Larunbata 18 Ekaina, 2011

Arriaga izarpean

Arriaga izarpean
Euskadiko Orkestrak Alemaniako biraren lehenbiziko kontzertua eskaini zuen bart Düsseldorfeko Tonhalle aretoan.

Tonhalle aretoak, Düsseldorfer Symphoniker orkestraren egoitzak, harro erakusten ditu iraganean, 1926an eraiki zutenan munduko planetarium handiena izanaren aztarnak. 2005ean azkenekoz eraberritu zutenetik, aretoa estaltzen duen kupularen kristalaz bestalde zeru-sabaia ikus daiteke oso-osorik. Egitura semiesferikoaz bestalde kokatutako argazkiek eragindako efektu optiko bat da, baina bart izarrak ikusten ziren bitartean musikaz, Euskadiko Orkestraren musikaz gozatzeak eragindako sentsazioa eradokitzailea gertatzen zen erabat.

Musikalki, Orkestrak, bere titular Andrés Orozco-Estradak zuzenduta, bere ibilbidean garrantzizkoa izango den emanaldia eskaini zuen, uneoro guztia emanez agertu zen entzulego batek babesturik. Egitaraua, sakon eta emoziozkoa, alemaniar entzulego adituaren artean ikusmin nabarmena sortua zuen Arriagaren "Esklabu zoriontsuak" obraren Oberturak ireki zuen. Eta jasotako txaloen arabera, ez zuen huts egin. Ondoren Shostakovitchen Biolontxelo eta orkestrarako 1.zki kontzertua izan zen entzungai; honetan Orkestrak Gautier Capuçon biolontxelojotzaile frantziarra izan zuen lankide. Txaloei erantzunez, Capuçon-en Prokofieven "The Walk of the Small Soldiers" obra interpretatu zuen bis gisa. Jada bigarren zatian, Tchaikovsky eta bere Bosgarren Sinfoniak bete zituzten Orkestraren atrilak eta hau bikain aritu zen. Amaiera gisa eta entzulegoaren berotasuna eskertzeko, EOSek Guridiren Amorosa interpretatu zuen. Orkestrak edonora doala ere berakin eramaten duen obra hau hunkigarria gertatzen da beti. Baita bart ere. Azken finean, sentimenduak nagusi gertatu ziren atzoko kontzertuan, norbanakoaren sentimenduak zein unibertsalak, gizakia zeruaren, izarren eta musikaren handitasun ezin besarkatuzkoaren aurrean.

Izan ere, gizatiarra denak funtsezko balioa hartzen du Düsseldorfeko Tonhalle erakundearentzat. Kontzertuak atzo Andrés Orozco-Estradak eskainitakoa bezalako aurretiko-hitzaldien edo ondorengo azalpenen bidez osotzen dituzte. Kontzertu baten edo beste kultur-espresio batek eragindako norbanakoaren esperientzia indibiduala aberastearren, guztiak zentzu dibulgatiboa hartzen du.

Bestalde, Orkestraren kontzertuak erakundeen ordezkari ugari bildu zituen. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu eta Orkestraren Presidente Blanca Urgell, Espainiako Enbaxadorea Alemanian, Rafael Dezcallar, Espainiako Kontsula Düsseldorf-en, Manuel Viturro eta Frantziako Kontsul Nagusia Düsseldorf-en, Hugues Nordi. Alemiako biraren babesle den Ingeteam entrepresaren ordezkari gisa, han ziren Ingeteam-en Marketing Korporatiboko Zuzendari Eduardo Giménez, Marketing Arduraduna, Itziar López de Armentia eta Ingeteam-en Ordezkari Alemanian, Josu Egea.

