Astelehena 01 Iraila, 2025

Gaur jarri dira salgai 25/26 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Gaur jarri dira salgai 25/26 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak

Dagoeneko eros daitezke ohiko salguneetan Euskadiko Orkestraren 25/26 Kontzertu Denboraldiko hitzorduetarako sarrerak.

Gaurtik aurrera, irailak 1, salgai daude Euskadiko Orkestraren 25/26 Denboraldiko kontzertuetarako sarrerak. Irailaren 29an hasiko da Denboraldi Sinfonikoa.

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Bilbo, Iruña eta Donostiako kontzertu guztietarako sarrerak euskadikoorkestra.eus-en eros ahal izango dira, baita aretoen webguneetan (euskalduna.eusbaluarte.com eta kursaal.eus) eta euren leihatila eta ohiko salguneetan ere. Irekita jarraitzen du Denboraldiko abonua eskuratzeko aukera ere, hemen (80 eurotik aurrera).

Euskadiko Orkestrako abonatu, ikasle, 30 urtetik beherako, 65 urtetik gorako, eta langabetuei tarifa bereziekin gozatu ahal izango dute kontzertuez. Gainera, Azken Ordu Gazteari esker, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan.

Gasteizek ez du ez sarreren ez abonamenduen salmentarik, Jesus Guridi Kontserbatorioaren edukiera beteta baitago oraingoz.

 

 

Begirada femeninodun Denboraldia, korala, gaztea, ahaltsua eta sustraitze handikoa

 

Euskadiko Orkestrak gogoeta egiteko, izaera kritikoa sortzeko eta norbanakoaren eta taldeko pentsaeraren askatasuna handitzen duen kontzientzia eratzeko tresnak gizartearen zerbitzura jartzeko helburuari eusten dio. Horregatik, Denboraldi berri honetan musika-literatura zabaletik argumentu berriak atera ditugu, misio honetan gidalerro eta sostengu diskurtsibo gisa balio izango digutenak. Ikusiko ditugu, besteak beste, borroka-, salaketa- eta erresistentzia-adibideak, iragatearen eta amaiera baten kontakizunak, ametsetik esnatzearenak, dena Kontzertu Denboraldian zehar. Denboraldi honek, gainera, Ravel ekarriko du gogora, haren jaiotzaren 150. urteurrenean, eta Arriaga, haren heriotzaren 200. urteurrenean.

Argumentu horiek inplizituki jasotzen dute beti deskubritzeko tartea. Hori gertatuko da, esaterako, Fazil Say eta Franz Schmidt konpositoreekin, baina baita beste zenbait lanekin ere, besteak beste, Berliozen Herminie, Francken Bariazio sinfonikoak eta Bachen Ich habe genug. Bestalde, aurretik ezagutzen ditugun lanei beste bisita bat egiteko (Respighi eta Strauss, adibidez, haien erreferentziazko lanekin) eta beste egile batzuengana itzultzeko tartea ere jasotzen du; Txaikovski eta Bartok edo Rakhmaninovengana, adibidez, haien lanik ezagunenekin (eta, batzuetan, baita zailenak ere). Ravel Pirinioen bi aldeetara, Arriaga, Sorozabal, Bernaola eta Ibarrondok euskal orkestra baten Denboraldia zeharkatuko dute. Lurraldeko orkestra da, eta bere sustraietan sostengatzen da mundura azaltzeko.

Programazioa kontzeptualizazio baten inguruan arituko da biraka, eta artista garrantzitsu mordoa izango du kontzeptu hori lurrera ekartzeko. Euskadiko Orkestrarekin batera, Denboraldiaz gozatuko dugu begirada oso femeninoarekin; oso korala, oso gaztea, oso ahaltsua eta sustraitze handiarekin. Ezaugarri horiek guztiek musika-esperientzia bakoitza energiaz eta gaitasun eraldatzailez betetako musika-injekzio bihurtuko dute. Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Elena Sancho Pereg eta Marife Nogalesen ahotsak eta Marta Zabaletak pianoarekin eskaintzen duena programazio berriaren ezaugarrien zati handi baten erakusgarri dira. Baita Landarbasoren, Donostiako Orfeoiaren eta Vocalia Taldearen ahots koralak ere. Horrez gain, bakarlari boteretsuak ere izango ditugu: Rachel Willis-Sørensen, Bomsori, Camille Thomas, Nikolai Lugansky eta Johannes Moser. Artisten zerrenda luze hori gonbidatutako batutekin beteko da, hala nola Ana Maria Patiño, Katharina Müllner, Joana Carneiro, Jaime Martin, Michal Nesterowicz eta Riccardo Frizza.

Bartzelonako L’Auditorik, bere OBC orkestrarekin hartu-emanean, berriro ere ateak irekiko dizkio Euskadiko Orkestrari.

25/26 Denboraldiari buruzko informazio osoa hemen

Denboraldiko kontzertu guztiak:

Informazio gehiago

Kontzertuak & Sarrerak
Osteguna 07 Abuztua, 2025

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldiari hasiera emango dio Musika Hamabostaldian Guridiren ‘Amaya’-n parte hartuz

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldiari hasiera emango dio Musika Hamabostaldian Guridiren ‘Amaya’-n parte hartuz

Euskarazko opera honen kontzertu-bertsioa abuztuaren 9an (larunbata) izango da, 20:00etan, Kursaalen. Euskadiko Orkestrak Bernsteinen ‘West Side Story’ obra interpretatuko du abuztuaren 20an, 20:00etan, Kursaalen, hau ere kontzertu-bertsioan.

Donostiako jaialdian birritan parte hartzeaz gain, Euskadiko Orkestrak hainbat grabazio egingo ditu abuztuan, eta horien artean nabarmentzekoa da Aldaveren 'Akelarre' obra gorenaren erregistroa.

Euskadiko Orkestrak abuztuaren 9an (20:00) estreinatuko du Kursaalen Donostiako Musika Hamabostaldian izan ohi duen partaidetza, Jesús Guridiren Amaya obrarekin; Gasteizko konpositore emankorraren obra garrantzitsuenetako bat da, Hamabostaldian inoiz interpretatu ez dena. Kutsu historikoa eta Wagnerren musika ukitua duen euskarazko opera hau Guridik konposatu zuen bere musika sormenaren gorenean. Opera honen kontzertu-bertsioa Diego Martin-Etxebarriak zuzenduko du eta, Euskadiko Orkestraz eta Easo Abesbatzaz gain (Gorka Miranda buru dela), ahots ugari bilduko ditu: Arantza Ezenarro (Amaya), Gillen Munguía (Teodosio), Marifé Nogales (Amagoya), Lucía Gómez (Plácida/Olalla), Juan Laborería (Asier / Ermitaua / Zalduna) eta José Manuel Díaz (Miguel / Mezularia).

Euskadiko Orkestrak interpretatuko duen beste obra, hau ere Easo Abesbatzarekin batera, Leonard Bernsteinen West Side Story da. Abuztuaren 20an izango da, 20:00etan, Kursaalen. Bernsteinek obra honi buruz hitz egitean “operaren eta Broadwayren arteko lerro estutik ibili behar zuela” idazten zuen. Eta hala izan da; musika- zein opera-antzokiek programatzen dute, XX. mendeko obra lirikorik ezagunenetako eta ondoen idatzienetako bat delako. Clark Rundellek zuzenduko du obra hau, baita kontzertu-bertsioan ere, eta ahotsen atalean Miren Urbieta-Vega (Maria), Caspar Singh (Tony), Henry Neill (Riff), Nerea Berraondo (Anita) eta Jorge Ruvalcaba (Bernardo) izango dira.

 

 

Grabazioak

 

Gainera, abuztuan zehar, Euskadiko Orkestrak hainbat grabazio egingo ditu. Miramonen Gabon kantak euskaraz grabatu ziren hilaren hasieran, EITBrekin partekatutako proiektuan, eta orkestrak Pascual Aldaveren Akelarre obra gorenaren erregistroarekin amaituko du hilabetea.

