Miramongo Matinéeak 2020/21

Miramongo Matinéeak

Informazioa

Euskadiko Orkestraren ganbera-musika zikloak 29 urteko etenik gabeko historiako ediziorik zalantzazkoena izango du aurten ziurrenik. Zalantzazkoa da, neurri handi batean, bere garapena Covid-19 pandemiaren bilakaeraren eta gure lurraldean izango duen eraginaren araberakoa izango delako. Hala ere, edizio segurua izango da, beti unean-unean indarrean dauden segurtasun-neurriak zorrotz beteko baitira.

Denboraldi honetan Euskadiko Orkestrak programazio aberats eta askotarikoa prestatzearen alde egin du. Hasteko, 2020ko martxotik ekainera bitartean bertan behera utzi behar izan ziren hainbat programa berreskuratuko dira. Ondoren, bosgarren hitzordutik aurrera etorriko dira nobedadeak, ohi bezala, Euskadiko Orkestrako musikariz osatutako hainbat ganberatalderen eskutik, baina baita Kup Taldea edo Suhar Korua gure lurraldeko abesbatza garrantzitsuen eskutik ere. Miramongo Matinéeen ohiko formatu txiki eta intimotik aldenduko den kontzertu nagusia orkestra osoak apirilaren erdialdean Ravelen lanekin eskainiko duen entsegu orokor irekia izango da.

Babeslea: Kutxa Fundazioa

Kontzertuak eta Sarrerak