Orkestra

Cookien politika

1. LEHENTASUNEN KONFIGURAZIOA

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Cookie horietako batzuk ezinbestekoak dira, eta beste batzuek, berriz, WEBGUNEAREN erabilerari buruzko informazioa lortzen laguntzen digute, berau hobetzeko eta/edo interesa dakizukeen publizitatea eskaintzeko. WEBGUNE honetan erabiltzen ditugun cookieei buruzko informazio xehatua nahi baduzu, kontsultatu cookieen politika.


2. COOKIEEI BURUZKO INFORMAZIOA

WEBGUNEAK cookie-fitxategi propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu.

Cookie-fitxategiak eta antzeko teknologiak –esate baterako, web beaconak eta bugak (aurrerantzean, denak batera, COOKIEAK– informazio-fitxategi fisikoak dira eta ERABILTZAILEAREN gailuan gordetzen dira (ordenagailua, telefono mugikorra, tableta eta abar), gailu horri argi eta garbi lotuta, eta hortik egiten den nabigazioari buruzko informazioa jasotzeko eta berreskuratzeko aukera ematen dute. COOKIEEI buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://www.allaboutcookies.org/es/.

WEBGUNEAN erabiltzen diren COOKIE motak eta horien xedea:

WEBGUNEAK COOKIE propioak erabiltzen ditu (ERABILTZAILEAREN ekipamendu terminalera bidaltzen dira, EUSKADIKO ORKESTRAK bere zerbitzua emateko erabiltzen duen eta berak kudeatzen duen ekipamendu edo domeinu baten bitartez), baita hirugarrenen COOKIEAK ere (ERABILTZAILEAREN ekipamendu terminalera bidaltzen dira, EUSKADIKO ORKESTRA ez beste entitate baten ekipamendu edo domeinutik) eta mota hauetakoak dira:

  • COOKIE teknikoak: Cookie horiei esker, erabiltzaileak WEBGUNEAN nabigatu dezake eta horretan dauden aukerak eta zerbitzuak erabil ditzake, WEBGUNEAREN kudeaketa eta operatiba baimentzeko eta horren funtzioak eta zerbitzuak gaitzeko erabiltzen direnak barne; esate baterako, hauek: datu-zirkulazioa eta -komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatuko zatietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ordainketa bat kudeatzea, zerbitzuaren segurtasunari lotutako iruzurra kontrolatzea eta ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea.
  • Lehentasunen COOKIEAK edo pertsonalizaziokoak: Cookie horiei esker, informazio jakin bat gogoratzen da ERABILTZAILEA zerbitzuan sartzen denean zerbitzuak ezaugarri zehatz batzuk, gainerako ERABILTZAILEENAK ez bezalakoak, eduki ditzan, hala nola hizkuntza, erabiltzailearen bilaketetan erakutsiko diren emaitza kopurua, zerbitzuak erabilitako nabigatzailearen arabera zer itxura edo eduki izango duen, edo zerbitzura zer eskualdetatik jotzen duen.
  • Analisiko edo neurketako COOKIEAK: Cookie horiei esker, horien arduradunak ERABILTZAILEAK WEBGUNEAN duen portaeraren jarraipena eta analisia egin dezake, iragarkien inpaktuak kuantifikatzea barne. Mota horretako COOKIEEN bidez jasotako informazioa WEBGUNEKO jarduera neurtzeko erabiltzen da, ERABILTZAILEEN erabilerari buruzko datuen analisiaren funtzioa hobetzeko.
  • Jokabidean oinarritutako publizitate-COOKIEAK: Cookie horiek nabigazio ohituren etengabeko behaketaren bidez bildutako ERABILTZAILEEN jokabideari buruzko informazioa gordetzen dute, eta, horri esker, profil espezifiko bat sortzen dute, horren araberako publizitatea erakusteko xedearekin.

WEBGUNEAN erabiltzen diren COOKIEAK

Hirugarrenen COOKIEAK:

  • Google

    WEBGUNEAK Google Analytics erabiltzen du; hau da, Googlek web-analisirako landutako zerbitzu bat. Horri esker, EUSKADIKO ORKESTRAK jakin dezake nola aritzen diren ERABILTZAILEAK WEBGUNEAREKIN elkarrekintzan, eta webguneko nabigazio-joerei buruzko txostenak egin ditzake, banako ERABILTZAILEAK identifikatu gabe.

