Ostirala 08 Iraila, 2017

Irailaren 9 larunbatean, ETB2n, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa+Zea Mays+Dr. Deseo, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean

Irailaren 9 larunbatean, ETB2n, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa+Zea Mays+Dr. Deseo, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean
Bi euskal talde ezagunen kantu famatuenak bertsio sinfonikoan ikus eta entzun ahal izateko.

Irailaren 9 larunbatean, eguerdiko 13:30etan, ETB2n emitituko dute Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Zea Mays-ek eta Dr. Deseok, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean, Orkestraren Miramongo egoitzan grabatutako emanaldia. ETB1en estreinatu ostean, aukera berri bt izango da bi euskal talde ezagunen kantu famatuenak bertsio sinfonikoan ikus eta entzun ahal izateko.

Entzungai izango dira Fernando Velázquez konpositoreak berak idatzitako Zea Mays-en "Elektrizitatea", "Gaur" eta "Negua joan da ta" kantuen eta Dr. Deseo-ren "Corazón de tango", "Cuánto frío hace en Saturno" eta "Una mirada distinta" ezagunen moldaketak. Emanaldiaren grabaketa Jabi Elortegik zuzendu zuen.

Astelehena 04 Iraila, 2017

Ikus-entzunezko gozamena Belodromoan: aurkeztu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zinemaldian emango duen kontzertua

Ikus-entzunezko gozamena Belodromoan: aurkeztu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Zinemaldian emango duen kontzertua
SGAE fundazioarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean antolatua. Irailaren 23an, eguerdiko 12:00etan. Doako sarrera.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, SGAE Fundazioak eta Zinemaldiak aurkeztu berri dute Euskadiko Orkestrak Zinemaldiaren baitan emango duen kontzertua. Orkestraren egoitzan izan den prentsaurrekoan hizlari jardun dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi Oriol Roch, Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinos, SGAE Euskadiko Lurralde Batzarraren presidente Óscar Castaño ("Garbitxu"), Joserra Senperena eta Angel Illarramendi konpositoreak eta Donostiako Orfeoiaren zuzendariorde Esteban Urzelai. 

Aurtengoan ere, Zinemaldiko lehenengo larunbatean, eguerdi-partean, Belodromoa irekiko zaie melomano, zinemazale eta askotariko ikus-entzuleei, soinu-banden interpretazio sinfonikoa eta horiei dagozkien filmeetako eszena-muntaia uztartzen dituen ikuskizunaz gozatzeko. Ordu eta erdiko "ikus-entzunezko gozamena" izango da, irailaren 23 larunbatean, eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da.

Kontzertuak honako film hauetarako sortutako musikaren egokitzapenak bilduko ditu: El laberinto del fauno (Guillermo del Tororena), Bienvenido Mr. Marshall (Luis García Berlangarena), O Apóstolo (Fernando Cortizorena), Nur eta herensugearen tenplua (duela gutxi zendutako Juanba Berasategirena, hari omenaldi gisa) eta Los Borgia (Antonio Hernándezena). Partitura horien egile dira Javier Navarrete, Jesús García Leoz, Xavi Font, Joserra Senperena eta Angel Illarramendi; horietako batzuk kontzertura bertaratu eta eszenatokira igoko dira euren lana aurkezteko. José Miguel Pérez-Sierraren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ariko dira Nora Goyalde (mezzoa) eta Sergio Falque (baxua) bakarlariak, eta Donostiako Orfeoia. Aldi berean 400m2ko pantailan proiektatuko den irudi-muntaia ikuskizun honetarako espreski sortu du Morgan Crea-k.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Zinemaldian. SGAE Fundazioarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean ekimen hau sustatzeaz gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lana Sail Ofizialera ere zabaldu da azken urteotan. Betiere Fernando Velázquezen eskutik, Orkestrak grabatu zuen J.A. Bayonak zuzendutako "A Monster Calls" (Munstro bat dator ni ikustera) luzemetraiaren musika; 2016an Europa mailan Zinemaldian estreinatu zen pelikula horri esker Jatorrizko Musika Onenari Goya saria eskuratu zuen. Eta joan den martxoan getxotar musikagileak "Submergence" (Murgilketa) filmarako sortutako musika grabatu zuen; Wim Wendersen lan horrek irekiko du aurtengo Zinemaldia eta zuzendaria bera Miramonen izan zen grabaketa egin zenean. Horrez gainera, Orkestraren eta Fernando Velázquezen arteko lankidetza emankorra haratago doa Zinemaldian: 2012an J.A. Bayonaren "Lo Imposible" luzemetraiaren soinu-banda zuzenean estreinatu zuen, hura Sail Ofizialean aurkeztearekin batera. Emanaldi horrekin itzuli zen Orkestra Zinemaldiaren programaziora. Eta, ordutik, azken sei urteotan etengabean jardun du.

Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 16tik 22ra, Zinemaldiak Kursaal Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara, eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara.

Astelehena 28 Abuztua, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Zea Mays eta Dr. Deseo taldeekin, ETBn

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Zea Mays eta Dr. Deseo taldeekin, ETBn
Horien kantu ezagunenen bertsio sinfonikoak, Fernando Velázquezen zuzendaritzapean Miramonen grabatuak.

Etbn estreinatuko da Zea Mays eta Dr. Deseo taldeen doinu ezagunenen bertsio sinfonikoaren grabaketa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik Miramonen egina. Fernando Velázquez konpositoreak idatzita eta zuzendu zituen Zea Mays-en "Elektrizitatea", "Gaur" eta "Negua joan da ta" kantuen eta Dr. Deseo-ren "Corazón de tango", "Cuánto frío hace en Saturno" eta "Una mirada distinta" ezagunen moldaketak. Emanaldiaren grabaketa Jabi Elortegik zuzendu zuen.

Emisioa. Soinuzko dokumentu hori estreinatuko da irailaren 2 larunbatean (21:00etan) ETB1en eta 9an (13:30etan) ETB2n.

Ostirala 18 Abuztua, 2017

Aurezktu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 78. Donostiako Musika Hamabostaldian emango duen kontzertu sinfoniko-korala

Aurezktu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 78. Donostiako Musika Hamabostaldian emango duen kontzertu sinfoniko-korala
Andra Mari Abesbatzarekin eta hainbat bakarlari gailenekin. Paul Goodwinek zuzenduta.

Kursaal Auditoriumean aurkeztu dute abuztuaren 21ean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 78. Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan emango duen kontzertua. 

Paul Goodwin maisuaren zuzendaritzapean, Orkestrarekin batera eszenatokian izango dira Andoni Sierrak zuzentzen duen Andra Mari Abesbatza, María Espada sopranoa, Hilary Summers mezzosopranoa, Robin Tritschler tenorra eta Neal Davies baritonoa.

Egitaraua osatzen dute G. F. Händelen Ur-musikak eta Haydnen "Nelson" mezak.

Kontzertu izango da abuztuaren 21ean Donostiako Kursaal Auditoriumean, iluntzeko 20:00etan.

Asteartea 01 Abuztua, 2017

Wim Wenders zuzendariaren film berriak, Fernando Velázquezek idatzi eta Orkestrak grabatutako musika duenak inauguratuko du Donostiako 65. Zinemaldia

Wim Wenders zuzendariaren film berriak, Fernando Velázquezek idatzi eta Orkestrak grabatutako musika duenak inauguratuko du Donostiako 65. Zinemaldia
Sail Ofizialean lehian egongo den ''Submergence (Murgilketa)'' filmaren zuzendariak eta emakumezko aktore protagonistak, Alicia Vikanderrek, aurkeztuko dute filma Donostian.

"Submergence" Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, irailaren 22an. Alemaniaren, Frantziaren eta Espainiaren arteko koprodukzio horren Europako estreinaldia izango da; aurrez Toronton izan da. Filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira aktore nagusiak.

Martxoaren 13an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan, Wim Wenders zuzendariak gertutik jarraitu zuen bere azken pelikularako musikaren grabaketa. Partitura Goya saridun Fernando Velázquezek idatzi du. Saritua izandako "A Monster Calls" eta beste hainbat pelikulatarako musikarekin egin bezala, konpositore eta zuzendariak Euskadiko Orkestra Sinfonikoari eman nahi izan zion musika hori grabatzeko ardura. Wim Wendersek berak grabaketa-prozesuan esku hartu nahi izan zuen. Hala, Fernando Velázquezekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin partekatu zuen "Submergence" bere filmarako soinu-bandaren sorkuntza.