 

 

Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoa irailaren 29tik aurrera

 

Euskadiko Orkestraren Denboraldi Sinfonikoa irailaren 29an hasiko da, Ravelen jaiotzaren 150. urteurrena ospatuz, Daphnis et Chloé obra sinfoniko-koral gorenarekin. Stefan Blunier eta Landarbaso Abesbatzaren zuzendaritzapean arituko da. Gainera, Miren Urbieta-Vega sopranoak Berliozeko Herminie orkestrarekin batera abestuko du. 10 kontzertutara joatea barne hartzen duten abonamenduak salgai daude uztailaren 1etik, eta Denboraldiko kontzertu guztietarako sarrerak irailaren 1etik aurrera erosi ahal izango dira.

Asteartea 01 Uztaila, 2025

Gaurtik aurrera salgai daude Euskadiko Orkestraren 25/26 Denboraldi Sinfonikoaren abonamenduak

Gaurtik aurrera salgai daude Euskadiko Orkestraren 25/26 Denboraldi Sinfonikoaren abonamenduak

Abonamenduek 10 kontzertu hartzen dituzte barne eta Bilbon, Iruñean eta Donostian jarri dira salgai 85 eurotik aurrera.

Euskadiko Orkestraren 2025/2026 Denboraldi Sinfonikoa 2025eko irailaren 29an hasiko da Gasteizen, eta 2026ko ekainaren 9an amaituko da Donostian.

Egungo abonatuek abonamendua berritzeko epea amaitu ondoren, abonu berrien salmenta irekiko da orain. Uztailaren 1etik aurrera eros daiteke, eta abonu bakoitzak programa hauetara joatea barne hartuko du:

 

 

10 kontzertutarako abonuen prezioa 85€tik 245€rakoa izango da. Pasa den denboralditik Euskadiko Orkestrak Jesus Guridi Musika Kontserbatoriora eraman ditu bere kontzertuak, Gasteizko Principal Antzokia eraberritze-lanengatik itxi ondoren. Oraingoz, eta areto berri horretan eserleku libre gutxiago daudenez gero, ez da abonu berririk egingo Gasteizen.

 

 

Nola abonatu

 

 

Abonatu zaitez hemen!

 

Begirada femeninodun Denboraldia, korala, gaztea, ahaltsua eta sustraitze handikoa

 

Euskadiko Orkestrak gogoeta egiteko, izaera kritikoa sortzeko eta norbanakoaren eta taldeko pentsaeraren askatasuna handitzen duen kontzientzia eratzeko tresnak gizartearen zerbitzura jartzeko helburuari eusten dio. Horregatik, Denboraldi berri honetan musika-literatura zabaletik argumentu berriak atera ditugu, misio honetan gidalerro eta sostengu diskurtsibo gisa balio izango digutenak. Ikusiko ditugu, besteak beste, borroka-, salaketa- eta erresistentzia-adibideak, iragatearen eta amaiera baten kontakizunak, ametsetik esnatzearenak, dena Kontzertu Denboraldian zehar. Denboraldi honek, gainera, Ravel ekarriko du gogora, haren jaiotzaren 150. urteurrenean, eta Arriaga, haren heriotzaren 200. urteurrenean.

Argumentu horiek inplizituki jasotzen dute beti deskubritzeko tartea. Hori gertatuko da, esaterako, Fazil Say eta Franz Schmidt konpositoreekin, baina baita beste zenbait lanekin ere, besteak beste, Berliozen Herminie, Francken Bariazio sinfonikoak eta Bachen Ich habe genug. Bestalde, aurretik ezagutzen ditugun lanei beste bisita bat egiteko (Respighi eta Strauss, adibidez, haien erreferentziazko lanekin) eta beste egile batzuengana itzultzeko tartea ere jasotzen du; Txaikovski eta Bartok edo Rakhmaninovengana, adibidez, haien lanik ezagunenekin (eta, batzuetan, baita zailenak ere). Ravel Pirinioen bi aldeetara, Arriaga, Sorozabal, Bernaola eta Ibarrondok euskal orkestra baten Denboraldia zeharkatuko dute. Lurraldeko orkestra da, eta bere sustraietan sostengatzen da mundura azaltzeko.

Programazioa kontzeptualizazio baten inguruan arituko da biraka, eta artista garrantzitsu mordoa izango du kontzeptu hori lurrera ekartzeko. Euskadiko Orkestrarekin batera, Denboraldiaz gozatuko dugu begirada oso femeninoarekin; oso korala, oso gaztea, oso ahaltsua eta sustraitze handiarekin. Ezaugarri horiek guztiek musika-esperientzia bakoitza energiaz eta gaitasun eraldatzailez betetako musika-injekzio bihurtuko dute. Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Elena Sancho Pereg eta Marife Nogalesen ahotsak eta Marta Zabaletak pianoarekin eskaintzen duena programazio berriaren ezaugarrien zati handi baten erakusgarri dira. Baita Landarbasoren, Donostiako Orfeoiaren eta Vocalia Taldearen ahots koralak ere. Horrez gain, bakarlari boteretsuak ere izango ditugu: Rachel Willis-Sørensen, Bomsori, Camille Thomas, Nikolai Lugansky eta Johannes Moser. Artisten zerrenda luze hori gonbidatutako batutekin beteko da, hala nola Ana Maria Patiño, Katharina Müllner, Joana Carneiro, Jaime Martin, Michal Nesterowicz eta Riccardo Frizza.

Bartzelonako L’Auditorik, bere OBC orkestrarekin hartu-emanean, berriro ere ateak irekiko dizkio Euskadiko Orkestrari.

 

 

Sarrera solteen salmenta irailaren 1etik aurrera

 

Sarrera guztiak salgai egongo dira irailaren 1etik aurrera euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditorio eta leihatilen webguneetan (Gasteizen kasuan izan ezik). Sarrera solteen prezioa 10€ eta 40€ artekoa izango da. Hainbat kolektibori aplikatutako deskontuak mantendu egingo dira, baita ongien funtzionatzen duen kategorietako bat ere: Azken Ordu Gaztea, hau da, sarrerak 10€-an eremu guztietan, 30 urtetik beherakoentzat eta kontzertua hasi aurreko 30 minutuetan.

Osteguna 19 Ekaina, 2025

‘Talentu gaztea’: Musikeneko ikasleek zuzendutako Euskadiko Orkestraren kontzertua

‘Talentu gaztea’: Musikeneko ikasleek zuzendutako Euskadiko Orkestraren kontzertua

Ekainaren 21ean, larunbata, 11:00etan, Miramongo egoitzan, Euskadiko Orkestrak kontzertu irekia eskainiko du, Sara Liton eta Pablo Moralesen zuzendaritzapean. Kontzertu honek Fundación Banco Sabadellen babesa du, talentu gaztea sustatzeko bere konpromisoaren baitan.

Euskadiko Orkestra Sara Liton eta Pablo Moralesen zerbitzura jarri da egunotan, karrera amaierako azterketa egin dezaten. Larunbatean, hilak 21, jendeaurrean jarriko dira Talentu gaztea izeneko kontzertua eskaintzeko. Talentu gazteari laguntza ematearen eta erakundeen artean (Musikene, Fundación Banco Sabadell eta Euskadiko Orkestra) sinergiak sortzearen garrantzia erakutsiko du, gazteei beren prestakuntza-etapetan tresna berriak emateko.

Euskadiko Orkestrak eta Musikenek hamarkada bat baino gehiago daramate lankidetza-hitzarmen bati esker elkarrekin lanean. Hitzarmenak bi erakundeentzat komunak diren interes eta helburu ugari biltzen ditu eta Jorda Gela du izena, orkestraren lehen zuzendari titularraren omenez. Akordio horrekin lotuta, Musikenek eskaintzen duen Orkestra Ikasketa Master Ofizialaren orkestrako praktiken zatia ikasleei kontzertuen denboraldian orkestra sinfonikoan parte hartzeko aukera emanda bideratzen du. Hitzarmen horrek jasotzen duen beste ekimen bat da Euskadiko Orkestrako solista gonbidatuek eskainitako eskola magistralena. Izan ere, arrakastaz betetako ibilbide luzea eta nazioartean prestigio handia duten artistek ikasleei eskola horiek eskaintzen dizkiete Ikastegian.