Bi orkestra zerupean. Bart Düsseldorfeko Tonhalle aretoan eskainitakoa, Düsseldorfer Symphoniker orkestrarekin egindako elkartrukeari esker Euskadiko Orkestrak Alemanian barrena eskainiko dituenetatik lehena izan zen. Aldi berean, Düsseldorfer Symphoniker-ek atzo amaitu zuen Euskadin egonaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian izandako kontzertuarekin. Honenbestez, Euskadiko Orkestrak eta alemaniar orkestrak zerupean bat egin zutela esan genezake, "musika izarpean" kontzeptua Euskaldunako Auditorioan ere betetzen baita, bertan zuntz optikoko puntu ezberdinez argitutako sapaiak izarrez betetako zerua irudikatzen baitu.

Gaur Orkestra Gütersloh-ra abitatuko da eta bertan Stadthalle aretoan arituko da estreinakoz.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Osteguna 16 Ekaina, 2011

Atariko interesgarria

Atariko interesgarria
Euskadiko Orkestra Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aritu zen bart, Alemaniara abiatu aurretik.

Düsseldorfer Symphoniker orkestra Orkestraren Abonu-Denboraldiaren baitan bere bira osotuz doa eta astelehen eta asteartean Donostiako Kursaalean kontzertu bana eskaini ostean, bart Iruñeko Baluarten aritu zen.

Biartean, Euskadiko Orkestrak bere nazioarteko hamalaugarren biraren lehenbiziko urratsak eman zituen: abiatu baino ordu gutxi batzuk lehenago, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Alemanian eskainiko duenaren aurrerapena egin zuen bart. Bere titular Andrés Orozco-Estradan gidaritzapean, nahiz bakarka, Arriagaren "Esklabu zoriontsuak" obraren Oberturan eta Tchaikovskyren bosgarrenean, nahiz Gautier Capuçon biolontxelojoleak lagundurik, Shostakovitchen Biolontxelo eta orkestrarako 1.zki kontzertuan, Orkestrak argi erakutsi zuen nazioarte mailako irtenaldi berri honetarako aukeratutako egitarauaren konplexutasuna.

Bereziki intentsitate sakonekoa izan zen kontzertua izanik, une hunkigarrienetariko bat bukaeran bizi izan zen, egunotan erretiroa hartu aurretik Euskadiko Orkestrako profesore gisa bere azken programa eskainiko duen Andrjez Bak biolontxelo bakarlariari omenaldia egin zitzaionean.

Gaur Orkestra Düsseldorferantz abiatu da. Han, bihar ostirala Tonhalle areto ospetsuan arituko da, bertan estreinakoz aritu zenetik hemeretzi urte pasa direnean.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Asteartea 14 Ekaina, 2011

Euskadiko Orkestrak Alemaniara egingo duen bira aurkeztu da

Euskadiko Orkestrak Alemaniara egingo duen bira aurkeztu da
Egunotan EOSen Abonu-Denboraldia itxiko duten kontzertuak eskaintzen ari den Düsseldorfer Symphoniker orkestrarekin elkartrukea osatuz.

Miramongo egoitzan aurkeztu da Orkestrak ekainaren 16tik aurrera Alemanian barrena burutuko duen bira. Iñigo Alberdi, Orkestrako zuzendari naguasiak, egunotan abonu-Denboraldian ari den Düsseldorfer Symphoniker orkestraren intendente Michaell Becker eta biraren babesle den Ingeteam entrepresako marketing korporatiboko zuzendari Eduardo Jiménez egunotan Orkestraren jardueraren erdigune den elkartrukeaz aritu dira.

