“GERNIKA 80”, bonbardaketaren urteurrena gogoratuko dute Matinéetan Kaabestri Ensemblek eta Gorka Hermosa soinujoleak

Apirilaren 29 larunbatean, Miramongo Matinéek ere gogora ekarriko dute Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena, Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako Kaabestri ganbera taldearen eta Gorka Hermosa akordeoijotzaile eta konpositorearen eskutik. Aukera aparta izango da gainera estreinako aldiz Matinéetan ariko den musikari urretxuarraren konpositore- zein bakarlari-jardunaz eta akordeoiaren eta hari-boskotearen bat-egiteaz gozatzeko.
Gorka Hermosaren "Gernika, 26/04/1934", "Neotango" eta "Four dances from Iberia" joko dituzte.
Gorka Hermosa (Urretxu, 1976) soinujotzaile eta konpositoreari buruz, zera esana du Astor Piazzollaren pianista ohi Pablo Zinger-ek: "Gorka Hermosaren musikak berehala liluratu ninduen; horren orijinaltasunak, giroak eta birtuositateak xarmatu ninduten. Crossover hitza errealitate bizi eta txundigarri bilakatzen du. Gertutik jarraitu beharreko talentua da". Hermosa RTVE orkestrarekin aritu zen lehenbizi, eta ondoren beste zenbait orkestrekin aritu da bakarlari. Kontzertuak eman ditu Txina, Amerika eta Europan. Konpositore gisa, akordeoi eta orkestrarako bere lanak Estatu Batuetako, Finlandiako edo Errumaniako orkestrek jo dituzte. 2013an eta 2014an "CIA IMC-UNESCO Composition" saria eman dio Confederation lntenationale des Accordeonistes erakundeak, akordeoirako idatzitako urteko obra onenari. Bost CD argitaratu ditu eta gehin bat berak sortutako lanak biltzen dira horietan.
Kaabestri, beti abangoardiarekin eta muga estilistikoen muturreko musikekin konprometitutako ensemblea Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren baitan sortu zen. Lankide izan ditu Andoni Mercero, Rafael Amargo, Raphael Christ, Gonzalo Tejada, Xabier Zabala, Glen Hansard, Dan Forrest... hainbat kontzertu zein disko-grabaketatan. Lantzen duen errepertorio anitzera moldatzeko, Kaasbestrik eraldatu egiten du bere organikoa proiektu batetik bestera. Oraingoan, hari-boskotea izango da Gorka Hermosarekin batera ariko dena. Berau osatzen dutenak dira Oscar López eta Igor Torre biolinak, Arkaitz Martínez biola, Jon Larraz biolontxeloa eta Arkadiusz Maciejski kontrabaxua; guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak dira.
Sarrerak. Matinée guztietarako sarrerak TICKET atalean eta www.kutxabank.es webguneetan eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan eros daitezke. 7 euroko prezio bakarra dute.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Escuderoren "Gernika" operaren eszenak berreskuratu ditu

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Francisco Escuderoren "Gernika" lau aktodun operaren eszenen aukeraketa bat berreskuratu du bere Abonu Denboraldian, bizkaitar herriaren bonbardakertaren 80. urteurrena betetzen den honetan. Bilboko Koral Elkartearen enkarguz sortua, "Gernika" 1987ko apirilaren 25ean estreinatu zen. Fabula honetan, Gernikako herria euskal jatorriko erkidego bateko gaztea bihurtu eta bere askatasunaren alde borrokatzen du Podio maltzurrak zuzendutako atzerriko milizia baten menderakuntza saialdien kontra. Bonbardaketaren eszena protagonistaren profezia gisa sartu arren kondairan, opera ez doa gertakizun horren inguruan. Francisco María Escuderoren esanetan, musika-egilearen semea, "drama guztiz gizatiarra pizten eta islatzen duen lana da, konposizioaren sorrera gisa oinarri dramatikoa ahul zezakeen inguru politikoarekin loturarik gabea. Gernika operak gure kultur erroak birsortu eta elkarbizitza aktibo zentzua proiektatu nahi ditu». Libretoa Luis Iriondoren argumentuan oinarrituta Escuderok berak idatzi zuen, eta Carmelo Iturriak eta Agustin Zubikaraik euskaratu zuten.
