Abian dira Miramongo Matinéeak

Miramongo Matinéeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek musika sinfonikoaz at dauden errepertorioak jorratzen dituzten programak diseinatu ditzaten sortutako bilaketa eta hausnarketarako espazioa dira funtsean. Gainera, bestelako egitarauak aurkezteko etengabeko ahaleginean, oso garrantzizkoa bihurtu da beste erakunde artistikoekin lankidetza, hortik sortzen baita eskaintza beste diziplinetara zabaldu eta abesbatza-emanaldiak, esaterako KUP Taldearekin, edo Dantzaz Konpainiarekin elkarlanean, zuzeneko musika zein dantza uztartzen dituen ekoizpenak burutzeko aukera. 2015/2016 Denboraldian 16 emanaldi izango dira, larunbatetan goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan.
Abonuak jada salgai. 16 kontzertuetarako abonuak 83,50 euroko prezioa du eta 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo honako inprimaki hau bidaliz / Sarrera solteak, berriz, irailaren 10ean jarriko dira salgai, 7 euroko prezio bakarrean. Sarrerak www.kutxabank.es webgunean, Kursaal Auditorioko leihatilan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.
Miramonera autobusez. Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.
Irailaren 26an, abesbatza musika handia denboraldia irekitzeko: KUP Taldeak eta Kaabestri ganbera taldeak J.S. Bachen kantatetara hurbilduko gaituzte, hauetako lau interpretatuz. 2003 urtean Grabriel Baltésen zuzendaritzapean sortutako KUP ahots taldeak Miren Urbieta sopranoa, Marta Infante mezzoa, Xabier Anduaga tenorea eta Mikel Zabala baxua izango ditu lagun errepertorio zail honi aurre egiterakoan. Atal instrumentalari dagokionez, ardura Euskadiko Orkestrako hainbat kidek osatutako Kaabestri taldearena izango da. Guztiek elkarrekin Miramongo Matinéen denboraldiari hasiera bikaina emango dion proiektua aurkeztuko dute.
Miramongo Matinéek Kutxa Fundazioaren babesa dute.
Informazio gehiago
Miramongo Matinéeak 2015/2016. ProgramazioaZinema Musika Belodromoan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta SGAE Fundazioaren eskutik

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazioak Zinemaldiaren baitan Euskadiko Orkestrak eskainiko duen filmetako soinu banden kontzertua aurkezten dute aurten ere. Aurreko alditan Orkestraren Miramongo egoitzan izan ostean, aurtengoan, berritasun modura, kontzertua Belodromoan izango da. Hitzordua, irailaren 19 larunbatean eguerdiko 12etan. Sarrera doakoa da.
Belodromora eramatearen aldeko apostuak dimentsio zabalago bat ematen dio zinema eta musika uztartzen dituen topaketa honi: batetik, edukiera nambarmen handitzen da, 2500 jarleku izateraino; bestetik, kokapen berri honek eskaintzen dituen aukera teknikoen artean, nabarmentzekoa da 400m2ko pantaila. Gainera, leku-aldaketa honek kontzertua Zinemaldiko gune nagusienetariko baten programazioaren baitan kokatzen du.
Kontzertuaren egitarauak Alfonso de Vilallonga, Fernando Velázquez, Joan Valent, Pascal Gaigne eta Alberto Iglesiasen soinu banden zatien aukeraketa biltzen du; soinu bandak honako filmetarako sortutakoak dira: Blancanieves (Pablo Berger), Zipi y Zape y el club de la canica (Oskar Santos), Las Brujas de Zugarramurdi (Álex de la Iglesia), honetan Donostiako Orfeoiko hainbat kide ariko delarik; Loreak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), Lasa eta Zabala (Pablo Malo) eta Pedro Almodóvarren Todo sobre mi madre, Hable con ella, La mala educación eta La piel que habito. Horrezaz gain, kontzertuak irudizko osagai gehigarria izango du: Orkestrak Roman Gottwalden gidaritzapean zuzenean interpretatuko duen musika entzungai izango diren soinu banden oinarri diren filmeen eszenen aukeraketarekin sortutako muntaketaren proiekzioarekin uztartuko da; muntatze hau kontzerturako espreski sortua izan da. Belodromoko eszenatokian bilduko dira gainera soinu banden egileetariko batzuk.
Sarrera doakoa da eta beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena jasotzea, irailaren 12tik 18ra, Zinemaldiak Elkargunean eta Okendo Plazan dituen informazio guneetan, 9:00etatik 20:00etara eta 10:00etatik 20:00etara, hurrenez hurren; eta baita Donostia Turismoa bulegoan, astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara eta igandean, aldiz, 10:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago
Zinema musika Belodromoan. Prentsa TxostenaEuskadiko Orkestra Sinfonikoa Festival Musique en Côte Basque jaialdiaren aurtengo aldian