    Googlek zuzenean bere zerbitzarietan jasoko eta artxibatuko du Google Analyticsen COOKIEEK sortzen duten informazioa. Ondorioz, ERABILTZAILEAK WEBGUNEA erabiltzeko moduari buruzko informazioa jasotzea eta jasotako informazioaren tratamendua eta erabilera zehaztea Googleri bakarrik dagokio eta bere izenean jarduten du. Aldiz, EUSKADIKO ORKESTRAK ezin du informazio hori inola ere kontsultatu, Googlek bere txostenen bidez ematen dion informazio agregatu eta anonimoa bakarrik baizik.

    Googlek COOKIEAK nola erabiltzen dituen eta zure datu pertsonalak nola tratatzen dituen jakin nahi baduzu, esteka hauetan duzu informazio gehiago.

  • Kanpo eduki-hornitzaileen osagarriak

    WEBGUNEAK hirugarren hornitzaileek emandako eduki edo zerbitzu hauek erabiltzen ditu –hirugarren hornitzaile horiek COOKIEAK erabiltzen dituzte ERABILTZAILEAK aipatu eduki edo zerbitzu horiek eskura ditzan, eta dagozkien cookieen politikaren arabera arautzen dira–.

    • YouTube:

      WEBGUNEAK YouTube zerbitzuak erabiltzen ditu (bideoak ikustea WEBGUNEKO funtzionaltasunen bidez). Tresna horiek erabiltzean, YouTubek COOKIEAK erabiltzen ditu, WEBGUNEKO erabiltzaileari buruzko informazioa lortu ahal izateko. COOKIE horiek WEBGUNEA bisitatzen duten ERABILTZAILEEI buruzko informazio demografikoa biltzeko erabiltzen dira, bai eta horiek WEBGUNEAN egiten duten erabilerari eta duten portaerari buruzko informazioa ere, WEBGUNERAKO bisita YouTubeko kontuarekin –ERABILTZAILEA identifikatuta baldin badago– lotzen duen informazioa barne.

      COOKIEEN erabilerari eta pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://policies.google.com/technologies/types?hl=es.

    • Spotify:

      WEBGUNEAK Spotify zerbitzuak erabiltzen ditu (musika ematea eta erreproduzitzea WEBGUNEKO funtzionaltasunen bidez). Tresna horiek erabiltzean, Spotifyk COOKIEAK erabiltzen ditu.

      COOKIEEN erabilerari eta pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://www.spotify.com/es/legal/cookies-policy/.

Nolanahi ere, EUSKADIKO ORKESTRAK ezin du kontsultatu hirugarrenen COOKIEEN bitartez bildutako informazioa, horiek haren esku jartzen duten informazio agregatu eta anonimoa alde batera utzita, halakorik balego; eta hirugarren horiek erabakitzen dute informazio horren tratamenduaren helburua eta erabilera.

COOKIEAK erabiltzeko baimena onartzea, ezeztatzea eta atzera botatzea.

ERABILTZAILEA lehen aldiz sartzen denean WEBGUNEAN, abisu bat agertuko da. Aukera hauek izango ditu: (i) COOKIEEN erabilera onartu; (ii) COOKIEEN erabilera errefusatu (behar-beharrezkoak direnak izan ezik); edo (iii) lehentasunak konfiguratu, abisuan horretarako dagoen funtzionaltasunaren bidez.

Konfiguratzeko funtzionaltasun hori une oro izango du eskuragarri ERABILTZAILEAK cookieen politikaren bitartez, eta hauetarako aukera emango du:

cookie motak eta haien funtzioa edozein momentutan ikusi, COOKIEEN instalazioa aukeratu, lehentasunen arabera, eta aurretik emandako baimena atzera bota.

Kontuan izan hirugarrenen COOKIEAK onartuz gero, nabigatzailearen aukeren atalean ezabatu beharko dituzula edo, bestela, hirugarrenak berak eskainitako sisteman. Horren inguruko informazio gehiago duzu esteka hauetan:

Nabigatzaileen konfigurazioa.

COOKIEEKIN lotutako aukerak aktibatuta egon gabe ere, sar daiteke WEBGUNERA. Dena den, ERABILTZAILEAK COOKIEAK errefusatzen edo desinstalatzen baditu beharbada ez dira erabat funtzionalak izango WEBGUNEAREN bidez ERABILTZAILEAREN eskura jarritako eduki eta zerbitzu zehatz batzuk.

Datuen babesa

EUSKADIKO ORKESTRAK, COOKIE propioen erabileraren ondorioz, datuak tratatzen baditu, pribatutasun-politikan xedatutakoa bete beharko du. Pribatutasun politika.

Cookieen politika honetan identifikatutako hirugarrenek egiten dituzten hirugarren herrialdeetarako nazioarteko transferentziei buruzko informazioa eta horiek zure datuak tratatzeari buruzko gainerako alderdiei buruzko informazioa haien pribatutasun-politiketan duzu (ikusi hirugarrenen COOKIEEI buruzko atalean emandako estekak).