Michael Becker, orkestra gonbidatu gisa egunotan ohiko lau hiriburuetan Euskadiko Orkestraren Abonu-Denboraldia itxiko duten kontzertuak eskaintzen ari den Düsseldorfer Symphoniker orkestraren intendenteak EOS euskla kulturaren exbaxadoren bikaina izango dela baieztatu du, konpositore nabarmena izan arren Alemanian ezezaguna den Arriagaren lana aurkeztuko baitu. Bere hitzetan, Düsseldorfer Symphonike-entzat zailagoa gertatzen da, Brahms edo Schumann aski ezagunak baitira jada. Bart gauean Kursaalean debuta egin ostean, areto honen edertasuna azpimarratu du eta zera gaineratu du, orkestra batentzat oso garrantzitsua dela bestelako entzulegoen aurrean zuzenean interpretatzea. Halaber, bira honek eragindako gastuak etekin argia izango duela adierazi du, Espainian barrena buruturiko bira honek prentsaren interesa piztu baitu. Azkenik, tradizio handiko beste herrialdeenarekin alderagarria den bere kultura bereziarengatik Euskadin aritzea oso erakargarria dela esan du.

Biraren babesle den Ingeteam entrepresaren marketing korporatiboaren zuzendari Eduardo Jiménez-en hitzetan, pribilegioa da Euskadiko Orkestraren priektu berriak babestea eta pozik agertu da EOSen nazioarteko bira berri bat babestu eta horrela hasiera batean hain bestelakoak diren tenika eta kulturaren lokailu izateko aukera izateaz. Izan ere, Ingeteam gizartearekin harremanetan jartzeko bidea baita. Orkestrak kultura atzerrira eramateko duen bokazioa bat dator Ingeteam-en nazioarteko bokazioarekin.

Bira honen harira, Euskadiko Orkestra ekainaren 17a eta 20a bitartean Düsseldorf eta Gütersloh-n eskainiko dituen kontzertuak prestatzen ari da jada, bere titular Andrés Orozco-Estradaren zuzendaritzapean eta Gautier Capuçón biolontxelojolea bakarlari gonbidatu dela. Alemaniara joan aurretik, ekainaren 15ean egitarau bera Donostiako Victoria Eugenia Antzokian aurkeztuko du.

Zure interesekoa izan daitekeelakoan...

Igandea 12 Ekaina, 2011

Elkartrukea Euskadiko Orkestra eta Düsseldorfer Symphoniker orkestraren artean

Elkartrukea Euskadiko Orkestra eta Düsseldorfer Symphoniker orkestraren artean
Alemaniar orkestra ekinaren 13tik 17ra arituko da Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bilbon, EOSen Abonu-Denboraldia isteko eta Euskadiko Orkestra, berriz, Alemaniara joango da.

Egunotan Euskadiko Orkestrak eta Düsseldorfer Symphoniker orkestrak beren atrilak trukatuko dituzte. Ekainaren 13tik 17ra EOSen printzipal gonbidatu den Andrey Boreyko buru duen alemaniar orkestra Donostia, Iruñea, Gasteiz eta Bilbon arituko da, Euskadiko Orkestraren 2010/2011 Abonu-Denboraldiko azken programaren baitan. Espainiar estatuan bere debuta izango diren kontzertu hauetan Düsseldorfer Symphoniker orkestrarekin bakarlari gonbidatu gisa Khatia Buniatishvili georgiar pianojotzailea arituko da. Elkarrekin Brhamsen Piano eta orkestrarako 2. kontzertua interpretatuko dute eta, egitaraua osotzeko, Düsseldorfer Symphoniker-en lehenbiziko musika zuzendarietariko bat izandako Robert Schumannen 2. Sinfonia izango da entzungai.

Aldi berean, hilak 15ean biraren atariko moduan Donostiako Victoria Eugenia Antzokian kontzertu bat eskaini ostean, Orkestra Alemaniara abiatuko da, Düsseldorfeko Tonhalle aretoan, Symphiker-aren Abonu-Denboraldiaren baitan hiru kontzertu (hilak 17, 19 eta 20an) eta Güterloshko Stadthalle-n kontzertu bat eskaintzeko (hilak 18an). Andrés Orozco-Estrada zuzendari titularra izango da Orkestraren 14. nazioarteko bira honetako lau emanaldiak zuzenduko dituena. Italiara burutuakoaren ostean, Alemanian barrena Orkestrak egingo duen zazpigarren bira hau nazioarte mailako bigarrena izango du zuzendari kolonbiarrak EOSen buru gisa. Irtenaldi honetarako aukeratutako egitaraua Arriagaren "Esklabu zoriontsuak", Shotakovitchen Biolontxelo eta orkestrarako 1. kontzertua, bakarlari gisa Gautier Capuçon frantziarrak interpretatuko duena, eta Tchaikovskyren 5. Sinfoniak osatzen dute.