Orkestrarekin batera ariko dira Bilboko Koral Elkartea eta, bakarlari paperetan, Carmen Solís, Federico Gallar, Gustavo Peña, Fernando Latorre eta Miguel Ángel Arias.
"Gernika" operaren hainbat eszenen interpretazio berri honek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa du.
Programa irekiz, Gasteizen apirilaren 24an izango den kontzertuaren hasieran Vicente Goicoechearen lana ekarriko dugu gogora, bere heriotzaren mendeurrenean. Gasteizko Abesbatza lagun duela, haren hainbat lan liturgiko interpretatuko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Iruñean (apirilak 25), Bilbon (apirilak 26) eta Donostian (apirilak 27 eta 28), aldiz, Suzko txoria lanak irekiko ditu kontzertuak, Igor Stravinskyren lehenengo ballet handiak, alegia.
Informazio gehiago
Prentsa-oharraEuskadiko Orkestra Sinfonikoak Vicente Goicoechearen lana berreskuratuko du, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin

Apirilaren 24 astelehenean Gasteizko Principal Antzokian emango duen kontzertuan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Vicente Goicoechea (Aramaio-Ibarra, 1854-Valladolid, 1916) konpositorea ekarriko du gogora. José Ramón Encinar maisuaren zuzendaritzapean, Orkestrak Gasteizko Abesbatza izango du lagun Goicoechearen lanak interpretatzeko. Gasteizko Abesbatza espreski sortua da ekimen honetarako eta arabar abesbatzetako, hots, Araba Abesbatzako, Suessatio Taldeko, Samaniego abesbatzako eta Luis Aramburu Udal Musika Eskolako Abesbatzako hirurogeita hamar kidek osatzen dute; zuzendariak dira Aitor Sáez de Cortázar, Carmen Moina eta Nagore Alangua.
Apirilaren 24an Principal Antzokian (20:00etan) izango den kontzertuak Arabako Foru Aldundiaren babesa du. Kultura Foru Diputatu Igone Martínez de Lunak aukera baliatu du Euskadiko Orkestra Sinfonikoari bere esker ona adierazteko "Bixente Goikoetxea artista handiari merezitako omenaldia egiteagatik eta baita Gasteiz Abesbatzaren esku hartzeagatik, kutsu erabat arabarra emango baitio horrek kontzertu berezi honi". Kontzerturako sarrerak agortuta daude. Emanaldi honek irekiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 16/17 Abonu Denboraldiko 7. programa; Gasteizko kontzertuaz gain, berau osatuko dute apirilaren 25ean Iruñean, 26an Bilbon eta 27 eta 28an Donostian izango diren kontzertuek.
Vicente Goicoecheak Valladolideko kapera-maisu eta Gaztelako mintegian musika irakasle posiziotik bultzatu zuen musika erlijiosoaren erreforma Espainian. Apaiz honen musikan aurreko guztien zertxobait aurki dezakegu. Christus factus est, Tantum ergo, Beata viscera eta Edoctus autem moteteak Goicoechearen musika ekoizpenaren adibide onak dira.
Ondoren, Gernikarako opera bat. Goicoechea omendu ostean, Francisco Escuderoren "Gernika" lau aktodun operaren eszenen aukeraketa bat izango da entzungai, bizkaitar herriaren bonbardakertaren 80. urteurrena betetzen den honetan. Bilboko Koral Elkartearen enkarguz sortua, "Gernika" 1987ko apirilaren 25ean estreinatu zen. "Gernika" operaren hainbat eszenen interpretazio berri honek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa du.