Irailaren 4 ostiralean Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Donibane Lohitzunera itzuliko da, bertan 55. Festival Musique en Côte Basque jaialdia irekiko duelarik. Jun Märkl bere zuzendari titularraren agindupean, Orkestrak Aita Donostia, J. Canteloube eta G. Mahlerren obrak interpretatuko ditu. Lagun izango ditu Clara Mouriz mezzoa eta Zoe Nocolaidou sopranoa.
Aipagarria da jaialdi honen baitan bertan, 2012ko irailan, zuzendu zuela estreinakoz Jun Märkl maisuak Euskadiko Orkestra. Orduan Aita Donostia, C. Debussy eta C. Saint-Saënsen lanak izan ziren entzungai.
Festival Musique en Côte Basque jaialdiaren urtengo aldia irailaren 5etik 22ra luzatuko da eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuaz gain, besteak beste, Viktoria Mullova eta Katia Labèque edo Nikoli Lugansky izango dira.
Euskadiko Orkestra Senpere eta Getarian, Musika aitzaki zikloaren baitan

76. Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan mugarri izan diren "Tosca" operaren eszenaratzean eta "Mendi-Mendiyan" operaren kontzertu-bertsioan esku hartu ostean, Euskadiko Orkestrak Musika Aitzaki zikloaren baitan bi kontzertu eskainiz ariko da azkenekoz aurtengo Musika Hamabostaldian: abuztuaren 27an Senpereko Larre aretoan eta 28an, berriz, Getariako San Salbador elizan izango da.
Musika Aitzaki zikloaren helburua hiritik urrun dauden espazioak Hamabostaldiaren gune bilakatzea du helburu.
Kontzertu hauetan Euskadiko Orkestrak, ganbera orkestra osaturik eta Lorenz Nasturica-Herschcowici biolinista zuzendari duela, J. Haydn, W.A. Mozart eta L.V. Beethovenen obrak interpretatuko ditu.
Euskadiko Orkestrak "Aitaren etxea" telesailerako soinu banda grabatu du

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa grabaketa berri batean murgilduta. Oraingoan ETBk irailetik aurrera emitituko duen telesail berriaren soinu banda irartu du Miramongo bere egoitzan. Jabi Elortegik ("Zorion perfektua", "Goazen!") zuzendu eta Pausoka-k ekoitzia, "Aitaren etxea" izenburudun sail hau 50. Hamarkadan kokatzen da. Partitura Fernando Velázquez konpositoreak egina da ("Lo Imposible, "Ocho apellidos vasco", "Hércules") eta berak zuzendu du Orkestra soinu banda honen grabaketan.
"Mendi-Mendiyan" obraren bertsio sinfonikoa eta Musika Aitzaki dira Euskadiko Orkestrak Musika Hamabostaldian burutuko dituen gainerako jarduerak

