko eta lirikoago batera eramango gaitu, maitagarrien fantasiazko ipuinak gogora ekartzen dituzten doinu xarmangarriekin. Lehen zati hau amaitzeko Wagnerren Parsifalen preludioa izango dugu, obra ausart eta zirraragarria, bere sakontasun emozionalagatik eta giro oroitarazleagatik ezaguna.
Bigarren zatian, Mascagniren Cavalleria Rusticana eta Verdiren Aida izango dira nagusi, Italiako errepertorioaren bereizgarri diren ponpa eta drama ekarriko duten hautaketa operistikoak. Eta, amaitzeko, Wagnerren bigarren agerpena izango dugu Matinée honetan Nurenbergeko maisu kantariak lanarekin, eskala eta konplexutasun handiagoko lana, ponposoa eta martziala, kontzertu honentzat amaiera bikaina izango dena.
Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.
Kristiina Poska zuzendariak eta Baiba Skride biolinjoleak zapore baltikoa emango diote Euskadiko Orkestraren hurrengo programa sinfonikoari

Estoniar zuzendaria lehendabizikoz arituko da Euskadiko Orkestraren buru, Fauré, Sibelius eta Schumannen obrez osatutako programa batean. Azken honen ‘Biolinerako Kontzertua’ interpretatuko du bakarlari letoniarrak, hainbat urteren ostean orkestrara itzuliko dena, nazioarteko izar batean bilakatuta.
Euskadiko Orkestraren kontzertu-programa berri hau azaroaren 15etik 22ra izango da Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon, eta sarrerak salgai daude.
Euskadiko Orkestrak ostiral honetatik aurrera 24/25 Kontzertu Denboraldiko hirugarren programari aurre egingo dio, ‘Schumann / Sibelius’ izenekoa. Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, azaroak 15, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, azaroak 18, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, azaroak 19, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; ostegunean, azaroak 21, berriz ere Donostiako Kursaal Auditoriumean; eta ostiralean, azaroak 22, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.
Kontzertuak zuzentzen Kristiina Poska izango dugu, estoniar zuzendaria, Flandriako Orkestra Sinfonikoko titularra eta Letoniako Orkestra Nazionaleko zuzendari gonbidatu nagusia. Herrialde baltikoetako musikako egungo espezialistarik handienetako bat da. Bere agindupean, Europa diagonalki zeharkatuko duen programa bat jorratuko du orkestrak: Frantzian hasi, Alemanian gelditu eta Finlandiaraino helduko dira elkarrekin.
Bidaiaren abiapuntua Gabriel Faureren musika intzidentala izango da, Maurice Maeterlincken Pelleas et Melisande antzezlan sinbolistarako egindakoa. Izan ere, Debussy, Schoenberg edo Sibelius konpositoreen irudimena pizteko moduko lan bat da.
Jarraian, Baiba Skride igoko da eszenatokira, 2001ean Belgikako Elizabeth erregina lehiaketa irabazi zuen letoniar biolinista, eta musika klasikoko izarrik handienetako bat. Robert Schumannen azken lan handia joko du: Biolinerako Kontzertua. Erietxe batean sartu baino lau hilabete lehenago idatzi zuen, eta konpositorearen emazteak eta lagunek ezkutatu egin zuten zenbait hamarkadaz, eromenaren emaitza zelakoan.
Amaitzeko, Jean Sibeliusen 5. Sinfonia entzungo dugu. 2. Sinfoniarekin batera, haren ziklo sinfonikoko ospetsuena eta dotoreena da. Inspirazio handia hartu zuen Arnold Schoenbergen Ganbera Sinfoniatik (1906), eta alderdi esperimental nabarmena du Sibeliusen sinfonia honek arrazoi horregatik. 1915ean estreinatu zen arren, Sibeliusek lana berrikusteko beharra sentitu zuen 1916an, eta ez zuen amaitutzat eman 1919ko azarora arte. Orduantxe berak zuzendu zuen behin betiko bertsioa Helsinkin.
Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.
Esku-programa
ETB2 berriz hasiko da Euskadiko Orkestraren kontzertuak ematen larunbat goiz guztietan

Datozen hilabeteetan etenik gabe izango den emisio-bloke berri hau larunbat honetan hasiko da irail amaieran Robert Treviñoren zuzendaritzapean emandako ‘Aldave / Mahler’ kontzertu-programarekin.
Euskadiko Orkestrak eta EITBk orkestraren jarduera grabatu eta zabaltzeko duten konpromisoaren baitan, katearen larunbat goizetako tartera itzuliko da orkestra, Denboraldiko kontzertuak erakusten jarraitzeko.
Emisio-bloke berriak etenik gabe jarraituko du datozen hiru hilabeteetan, eta 24/25 Denboraldiko kontzertu berrienak eskainiko ditu, aurreko denboraldiko beste berremisio batzuekin tartekatuta.