Orkestra

Pribatutasun politika

Izaera pertsonaleko datuen babesa

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”) arautzen du zuk ematen dizkiguzun datu pertsonalekin ORQUESTA DE EUSKADI SA sozietateak (aurrerantzean, “ORKESTRA”) egiten duen bilketa eta tratamendua. Bai (i) web orriaren —www.euskadikoorkestra.eus (aurrerantzean, “WEBSITE”) domeinu-izenaren bitartez eskuragarri— erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datuak —bertan sartuta daude blog-zerbitzuak, sare sozialak, “Newsletter” informazio-zerbitzuak edo WEBSITEren bitartez edozein unetan eskuragarri egongo diren beste funtzionaltasun guztiak—, bai eta (ii) ORKESTRAk antolatutako jarduera, ekitaldi eta zozketetan parte hartzearen bidez ematen dizkiguzun datuak ere. Hori guztia, atal jakinetan, formularioetan edo WEBSITEn eskura dauden zerbitzuetan ezarritako aurreikuspen espezifikoen kalterik gabe, beharrezkoa duen informazioa emateko eta, hala badagokio, bere baimena jasotzeko.

ORKESTRAk eskubidea du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eta, horrela, legerian, jurisprudentzian eta/edo administrazioan egiten diren berrikuntzetara egokitzeko, baita WEBSITEren bidez eta/edo antolatzen dituen jarduera, ekitaldi eta zozketen bidez une bakoitzean garatuko dituen praktiketara egokitzeko ere, une oro haren eskubideak eta interesak kontuan hartuz.

Edozein kasutan, ORKESTRAk baliabide tekniko egokiak emango dizkizu PRIBATUTASUN POLITIKAn sartzeko eta, datuak babestearen arloan aplikatzekoa den araudiaren arabera, guri kontuan hartzea dagokigun informazio-betebeharrak behar bezala betetzeko.

 

1. Nor da zuren datuen tratamenduaren arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna ORKESTRA da. Hona hemen Sozietate horren helbide soziala: Miramon pasealekua, 124, Donostia (Gipuzkoa). Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, 1.357. liburukian, 1. Folioan, SS-7.171 orrian eta IFK A-20077541 zenbakiarekin.

PRIBATUTASUN POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin loturako edozer gauzatarako, gurekin harremanetan jar zaitezke aurretik aipatutako posta-helbidean eta/edo posta elektronikoko rgpd@euskadikoorkestra.eus helbidera mezua idatziz.

 

2. Zure datuak nola lortu ditugu?

ORKESTRAK tratatzen dituen datuak zuk zeuk emandakoak dira, honako hauen bidez: (I) WEBGUNEA erabiltzerakoan betetako inprimakiak (adibidez, harremanetarako inprimakia, newsletter zerbitzuan izena emateko inprimakia, curriculumak jasotzeko inprimakia, etab.) edo (II) kontsulta bat egiteko mezu elektroniko bat.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak izango balira, zuk hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eman diozula eta berak ORKESTRAri, aurrerago adieraziko diren helburuetarako, bere datuak emateko baimena eman dizula bermatzen duzu.

Gainera, jakinarazten dizugu zure datuak sare sozialetan erabili ahal izango direla, ORKESTRA sartuta dagoen sare sozial bakoitzean hark eskuragarri dituen profil korporatiboen bitartez. Hori guztia, sare sozial bakoitzean ezarritako zehaztapen eta baldintzetan.

 

3. Zein motatako datuak tratatzen ditugu?

ORKESTRAn tratatzen ditugun datuak zuk eman dizkiguzu gure eta zure arteko harremana formalizatzeko erabiltzen ditugun formularioen bitartez eta/edo posta elektronikoaren bitartez. Halaber, parte hartzen dugun sare sozialetan ORKESTRAko profil korporatiboen bitartez lor ditzakegunak ere tratatzen ditugu.

Bereziki, ORKESTRAn ondorengo datu-kategoria hauek tratatzen ditugu, WEBSITEz egingo den erabileraren arabera:

  • Identifikatzeko eta harremanetarako datuak (adibidez, izena, abizenak, NAN, posta-helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, etab.).
  • Interneteko nabigazio-datuak (adibidez, IP helbidea, web orrien bisitak, wifi sareetara konexioak, etab.).
  • Bankuko eta transakzio elektronikotako datuak, zuk WEBSITEren bitartez sarrerak eskuratzen dituzunean.
  • Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, enpleguari eta abarri buruzko datuak (lan-eskaintza edo -eskarien eta/edo zeure borondatez parte hartzen duzun ORKESTRAREN hautaketa-prozesuen kasuan).

