Ostirala 18 Abuztua, 2017

Aurezktu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 78. Donostiako Musika Hamabostaldian emango duen kontzertu sinfoniko-korala

Aurezktu berri da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 78. Donostiako Musika Hamabostaldian emango duen kontzertu sinfoniko-korala
Andra Mari Abesbatzarekin eta hainbat bakarlari gailenekin. Paul Goodwinek zuzenduta.

Kursaal Auditoriumean aurkeztu dute abuztuaren 21ean Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 78. Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan emango duen kontzertua. 

Paul Goodwin maisuaren zuzendaritzapean, Orkestrarekin batera eszenatokian izango dira Andoni Sierrak zuzentzen duen Andra Mari Abesbatza, María Espada sopranoa, Hilary Summers mezzosopranoa, Robin Tritschler tenorra eta Neal Davies baritonoa.

Egitaraua osatzen dute G. F. Händelen Ur-musikak eta Haydnen "Nelson" mezak.

Kontzertu izango da abuztuaren 21ean Donostiako Kursaal Auditoriumean, iluntzeko 20:00etan.

Asteartea 01 Abuztua, 2017

Wim Wenders zuzendariaren film berriak, Fernando Velázquezek idatzi eta Orkestrak grabatutako musika duenak inauguratuko du Donostiako 65. Zinemaldia

Wim Wenders zuzendariaren film berriak, Fernando Velázquezek idatzi eta Orkestrak grabatutako musika duenak inauguratuko du Donostiako 65. Zinemaldia
Sail Ofizialean lehian egongo den ''Submergence (Murgilketa)'' filmaren zuzendariak eta emakumezko aktore protagonistak, Alicia Vikanderrek, aurkeztuko dute filma Donostian.

"Submergence" Wim Wendersen azken filmaren proiekzioarekin hasiko da Donostiako 65. Zinemaldia, irailaren 22an. Alemaniaren, Frantziaren eta Espainiaren arteko koprodukzio horren Europako estreinaldia izango da; aurrez Toronton izan da. Filma Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da, eta James McAvoy eta Alicia Vikander dira aktore nagusiak.

Martxoaren 13an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren Miramongo egoitzan, Wim Wenders zuzendariak gertutik jarraitu zuen bere azken pelikularako musikaren grabaketa. Partitura Goya saridun Fernando Velázquezek idatzi du. Saritua izandako "A Monster Calls" eta beste hainbat pelikulatarako musikarekin egin bezala, konpositore eta zuzendariak Euskadiko Orkestra Sinfonikoari eman nahi izan zion musika hori grabatzeko ardura. Wim Wendersek berak grabaketa-prozesuan esku hartu nahi izan zuen. Hala, Fernando Velázquezekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin partekatu zuen "Submergence" bere filmarako soinu-bandaren sorkuntza.

"Submergence" suspense pelikula erromantikoa da. Alemaniar, frantziar eta espainiar ekoizpena da. Atresmedia Cine-k aurkeztua, Lila 9th-ren produzkioa Neue Road Movies-ekin, BacKup Studio-rekin, Morena Fims-ekin, Submergence A.I.E-rekin eta UMedia-rekin lankidetzan, eta Atresmedia eta Movistar+-en parte-hartzearekin. Nazioartean Embankment Films enpresak banatuko du, eta Espainian, berriz, Entertainment One Films Spain (eOne Films Spain) enpresak.

Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzenean ere ariko da Zinemaldian: irailaren 23an jada ohikoa den eta zinemarako musika hizpide duen kontzertua emango du Anoetako Belodromoan.

Larunbata 29 Uztaila, 2017

Ipuinaren magia errealitate bihurtu zen

Ipuinaren magia errealitate bihurtu zen
“EDERRA ETA PIZTIA”

"EDERRA ETA PIZTIA" ipuinaren magia errealitate bihurtu zen gau batez, ikuslegoaren bihotzeraino helduaz; txalo zaparrada izan zen zirrara horren saria. Gaua magikoa izan zen, areto ireki batean, Pereladako gaztelu parean, ilargi eta izarren azpian, bai zeru oskarbian ageri zirenak eta bai Jaialdiko eszenatokian zeudenak ere.

Badira urte batzuk Malandain Ballet Biarritz eta gure Orkestra ekoizpen ezberdinak lantzen hasi zirela. Atzokoa ibilbide horren hirugarren atala izan zen eta, beste behin, elkarren arteko lanaren emaitzari distira zerion une guztietan. Izan ere, aipatu ibilbide emankor horren ondorio izan zen ipuin klasiko baten bertsio modernoaren atzoko aurkezpena, energia eta edertasunez betea. Batetik, Thierry Malandain koreografoak dantzari taldearekin proposatzen dituen ideiekin, eta bestetik, Ainars Rubikis maisuak Tchaikovskyren musikarekin egindako aukeraketarekin. Eszenategiko fosoan Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bikain aritu zen bere gidaritzapean.