"Submergence" suspense pelikula erromantikoa da. Alemaniar, frantziar eta espainiar ekoizpena da. Atresmedia Cine-k aurkeztua, Lila 9th-ren produzkioa Neue Road Movies-ekin, BacKup Studio-rekin, Morena Fims-ekin, Submergence A.I.E-rekin eta UMedia-rekin lankidetzan, eta Atresmedia eta Movistar+-en parte-hartzearekin. Nazioartean Embankment Films enpresak banatuko du, eta Espainian, berriz, Entertainment One Films Spain (eOne Films Spain) enpresak.

Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenean ere ariko da Zinemaldian: irailaren 23an jada ohikoa den eta zinemarako musika hizpide duen kontzertua emango du Anoetako Belodromoan.

Larunbata 29 Uztaila, 2017

Ipuinaren magia errealitate bihurtu zen

Ipuinaren magia errealitate bihurtu zen
“EDERRA ETA PIZTIA”

"EDERRA ETA PIZTIA" ipuinaren magia errealitate bihurtu zen gau batez, ikuslegoaren bihotzeraino helduaz; txalo zaparrada izan zen zirrara horren saria. Gaua magikoa izan zen, areto ireki batean, Pereladako gaztelu parean, ilargi eta izarren azpian, bai zeru oskarbian ageri zirenak eta bai Jaialdiko eszenatokian zeudenak ere.

Badira urte batzuk Malandain Ballet Biarritz eta gure Orkestra ekoizpen ezberdinak lantzen hasi zirela. Atzokoa ibilbide horren hirugarren atala izan zen eta, beste behin, elkarren arteko lanaren emaitzari distira zerion une guztietan. Izan ere, aipatu ibilbide emankor horren ondorio izan zen ipuin klasiko baten bertsio modernoaren atzoko aurkezpena, energia eta edertasunez betea. Batetik, Thierry Malandain koreografoak dantzari taldearekin proposatzen dituen ideiekin, eta bestetik, Ainars Rubikis maisuak Tchaikovskyren musikarekin egindako aukeraketarekin. Eszenategiko fosoan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bikain aritu zen bere gidaritzapean.

80 minutuko ikuskizunaren ondoren, auditorian elkartu ziren 1700 ikusleek txalo zaparradarekin saritu zuten Orkestraren lana. Modu honetan eman zitzaion amaiera gau magiko honi. Kultura sailburua eta Orkestrako Presidentea, Bingen Zupiria, estrenaildi bikoitz honen lekuko izan genuen: alde batetik Ederra eta Piztiaren ekoizpen bateratuarena Kataluinian eta, bestetik, Euskadiko Orkestrarena Peralada Jaialdian, urteen joan-etorrian uda kataluiniarraren klasiko bat bilakatu dena.

Osteguna 06 Uztaila, 2017

-

-
-

-

Asteazkena 16 Abuztua, 2017

Orkestra Ikasketa Master Ofizialerako izena emateko epea zabalik

Orkestra Ikasketa Master Ofizialerako izena emateko epea zabalik
Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistiko Masterra (hari instrumentuak)

Master ofiziala, Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak homologatua.
Treba zaitez Europako irakasle onenekin.
Egin ezazu bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariekin entsegu, kontzertu eta biretan.
Presta zaitez orkestra probak egiteko.
Murgil zaitez orkestra musikaren inguruko ikerketan eta, hala nahi baduzu, presta zaitez ondoren doktoretza ikasketak egiteko.

Izen-ematea: 2017ko uztailaren 14tik irailaren 14ra (Sarbidea eta onarpena).
Sarrera-probak: 2017ko irailaren 18tik 22ra bitartean.
Matrikulazioa: on line. 2017ko irailaren 27tik 29ra.
Plaza-eskaintza: 30 ikasturteko.
Plazen berezitasunak: biolina: 12; biola: 6; biolontxeloa: 6; kontrabaxua: 6.