 

4. Zure datuak zein helbururekin eta zein legitimaziorekin tratatzen ditugu?

Zure datu pertsonalen tratamenduak ondorengo helburu hauek ditu:

  • WEBSITEren bitartez ORKESTRAk zure zerbitzura ipintzen dituen edukietara eta zerbitzuetara zure sarrera eta erabilera kudeatzea.
  • WEBSITEren edo posta elektronikoaren bitartez egiten dituzun erreklamazioak, kexak, iradokizunak edo informazio-eskaera tramitatzea eta kudeatzea.
  • Hala badagokio, WEBSITEren bitartez ORKESTRArekin formalizatuko dituzun zerbitzuen eta produktuen kontratazioa tramitatzea eta kudeatzea.
  • ORKESTRAk antolatutako jarduera, ekitaldi eta zozketetan parte-hartzea kudeatzea.
  • Hainbat bitartekoren bidez —elektronikoak barne— ORKESTRAren jakinarazpen komertzialak eta publizitarioak, eta erakundeak parte hartzen duen jardueren eta proiektuen berri zuri igortzea, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu.
  • Gure “newsletter” zerbitzura zure harpidetza eta dagozkion jakinarazpen elektronikoak kudeatzea, betiere zuk horretarako baimena eman baduzu.
  • Zure enplegu-eskaria edo enplegu-eskaintza bateko izen-ematea eta dagokion hautaketa-prozesuko parte-hartzea kudeatzeko.
  • Webgunearen bidez erakundearen mesedetan egindako mezenasgo-dohaintzak eta horien ondoriozko betebehar legalak kudeatzea du helburu.

ORKESTRAk araudi aplikagarria kontuan hartuta erabiliko ditu zure datu pertsonalak. Lehenbizi, (i) baimena eskatuko dizugu zure borondatez webgunearen bidez eman dizkiguzun datuak erabiltzeko. Gainera, (ii) zure mezenasgo-dohaintzei dagozkien betebehar legalak beteko ditugu, halakorik bada.

Datuak erabiltzeko zure baimena beharrezkoa denean, baimen hori nahi duzunean ezezta dezakezula gogorarazten dizugu. Edozein momentutan eta doan egin dezakezu, 7. atalean adierazten dena kontuan hartuta.

 

5. Zure datuak nori ematen dizkiogu?

Legeak hala agintzen duelako ORKESTRA horretara behartuta dagoen kasuak (adibidez, Zerga Administrazioak, Justizia Administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk) alde batera utzita, zure datuak ez zaizkio hirugarren entitate bati emango.

Ez dago aurreikusita zure datuak nazioartean transferitzea.

 

6. Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, datu pertsonalak gordeko dira zuk horien erabilera atzera botatzen duzun arte edo datu horiek ez erabiltzeko eskatzen duzun arte, edo ORKESTRAk kontuan hartu behar dituen lege-obligazioak betetzeko behar duen denboran.

Edozein kasutan, jakinarazten dizugu ORKESTRAk datuak arazteko barne-politikak finkatuta dituela, berak dituen datu pertsonalak gordetzeko epeak kontrolatu ahal izateko. Hortaz, datu horiek indargabetu ahal izango dira, jaso ziren helbururako jada beharrezkoak eta/edo egokiak ez direnean.

Bereziki, enplegu-eskaerak kudeatzeari dagokionez, zure datuak gehienez ere 2 urteko epean gordeko dira.

 

7. Zein eskubide dituzu?

Datuen babesaren arloan aplikatzekoa den araudiak zure datu pertsonalei buruzko hainbat eskubide ematen dizkizu, eta zuk eskubide horiek datuen tratamenduan zehar erabili ahal izango dituzu. Eskubide horiek ondorengo hauek dira:

  • Zure datuak eskuratzea: zure datuak eskuratzea, gure esku dauden izaera pertsonaleko zure datuak zeintzuk diren jakin dezazun.
  • Zure datuen zuzenketa edo ezabatzea eskatzea: egoera zehatz batzuetan, ORKESTRAk tratatzen dituen izaera pertsonaleko zure datu okerrak zuzentzea eska dezakezu, bai eta horien ezabatzea ere, aipatu datuak betetzen zituzten xedeetarako dagoeneko beharrezkoak ez balira, besteak beste.
  • Zure datuen tratamendua mugatzea: Egoera zehatz batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzea eska dezakegu. Horrela eginez gero, erreklamazioak egin edo defendatzeko gordeko ditugu soilik, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak zehazten duen bezalaxe.
  • Zure datuen eramangarritasuna: egoera zehatz batzuetan, gure esku dauden izaera pertsonaleko zure datuak jasotzea eska dezakezu, behar bezala egituratutako eta erabilera komuna eta irakurketa mekanikoa duen formatu batean, bai eta tratamenduaren beste arduradun bati igorri ere.
  • Zure datuen tratamenduaren aurka egitea: Egoera zehatz batzuetan eta zure egoera pertsonalari loturiko arrazoiak direla eta, zure datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu. Kasu horretan, datuak tratatzeari utziko genioke, behar-beharrezko legezko zioen ondorioz eta erreklamazioak egin edo defendatzeko xedearekin salbu.