80 minutuko ikuskizunaren ondoren, auditorian elkartu ziren 1700 ikusleek txalo zaparradarekin saritu zuten Orkestraren lana. Modu honetan eman zitzaion amaiera gau magiko honi. Kultura sailburua eta Orkestrako Presidentea, Bingen Zupiria, estrenaildi bikoitz honen lekuko izan genuen: alde batetik Ederra eta Piztiaren ekoizpen bateratuarena Kataluinian eta, bestetik, Euskadiko Orkestrarena Peralada Jaialdian, urteen joan-etorrian uda kataluiniarraren klasiko bat bilakatu dena.

Osteguna 06 Uztaila, 2017

-

-
-

-

Asteazkena 16 Abuztua, 2017

Orkestra Ikasketa Master Ofizialerako izena emateko epea zabalik

Orkestra Ikasketa Master Ofizialerako izena emateko epea zabalik
Orkestra Ikasketen Irakaskuntza Artistiko Masterra (hari instrumentuak)

Master ofiziala, Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak homologatua.
Treba zaitez Europako irakasle onenekin.
Egin ezazu bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariekin entsegu, kontzertu eta biretan.
Presta zaitez orkestra probak egiteko.
Murgil zaitez orkestra musikaren inguruko ikerketan eta, hala nahi baduzu, presta zaitez ondoren doktoretza ikasketak egiteko.

Izen-ematea: 2017ko uztailaren 14tik irailaren 14ra (Sarbidea eta onarpena).
Sarrera-probak: 2017ko irailaren 18tik 22ra bitartean.
Matrikulazioa: on line. 2017ko irailaren 27tik 29ra.
Plaza-eskaintza: 30 ikasturteko.
Plazen berezitasunak: biolina: 12; biola: 6; biolontxeloa: 6; kontrabaxua: 6.

Egutegi akademikoa: 2017ko urritik 2018ko ekainera.

Astelehena 19 Ekaina, 2017

Valentzian izango dira Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen VIII. Topaketak

Valentzian izango dira Hezkuntza eta Gizarte Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen VIII. Topaketak
Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, "ExperimentArtes" izenburupean.

Ekainaren 30 ostiralean eta uztailaren 1 larunbatean, Valentziako Palau de la Música delakoak Hezkuntza- eta Gizarte-Kontzertuen Antolatzaileen Sarearen (ROCE) VIII. Topaketak hartuko ditu. "ExperimentArtes" izenburupean, hausnarketa eta eztabaidarako gune izango da, musikaren funtzio sozialaren bilakaeraren inguruan, sorkuntza garaikidea interdisziplinarioa den honetan.

Topaketen edukia garatuko da txostenen aurkezpenen, mahai-inguruen, tailerren, debateen eta beste hainbat jardueraren bidez. Besteak beste, jardungo dira Mikel Cañada (Euskadiko Orkestra Sinfonikoko Hezkuntza Departamentuko koordinatzailea eta ROCEko presidentea), Fernando Velázquez (konpositorea), Ana Hernández (antzerki-alorreko hezkuntza-proiektuak), Yaron Traub (Valentziako Orkestrako zuzendari titular eta artistikoa), Sira Torrecillas (Bartzelonako Liceu antzokiko harreman instituzionaletako zuzendaria), Toni Aparisi (dantzari eta koreografoa).

ROCE irabazteko asmorik gabeko elkartea da, 2010 urtean hainbat erakundek sortutakoa (horien artean Euskadiko Orkestra Sinfonikoa). Egun erakunde publiko zein pribatu ugarik osatzen dute. Helburuen artean ditu elkartutako erakundeen hezkuntza zein gizarte jarduerak koordinatzea eta euren arteko lankidetza bultzatzea, hezkuntza- edo gizarte-departamentuen sorrera sustatzea, kultura-erakundeen baitan, eta arlo horretan proiektu interdisziplinarioen diseinua eta garapena.

ROCEk antolatutako estreinako topaketak Granadan izan ziren 2010. urtean. Ordutik izan dira Donostian (2011), Valladoliden (2012), Bartzelonan (2013), Kanaria Handiko Las Palmasen (2014), Madrilen (2015) eta Bilbon (2016).