Duela bi urtetik hona, aliantza instituzional estrategiko horrek orkestra-zuzendaritzaren praktika txertatu du bere Denboraldi Sinfonikoko kontzertuetan, edo, kasu honetan bezala, Miramongo egoitzan ezohiko kontzertu bat aurkeztean, publikoari irekia. Dagoeneko bost dira programa honetan parte hartzeko aukera izan duten Musikeneko orkestra-zuzendaritzako ikasleak. Aurreko urteetan Eros Quesada, Joshua Franken, Aritz Labrador eta Sara Litonek parte hartu ondoren, larunbat honetan Sara Liton berriro igoko da Euskadiko Orkestraren podiumera eta Pablo Morales lehen aldiz, Fundación Banco Sabadellen laguntza duen kontzertu batean.

Kontzertu-programako ordubetean zehar, Litonek eta Moralesek Musikeneko prestakuntza-planean lortutako ezagutzak erakutsiko dituzte, Usandizaga, Txaikovski eta Wagnerren obrak zuzentzearen bidez.

Kontzertu honetara joateko gonbidapena beharko da, eta euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango da.

 

 

Programa

 

J.M. Usandizaga
Dans la mer [6']

P.I. Txaikovski
La tempestad. Obertura-fantasía [18']

R. Wagner
El ocaso de los dioses. El viaje de Sigfrido por el Rin [10']
La valquiria. Despedida de Wotan y la música del fuego mágico [18']

 

 

Biografiak

 

 

Sara Liton

Sara Liton Castillo 2003an jaio zen Leganesen (Madril) eta bere musika ikasketak Getafeko Musika Kontserbatorio Profesionalean hasi zituen. 2021eko ekainean, Piano espezialitatean Musika Profesionaleko Titulua lortu zuen.

Gaur egun, Orkestra Zuzendaritza espezialitateko azken urtea ari da ikasten Musikenen, Jon Malaxetxebarria irakaslearen gidaritzapean, eta aurretik Arturo Tamayo maisuarekin. Halaber, Basilio Astulez irakaslearekin koru-zuzendaritzaren arloan ere jaso du prestakuntza. Beste maisu batzuek ere lagundu dute bere orkestra-zuzendaritzako prestakuntzan, nazioarteko Masterclass eta prestakuntza-programetan parte hartuz, hala nola: Johannes Schlaefli, Nicolás Pasquet, Robert Treviño, Ekhart Wycik eta Pablo Gonzalez.

Gaur egun, eta 2023tik, Arimaz Ganbera Orkestrako zuzendari titularra da (Tolosa, Gipuzkoa), eta orkestra honekin hainbat proiektu gauzatu ditu. 2025eko apirilean Gazte Musikarien Zuzendaritza Lehiaketako finalista izan zen. 2024ko azaroan Musikene Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza hartu zuen Jordi Benacer maisua osasun arazoengatik ordezkatuz, eta Igor Stravinsky-ren “La consagración de la primavera” obra barne hartzen zuen programa bat zuzendu zuen. 2024ko ekainean, Roberto Treviño maisuaren formazio bat jaso ondoren, Euskadiko Orkestraren hiru kontzerturen hasierako atala zuzentzeko hautatua izan zen, Beethovenen “Fidelio” obraren Obertura interpretatuz.

2024ko apirilean, Musikagileak zikloko kontzertu batean Pierluigi Billoneren pieza bat eskainiz, Ascolta musika garaikideko Ensemblea zuzendu zuen. 2024ko apirilean, Pierluigi Billoneren obra batekin, Ensemble Ascolta zuzendu zuen Musikagileak zikloan.

 

Pablo Morales

Bere musika prestakuntza Montserrateko Eskolania ospetsuan hasi zuen, Bernat Vivancosen zuzendaritzapean, eta bertan oboea, pianoa eta kantua ikasten hasi zen. Geroago, IEA Oriol Martorell-en ikasi zuen, eta Philippe Vallet irakaslearekin egin zuen oboe espezialitateko ikasketa profesionala. Aurten, Musikenen orkestra-zuzendaritzako goi mailako ikasketak amaitu ditu, Euskadiko Orkestra zuzenduz eta kalifikazio altua lortuz.

Orkestra-zuzendaritzan izan dituen maisuak Xavier Puig, Jon Malaxetxebarria eta Arturo Tamayo izan dira. Halaber, nazioarteko izen handiko zuzendarien masterclassak jaso ditu, hala nola Juanjo Mena, Wolfgang Wengenroth eta Jan Zarzycki.

Musika eszenikoaren arloan, Maciej Pikulski piano-jotzaile eta ahots-coach ospetsuarekin formatu da, Pikulski-k abeslariekin lan egiteko teknikak, opera errepertorioa eta korepetidorearen lana irakatsi dizkio. Bestalde, Konrad Jarnot baritono ingeles ezagunaren ahots formazioa jaso du.

Koru-zuzendaritzari dagokionez, Basilio Astulez eta Mireia Barrera maisuen eskutik formatu da. 2019tik Kataluniako Gazte Abesbatza Nazionaleko kide da, eta 2024tik World Youth Choir-eko kide ere bada. Gaur egun, zuzendaritza eta kantua uztartzen ditu profesionalki.Valleseko Gazte Orkestra Sinfonikoko zuzendari laguntzailea izan da.

Gaur egun, Bartzelonako Opera Popular-eko eta Exaudio emakumezkoen abesbatzako zuzendari laguntzailea da.

 

 

Lankidea

 

Asteazkena 11 Ekaina, 2025

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldia aurkeztu du

Euskadiko Orkestrak 25/26 Denboraldia aurkeztu du

Euskadiko Orkestrak aurkezten duen Denboraldia oso femeninoa da, oso korala, oso gaztea, ahaltsua eta sustraitze handiduna. 

Errepertorio sinfonikoko erreferentziazko obrak aurkeztuko ditu, baita gure ondarearen parte bilakatuko diren obra berriak ere, adibidez, Felix Ibarrondoren lan berrienaren estreinaldia, ‘Guernica’ izenekoa.

Programazio hau ahalbidetzeko orkestrak 28 artista, hiru abesbatza eta orkestra gonbidatu bat hartuko ditu.

Euskal ordezkaritza garrantzitsua izango da, bai konposizioaren alorrean (Ravel, Arriaga, Sorozabal, Bernaola, Ibarrondo) bai interpretazioaren eremuan (Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Marife Nogales, Elena Sancho Pereg, Marta Zabaleta, Landarbaso Abesbatza, Donostiako Orfeoia, Vocalia Taldea).

Orkestrak Pascual Aldave nafar musikagilearen ‘Akelarre’ obra katedralaren lehen grabazioa gauzatuko du, eta euskal musika katalogoan ondare garrantzitsua izango da.

Bartzelonako L’Auditorira itzuliko da hango orkestrarekin elkartrukea egiteko, eta baita Otoño Musical Soriano jaialdira ere.

 

DENBORALDI SINFONIKOAREN PROGRAMAZIOA

 

Euskadiko Orkestraren 2025/2026 Denboraldi Sinfonikoa 2025eko irailaren 29an hasiko da Gasteizen, eta 2026ko ekainaren 9an amaituko da Donostian. Guztira, 12 kontzertu-programa izango dira. Gasteizen (10), Bilboren (10), Donostiaren (10x2) eta Iruñearen (10) artean banatuta, guztira 50 kontzertu izango ditu Denboraldi Sinfonikoak.

Denboraldiko irudi berriak eta harekin batera ikusi ahal izango diren guztiek lengoaia narratibo berria izango dute, arlo digitaletik pentsatuta eta ikus-entzunezko formatuari protagonismoa emanda. Gaur egungo erronka nagusietako bat da panorama oso konplexu, zatikatu eta polarizatu batean adierazgarritasuna lortzea. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, musika klasikoak eta Euskadiko Orkestrak beren espazioa behar dute. Ohikotasunean apartekotasuna bilatu nahi izan dugu, egunerokotasunean magia topatu nahian. Eta unibertso grafiko bat eraiki da; bertan, eguneroko elementu ezagunak landuko ditugu irudi eta mikrokontakizun harrigarri, hunkigarri, magiko eta batzuetan ustekabeko bihurtzeko. ACC Comunicacionek zuzenduko du ibilbide grafiko hori. 