Era berean, baimena edozein unetan ukatzeko eskubidea dauka interesatuak. Horrek ez du eraginik izango eman diguzun baimenean oinarrituta ukatze horren aurretik egin dugun tratamenduaren legezkotzean.

Aurreko eskubideak gauzatzeko, idatzizko eskari bat bidal iezaiozu EUSKADIKO ORKESTRA, SAri, 1. puntuan aipatutako posta-helbidera.

Azkenik, zure iritziz zure eskubideak behar bezala gauzatu ez badira, dagokion erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Horretarako, bere webgunea erabil dezakezu: www.agpd.es

 

8. Segurtasun-neurriak

ORKESTRAk zure datuak, beti, konfidentzialtasunez eta haien inguruko derrigorrezko sekretu-betebeharra gordez tratatuko ditu, datuak babesteari buruz aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Helburu horrekin, zure datuen segurtasuna bermatuko duten eta datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihestuko duten neurri teknikoak eta antolakuntzari buruzkoak hartuko ditu, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan hartuta.

 

9. Cookie-politika

Gainera, ORKESTRAk ondorengo estekaren bidez eskuragarri dagoen Cookie Politika bat finkatuta duela jakinarazten dizugu.

Orkestra

Kontaktua

Miramon Pasealekua, 124. 20014 Donostia
Telefonoa: (+34) 943 01 32 32

Jendearentzako arretarako ordutegi orokorra: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 16:00etara, eta ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.

Orkestra

Buletinean izena ematea

Orkestra

Prentsa

Informazio edo material osagarriren bat jasotzeko, jar zaitez harremanetan gure Komunikazio Sailarekin
Orkestra

Lege-oharra

Erabilera-baldintzak

Lege-informazioa

Informazioaren gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak dioenari jarraiki, informazio gizarteko zerbitzu-prestatzaileak beharrezko bitartekoak jarriko ditu esku, zerbitzuaren hartzaileek zein eskumeneko organoek sarbide erraza, zuzena eta doakoa izan dezaten, bitarteko elektronikoak erabiliz, ondoko informazioari:

Domeinuaren izena: www.euskadikoorkestra.eus

Posta-e: saldasoro@euskadikoorkestra.eus

Jabea: EUSKADIKO ORKESTRA, SA, merkataritzakoa eta egoitza Miramon Pasealekua, 124, Donostian duena. Elkartea Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua dago, 1.357. liburukiko 1. Folioaren SS-7.171 orrialdean eta bere IFZ A-20077541 da (aurrerantzean, “EUSKADIKO ORKESTRA”).

Beste datu interesgarri batzuk: EUSKADIKO ORKESTRA Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Publiko bat da. Aipatu erakundea da bere kapital sozialaren % 100aren jabea.

ERABILERA-BALDINTZAK

Eremu, xede eta irismena

Ondoko xedapenak (aurrerantzean, “ERABILERA-BALDINTZAK”) EUSKADIKO ORKESTRAK www.euskadikoorkestra.eus (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) domeinuaren bitartez Interneteko Erabiltzaileen (aurrerantzean, “ERABILTZAILEAK”) esku jarri duen webgunearen zerbitzurako sarbidea eta bere erabilera arautzen dute.

Aurrekoan esandakoari kalte egin gabe, eduki zehatz batzuetarako sarbidea eta EUSKADIKO ORKESTRAK bere WEBGUNEAREN bidez ERABILTZAILEAREN esku jartzen dituen zerbitzuetako zenbaitek baldintza berezien pean egon daitezke (aurrerantzean, “BALDINTZA BEREZIAK”). Aipatuek, kasu ezberdinen arabera, ERABILERA-BALDINTZA oroko hauek ordezkatu, osatu eta/edo aldatuko dituzte. Kontresanik balego bien artean, baldintza bereziak gailenduko lirateke. Aipatu BALDINTZA BEREZIAK, aplikagarri direnean, ERABILTZAILEEN eskura egongo dira WEBGUNEAN bertan.

Ondorioz, eduki horietara sartu eta/edo aipatu zerbitzuak erabili aurretik, ERABILTZAILEAK BALDINTZA BEREZIAK arretaz irakurri eta, dagokion kasuetan, onartu beharko ditu, sartzeko eta/edo erabilpena egiteko une horretan argitaratua dagoen bertsioan.