José Ramón Encinar orkestra zuzendaria Espainiako musika garaikidearen azken 40 urteetako irudi nabarmenetako bat da, bai musika-egile gisa gaztetan, Koan talde espezializatuaren eta beste hainbaten edo Gerhard eta Guerrero Proiektuen zuzendari gisa, bai musika berriaren sustatzaile lanetan Kanaria Handiko Filarmonikoa, Portugaleko Sinfoniko Nazionala eta, bereziki, Madrilgo Erkidegoko Orkestraren buruan, azkena 2003 eta 2013 bitartean, enkargu eta estreinaldi ugarirekin.
Informazio gehiago
Prentsa-oharraGernikarako opera bat, hurrengo Abonu-programan

Hurrengo Abonu-programan, eta 1937ko bonbardaketaren 80. urteurrena betetzearekin batera, Francisco Escuderoren Gernika azken operako hainbat eszenen aukeraketa berreskuratu dugu, euskal musikagilearen gailurretako bat. Kontzerturako, lanaren enkargua egin eta 1987. urtean estreinatu zuen Bilboko Koral Elkartearen eta egungo abeslari liriko nagusienen partaidetza izango dugu, José Ramón Encinar-en zuzendaritzapean. Apirilaren 24tik 28ra.
Programa irekiz, Gasteizen apirilaren 24an izango den kontzertuaren hasieran Vicente Goicoechearen lana ekarriko dugu gogora, bere heriotzaren mendeurrenean. Gasteizko Abesbatza lagun duela, haren hainbat lan liturgiko interpretatuko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak.
Iruñean (apirilak 25), Bilbon (apirilak 26) eta Donostian (apirilak 27 eta 28), aldiz, Suzko txoria lanak irekiko ditu kontzertuak, Igor Stravinskyren lehenengo ballet handiak, alegia.
“Bertso berriyak jartzera nua”, Maialen Lujanbio, Trío Sincronía eta Mikel Chamizo eszenatokian bilduko dituen proiektu berriztatzailearen erabateko estreinaldia Miramongo Matinéetan

Apirilaren 8 larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitza zeharkako esperientziatarako gune bihurtuko da berriz ere, unibertso berezi hori non hasiera batean oso bestelakoak diren soinuzko unibertsoek bat egingo duten: hari eta piano hirukotea, garai orotako bertsolaritzaren oinarrietako bi diren Txirrita eta Maialen Lujanbio eta musika elektronikoa.
"Bertso berriyak jartzera nua" Mikel Chamizoren sorkuntza bat da, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskariz egindakoa, eta "Lujanbioak" lanean du sorburua.Txirritaren inguruan Maialen Lujanbiok egindako bertso bat eta egun gordetzen den haren grabaketa bakarraren zati bat uztartzen dituen pieza hori Chamizok ondutako soinuzko muntaia-sorta baten zati da; soinuzko muntaia horiek Euskadiko Orkestra Sinfonikoak estreinatu zituen 2014ko Biennale di Venezia jaialdian emandako kontzertuetako batean. Hortik jaio zen bertsolaritzaren iragana eta oraina aztertu eta ganbera musikarekin uztartzera eramango zuen soinu esperimentua eratzeko ideia.
Ariketak Txirritak 1886an sortutako bertso batzuei zor die izenburua eta bost ataletan banatzen da; musikaz baliatuz, atal bakoitzak bertsolaritzaren alor jakin bat lantzen du musikaz baliatuz: melodia, poesia, inprobisazioa, tradizioa eta esperimentazioa. Mikel Chamizoren hitzetan, "Euskarari lotutako errepertorio zaharrenari lotutako pieza errenazentista eta barrokoekin batera, ikuskizunak proposatuko ditu elementu horietako bakoitzarekin lotutako bost soinu esperimentu. Horretarako baliatuko ditu hirukotea osatzen duten instrumentu klasikoak, hots, biolina, biolontxeloa eta pianoa, eta baita somatugabeko soinuzko espazioak sortzeko musika elektronikoak gure eskura jartzen dituen baliabideak ere. Modernitateko bertsolari garrantzitsuenetako bat eta, nolabait esateko, Txirritaren oinordeko espirituala, Maialen Lujanbiok gidatuko du ikuskizuna eta bera izango da ariketa honen ardatz nagusia. Bertsolaritzatik musika klasikorantzako (eta alderantziz) amildegira jauzia izango da".