 

 

Lerro programatiko nagusiak

 

Denboraldi bakoitza erronka musikal bat eta abentura programatiko berri bat da. Obra berriak edo oso ezagunak ez direnen eta gutxitan interpretatu izan direnen aurkezpena errepertorioko eta erreferentziazko obra handien, obra sinfonikoen eta sinfoniko-koralen sarrerarekin bateratzen asmatu behar du, betiere egungo errealitatearekin harremanetan.

Errepertorioko lan horietako batzuk Euskadiko Orkestrak lehen aldiz interpretatuko ditu: Berliozen Herminie (Miren Urbieta-Vega izango da protagonista); Fazil Sayren Never Give Up (Pariseko eta Istanbuleko eraso terroristei erantzuna emanez, Camille Thomas biolontxelojolearentzat idatzi zuen); Franz Schmidten 4. Sinfonia. Beste batzuk, aldiz, gutxitan interpretatutakoak izan dira; adibidez: Cesar Francken Bariazio sinfonikoak, Marta Zabaleta pianojolearen eskutik eta Johann Sebastian Bachen Ich habe genug partitura. Horietako beste bat izango da, bestalde, Felix Ibarrondo konpositoreak orain arte idatzi duen azken sinfonia: Guernica, 2026ko urtarrilean Euskadiko Orkestrak estreinatuko duena.

Euskadiko Orkestraren atriletan erreferentziazko obra handiak ere jarriko dira, adibidez: Ravelen Daphnis et Chloe, jaio zeneko 150. urteurrenean; Straussen Azken 4 Lieder (uneotako ahots bikainenetako batek interpretatuko du: Rachel Willis-Sørensenek). Brucknerren eta Brahmsen laugarren sinfoniak; Respighi arrakasta handia eskuratu zuten bere bi lanekin: Fontane di Roma eta Pini di Roma; Rakhmaninov eta bere Pianorako 3. Kontzertua, (oso ezaguna da interpretatzailearentzako, kasu honetan, Nikolai Lugansky, eskakizun musikal eta tekniko handia duelako). Biolinerako zailtasun handiko beste kontzertu bat, maisulantzat hartu zena, Txaikovskik idatzitako lana izango da eta Bomsori gazteak interpretatuko du. Bestalde, Euskadiko Orkestrak Txaikovskiren Bosgarren Sinfonia eskainiko du. Lan ezagun horrek patuaren irudia erakusten du eta 2026ko ekainean Denboraldiari amaiera emango dio. Denboraldi berriari gorputza, energia eta sekulako bizitasuna emango dizkiete honako hauek: Bartoken Orkestrarako Kontzertuarekin, Erakusketa bateko margolanak, Straussen Heriotza eta transfigurazioa, Walpurgisen gaua (Donostiako Orfeoiari enkargatutako erresistentziako lana) eta Uda gau bateko ametsa, Vocalia Taldea, Elena Sancho Pereg eta Marife Nogalesekin.

 

 

Euskal oinarriak

 

Euskadiko Orkestrak euskal sorkuntza sustatzen eta hedatzen jarraituko du haren programazioaren bidez. Herrialdeko orkestra da, munduaren aurrean aurkezteko bere sustraietan oinarritzen dena. Eta Denboraldi honetan oinarri hori oso agerian geratuko da Ravel, Arriaga, Sorozabal, Bernaola eta Ibarrondoren lanekin, besteak beste.

Hain zuzen ere, Denboraldi berriko programazioan Euskal Herriko bi konpositore oroituko ditugu batez ere: Ravel eta Arriaga. Bere jaiotzaren 150. urteurrenean, Ravel bere obra nagusiarekin oroituko dugu; konposizio-ibilbideko lanik garrantzitsu eta onenarekin: Daphnis et Chloe. Orkestrak eskainiko du Landarbaso Abesbatzarekin batera. Gainera, Euskal Herriko eta Kataluniako orkestren arteko trukeari esker, Ravel Pirinioen bi aldeei lotuta geratuko da. Hala, Euskadiko Orkestrak La alborada del gracioso lana eskainiko du Bartzelonan, eta Orquestra Simfonica de Barcelona i Nacional de Catalunyak Euskadin Bolero lana interpretatuko du.

Juan Crisostomo de Arriaga hil zeneko 200. urteurrenean, Euskadiko Orkestrak haren lanik ezagunenaren obertura interpretatuko du: Esklabo zoriontsuak.

Ravel eta Arriagarekin batera, Pablo Sorozabal, Carmelo Bernaola eta Felix Ibarrondo ere entzungo dira Denboraldi honetan, hainbat momentutan. Pablo Sorozabalen Siete Lieder Sofia Esparza soprano nafarrak interpretatuko du, Euskadiko Orkestrak Bartzelonara egingo duen bidaian. Bernaolaren Abestiak lanak Otxandioko konpositorea omenduko du (aldi berean, lan horrekin, Juan de Antxieta omendu nahi izan zuen berak). Eta, amaitzeko, ekoizpen oparoa duen Felix Ibarrondo konpositore oñatiarra aipatu behar dugu. Orkestrak orain arte konpositoreak sortu duen azken obra, Guernica, estreinatuko du.

Euskal konpositoreen zerrenda honetan, Pascual Aldave gehitu dezakegu; izan ere, Denboraldi Sinfonikoaz gain, Euskadiko Orkestrak dimentsio handiena izan duen bere lanaren lehen grabaketa-lana egingo du: Akelarre.

Euskal emakume interpretatzaileen atalak ere arreta berezia merezi du Denboraldi honetan. Ahotsaren presentzia garrantzitsua izango da; hain zuzen ere, hamabi programa sinfonikoetatik zazpik ahotsa ere izango dute eta gehienak Euskal Herrikoak eta emakumezkoenak izango dira. Bereziki azpimarratu beharrekoak dira hauek: Miren Urbieta-Vega (Herminie), Sofia Esparza (Siete Lieder), Elena Sancho Pereg eta Marife Nogales (La nuit eta Uda gau bateko ametsa). Marta Zabaleta (Bariazio sinfonikoak) pianojolea izango da solista instrumentistetako bat. Gainera, lurraldeko abesbatzen oinarri sendoa erakutsi nahian, Denboraldi honetan hiru abesbatza izango dira entzungai: Landarbaso Abesbatza (Daphnis et Chloe), Donostiako Orfeoia (Walpurgisen gaua) eta Vocalia Taldea (La nuit eta Uda gau bateko ametsa).

 

 

Artistak

 

Orkestrak artista ugari jasoko ditu berriro bere programazioan: hamabi zuzendari, sei bakarlari instrumentista, hamar bakarlari bokal, hiru abesbatza eta orkestra gonbidatu bat. Denboraldi honetako giza kapitalak 45 urte ditu batez beste, eta interpretazioen freskotasuna haien ibilbideen esperientzia eta birtuosismo musikalarekin bateratzen ditu. 

 

ZUZENDARIAK

Hiru orkestra-zuzendari izango dira nagusi: Katharina Müllner, Joana Carneiro eta Ana M. Patiño. Denboraldiko gainerako bederatzi programetan, lehendik ere ezagun ditugun zuzendariek (Riccardo Frizza, Juraj Valcuha eta Michal Nesterowicz) eta Euskadiko Orkestran lehen aldiz beren lana eskainiko duten zuzendariek (Stefan Blunier, Jaime Martin, Antonio Mendez, François Lopez-Ferrer, Alexander Liebreich eta Ludovic Morlot -azken hori OBCrekin etorriko da, hango zuzendaria baita-) izango dute batuta eskuetan.