EUSKADIKO ORKESTRAK egungo ERABILERA-BALDINTZEN edukiak uneoro, eta aurretikako jakinarazpenik gabe, aldatu eta eguneratzeko eskubidea gordetzen du. Horrez gain, BALDINTZA BEREZIAK eta, oro har, WEBGUNEAREN diseinu eta osaeraren zati diren osagai guztiak aldatu eta eguneratzeko eskubidea dauka ere. Hori guztia, “Kontratatzailearen profila” eta "Gardentasuna” ataletako edukiei dagokienez indarreko legediak ezartzen dituen mugen barruan.

WEBGUNEAREN azken eguneratzean argitaraturiko ERABILERA-BALDINTZAK egongo dira indarrean. Bisita bakoitzean, une honetan WEBGUNEAN bertan argitaratuta dauden horiek izango dira aplikagarri.

WEBGUNERA sartzearekin batera, ERABILTZAILEAK indarreko ERABILERA-BALDINTZAK onartzen ditu, berariaz eta baldintzarik gabe. Baldintza horiek webgunea erabiltzeko erregimena zehazten dute eta onarpen horrek idatziz eta sinatuta egindako kontratu baten balio eta eraginkortasun berdina dauka. ERABILTZAILEAK ez balitu egungo ERABILERA-BALDINTZAK osotasunean onartu, ez luke WEBGUNERA sartzeko aukerarik izango.

WEBGUNERA sartzeko eta aipatua erabiltzeko baldintza ekonomikoak

BALDINTZA BEREZIETAN bestelakorik jarri ezean, WEBGUNERA sartzea eta aipatua erabiltzea doakoa izango da, telekomunikazio-sarera konektatzearen ordainean ERABILTZAILEAK bere hornitzailearekin hitzartua duen kostua kenduta.

Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubideak

WEBGUNE honi loturiko Jabetza Industrial eta Intelektualeko eskubide guztiak legez erreserbatuta daude. Bertara sartzeak edo aipatua erabiltzeak ez dio inolako erabilera-baimenik edo -eskubiderik esleitzen ERABILTZAILEARI, EUSKADIKO ORKESTRAREN eta/edo hirugarrenen jabetza edo titulartasuna den aktibo ororen gainean. Eskubide-erreserba honek bai (i) WEBGUNEAREN kanpoko itxura (look and fell) eta kode, diseinu eta nabigazio-egitura; bai (ii) WEBGUNEAN sartu eta horren bidez bana daitezkeen edozein formatuko edukiak ere eta, bereziki, EUSKADIKO ORKESTRAK WEBGUNEAN sartzen dituen katalogoak, programak eta kartelak hartzen ditu barne.

Ezingo da WEBGUNEAN sarturiko merkataritza-izenak, markak, logotipoak edo beste ikur bereizgarri guztiak erabili, erregistratuta egon ala ez eta jabetza EUSKADIKO ORKESTRARENA nahiz hirugarrenena izan, EUSKADIKO ORKESTRAREN edo titular zilegiaren berariazko baimena izan ezean.

Ondorioz, ERABILTZAILEAK era pertsonal eta pribatuan baino ezin du WEBGUNEAREN bidez bere esku jarritako edukiak eta zerbitzuak ikusi eta erabili, eta beti ere xedea aipatu eduki edo zerbitzuekin merkataritza-jarduerak edo jarduera-profesionalak gauzatzea ez bada.

Era berean, debekatua dago WEBGUNEAREN funtzionamendu, sarbide eta erabilerarako beharrezkoak diren informatika-programak desmuntatzea, desegitea, alderantzizko ingeniaritza egitea, azpi-lizenziatzea edo edozein modutan transmititzea, itzultzea eta horietatik eratorritako lanak egitea. ERABILTZAILEAK ez du, inolaz ere, WEBGUNEAN instalatua egon daitekeen babes-gailu edo segurtasun-sistemarik ezabatu, aldatu, itzuri edo manipulatu.

Erantzukizun eta bermeak

WEBGUNEA erabiltzen duenak, bere kontu eta arriskura egiten du. ERABILTZAILEAK, WEBGUNERA sartzearekin batera, ondoko konpromisoak hartzen ditu: EUSKADIKO ORKESTRAREN irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen, WEBGUNEA ezerezean utzi edo gainkarga dezakeen edo bere erabilera normala edonola ere kalte dezakeen portaerarik ez izatea; eta (ii) Legeei eta trafikoaren erabilerei estuki jarraiki erabiltzea.