Urtetan Orkestrak burututako elkartruke-politika emankorraren baitan, nazioartean orkestrekin harremanek gero eta garrantzi nabarmanagoa dute, horren erakusle Orchestre National de Bordeuax-Aquitaine delakoarekin egindako elkartrukeen eta 2009an Orchestra Sinfonica di Milano Giussepe Verdi orkestrarekin egindakoaren ondoren, Düsseldorfer Symphoniker orkestra alemaniarrarekin egindako trukea.

 

Osteguna 09 Ekaina, 2011

"Swing Gaua" Baluarte Auditorioan

"Swing Gaua" Baluarte Auditorioan
KlasikATen bigarren edizioa Iruñen itxi zen bart.

Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Gasteizen izandako kontzertuen ostean, "Swing Gaua" nafar hiriburura heldu zen bart. Aurrekoetan bezala, KlasikAT zikloaren apustu berri honen swing-a eta musika ezberdinen fusioa bertaratutako entzulegoaren gustuko gertatu ziren erabat. Emanaldi honekin itxi zen honenbestez Orkestraren jarduera beste askotariko entzulegoei helaraztea helburu duen ziklo honen bigarren aldia. 

"Swing Gaua"-k utzitako une interesgarrienatako batzuk gogora ekartzeko, webguneko ARTXIBOA atalean hainbat bideo eta argazki duzue eskuragarri.

Osteguna 09 Ekaina, 2011

Kontzertu hezitzaileen antolaketan adituak bilduko dira Donostian ekainaren 23tik 24ra

Kontzertu hezitzaileen antolaketan adituak bilduko dira Donostian ekainaren 23tik 24ra
Euskadiko Orkestra ROCE-k (Kontzertu Hezitzaileen Antolatzaileen Sarea) antolatutako II. Topaketaren anfitrioia izango da.

Ekainaren 23, 24 eta 25ean Donostian izango den ROCE 2011 Topaketa kontzertu pedagogikoen bidez akzio hezitzaileen arloan jarduera, erantzunkizun edo konpromezua duen erakunde ororentzat bilgune izango dira. Gainera, gai honengan interesa duen ororentzat irekiak izango dira.

ROCE 2010 Topaketa hezkuntza proiektuaren kudeaketaren ideiaren eta bere ezaugarrien -hezkuntza, musika zein artearen arlokoak- ingurukoa izan bazen, bigarren topaketa honek proiektuan beste ikuspegi batzuetatik sakontzea izango du helburu: egungo testuinguruaren ezagutzaren garrantzia, lidergo sendo baten beharra edo burutzen dituzten jardueretan erakunde ezberdinen balioak eta filosofiaren benetazko eragina.

Topaketaren helburuak honako hauek izango dira:
gure inguruan burutzen diren ahalik eta hezkuntza proiektu zein programa gehien ezagutzea.
- Hezkuntza-proiektu baten abiatze, garapen eta ebaluaketan eragina duten alor ezberdinetan sakontzea.
- Jarduera-ildo nagusiak eztabaidatzea.
- Etorkizunerako lan-proiektuak bideratu eta bultzatzea.

Izen ematea. Topaketan esku-hartzeko beharrezkoa izango da aurretik pertsonalki izen ematea, ROCEren webgunean eskuragarri dagoen formularioa betez. Izen emate-kuota 30 eurokoa izango da. Tokiak mugatuak direnez, lehentasuna izango dute ekainaren 15a baino lehenago jasotako eskariek. Antolatzaileek espreski baieztatutako eskariak soilik emango dira onartutzat.