SOLISTAK

Programazioaren atal nagusia izango da, eta 16 bakarlari bokal eta instrumental izango ditu. 16 artista horietatik, 10 emakumezkoak izango dira, eta 5 Euskal Herrikoak. Horregatik, atal honen begirada oso femeninoa, oso korala, oso gaztea, oso boteretsua eta errotze handikoa izango dela esan dezakegu. Miren Urbieta-Vega, Sofia Esparza, Elena Sancho Pereg eta Marife Nogalesen ahotsak eta Marta Zabaletak pianoarekin eskaintzen duena dira aipatutako ezaugarri horietako askoren erakusgarri. Baina, horrez gain, bakarlarien ibilbideek indar handia dute, hala nola Rachel Willis-Sørensen, Bomsori, Camille Thomas (lehen aldiz etorriko da), Nikolai Luganski eta Johannes Moser (ez da haien lehen aldia izango). Horiek guztiek sendotasunez eta distiraz beteko dituzte indartsu eta kementsu iritsiko den Denboraldi berriaren ezaugarri nagusiak. 

ABESBATZAK

Abesbatzen zatiak ere protagonismo berezia izango du denboraldi berrian. Landarbaso Abesbatzak emango dio hasiera Denboraldiari Ravelen Daphnis et Chloe lanarekin; Donostiako Orfeoiak Mendelssohnen Walpurgisen gaua eskainiko du, eta Vocalia Taldeak lekukoa hartuko du batez ere bokala eta femeninoa izango den beste programa batekin. Bertan, Mendelssohnen Uda gau bateko ametsa eta Saint-Saënsen La nuit eskainiko dituzte.

ORKESTRA GONBIDATUA

Euskadiko Orkestrak duela bi hamarkada baino gehiago hain zuzen ere OBC (Orquestra Simfonica de Barcelona i Nacional de Catalunya) orkestrarekin ireki zuen truke-politika berreskuratu du. Azaroan, bi orkestrek beren emanaldiak aldi berean egingo dituzte, talde gonbidatu gisa, eta biek bat egingo dute Pirinioen bi aldeetan, Ravelen bitartez. Ravelen Bolero Ludovic Morlot eta bere orkestraren bertsioan entzungo da. Gainera, programa oso katalana eskainiko du eta Miquel Oliuren Pluja estreinatuko du. Euskadiko Orkestra, bestalde, L'Auditorira itzuliko da Ravelen La alborada del gracioso lanarekin, Sorozabalen 7 Lieder lanarekin (Sofia Esparza izango da protagonista) eta Mahlerren Bosgarrenarekin (Polonian egin zuen biran eraman zuen eta maisutasunez defendatzen du). OBCk Bilbon eta Donostian eskainiko ditu kontzertuak azaroaren 26, 27 eta 28an.

 

 

ORKESTRAREN BESTE JARDUERA BATZUK

 

Irteerak: Bartzelonako L’Auditori eta Otoño Musical Soriano

 

Euskadiko Orkestra L’Auditori aretora itzuliko da bi hamarkada baino gehiago igaro ondoren. Areto hori bisitatzeko zortea izan zuen inauguratu eta hilabete gutxira, orkestren arteko trukearen adibide berri batean. Azaroan itzuliko da Bartzelonara OBCren denboraldira, hiru kontzerturekin eta Ravelen figura Pirinioen bi aldeetara (azaroak 28, 29 eta 30) eramango duen programarekin.

Otoño Musical Soriano Euskadiko Orkestraren ohiko beste hitzordu bat da. Oraingoan Marife Nogales eta Elena Sancho Peregen ahotsekin aurkeztuko da, Vocalia Taldearekin batera (irailak 4).

 

 

Grabazioak: Pascual Aldaveren ‘Akelarre’

 

Orkestraren jardueraren zati garrantzitsu bat osatzen dute grabaketa diskografikoek, eta dagoeneko 80 bolumen baino gehiago ditu haren fonotekak. Horiek, batez ere, euskal sorkuntzetan daude zentratuta.

2024an XX. mendeko euskal musikako sinfonista garrantzitsuenetako baten jaiotzaren mendeurrena izan zen: Pascual Aldave. Hori dela eta, Euskadiko Orkestrak ahalegina egin zuen joan den denboraldian bere katedrala den Akelarre obra interpretatzeko. Orain beste pauso bat eman du eta abuztuaren amaieran lan handi hau grabatzeari ekingo dio. Lehen grabazio hau mugarri historikoa izango da, eta ondare garrantzitsua utziko du euskal konposizio-katalogoaren barruan.

 

 

ARTIS+: artea, gizarteratzeko

 

ARTIS+: artea, gizarteratzeko Pirinioak ardatz hartzen dituen lankidetza-proiektua da, eta Frantzia hegoaldea, Euskadi eta Kataluniaren artean garatzen da. Desgaitasun-arrazoiengatik edo gizarte-bazterkeriarekin lotutako arrazoiengatik bazterkeria-arriskuan dauden biztanle taldeen artean kulturaren funtzioa indartu nahi du.  Hiru urteko ibilbidea du, 2024-2026, eta Euskadiko Orkestrak haren zikloen bidez hezurmamituko ditu proiektuaren helburuak: Miramongo Matinéeak, Musika Gela eta Denboraldi Sinfonikoa.

Lehenengo urtean Abestu Euskadiko Orkestrarekin, Musika tantak, Logelan logale eta Musikazaleak proiektuak martxan jarri dira lankidetza-egitasmo honen baitan. Eta horien bitartez esan daiteke parte-hartzaileen eta ikusleen artean ekimen hau ia 9.000 pertsonak partekatu dutela. Lau proiektuek aurrera jarraituko dute bigarren edizioan, eta dagoeneko lanean ari dira gizarte inklusibo batean hazten jarraitzeko, kasu honetan Euskadiko Orkestrak eskaintzen dituen esperientzien bidez.

 

 

Beste proiektu eta ziklo batzuk

 

Orkestrak haren konpromisoa mantenduko du honakoekin: ABAO Bilboko Operaren Denboraldia, Bilboko Musika-Música, BBVA Fundazioa Jakintzaren Mugak Sarien gala, Donostiako Musika Hamabostaldia, Zinemaldia eta Musikaste.

Orkestraren Miramongo Matinéeak eta Musika Gela zikloak aurrerago aurkeztuko ditugu.

 

 

ABONUAK ETA SARRERAK

 

 

Abonuen salmenta, uztailaren 1etik aurrera

 

Egungo abonuak berritzeko epearen ondoren, abonu berrien salmentari ekingo zaio. Uztailaren 1etik aurrera erosketa egin daiteke, euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez, 943 01 32 32 telefono-zenbakira deituta edo abonatuak@euskadikoorkestra.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.  Eskaerak jasotzen diren ordenaren arabera formalizatuko dira abonuak, eskuragarri dauden artean. Denboraldi berri honetan 10 kontzerturako abonuen prezioa 85 € eta 245 € artekoa izango da.

 

 

Sarrera solteen salmenta irailaren 1etik aurrera

 

Sarrera guztiak salgai egongo dira irailaren 1etik aurrera euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditorio eta leihatilen webguneetan (Gasteizen kasuan izan ezik). Sarrera solteen prezioa 10 € eta 40 € artekoa izango da. Hainbat kolektibori aplikatutako deskontuak mantendu egingo dira, baita ongien funtzionatzen duen kategorietako bat ere: Azken Ordu Gaztea, hau da, sarrerak 10 €-an eremu guztietan, 30 urtetik beherakoentzat eta kontzertua hasi aurreko 30 minutuetan.

 

 

MEZENASGOA

 

Mezenasgoari esker, herrialdeko proiektu kultural honen garapenari lagundu nahi dioten pertsonek horretarako aukera dute, ekarpenen bidez. Etorkizuneko tresna bat da, administrazio publikoen dirulaguntza-politikak osatzeko beharrezkoa, eta kultura eta gizartea garatzen laguntzeko bitarteko gisa ezarriko da. Orkestrari ekarpenen bat eginez gero, edozein modalitatetan, kenkari fiskala eskuratu ahal izango da. Informazio gehiago hemen: euskadikoorkestra.eus

 

 

ESKERRAK

 

Azkenik, orkestraren jardueren garapenean parte hartzen duten erakunde guztien laguntza eta babes garrantzitsua eskertu nahi ditu orkestrak: abonatuak eta publiko orokorra, erakunde babesleak eta kolaboratzaileak, eragile kulturalak, komunikabideak... Horiek guztiek egiten dute posible Euskadiko Orkestraren jarduera.