Mendi-Mendiyan. Abuztuaren 22an. José María Usandizaga donostiar konpositorearen jaiotzaren mendeurrena betetzen den honetan, haren operatako bat Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren atriletan izango da beste behin. Oraingoan, Usandizagaren lanik ezagunena, Mendi-Mendiyan, alegia. Musika Hamabostaldiaren eta Donostia 2016-ren eskutik, obra honen kontzertu-bertsioa izango da entzungai Kursaal Auditorioan. Antoni Ros Marbák zuzenduta, Orkestrarekin batera ariko dira hala nola Arantza Ezenarro (Andrea), Miguel Borrallo (Joshe Mari), Olatz Saitua (Txiki), José Manuel Díaz (Juan Cruz) eta Easo Abesbatza.
Musika Aitzaki. Abuztuaren 27 eta 28an. Hiritik urrun dauden guneak Hamabostaldiko espazio bihurtzea helburu duen ziklo honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikari talde batek eta Lorenz-Nasturica Herschcowici biolinistak kontzertu bana eskainiko dute Senpereko Larre Aretoan (abuztuak 27) eta Getariako San Salvador elizan (abuztuak 28). Egitarauan, Haydn, Mozart eta Beethovenen lanak.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Tosca" interpretatzearekin irekiko du bere esku-hartzea aurtengo Musika Hamabostaldian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Tosca opera interpretatuko du abuztuaren 13 eta 15ean, 76. Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan. Kursaal Auditorioko zulogunetik, Orkestrak Miguel Ángel Gómez Martínezen zuzendaritzapean interpretatuko du G. Pucciniren opera hau. Bakarlari taldearen buru Ainhoa Arteta sopranoa izango da, Floria Toscaren papera interpretatuko duelarik. Aipagarriak dira halaber Teodor Ilincai (Mario Cavaradossi), Roberto Frontali (Il Barone Scarpia), David Lagares (Cesare Angelotti), Valeriano Lanchas (Il Sagrestano) eta Francisco Vas (Spoletta). Abesbatzarako zatiak Xalba Rallok zuzentzen duen Easo Abesbatzak abestuko ditu.
Honako hau Paco Azorínek zuzendutako ekoizpenaren eszenaratzea izango da, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Sevillako Teatro de la Maestranza eta Salas del Arenal aretoek elkarlanean burututakoa.
Izen-emate epe berria zabaldu da Orkestra Ikasketen Masterrerako