ERABILTZAILEA, ondorioz, betebehar horiek ez betetzearen ondorioz sor litezkeen kalte eta ordain guztien erantzule izango da, EUSKADIKO ORKESTRAREN eta/edo hirugarrenen aurrean.

EUSKADIKO ORKESTRAK egokiak deritzon segurtasun-neurriak hartuko ditu WEBGUNEAREN funtzionamendu egokia bermatzeko eta birus eta osagai kaltegarrien presentzia detektatu ahal izateko. Hala eta guztiz ere, ERABILTZAILEAK kontuan izan beharko du informatika-sistemen segurtasun-neurriak ez direla erabat fidagarriak Interneten eta, ondorioz, EUSKADIKO ORKESTRAK ezin dituela ondokoak bermatu: (i) WEBGUNEAREN eduki eta zerbitzuen etenik gabeko eskuragarritasuna; (ii) akatsak ez egotea aipatu edukietan eta gerta litekeen edozein akatsaren zuzenketa; (iii) ERABILTZAILEAREN informatika-sistemak (hardware eta software), beren dokumentu elektronikoak edo azken horietan sarturiko fitxategiak alda ditzaken birusik edo osagai kaltegarririk ez egotea; eta (iv), hartutako segurtasun-neurrien hutsezintasuna.

Era berean, EUSKADIKO ORKESTRAK zerbitzua partzialki edo osotasunean eteteko eskubidea gordetzen du, denbora batez edo behin betirako, aldaketa tekniko edo matxuraren bat gertatuko balitz. Ahal izanez gero, aipatu etetea aldez aurretik jakinaraziko du, WEBGUNEAREN bitartez zein horretarako gaitutako beste edozein bitarteko baten bidez. Hori guztia, “Kontratatzailearen profila” eta "Gardentasuna” ataletako edukiei dagokienez indarreko legediak ezartzen dituen mugen barruan.

ESTEKAK

Estekatutako webguneak

WEBGUNEAREN bidez, EUSKADIKO ORKESTRAK esteka-gailu teknikoak (botoi, link eta bannerrak) jartzen ditu ERABILTZAILEAREN eskura. Horien bidez, hirugarrenen jabetza diren eta/edo hirugarrenek kudeatzen dituzten webgunetan sar daiteke ERABILTZAILEAK. EUSKADIKO ORKESTRAK ez du inolako kontrolik egiten horien gainean (aurrerantzean, “ESTEKATUTAKO WEBGUNEAK”).

Esteka-gailu horiek erabiltzean eta WEBGUNETIK ESTEKATUTAKO WEBGUNETARA sartzean ERABILERA-BALDINTZA hauek indarretik kanpo geldituko direla aintzat hartu beharko du ERABILTZAILEAK.

EUSKADIKO ORKESTRAK ez ditu ESTEKATUTAKO WEBGUNETAN sartutako eduki eta zerbitzuak ezagutzen eta inolaz ere kontrolatzen. Horietara sartzeko esteka bat WEBGUNEAN sartzeak ez du ondokoak ekartzen, inolaz ere: (i) EUSKADIKO ORKESTRAK ESTEKATUTAKO WEBGUNETAKO edukiak edo zerbitzuak gomendatzen edo onartzen dituenik; eta/edo, (ii) inolako harreman, lankidetza edo mendekotasun mota dagoenik EUSKADIKO ORKESTRAREN eta ESTEKATUTAKO WEBGUNEAREN arduradunaren artean.

Horrenbestez, EUSKADIKO ORKESTRAK ez du inolako erantzukizunik hartzen ESTEKATUTAKO WEBGUNEEI dagokionez eta, ondorioz, ez da beren funtzionamenduaren, aipatuetan sarturiko eduki eta zerbitzuen erantzule, ez eta aipatu ESTEKATUTAKO WEBGUNETAN sartutako esteken erantzule ere.

ESTEKATUTAKO WEBGUNE bateko edukien, zerbitzuen edo webgunearen bitartez gauzatutako edonolako jardueraren ez-zilegitasunaren edo desegokitasunaren berri fidagarriak izango balitu ERABILTZAILEAK, egoera hori berehala jakinarazi beharko dio EUSKADIKO ORKESTRARI, honek beharrezko deritzon neurri guztiak har ditzan.

Hiperestekak

Baimenduta dago hipertestuko estekak jartzea beste webgunetan, beti ere http://www.euskadikoorkestra.eus helbidearen hasiera-orrira edo, WEBGUNEAREN barruko beste edozein orrialdera (deep link) badaramate eta aipatu orrialdeak leiho oso batean eta URL bere helbideekin irekitzen badira, WEBGUNERA daraman hiperesteka jartzeak ekar dezakeen erantzukizun eta arrisku osoa hartuz.