"Bertso berriyak jartzera nua" ez da Maialen Lujanbiok musika esperimentalaren arloan abiatutako lehenengo egitasmoa. Aurrez, zenbait proiektu garatu du Xabier Erkiziarekin batera. Horien artean daude "Ornitorrinkus" eta "Txori Mugariak", biak 2011.urtekoak; eta 2013an sortutako "Hegi, Egia, Egiak".
Trío Sincronía osatzen duten musikariak dira Maialen Rezabal biolinista, Beatriz Linares biolontxelista (biak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak) eta Pedro José Rodríguez pianista.
Mikel Chamizo musikagile tolosarrak Musikenen egin zituen konposizio ikasketak. Bere musikak arreta berezia jartzen du instrumentu akustikoen eta elektronikaren konbinaketari. Chamizoren sorkuntzak interpretatu dira Sound and Music Computing Conference, Musica Electronica Nova, Musika Hamabostaldia, Le Quartz, Forum Wallis, BBVA Fundazioa, Juan March Fundazioa, Bilbao Orkestra Sinfonikoa edo Musikasten.
Zabalik dago Musikeneren eta Euskadiko Orkestraren Orkestra Ikasketen III Master ofizialerako izen-emate epea

Orkestra Ikasketen Master ofizialean izena emateko epea zabaldu berri du Musikenek. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkar-lan estuan egiten den masterra da, eta aurten, gainera, 1.420 eurotik hasita egin ahal izango dute hari instrumentistek, AIE erakundeak eta Beasaingo Udalak ematen dituzten bekei esker. Horri Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin orkestra praktikak egiteagatik ikasleek jasotzen duten ordainsaria gehitu behar zaio.
Hari jotzaileentzat Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistikoko Master hau ezaugarri horietako lehenengoa eta bakarra da Estatuan. Aukera asko ematen dizkie ikasleei, hala nola Europako irakasle onenekin ikastea, beste edozein profesional bezala Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikarekin batera entsegu, kontzertu eta biretan aritzea, orkestra probak prestatzea benetako simulakroak eginez, edo orkestra musikaren inguruan ikerketa egitea, etorkizunean doktoretza ikasketak egiteko aukera emanaz.
Orkestra errepertorioan espezializatzeko eta oposaketak prestatzeko pentsatutako masterra da. 60 ECTS ditu eta urte beten edo bi urtetan egin daiteke. Irakasleen kalitatea da masterraren alderdi erakargarrienetakoa, Musikeneko irakasle ospetsuez gain lehen edizioetan Gordan Nikolic izan baitu kontzertino-zuzendari hari orkestra proiektu batean, beste maisu gonbidatu handiren artean.
Ministerioak homologatutako Masterra izateak Goi Mailako Hezkuntza Esparrua (GMHE) osatzen duten herrialdeetan onartua dagoela esan nahi du. Aldi berean Administrazio Publikoan egiten diren oposaketa edo lehiaketetan puntu gehiago ematen ditu, eta Hezkuntza Ministerioaren bekak eska daitezke. Titulazio propioko masterrak berriz etengabeko formaziotzat hartzen dira eta ez dute doktoretza programetan sartzeko balio.
Musikenek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hirugarren urtez abian jartzen duten Master honekin, Euskal Autonomia Erkidegoa goi mailako musika hezkuntzaren aurrealdean izango da berriz ere. Izena emateko epea martxoaren 27tik ekainaren 4a arte egongo da zabalik. Sarrera probak ekainaren 16 eta 19a bitartean egingo dira eta matrikulazioa online egingo da uztailaren bigarren hamabostaldian.