Irailaren 15era arte, Musikenek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan abian jarritako Orkestra Ikasketa Masterrerako izena emateko epe berria ireki da. Izen-ematea Musikeneren webgunearen bidez egin daiteke. Master hau ezaugarri hauetako bakarra da Estatuan eta orkestra errepertorioan espezializatzeko eta oposaketak prestatzeko pentsatua dago.
Musikeneko irakasle entzutetsuekin formatzea, hari orkestra baten proiektuan parte hartzea Gordan Nikolic kontzertino-zuzendari duela eta Mariana Sirbu, Annemarie Moorcroft, Raphaël Pidoux eta Frithjof Grabnera bezalako profesionalen aholkua jasotzea dira, besteak beste, Musikenek Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera abian jarri duen Orkestra Ikasketen Masterrean parte hartzearen alde erakargarriak. Ezaugarri hauetako Master bakarra da Estatuan eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoan praktika ordainduak dituena, Orkestra errepertorioan espezializatzeko eta oposaketak prestatzeko pentsatua, 60 ECTS ditu eta urte beten edo bi urtetan egin daiteke. Matrikularen prezioa 6.720 eurokoa bada ere, ikasle guztiek 1.400 euro jasoko dituzte orkestrako praktikengatik eta Gizarte Segurantzan alta emango zaie. Horretaz gain, AIE elkarteak bi beka emango ditu, 1.500 eurokoa bakoitza, sarrera probetan bi kalifikazio altuenentzat.
Informazio gehiago
Orkestra Ikasketen Master Ofiziala. EskupaperaEuskadiko Orkestra Sinfonikoa 76. Donostiako Musika Hamabostaldian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa Donostiako Musika Hamabostaldian da berriz ere. Tosca operaren eszenaratzean ariko da abuztuaren 13 eta 15ean, 22an Mendi-Mendiyan operaren kontzertu-bertsioa eskaniko du eta Musika Aitzaki zikloan ere esku hartuko du, Senpere eta Getarian kontzertu bana eskainiko duelarik, hilaren 27 eta 28an.
Tosca. Abuztuaren 13 eta 15ean. Kursaal Auditorioko zulogunetik, Euskadiko Orkestrak Miguel Ángel Gómez Martínezen zuzendaritzapean interpretatuko du G. Pucciniren opera hau. Bakarlarien artean, besteak beste, Ainhoa Arteta (Floria Tosca), Teodor Ilincai (Mario Cavaradossi), Roberto Frontali (Il Barone Scarpia), David Lagares (Cesare Angelotti), Valeriano Lanchas (Il Sagrestano) eta Francisco Vas (Spoletta) izango dira; abesbatzarako zatiak Xalba Rallok zuzentzen duen Easo Abesbatzak abestuko ditu. Honako hau Paco Azorínek zuzendutako ekoizpenaren eszenaratzea izango da, Bartzelonako Gran Teatre del Liceu, Sevillako Teatro de la Maestranza eta Salas del Arenal aretoek elkarlanean burututakoa.
Mendi-Mendiyan. Abuztuaren 22an. J.M. Usandizaga donostiar konpositorearen jaiotzaren mendeurrenena betetzen den honetan, haren operatako bat Euskadiko Orkestraren atriletan da beste behin. Oraingoan, Usandizagaren lanik ezagunena, Mendi-Mendiyan, alegia. Musika Hamabostaldiaren eta Donostia 2016-ren eskutik, obra honen kontzertu-bertsioa izango da entzungai Kursaal Auditorioan. Antoni Ros Marbák zuzenduta, Orkestrarekin batera ariko dira hala nola Arantza Ezenarro (Andrea), Miguel Borrallo (Joshe Mari), Olatz Saitua (Txiki), José Manuel Díaz (Juan Cruz) eta Easo Abesbatza.
Musika Aitzaki. Abuztuaren 27 eta 28an. Hiritik urrun dauden guneak Hamabostaldiko espazio bihurtzea helburu duen ziklo honetan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikari talde batek eta Lorenz-Nasturica Herschcowici biolinistak kontzertu bana eskainiko dute Senpereko Larre Aretoan (abuztuak 27) eta Getariako San Salvador elizan (abuztuak 28). Egitarauan, Haydn, Mozart eta Beethovenen lanak.
Euskadiko Orkestra VII Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarietan

Hilaren 22an Euskadiko Orkestrak Madrilgo Teatro Real antzokiko eszenatokian eman zion amaiera 14/15 denboraldiari. Bertan aritu zen VII Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarietan sarituak izandakoen omenezko kontzertuan. Jun Märklek zuzenduta, nabarmentzekoak dira saritutako G. Kurtágen obra baten interpretazioa eta baita Joaquín Achúcarro bakarlari aritu zela.
Ekainaren 22 astelehenean, Euskadiko Orkestrak Madrilgo Teatro Real antzokiko eszenatokian eman zion amaiera 14/15 denboraldiari. Bertan aritu zen VII Premios Fundación BBVA Fronteras del Conocimiento sarietan sarituak izandakoen omenezko kontzertuan.
Jun Märklek, bere titularrak zuzenduta, Orkestrak György Kurtágen Biola eta orkestrarako mugimendua interpretatu zuen. Izan ere konpositore hau izan da VII. sari hauetan Musika Garaikidea atalean saritua. Bakarlari lanetan, Philip Dukes biolajotzailea aritu zen.
Aipagarria izan zen halaber Joaquín Achúcarroren interpretazioa. Orkestrarekin batera Maurice Ravelen Ezker eskurako kontzertua jo zuen. Musikalan hau 2000. urtean grabatu zuen Achúcarrok Orkestrarekin batera, BBVA Fundazioaren babesarekin burututako Ravelen inguruko disko monografikoan.
Politika, gizarte zein kultur arloko pertsona ugari bildu zituen emanaldia osatuz, bigarren zatian, Euskadiko Orkestrak Hector Berliozen Sinfonia Fantastikoa interpretatu zuen.