Asteazkena 04 Ekaina, 2025

Adimen-desgaitasuna duten 43 pertsonak Euskadiko Orkestra eta FEVASen ‘Musikazaleak’ proiektuan egindako lana erakutsiko dute

Adimen-desgaitasuna duten 43 pertsonak Euskadiko Orkestra eta FEVASen ‘Musikazaleak’ proiektuan egindako lana erakutsiko dute

Zortzi hilabetez Bilbo, Donostia eta Gasteizen talde finkotan lan egin ostean, amaierara iritsiko da ‘Musikazaleak’ proiektuaren lehen edizioa. Euskadiko Orkestrak FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin lankidetzan bultzatu duen eta adimen-desgaitasuna, garuneko paralisia eta autismoaren espektroko nahasmenduak dituzten helduei zuzenduta dagoen musika-tailerren proiektua da. 

‘Musikazaleak’ saioaren azken entzunaldiak izango dira ekainaren 5ean Bilboko Arriaga Kontserbatorioan, 11n Miramonen eta 13an Gasteizko Garcia Lorca Antzokian.

Zortzi hilabeteko musika-tailerren ondoren, Musikazaleak proiektua amaierara iritsi da, proposamen berritzaile gisa finkatuz, adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonentzako kultura irisgarri, inklusibo eta parte hartzailearen bidez eraldaketa sozialaren alde eginez. Euskadiko Orkestrak FEVAS Plena Inclusión Euskadirekin (Adimen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko erakundeen euskal elkartea) lankidetzan bultzatutako ekimenak 24 musika-tailer eskaini ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta horietan 43 pertsona helduk hartu dute parte, FEVASeko kide diren 11 erakundetatik etorrita: Apnabi-Autismoa Bizkaia, Aspace Bizkaia, Aspace Gipuzkoa, Atzegi, Goyeneche Fundazioa, Usoa Fundazioa, Futubide, Gaude, Gautena, Gorabide eta Uliazpi.

Musikazaleakek desgaitasuna duten pertsonen kulturarako eskubidea berresten du, musika adierazpenerako, garapen pertsonalerako eta gozamen kolektiborako tresna bihurtzen den espazioak sortuz. Ekimena Mikel Cañada Euskadiko Orkestraren Musika Gelako arduradunak koordinatu du, eta Yamel Romero Musikanaiz Zentroko zuzendariak gidatu du.

Proiektua 2024ko urritik 2025eko maiatzera lan egin duten hiru talde egonkorretan egituratu da, lurralde bakoitzean bat. Esperientzia amaitzeko parte-hartzaileek egindako lana erakutsiko duten hiru entzunaldi egingo dira:

  • Bilbo: osteguna, ekainak 5 (12:00), Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa
  • Donostia: asteazkena, ekainak 11 (12:00), Euskadiko Orkestraren Egoitza
  • Gasteiz: ostirala, ekainak 13 (12:00), Federico García Lorca Antzokia

Proiektuak ONCE Fundazioaren, Musikeneko Musika Bitartekotza, Kudeaketa eta Hedapen Masterraren, Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioaren eta Gasteizko Antzoki Sarearen laguntza izan du. Laguntzaileek euren instalazioak eta langileak utzi dituzte tailerrak egiteko eta, horrela, irisgarritasun kulturalarekin eta inklusioarekin duten konpromisoa indartu dute.

Musikazaleak ARTIS+: Artea, gizarteratzeko proiektu europarraren parte ere bada. Mugaz gaindiko lankidetza-ekimena da, eta desgaitasunagatik edo arrazoi sozialengatik baztertuta geratzeko arriskuan dauden taldeentzat kultura-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea du helburu.

Proposamen horrekin, FEVASek eta Euskadiko Orkestrak 15 urte baino gehiagoko aliantza estrategikoarekin jarraitzen dute, eta horri esker, dagoeneko 1.500 pertsonari baino gehiagori lagundu dieten kultur jarduera inklusiboak gauzatu ahal izan dira. Lankidetza hori kultura irisgarri, parte-hartzaile eta eraldatzailearen alde egin duten kontzertuetan, entsegu irekietan eta sormen tailerretan gauzatu da.

 

Informazio gehiagorako edo etorriko zaren baieztatzeko:
 

Osteguna 29 Maiatza, 2025

Barrococo taldea izango da Denboraldiko azken Miramongo Matinéearen protagonista

Barrococo taldea izango da Denboraldiko azken Miramongo Matinéearen protagonista

Gehienbat Euskadiko Orkestrako kideak diren bederatzi musikariz osatutako taldeak garai Erromantikoko Weberren eta Juonen obrak interpretatuko ditu larunbat honetan, maiatzak 31, 11:00etan, Miramonen egingo den kontzertuan. Sarrerak 11 eurotan daude salgai.

Larunbat honetan, maiatzak 31, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen 24/25 Denboraldiko azken hitzordua izango da. Bertan, Barrococo taldeak ‘Antzinakoa gogora ekarriz’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko bederatzi musikarietako zortzi Euskadiko Orkestraren kideak dira: Anne-Marie Harmat (biolina), Itziar Prieto (biolina), Arkaitz Martínez (biola), Jon Larraz (biolontxeloa), Óscar Diago (oboea), Sara Zufiaurre (klarinetea), Anne Charlotte Lacroix (fagota) eta Marianne Tauzin (tronpa). Vincent Planes-ek osatuko du taldea pianoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Lehenik eta behin, Barrococok Carl Maria Von Weberren Andante & Rondo ongarese interpretatuko du. Weber mugimendu Erromantikoaren aitzindaritzat eta Mozarten eta Berliozen arteko loturatzat hartzen da. Obra hau Weberrek 1809an bere anaia Fritzentzat idatzi zuen biola eta orkestrarako konposizio gisa. 1813ko urrian, Weberrek berak fagot eta orkestrarako moldaketa bat egin zuen bere lagun Georg Friedrich Brandtentzat, eta Barrococo taldeak interpretatuko duen obra Michael Rot-ek fagot eta hari-laukoterako XX. mende amaieran egindako moldaketa da.

Bigarrenik, Paul Juonen Oktetoa entzungo dugu. Moskun jaio arren, Juonek Berlinen lan egin zuen gehienbat eta mugimendu Erromantikoaren amaierako konpositore alemaniarren taldeko kidetzat jotzen da. Juon Brahms eta Stravinskiren arteko katebegi galdu gisa hartu izan da. Okteto honetan, Juonek ia atzean utzia zuen bere errusiar herentzia, eta lehen mugimenduaren aurreneko konpasetatik bide berri bat irekitzen du. Gaiak erabat tonalak dira, baina musikak sentimendu modernoa du. Brahmsen musikaren izaerako Erromantizismotik igaro ondoren, Juon pixkanaka soinu arin, neoklasiko, ia frantses baterantz doa.

Sarrerak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Asteazkena 28 Maiatza, 2025

Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldia burutuko du Mahlerren ‘7. Sinfonia’ handiarekin

Euskadiko Orkestrak Kontzertu Denboraldia burutuko du Mahlerren ‘7. Sinfonia’ handiarekin

Alexandre Bloch zuzendari frantziarrak bigarrenez hartuko du batuta Denboraldi honetan, ehun musikari baino gehiago taula gainera eramango dituen mahleriar sinfonia erraldoi hau zuzentzeko.

Kontzertuak maiatzaren 30etik ekainaren 5era izango dira Donostia, Gasteiz, Iruña eta Bilbon. Sarrerak salgai daude 10 eta 40 euro bitartean.