 

Asteazkena 08 Ekaina, 2011

Swing-a Bilboko gauean

Swing-a Bilboko gauean
KlasikAT Arteria Campos Elíseos Antzokian.

Bart Bilboko Arteria Campos Elíseos Antzokian bilduatako orok "Swing Gaua"z gozatzeko aukera izan zuten. Bilbotar entzulegoak gogoz erantzun zion Euskadiko Orkestrak beste musika-generoetara hurbiltzeko saiakera berri honi. Hona hemen horren erakusle bideo labur bat. Bideoaren kalitate teknikoa onegia ez den arren, gau eder baten adierazgarri gertatzen da.

Gasteiz, Donostia eta Bilboko emanaldien ostean, KlasikATen kontzertu-sorta berri hau Iruñeko Baluarte Auditorioan itxiko da gaur. Sarrerek 15€ko salneurria dute.

Asteartea 07 Ekaina, 2011

"Swing Gaua" Kursaalen

"Swing Gaua" Kursaalen
Bart izan zen Donostian izan zen KlasikAT zikloaren bigarren kontzertu sortako bigarren emanaldia.

Nahiz eta astelehena izan eta iluntze euritsua erakargarriegia gertatu ez arren, azkenean swing-a gailendu zen eta Donostiako Kursaal Auditorioan musika anitzen fusioa nagusitu zen, Enrique Ugarteren zuzendaritzapean, Euskadiko Orkestra, Susana Raya jazz-kantaria, Iñaki Salvador Trío eta Golden Apple Quartet-en musiken fusioa, alegia.

Gaur asteartea, hilak 7, "Swing Gaua" Bilboko Arteria Campos Elíseos Antzokian izango da eta bihar astezkena Iruñeko Baluarte Auditorioan izango den kontzertuak itxiko du KlasikAT zikloaren baitan programatutako kontzertu sorta hau.

Ostirala 03 Ekaina, 2011

Guztia prest "Swing Gaua" ikuskizunerako

Guztia prest "Swing Gaua" ikuskizunerako
Orkestrarekin batera arituko diren bakarlariek eta Erinque Ugarte zuzendariak Orkestraren egoitzan aurkeztu dute KlasikATen baitako apostu berria.

Orkestraren Miramongo egoitzak "Swing Gaua" ikuskizunaren aurkezpena hartu du berean. Entseguen atsedenaldi batean izan den prentsaurrekoan izan dira Enrique Ugarte zuzendaria eta kontzertuetan Orkestrarekin batera arituko diren bakarlari gonbidatu guztiak.

Ekainaren 4 tik 8ra Euskadiko Orkestrak KlasikAT ekimenaren kontzertu-sorta berri bat aurkezten du. Egitasmo honekin Orkestrak bere musika eskaintza publiko anitzei zabaltzea du helburu, musika klasikoaz urrun geratzen diren eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan arrotzak diren errepertorioak landuz. Horretarako Orkestrak beren musika-alorrean nabarmenak diren artista ospetsuekin bat egingo du. "Swing Gaua" izango da ekainaren 4an Gasteizko Principal Antzokian, astelehena hilak 6 Donostiako Kursaalean, 7an Bilboko Arteria Campos Elíseos Antzokian eta 8an Iruñeko Baluarten.

Joan zen irailan Michel Camilo pianojotzaile gailena izan bagenuen gurean, oraingoan Orkestrak Swing Gaua proposatzen du, XX. mendeko lehenbiziko erdiko amerikar musika herrikoia, Piazzollaren tangoa, pop musika, jazza eta kubatar son-a bilduko dituen ikuskizuna. Jada badatorren udaren atariko izango den gau baterako, erritmoz eta bibrazio onez beteriko gau baterako nahasketa ezin hobea.