Gasteiz eta Iruñean, Pinchas Zukermanek eta Amanda Forsythek Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza joko dute

Gasteizen (martxoak 31) eta Iruñean (apirilak 5), Pinchas Zukermanek eta Amanda Forsythek Orkestrarekin batera joko dute Johannes Brahmsen Biolin, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bikoitza. Egun kontzertua, Brahmsen lan ospetsuenen artean ez badago ere, lanik konplexu eta titanikoenen artean dago. Lan horretan, Pinchas Zukermani gehituko zaio Amanda Forsyth biolontxelo-jotzaile kanadiarra. Forsyth, Orkestrarekin batera estreinakoz diharduen Forsyth biolontxelista nagusia izan da Calgary Philharmonic-en eta National Arts Centre Orchestran, eta solista gisa jo du Yo-Yo Ma, Garrick Ohlsson, Yefim Bronfman edo Wynton Marsalis artistekin, besteak beste.
Christoph König zuzendari alemaniarra Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldira itzuli da, 2002/03, 2013/14 eta 2015/16 denboraldietan jardun ostean. Dresden jaioa, Espainiarekin beti izan du lotura estua, Galiziako Real Filharmoníaren zuzendari gonbidatu nagusia delako, eta Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoarena ere izan zelako bere garaian. Penintsularekin duen loturaz gain, sarri zuzentzen du Erresuma Batuan eta Europar Iparraldeko herrialdeetan - Malmöko Sinfonikoaren titularra izan zen-, eta 2015az geroztik, Ipar Amerikako hainbat orkestratik ere deitu izan diote, besteak beste New Jersey, Indianapolis, Toronto, Houston edo Vancouverrekotik.
Donostia eta Bilbon, Pinchas Zukermanek Elgarren Biolinerako kontzertua interpretatuko du

Donostian (martxoaren 30ean eta apirilaren 3an) eta Bilbon (apirilaren 4ean), Pinchas Zukermanek joko du Edward Elgarren Biolin eta orkestrarako kontzertua. Ia 50 minutuko iraupena duen pieza luze horretan, Elgarrek biolinarentzako errepertorio guztiko bakarlarientzako zati luze eta gogorrenetako bat idatzi zuen. Berau interpretatzeko, Euskadiko Orkestrak biolinista gailen bat izango du lagun: Pinchas Zukerman. Zukermanek biolinentzako dauden ia lan guztiak jo ditu XX. mendeko musika-jole onenekin batera, baina lotura estuagoa izan du Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jaqueline du Pré artistekin, besteak beste. Diskografia oso zabala du, 100 lan baino gehiago grabatu ditu, eta bi aldiz irabazi du Grammya, bata biolin-joleen artean kultuko disko bati esker, Shostakovich eta Prokofieven duoena, Itzhak Perlmanekin batera.
Christoph König zuzendari alemaniarra Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldira itzuli da, 2002/03, 2013/14 eta 2015/16 denboraldietan jardun ostean. Dresden jaioa, Espainiarekin beti izan du lotura estua, Galiziako Real Filharmoníaren zuzendari gonbidatu nagusia delako, eta Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoarena ere izan zelako bere garaian. Penintsularekin duen loturaz gain, sarri zuzentzen du Erresuma Batuan eta Europar Iparraldeko herrialdeetan - Malmöko Sinfonikoaren titularra izan zen-, eta 2015az geroztik, Ipar Amerikako hainbat orkestratik ere deitu izan diote, besteak beste New Jersey, Indianapolis, Toronto, Houston edo Vancouverrekotik.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Pinchas Zukerman biolinista handia hartuko du bere Abonu Denboraldia

Martxoaren 30etik apirilaren 5era arte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Abonu Denboraldian aurkeztuko du ibilbide oso luze eta arrakastatsua duen Pinchas Zukerman biolinista. Donostia eta Bilbon, Zukermanek Elgar izango du hizpide; eta Gasteiz eta Iruñean, Brahmsen Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza joko du Amanda Forsyth biolontxelistarekin. Lau hiriburuetan, P.I. Tchaikovskyren 4. Sinfoniak osatuko du "Isiltasunaren aurretiko ahotsak" izenburudun egitaraua, Christoph Königek zuzenduko duena.