Honako hauek dira datozen kontzertuak (beti larunbatetan eta 11:00etan, Eguberri Egunean izan ezik, asteazkena izango baita):
- Azaroak 9: Aldave / Mahler (24/25). Robert Treviño
- Azaroak 16 (Berremisioa) Mahler 3 (23/24). Robert Treviño / Bilboko Koral Elkartea / Justina Gringyte
- Azaroak 23: (Berremisioa) Brahms / Xostakovitx (23/24). Stanislav Kochanovsky / Sergey Khachatryan
- Azaroak 30: Mozart / Schubert (24/25). Juanjo Mena / Mark Simpson
- Abenduak 7: (Berremisioa) Ravel / Falla (23/24). Juanjo Mena / Clara Mouriz / Alfonso Gómez
- Abenduak 14: Schumann / Sibelius (24/25). Kristiina Poska / Baiba Skride
- Abenduak 21: (Berremisioa) Copland / Mahler (23/24). Juraj Valcuha
- Abenduak 25: Mozart / Beethoven (24/25). Pinchas Zukerman / Amanda Forsyth
- Abenduak 28: (Berremisioa) Lauzurika / Rakhmaninov (23/24). Robert Treviño
- Urtarrilak 4: (Berremisioa) Rakhmaninov / Strauss (23/24). Riccardo Frizza / Federico Colli
- Urtarrilak 11: (Berremisioa) Venegas / Prokofiev (23/24). Pablo González / Donostiako Orfeoia / Alina Kolosova
- Urtarrilak 18: (Berremisioa) Mozart / Bruckner (23/24). Marie Jacquot / Markus Schirmer
- Urtarrilak 25: (Berremisioa) Lalo / Dvorak (23/24). Lina González-Granados / Alban Gerhardt
- Otsailak 1: (Berremisioa) Dutilleux / Strauss (23/24). Baldur Brönnimann / Vocalia Taldea
- Otsailak 8: Brahms / Schoenberg (24/25). Robert Treviño / Denis Kozhukhin
Datozen datak aurrerago emango dira ezagutzera. ETBk Euskalduna Jauregian grabatu ditu kontzertu guztiak (‘Brahms / Schoenberg’ izan ezik, Baluarten izango dena).
Eduki gehiago YouTube kanalean
Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du. Gaur egun, kanal honek 125 bideo baino gehiago ditu HDn, Euskadiko Orkestraren kontzertu sinfoniko onenekin, eta baita beste eduki batzuekin ere, hala nola kontzertu didaktikoak edo esparru sinfonikokoak ez diren beste euskal artista batzuekin egindako kolaborazioen bideoklipak.
Informazio gehiago
Euskadiko Orkestraren YouTubeko kanalaLiberty Taldea izango da larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Hari- eta piano-boskoteak XX. mendeko britainiar ganbera-musikako bi obra nabarmen eskainiko ditu larunbat honetan, azaroak 9, 11:00etan, Miramonen izango den kontzertuan. Sarrerak salgai daude 11 eurotan.
Larunbat honetan, azaroak 9, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko hirugarren hitzordua izango da. Bertan, Liberty Taldeak ‘Musika ingelesa’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko lau musikari Euskadiko Orkestraren kide dira: Xabier de Felipe (biolina), Irene Echeveste (biolina), Maite Abasolo (biola) eta Jon Larraz (biolontxeloa). Itxaso Sainz de la Maza pianojoleak osatuko du boskotea.
Kontzertu honetarako Liberty Taldeak XX. mendeko britainiar ganbera-musikako bi obra nabarmenekin osatutako programa proposatzen digu.
Alde batetik, kontzertua Rebecca Clarke musikagile ingelesak 1924an idatzitako Biolin, biola eta pianorako duo kontzertantearekin hasiko da. Obra honek lirismoa eta energia erritmikoa konbinatzeko Clarkeren trebetasun handia islatzen du, eta ahots instrumentalen arteko orekagatik nabarmentzen da. Musikagileak inpresionismoaren eta folklore britainiarraren elementuak txertatu zituen lan honetan, eta ondorioz kolore harmoniko eta sakontasun emozional ugariko konposizioa lortu zuen. Clarke biolajole aparta izan zen eta lan honetan harien ñabarduren ezagutza sakona erakusten du, izaera bizia eta adierazkorra txertatuz.
Bestalde, Liberty Taldeak Edward Elgarren Piano eta harirako kintetoa ekarriko du. 1918 eta 1919 artean konposatu zuen, eta bere lan barnerakoi eta helduenetako bat da. Dramatismoz eta malenkoniaz betetako kinteto honek handitasun erromantikoa eta introspekzio emozional sakona uztartzen ditu, eta bereziki nabarmentzen da bere melodia elegiakoengatik eta pianoaren eta harien arteko elkarrekintza aberatsagatik.
Sarrera solteak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.
Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.
Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