Euskadiko Orkestrak 24/25 Denboraldia inauguratu bezala itxiko du: Mahlerren sinfonia handi batekin, kasu honetan Zazpigarrena. Denboraldia ezinhobeto laburbiltzen duen obra da, gauarekin lotura estua baitu, eta azken hilabeteetako hainbat kontzertuk izan baitute erlazioa gai gautarrekin.

Kontzertuak datozen egunetan izango dira ohiko lau hiriburuetan: ostiralean, maiatzak 30, Donostiako Kursaal Auditoriumean; astelehenean, ekainak 2, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteartean, ekainak 3, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; asteazkenean, ekainak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian; eta ostegunean, ekainak 5, berriz ere Kursaal Auditoriumean. Kontzertu guztiak 19:30ean izango dira.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Mahlerrek 1905ean bukatu zuen 7. Sinfonia, beste sinfonia batzuen narratiba pertsonaletik urruntzen den garaipenezko lan bat: gauetik egunera bitarteko bidaia metafisiko bat proposatzen du, eta handik datorkio ezizena, «Gauaren abestia». Naturari buruzko sinfonia bat ere bada, Mahlerrek bi uda eman zituen-eta konposatzen Karintian, Worthersee aintziran, eta paisaia hori islatzen da. Hainbat urte geroago, konpositore bohemioak hau gogoratu zuen: «Arraunak uretan murgildu orduko, sarrerako gaia (edo, hobeto esanda, erritmoa, atmosfera) etorri zitzaidan».

Bosgarren eta Seigarren sinfoniekin gertatzen den moduan, Zazpigarrena erabat lan instrumentala da, korurik, solista bokalik eta gidoi programatikorik gabea. Mahlerren lanen artean, konplexuenetako bat da, eta denbora luzez gutxien ulertu denetako bat. Hala ere, bere originaltasunagatik, aberastasun tinbrikoagatik eta izaera enigmatikoagatik errekonozimendua lortu du urteekin.

Alexandre Bloch zuzendari frantziarra, 2016 eta 2024 artean Lilleko Orkestra Nazionaleko titularra izandakoa, urtarrilean Euskadiko Orkestrarekin debuta egin zuenetik bigarren aldiz itzuliko da Denboraldira.

 

 

Musikeneko kideak Euskadiko Orkestraren lerroetan izango dira

 

Euskadiko Orkestrak, berriz ere, musika-ibilbidearen prestakuntza-etapa desberdinetan dauden gazteak hartu ditu Denboraldi honetan. Denboraldiko lehen programa sinfonikoan egin zuen, non Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) dozena bat kide gonbidatu zituen Mahlerren Bederatzigarren Sinfonia interpretatzera. Duela gutxi, apirilean, EIOk (Euskadiko Ikasleen Orkestra) eta Euskadiko Orkestrak elkarrekin orkestra bat osatu zuten Bilbon, Gasteizen eta Donostian kontzertu batzuk emateko.

Orain Musikeneren txanda izango da. Euskadiko Orkestrak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko 17 ikasle gonbidatu ditu sekzio guztietako lerroetan sartzera Mahlerren Zazpigarrena interpretatzeko. Ekimen hau orkestrak eta Musikenek partekatzen duten eta lankidetza-modu ugari dituen Jorda Gela hitzarmenaren barruan kokatzen da.

 

 

Sarrerak salgai

 

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude, Gasteizkorako izan ezik, euskadikoorkestra.eus webgunean eta auditoriumetako leihatila eta webguneetan, 10 eurotik aurrera.

Osteguna 15 Maiatza, 2025

Belharra taldeak musika eta dantzaren artean zubiak eraikiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

Belharra taldeak musika eta dantzaren artean zubiak eraikiko ditu larunbat honetako Miramongo Matinéean

Euskadiko Orkestrako musikarien boskotearekin batera Cyril Griset eta Amandine Mano dantzariak izango dira eszenatoki gainean Glazunov eta Adamsen obrak elkarrekin interpretatzeko, larunbat honetan, maiatzaren 17an, 11:00etan, Miramonen egingo den kontzertuan. Sarrerak 11 eurotan daude salgai.

Larunbat honetan, maiatzak 17, 11:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen 24/25 Denboraldiko azken aurreko hitzordua izango da. Bertan, Belharra taldeak ‘Let’s Dance’ izeneko kontzertua eskainiko du. Taldeko bost musikariak Euskadiko Orkestraren kideak dira: Virgile Demillac (biolina), Anne-Marie Harmat (biolina), Natacha Dupuy-Scordamaglia (biola), Pascale Michaud (biolontxeloa) eta Anthony Lafargue (perkusioa). Berritasun nabarmen gisa, oraingo honetan, musikak mugimenduarekin bat egingo du, Cyril Griset eta Amandine Mano dantzarien laguntza bereziari esker. Dantzari horiek koreografia original bat sortu dute kontzertuan interpretatutako obrekin elkarrizketa intimoan.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

Matinéearen lehendabiziko obra Alexander Glazunoven Hari-laukoterako suitea, Op.35 izango da, eta bertatik Belharrak bi atal aukeratu ditu. Lehenengoa ekialdeko dantza liluragarria da, gai misteriotsu eta sorgingarri baten eta motibo erritmiko eta kementsuago baten artean trebeki mugitzen dena. Ondoren, Erdialdeko Europara joango gara, Vienako burgesia edaten baino dantzatzen zorabiatzen zen dantza horietako baten zurrunbilo axolagabea ikustera. Valsea, xarmagarria eta kontrastez betea, oso kontakizun deskriptiboa da, dantzarako iritsiera lotsati samarra, bero-berotan sartzen garen dantzen hasiera, sedukzio-pasarte leunagoa, txantxa-pasarte mingarriagoa eta hasierako balserako itzulera lasaia, zeinak koda basati sutsu batean amaitzen baitu.

Bigarrenik, beste suite bat interpretatuko da, John Adamsen John’s Book of Alleged Dances. Artista harrigarri hau ezaugarritzen duten umorez eta originaltasunez betetako hamar pieza laburrek osatzen dute. Gonbidapen bat izango da musika intelektual baino erraizaleago honetan murgiltzeko eta gure eguneroko bizitzatik aterako gaituen mugimenduzko abentura batean murgiltzeko.

Sarrerak (11€) salgai daude euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan. Gainera, orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere eros ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku libreak geratzen badira.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Asteartea 13 Maiatza, 2025

‘Logelan logale’, 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat elkartu duen kantata

Estreno de 'Logelan logale' en Kursaal (13/05/2025). Foto: Garazi Irigoien
Estreno de 'Logelan logale' en Kursaal (13/05/2025). Foto: Garazi Irigoien

Urtebete baino gehiagoko lanaren ondoren, Euskadiko Orkestrak bere lehen haur kantata estreinatu du euskaraz, Musika Gela zikloko Eskola Kontzertuen baitan.

Leire Bilbaoren libretoarekin eta Jagoba Astiazaranen jatorrizko musikarekin, ‘Logelan logale’ maiatzaren 13an eta 14an estreinatuko da Kursaalen, Kursaal Eszenaren lankidetzarekin, eta maiatzaren 15ean Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan. Emanaldi guztiak 12:00etan dira, eskola-orduetan.

 PRENTSA-MATERIALA JAITSI 

 

Kantata bat sortzea musika-ekitaldi garrantzitsua da, eragile asko biltzen dituena eta giza mobilizazio handia eskatzen duena. Euskadiko Orkestrarekin batera, Logelan logalen 1.000 haurrez osatutako abesbatza handi bat arituko da. Abesbatzak, alde batetik, lau abesbatza pilotu izango ditu (Easo Gazte, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza, Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza eta Pasaia Txiki Abesbatza) eta, bestetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako 22 ikastetxetako ikasle-talde. Horiek guztiek Eva Ugalderen abesbatza-koordinazioa eta -zuzendaritza izan dute, eta ikastetxe parte-hartzaileetako irakasleek eta Amaia Zipitria pianojoleak osatu dute formakuntza-lantaldea.