Osteguna 15 Ekaina, 2017

Barrokoko alemaniar musika oboe, fagot eta klaberako Matinéen denboraldiaren itxieran

Barrokoko alemaniar musika oboe, fagot eta klaberako Matinéen denboraldiaren itxieran
Ekainaren 17an, Trío Doble hirukotea aurrez iragarritako D’Amore boskotearen ordez ariko da.

Ekainaren 17 larunbatean amaituko da, halaber, Miramongo Matinéen 2016/2017 denboraldia. Azken emanaldi horretan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ganbera zikloak hirukote bat hartuko du berean. Berau osatzen duten musikarik dira Orkestrako kide Pascal Laffont (oboea) eta François Proud (fagota), eta Pedro José Rodríguez (klabea). Joan zen denboraldian XIX eta XX. mendeetan oboerako eta fagoterako idatzitako musika landu ostean, kontzertu honetan begirada atzera bota eta alemaniar barrokoko musika joko du Trío Doble-k. Georg Philipp Telemann eta Philipp Friedrich Böddecker-ek mihi bikoitzeko instrumentuentzat sortutako piezak interpretatuko ditu.

Georg Philipp Telemann da, ziur aski, da, ziur aski, barrokoko konpositore alemaniar ezagunena eta musikaren historian emankorrena. Bere katalogoak 6000 lan inguru biltzen ditu, horietako asko desagertutakoak. Haizerako sonata eta instrumentu bakarlarirako fantasia ugari sortu zituen. Larunbateko emanaldian entzungai izango dira horren bi sonata eta bi fantasia, Böddeckeren sonata "Sopra La Monica" eta, bukatzeko, behar bada sonata hori oinarri hartuta Telemannek idatzitako sonata metodikoa.

Sarrerak. Azken Matinée horretarako sarrerak eros daitezke webgune ahonetako TICKET atalean, www.kutxabank.es webgunean eta Kursaal zein Orkestraren egoitzako leihatiletan. 7 euroko prezio bakarra dute.

Osteguna 15 Ekaina, 2017

Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestra gonbidatuak itxiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu denboraldia

Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestra gonbidatuak itxiko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu denboraldia
Ekainaren 17tik 22ra, ONBA Paul Danielek zuzenduko du eta Vadim Gluzman biolinjotzailea izango da bakarlaria.

Amaitzear da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2016/2017 kontzertu denboraldia eta oraingoan Orchestre National Bordeaux Aquitaine (ONBA) orkestrak itxiko du, orkestra gonbidatu gisa. Itxiera horretan, Bordeleko orkestrak lehen mailako bakarlari bat izango du lagun: Vadim Gluzman biolinista; Txaikovskiren Biolinerako kontzertua joko du. Egitaraua osatzeko, William Waltonen 1. Sinfonia izango da entzungai. ONBAren kontzertuak abiatuko dira ekainaren 17 larunbatean Bilbon (Euskalduna Jauregia) eta ondoren izango dira 19an Donostian (Kursaal), 20an Iruñean (Baluarte), 21ean Gasteizen (Principal Antzokia) eta, azkenik, 22an berriz ere Donostian.

Seigarren aldia da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren entzuleen aurrean aurkezten dela, bi orkestren arteko elkartruke politika emankor baten ondorioz. Egun, Bordeleko Auditoriumeko denboraldi sinfonikoaren eta bertako Opera Nazionalaren opera eta ballet emanaldietan protagonista izateaz gain, oso lotuta dago hainbat frantziar jaialdirekin 2013tik Paul Daniel britainiarra du zuzendari titular. Filharmonía de Galicia orkestrako zuzendari titular eta Londres eta New Yorkeko orkestra filarmonikoek, BBC delakoak edo Pariseko Orkestrak sarritan gonbidatua, Danielek 1991/1992 denboraldian jardun zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gonbidatu. ONBAren bisitaldi berri honi erantzuteko, Euskadiko Orkestra urrian itzuliko da Bordeleko Auditoriumera.

Vadim Gluzmanek ederki ezagutzen du biolinerako errusiar errepertorioa. Bere ibilaldi emankorrean orkestra nabarmenek gonbidatu dute: Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Londresko Sinfonikoa, Leipzigeko Gewandhaus edo Boston, Cleveland, Filadelfia eta Chicagoko orkestrak, esaterako. Izan ere, Grant Park Festival jaialdia ireki zuen bart Chicagon; eta, Euskadin barrena aritu ostean, Jelena Firssowaren lan bat estreinatuko du Berlinen, Johannes Moser biolontxelojotzailearekin, Deutsches Symphonie-Orchester Berlin orkestrarekin eta Tugan Sokhiev zuzendari dela.