Egutegi akademikoa: 2017ko urritik 2018ko ekainera.

Astelehena 19 Ekaina, 2017

Valentzian izango dira Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen VIII. Topaketak

Valentzian izango dira Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen VIII. Topaketak
Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, "ExperimentArtes" izenburupean.

Ekainaren 30 ostiralean eta uztailaren 1 larunbatean, Valentziako Palau de la Música delakoak Hezkuntza- eta Gizarte-Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) VIII. Topaketak hartuko ditu. "ExperimentArtes" izenburupean, hausnarketa eta eztabaidarako gune izango da, musikaren funtzio sozialaren bilakaeraren inguruan, sorkuntza garaikidea interdisziplinarioa den honetan.

Topaketen edukia garatuko da txostenen aurkezpenen, mahai-inguruen, tailerren, debateen eta beste hainbat jardueraren bidez. Besteak beste, jardungo dira Mikel Cañada (Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea eta ROCEko presidentea), Fernando Velázquez (konpositorea), Ana Hernández (antzerki-alorreko hezkuntza-proiektuak), Yaron Traub (Valentziako Orkestrako zuzendari titular eta artistikoa), Sira Torrecillas (Bartzelonako Liceu antzokiko harreman instituzionaletako zuzendaria), Toni Aparisi (dantzari eta koreografoa).

ROCE irabazteko asmorik gabeko elkartea da, 2010 urtean hainbat erakundek sortutakoa (horien artean Euskadiko Orkestra Sinfonikoa). Egun erakunde publiko zein pribatu ugarik osatzen dute. Helburuen artean ditu elkartutako erakundeen hezkuntza zein gizarte jarduerak koordinatzea eta euren arteko lankidetza bultzatzea, hezkuntza- edo gizarte-departamentuen sorrera sustatzea, kultura-erakundeen baitan, eta arlo horretan proiektu interdisziplinarioen diseinua eta garapena.

ROCEk antolatutako estreinako topaketak Granadan izan ziren 2010. urtean. Ordutik izan dira Donostian (2011), Valladoliden (2012), Bartzelonan (2013), Kanaria Handiko Las Palmasen (2014), Madrilen (2015) eta Bilbon (2016).

Osteguna 15 Ekaina, 2017

Barrokoko alemaniar musika oboe, fagot eta klaberako Matinéen denboraldiaren itxieran

Barrokoko alemaniar musika oboe, fagot eta klaberako Matinéen denboraldiaren itxieran
Ekainaren 17an, Trío Doble hirukotea aurrez iragarritako D’Amore boskotearen ordez ariko da.

Ekainaren 17 larunbatean amaituko da, halaber, Miramongo Matinéen 2016/2017 denboraldia. Azken emanaldi horretan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloak hirukote bat hartuko du berean. Berau osatzen duten musikarik dira Orkestrako kide Pascal Laffont (oboea) eta François Proud (fagota), eta Pedro José Rodríguez (klabea). Joan zen denboraldian XIX eta XX. mendeetan oboerako eta fagoterako idatzitako musika landu ostean, kontzertu honetan begirada atzera bota eta alemaniar barrokoko musika joko du Trío Doble-k. Georg Philipp Telemann eta Philipp Friedrich Böddecker-ek mihi bikoitzeko instrumentuentzat sortutako piezak interpretatuko ditu.

Georg Philipp Telemann da, ziur aski, da, ziur aski, barrokoko konpositore alemaniar ezagunena eta musikaren historian emankorrena. Bere katalogoak 6000 lan inguru biltzen ditu, horietako asko desagertutakoak. Haizerako sonata eta instrumentu bakarlarirako fantasia ugari sortu zituen. Larunbateko emanaldian entzungai izango dira horren bi sonata eta bi fantasia, Böddeckeren sonata "Sopra La Monica" eta, bukatzeko, behar bada sonata hori oinarri hartuta Telemannek idatzitako sonata metodikoa.

Sarrerak. Azken Matinée horretarako sarrerak eros daitezke webgune ahonetako TICKET atalean, www.kutxabank.es webgunean eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan. 7 euroko prezio bakarra dute.

Orriak