Logelan logalek, gainera, Maria Goiricelayak diseinatutako proposamen eszeniko bat izango du. Juanjo Oconek zuzenduko du orkestra eta Kepa Errasti abeslari eta aktorea izango da protagonista ipuinaren narratiban, protagonistak lorik egin ezin duen gau fantasiatsu batean gertatzen dena. Euskadiko Orkestrak lagunduko dio eszenatokian, baita haur abesbatza handiak ere eszenatokiak zein besaulki-patioan.

Logelan logale Euskadiko Orkestraren Musika Gelaren Eskola Kontzertuen baitan estreinatuko da, honako erakunde hauen laguntzarekin: Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udalaren Hezkuntza Saila, Gasteizko Udala, Kursaal Eszena eta Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea.

 

Logelan logale. 24/25 Musika Gela

 

Euskadi kantuaren bidez egituratzen duen proiektua

 

Proiektu hau datozen urteetan jarraitzeko asmoz sortu da, eta Euskal Herriko haurren ahots-kantuaren historian mugarri garrantzitsua izango da. Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen laguntzari esker, kantata honek Euskadi kantutik egituratzeko balioko du.

Horrela, 25/26 Denboraldian, Euskadiko Orkestrak proiektu hau errepikatuko du, ikasle berriekin, bere Musika Gela zikloaren baitan. Eta datorren Denboraldian, baita ere, Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa sartuko dira proiektu honen garapenean. Orkestra horiek beste eszenatoki batzuetara eramango dute parte-hartze masiboko haurren proposamen koral hau.

 

 

Proiektuan parte-hartzaileak

 

  • Euskadiko Orkestra
  • Juanjo Ocón, zuzendaria
  • María Goiricelaya, eszena-zuzendaria
  • Kepa Errasti, abeslaria eta aktorea
  • Jagoba Astiazaran, jatorrizko musika
  • Leire Bilbao, libretoa
  • Abesbatza pilotuak: Easo Gazte, Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza, Hernaniko Udal Musika Eskolako Abesbatza, Pasaia Txiki Abesbatza
  • Eva Ugalde, abesbatza-zuzendaritza
  • Amaia Zipitria, pianista

 

 

 

Ikastetxeak

 

Hogei ikastetxek baino gehiagok eman dute izena kantata honetan parte hartzeko, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek Logelan logaleko 1.000 haur baino gehiagoko abesbatza osatuko dute.

Ikastetxe horietako irakasleek konpromisoa hartu dute lau prestakuntza-saiotan parte hartzeko (24 ordu guztira) eta ikasturte osoan ikasleekin prestakuntza-lana egiteko, kontzertuetara ahalik eta prestakuntzarik onenarekin iristeko.

Gipuzkoako hemeretzi ikastetxek eta Arabako hiruk osatzen dute ikastetxe parte-hartzaileen zerrenda:

 

Gipuzkoa

  • Aitxuri Herri Eskola (Zegama)
  • Alegiako Eskola
  • Anoetako Herri Ikastola
  • Antoniano Ikastetxea (Zarautz)
  • Azkoitiko Ikastola Xabier Munibe
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI
  • Belaskoenea HLHI (Irun)
  • Egape Ikastola HLHI (Urnieta)
  • Eguzkitza HLHI (Irun)
  • Haztegi Ikastola (Legazpi)
  • Imaz Bertsolaria HLHI (Altzo)
  • Intxaurrondo Hegoa HLHI (Donostia)
  • Intxaurrondo Ikastola (Donostia)
  • Laskorain Ikastola (Tolosa)
  • Mary Ward Ikastetxea (Donostia)
  • San Andres HLHI (Ormaiztegi)
  • San Benito Ikastola (Lazkao)
  • San Martin HLHI (Errezil)
  • Txalburu HLHI (Abaltzisketa)

 

Araba

  • CEIP Luis Elejalde – Rogelia de Álvaro HLHI (Gasteiz)
  • Errekabarri HLHI (Gasteiz)
  • San Viator Ikastetxea (Gasteiz).

 

 

Proiektuaren faseak

Logelan logale prestaketa-ibilbide luzeko proiektua izan da, eta bere lehen edizioa kontzertu-aste honetan amaituko da, eragile ugariren lankidetzari eta lan nekaezinari esker.

Duela urtebete baino gehiago egin zitzaien enkargua Leire Bilbao libretoaren arduradunari eta Jagoba Astiazaran jatorrizko musikaren egileari. Bai alderdi literarioak bai musikalak jardueraren helburuen zerbitzura egon behar zuten, eta hori kontuan hartu dute biek euren zatia sortzean.

Kantatak forma hartzen zuen bitartean, parte hartu nahi zuten ikastetxeei zuzendutako informazio- eta inskripzio-kanpaina zabal bati ekin zitzaion, lurralde osoan ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.

Behin obra sortuta, ikasturte osoan zehar irakasleek eskolan lan egiteko behar zuten material guztia grabatu eta prestatu zen. Parte hartu duten ikastetxeetako proiektuan inplikatutako irakasleak lau prestakuntza-saiotara joan dira, eta errepertorioa, zuzendaritza, ahotsa, didaktika, logistika eta alderdi eszenikoa landu dituzte. Material horietatik abiatuta, irakasleek ikasturte osoan lan egin dute eskolan kontzertuaren egunera arte.

Prozesuan zehar hainbat material sortu dira: dosierrak, libretoarekin lan egiteko gidak, konpositorearen eta libretoaren egilearen aurkezpena, ahots eta pianorako partiturak, abestutako zati guztiak biltzen dituen abesbatza baten grabazioa, eszenografiako materialak, maskarak prestatzea, etab.

Halaber, propio sortu da irakurketa errazeko gida bat. Dokumentu hau beste dokumentu mota batzuk irakurtzeko edo interpretatzeko zailtasunak dituzten kolektiboentzako irisgarritasun kognitiboa hobetzeko sortu da. Egoera horri buruzko kontzientzia sortu nahi da, eta gida-mota horien erabilera beste ekimen batzuetara zabaldu, bai eta, oro har, kultura-sektorera ere. Euskadiko Orkestraren lehen esperientzia da, eta etorkizuneko proiektuetan irakurketa errazeko gidak ezartzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du orkestrak.

 

 

Obraren sinopsia: ‘Logelan logale’

 

Non dago errealitatea eta ametsaren arteko muga? Zer denbora eta pisu hartzen dute ametsek gure egunerokoan? Lo gaudenean eta esna gaudenean egiten ditugun ametsak leku berera doaz?

Protagonista bere ohean sartzen da eta saiatzen den arren ezin da lokartu. Egunari errepasoa egiten dio eta nekatuegi sentitzen da bere gorputza eta burua loari emateko.

Eta hala ere, muga hori zeharkatu nahian dabilen ordu txiki horietan norbait edo zerbait aurkituko du. Zer ote da? Zein ote da? Ez ote da bere burua izango?

Doinu eta kantu ezberdinen bidez kontatu eta kantatuko dugu, gutako bakoitzak ohera joaten den unetik eta esnatu arteko istorioa. Loa eta ametsaren fantasiari, bakoitzak bere doinua jartzeko, lo gaudenean ere abenturak bizi ditugulako.

 

 

Eskola Kontzertuak

 

Kontzertuak Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude.

  • Maiatzak 13 (12:00): Kursaal Auditoriuma (Donostia)
  • Maiatzak 14 (12:00): Kursaal Auditoriuma (Donostia)
  • Maiatzak 15 (12:00): Jesus Guridi Kontserbatorioa (Gasteiz)

 

 

ARTIS+: Artea, gizarteratzeko

 

Logelan logale ekimena, baita Musika Gela ziklo osoa ere, ARTIS+: Artea, gizarteratzeko proiektuaren parte da. Mugaz gaindiko Europako lankidetza-proiektu honek helburu du kultura-ekipamenduen irisgarritasuna hobetzea bazterketa-arriskuan dauden biztanle-taldeentzat, dela desgaitasunagatik, dela arrazoi sozialengatik. Proiektu hau 2027ra arte luzatuko da eta honako bazkideak izango ditu, besteak beste: Orchestre National du Capitole de Toulouse, Bartzelonako L’Auditori eta OBC Orkestra eta Paueko Orkestra.

Orriak