 

Osteguna 15 Ekaina, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arrakasta IX Premios FBBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertu berezian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren arrakasta IX Premios FBBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertu berezian
Madrilgo Teatro Real antzokian.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien irabazleen omenezko kontzertu berezia eman du Madrilen; emanaldi garrantzitsu horretan Robert Treviño Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular aritu da estreinakoz eta bere debuta izan da Madrilen. Orkestra osoki eman zen eta arrakasta itzela lortu zuen. Estreinaldi bikaina izan da, beraz.

Kontzertuan izan ziren Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politikako sailburu eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren presidente Bingen Zupiria, BBVA bankuko presidente Francisco González, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatu Idazkari Carmen Vela eta BBVA Fundazioko zuzendari Rafael Pardo. Musikaren esparruan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak lagun izan zituen Joaquín Achúcarro pianojotzailea eta bere emazte Emma, Gabriel Erkoreka eta Fernando Velázquez konpositoreak, Iñaki Alberdi soinujolea eta José Ramón Encinar, Víctor Pablo Pérez eta Pedro Halffter orkestra zuzendariak.

Asteazkena 14 Ekaina, 2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertu berezian, estreinakoz zuzendari titular ariko den Robert Treviñoren zuzendaritzapean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertu berezian, estreinakoz zuzendari titular ariko den Robert Treviñoren zuzendaritzapean
Gaur, asteazkena, hilak 14, Madrilgo Teatro Real antzokian izango den kontzertu honekin itxiko du Orkestrak 2016/2017 denboraldia

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilen dago eta bertan, gaur arratsaldean, Teatro Real antzokian, kontzertu berezia emango du IX Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento delakoetan sarituak izan direnen omenez. Bigarren aldia da Orkestra ospe handiko sari horien banaketaren atariko kontzertuan aritzen dela; aurrez, 2015 urtean jardun zuen ekitaldi horretan.

Kontzertu honekin abiatuko du Robert Treviñok bere ibilbidea Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular gisa. Jada Orkestraren arduradun artistikoa den zuzendariak 2020. urtera arte beteko du eginkizun hori. Gainera, Treviñok debuta egingo du Madrilen Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarien kontzertuarekin; hitzordu horren ezbairik gabeko garrantzia kontuan izanik, madrildar bizitza kultural, ekonomiko zein politikoko izen nabarmen asko izango dira bertan. Horrela, Robert Treviño Europan, Amerikan eta Asian berrena burutzen ari den nazioarteko ibilbide azpimarragarriari Madril gehituko zaio orain; ibilbide horri esker zuzendari errebelaziotzat hartua izan da dagoeneko. Zuzendari titular gisa lehenbizikoz aritu ostean, urrian Treviñok Euskadiko Orkestra Sinfonkoaren 2017/2018 kontzertu-denboradia irekiko du Gasteiz, Bilbo eta Iruñean.

Egitarauan, Wagner-en eta Strauss-en lanak eta musika garaikidearen alorrean Fronteras del Conocimiento sariaren irabazle Sofia Gubaidulinaren The Light of the End partituraren estreinaldia Espainian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hizpide izango du berriz ere Sofia Gubaidulina musikagilearen ekoizpena. Orkestrak 1996ean jo zuen lehenengo aldiz horren pieza bat eta 2010. urtean lotura berezia sortu zen euren artean, Orkestrak Kadenza izenburudun monografikoa eskaini zionean. Disko horren grabaketa gertutik gainbegiratu zuen Sofia Gubaidulinak berak. Musika garaikidean aditu José Ramón Encinar-en gidaritzapean, goi mailako bi bakarlarik ere esku hartu zuten: Iñaki Alberdi (akordeoia) eta Asier Polo (biolontxeloa). Orain, BBVA Fundazioaren eskutik, berriz ere bat egingo dute konpositore gailenak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Espainian estreinako aldiz haren The Light of the End aurkezteko. Kontzertuko egitaraua osatuz, entzungai izango dira Richard Wagner-en Nürembergeko maisu kantariak laneko 1. ekitaldiko Preludioa eta Richard Strauss-en Heroi bizitza poema sinfonikoa.

Ekainaren 17tik 22ra, 2016/2017 kontzertu denboraldiko azken programa, Orchestre National Bordeaux Aquitaine orkestra gonbidatuaren eskutik. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Madrilen dagoen bitartean, Orchestre National Bordeaux Aquitaine entseatzen ari da ekainaren 17tik aurrera Euskadiko Orkestraren denboraldiaren baitan emango dituen kontzertuak prestatzeko.

Orriak