Donostian (martxoaren 30ean eta apirilaren 3an) eta Bilbon (apirilaren 4ean), Pinchas Zukermanek joko du Edward Elgarren Biolin eta orkestrarako kontzertua. Ia 50 minutuko iraupena duen pieza luze horretan, Elgarrek biolinarentzako errepertorio guztiko bakarlarientzako zati luze eta gogorrenetako bat idatzi zuen. Berau interpretatzeko, Euskadiko Orkestrak biolinista gailen bat izango du lagun: Pinchas Zukerman. Zukermanek biolinentzako dauden ia lan guztiak jo ditu XX. mendeko musika-jole onenekin batera, baina lotura estuagoa izan du Zubin Mehta, Daniel Barenboim edo Jaqueline du Pré artistekin, besteak beste. Diskografia oso zabala du, 100 lan baino gehiago grabatu ditu, eta bi aldiz irabazi du Grammya, bata biolin-joleen artean kultuko disko bati esker, Shostakovich eta Prokofieven duoena, Itzhak Perlmanekin batera.
Gasteizen (martxoak 31) eta Iruñean (apirilak 5), Pinchas Zukermanek eta Amanda Forsythek Orkestrarekin batera joko dute Johannes Brahmsen Biolin, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bikoitza. Egun kontzertua, Brahmsen lan ospetsuenen artean ez badago ere, lanik konplexu eta titanikoenen artean dago. Lan horretan, Pinchas Zukermani gehituko zaio Amanda Forsyth biolontxelo-jotzaile kanadiarra. Forsyth, Orkestrarekin batera estreinakoz diharduen Forsyth biolontxelista nagusia izan da Calgary Philharmonic-en eta National Arts Centre Orchestran, eta solista gisa jo du Yo-Yo Ma, Garrick Ohlsson, Yefim Bronfman edo Wynton Marsalis artistekin, besteak beste.
Christoph König zuzendari alemaniarra Euskadiko Orkestraren Abonu Denboraldira itzuli da, 2002/03, 2013/14 eta 2015/16 denboraldietan jardun ostean. Dresden jaioa, Espainiarekin beti izan du lotura estua, Galiziako Real Filharmoníaren zuzendari gonbidatu nagusia delako, eta Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoarena ere izan zelako bere garaian. Penintsularekin duen loturaz gain, sarri zuzentzen du Erresuma Batuan eta Europar Iparraldeko herrialdeetan - Malmöko Sinfonikoaren titularra izan zen-, eta 2015az geroztik, Ipar Amerikako hainbat orkestratik ere deitu izan diote, besteak beste New Jersey, Indianapolis, Toronto, Houston edo Vancouverrekotik.
Isiltasunaren aurretiko ahotsak: Euskadiko Orkestraren 6. Abonu programa

Martxoaren 30etik apirilaren 5era bitartean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Abonu programa berri bati egingo dio aurre. Christoph Königen gidaritzapean, Orkestrak lagun izango ditu Pinchas Zukerman biolinista Donostia eta Bilbon eta Pinchas Zukerman bera eta Amanda Forsyth Iruña eta Gasteizen.
Egitaraua. Pinchas Zukermanek E. Elgarren Biolin eta orkestrarkao kontzertua joko du eta, Amanda Forsythekin batera, J. Brahmsen Biolin, biolontxelo eta orkestrarako kontzertu bikoitza. Lau hiriburuetan, P.I. Tchaikovskyren 4. Sinfoniak osatuko du egitaraua.