Hiperesteka jartzen duen webguneak edo orrialdeak ezingo du, inolaz ere, adierazi EUSKADIKO ORKESTRAK hiperesteka hori baimendu egin duenik, EUSKADIKO ORKESTRAREN idatzizko eta berariazko baimena izan ezean.

Bere webgune edo orrialdean hiperesteka jarri duen hirugarren horrek EUSKADIKO ORKESTRAREN jabetzeko marka, izen, merkataritza-izen, ikur, Logotipo edo beste osagai bereizgarriren bat eta/edo WEBGUNEARI buruzko baten bat jarri nahi badu, EUSKADIKO ORKESTRAREN aurretikako, berariazko eta idatzizko baimena izan beharko du.

Goian esandakoari kalte egin gabe, berariaz debekatua dago http://www.euskadikoorkestra.eus webguneko orrialderen bat EUSKADIKO ORKESTRARENA ez den beste webgune bateko leiho batean aurkeztea “framing” delako teknikaren bidez, EUSKADIKO ORKESTRAREN berariazko baimena izan ezean horretarako.

Halaber, berariaz debekatuta dago http://www.euskadikoorkestra.eus webgunearen bidez hedatutako edonolako eduki bat WEBGUNETIK kanpoko beste webgune edo orrialde batean txertatzea "in line linking” izeneko teknikaren bitartez, EUSKADIKO ORKESTRAREN berariazko baimena izan ezean horretarako.

Hiperesteka bat jartzeak, goian ezarritako baldintzak betez, ez du inolako harremanik sortzen EUSKADIKO ORKESTRAREN eta hiperesteka hartu duen webgune edo orrialdearen jabe/arduradunaren artean. Eta ez du esan nahi, ezta ere, EUSKADIKO ORKESTRAK bere edukiak eta/edo zerbitzuak onartzen edo baimentzen dituenik.

Nolanahi ere, EUSKADIKO ORKESTRAK WEBGUNERA daraman edozein hiperesteka edozein unetan debekatu edo ezereztatzeko eskubidea gordetzen du, hiperesteka hartu duen webgunearen edo orrialdearen jarduera eta/edo edukiak legez kontrakoak direnean bereziki.

Orkestra

Cookien politika

Orkestra

Gardentasuna

Orkestra

Orkestran lan egitea

Orkestra

Xede, ikuspegi eta helburuak

Betidanik musika Euskadiko gizarte-egituratzaile nagusienetako bat izan dela sinistuta, Euskadiko Orkestrak ondoko xedea dauka: musika-oinarria eskaintzea -bikaintasun profesionaletik-, bere kultura-identitatearen zati garrantzitsua den heinean. Bere eginkizun nagusia da biztanleriari zerbitzatzea, musika sinfonikoa eta eszenikoa hedatuz eta sustatuz, nazio-mailan zein nazioartean. Diziplina anitzeko eta moldakortasun handiko orkestra honen funtsezko lan-helburua da kontzertuak eta ikuskizunak prestatu eta ematea, artistikoa eta kulturala izateaz gain soziala, pedagogikoa eta ludikoa ere baden bere eginkizuna betez.

Euskadiko Orkestraren lana oinarritzen duen ikuspegia euskal orkestra nazionalarena da. Horrenbestez, herrialde-mailako orkestra handia izan nahi du, tokiko ikuspegien gainetik, bere soinua eta kudeaketa-prozesua etengabe hobetzeko duen grinetik abiatuta. Hori guztiari, entzuleen erantzuna ahalik eta gehien bultzatzeko eta bere gizartean kultura-erreferente bizia izateko gogoa gehitu behar zaio.

Honako hauek dira bere helburuak:

  • Euskadin eta bertatik kanpo nabarmentzea, bere interpretazioetan bikaina den orkestra gisa.
  • Errepertorio bakoitzeko bakarlari hoberenak aurkeztea bere abonu-zikloaren bitartez.
  • Errepertorio sinfonikoa eta ‘beste musika batzuk’ aurkeztea ikuspegi zabal batetik: errepertorio berriak interpretatuz, dagoeneko jotako hori berrikusiz eta euskal entzuleentzat ezezagunak diren lan handiak aurkeztuz.
  • Gure gazteen hezkuntzaren zerbitzura dagoen instrumentu izatea.
  • Lankidetza-proiektuak sustatzea kultura arloko erakundeekin, formatu ezberdinetan esku-hartzeko (jaialdi, opera, eszena-proiektuak, etab.).
  • Gure erro eta oinarri den gizartearekin konprometitzea eta gizarteratze-programak sustatzea FEVAS -–Plena Inclusión Euskadi edo Gureak Taldeko enpresekin, esaterako.

Orriak