Swing gaua... fusio gaua. Euskadiko Orkestrak, Enrique Ugarte zuzendari izango duenak, Susana Raya kantari kordobartarrarekin eta Iñaki Salvador Trío eta Golden Apple Quartet-ekin partekatuko du eszenatokia. Estilo, ahots eta musikaren ikuspegi anitz guzti hauen eskutik, Cole Porter, Astor Piazzolla, Gershwin, Ruiz Quevedo edo Chick Corearen obrek azentu ezberdina izango dute, zihur.

Sarrerak 15€-tako salneurri bakarrean daude salgai. Kontzertu hauetarako sarrerek 15 euroko prezio bakarra dute eta ohiko salmenta-bideetan eta "Swing Gaua" berean hartuko duten lau aretoetako leihatiletan daude salgai.

Aldi berean klasikat.euskadikoorkestra.es webgunean gero eta gehiago dira kontzertuetan arituko diren artisten zein entzungai izango dugunaren inguruko edukiak, egunoroko post berrien, bideoen eta abarren bidez; eta Swing Gaua eta KlasikAT-en komunitateko kide bihurtu eta gure lehiaketetan parte hartu nahi izanez gero joan Facebook-eko profilera edo http://twitter.com/Klasik_AT gunera.

Asteazkena 01 Ekaina, 2011

Badator "Swing Gaua"

Badator "Swing Gaua"
Kontzertuak ekainaren 4tik 8ra izango dira eta sarrerek 15€tako prezioa dute.

"Swing Gaua", KlasikAT zikloaren baitan estilo, ahots eta musikaren ikuspegin anitzen bidez Cole Porter, Astor Piazzolla, Gershwin, Ruiz Quevedo edo Chick Corearen lanak biltzen dituen proposamen hau ekainaren 4tik 8ra izango da entzungai.

Iruñean izandako aurkezpen prentsaurrekoan Iñigo Alberdi zuzendari nagusia, Enrique Ugarte eta Golden Apple Quartet-eko kideak aritu dira. Ekainaren 3 ostiralean, jada Orkestrarekin entseguetan murgildurik, kontzertuetan arituko diren artista guztiak, Susana Raya kantaria eta Enrique Salvador Trío barne, izango dira orkestraren egoitzan (Donostian) egingo den aurkezpenean.

Aldi berean klasikat.euskadikoorkestra.es webgunean gero eta gehiago dira kontzertuetan arituko diren artisten zein entzungai izango dugunaren inguruko edukiak, egunoroko post berrien, bideoen eta abarren bidez; eta Swing Gaua eta KlasikAT-en komunitateko kide bihurtu eta gure lehiaketetan parte hartu nahi izanez gero joan Facebook-eko profilera edo http://twitter.com/Klasik_AT gunera.

Kontzertuetarako sarrerek 15€tako prezio bakarra dute eta honako salmenta-bideetan eros daitezke:

Gasteiz (Principal Antzokia): SerVital postontzi automatizatuak, www.generaltickets.com/cajavital/, Udalaren telefono-zerbitzua (945 16 10 45) eta Principal Antzokiko leihatilan, 18:30etatik 20:30etara, asteartetik larunbatera (jaiegunak izan ezik) eta emanaldi-egunetan hasi baino bi ordu lehenago.

Donostia (Kursaal Auditorioa): Servikutxa, Telekutxa (943 00 12 00), www.kutxa.net eta Kursaaleko leihatilan Kursaal Fundazioaren emanaldi-egunetan, 17:00etatik 20:00etara.

Bilbo (Arteria Campos Elíseos Antzokia): www.arteriaentradas.com eta Arteria Campos Elíseos Antzokiko leihatilan (ikus ordutegiak http://arteria.com/espacios/Teatro-Campos-Eliseos/3/3/ webgunean).

Iruñea (Baluarte Auditorioa): ServiCaixaren kutxazainetan eta 902 33 22 11 telefonoan, www.baluarte.com eta Baluarte Auditorioko leihatilan (948 06 60 60) 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Orriak