Ostirala 15 Urria, 2021

Denboraldi honetan ere ETB2k Euskadiko Orkestraren kontzertuak emango ditu larunbat goizetan

Denboraldi honetan ere ETB2k Euskadiko Orkestraren kontzertuak emango ditu larunbat goizetan

Bihartik aurrera, urriak 16, 11:00etan, ETB2k Euskadiko Orkestraren kontzertuen emisioa berreskuratuko du, hasiera batean 20/21 Denboraldikoena eta ondoren 21/22 Denboraldikoena. 

Telebistako emisio berriak egin ahala, Euskadiko Orkestrak kontzertuetan interpretatutako obrak bere YouTubeko kanalean publikoaren eskura jartzen jarraituko du.

EiTBk eta Euskadiko Orkestrak aurrera jarraitzen dute pasa den Denboraldian ekindako Denboraldiko kontzertuen grabazio eta zabalkunderako konpromiso partekatuarekin. Horri esker, bihartik aurrera (urriak 16) eta larunbatero, 11:00etan, ETB2k orkestraren kontzertuak ematen jarraituko du.

Hasiera batean pasa den Denboraldiko kontzertuak emitituko ditu, bigarren aldiz, aurretik ikusteko aukera izan ez zutenek bigarren abagune bat izan dezaten. Sekuentzia horretako lehenengoa, biharkoa, Schuberten 8. eta 2. sinfonien 2020ko iraileko Euskalduna Jauregiko kontzertua izango da.

Laster 21/22 Denboraldiko kontzertuak ere hasiko da ematen, horiek gauzatu, grabatu eta prestatu ahala. Denboraldi berrian ere Euskalduna Jauregian grabatuko ditu ETBk kontzertuak. Emisioen egutegi osoa laster emango da ezagutzera.

Ostirala 08 Urria, 2021

Euskadiko Orkestrak lehiaketara atera ditu kontzertino postu bat eta bi biola tutti postu

Euskadiko Orkestrak lehiaketara atera ditu kontzertino postu bat eta bi biola tutti postu

Izen-ematea abian da 2022ko otsail eta martxoan egingo diren bi lehiaketetarako.

Euskadiko Orkestrak kontzertino postu bat eta bi biola tutti postu betetzeko hautaketa-prozesuak martxan jarri berri ditu. Bi lehiaketetan orkestrak kontratu mugagabea eskaintzen du sei hilabeteko probaldiarekin.

Alde batetik, orkestra sinfoniko baten barruan postu garrantzitsua da kontzertinoarena, lehen biolinen ataleko bakarlaria baita. Arrazoi horregatik, eta oinarrietan adierazten denez, postu hau betetzeko, ‘biolinista gisa gaitasun bikaina izateaz gain, lidergo positiborako dohainak eta prestasuna eskatuko dira, orkestrarekin, Zuzendaritzarekin eta kudeaketa-talde osoarekin lankidetzan aritzeko’. Hautaketa-prozesua irekita dago eta abenduaren 10a baino lehen eman beharko da izena. Lehiaketa 2022ko otsailaren 28an eta martxoaren 1ean gauzatuko da.

Bestalde, Euskadiko Orkestrak beste lehiaketa bat ere jarri du abian bi biola tutti aukeratzeko. Kasu honetan izen-ematea 2022ko urtarrilaren 27a baino lehen egin beharko da eta lehiaketa otsailaren 14 eta 15ean egingo da.

Hiru postuei buruzko informazio guztia, oinarriak eta izen-ematea orkestraren webgunean aurki daiteke.

Osteguna 07 Urria, 2021

Makhtin, Stadler eta Sicilianok ‘Brahms Fest’-eko beren parte-hartzea larunbat honetako Matinéean amaituko dute

Makhtin, Stadler eta Sicilianok ‘Brahms Fest’-eko beren parte-hartzea larunbat honetako Matinéean amaituko dute

Joan den larunbatean Miramongo Matinéeen inaugurazio-kontzertua eskaini ondoren, biolinjoleak, biolontxelojoleak eta pianojoleak Brahmsen beste hitzordu monografiko bat proposatzen dute larunbat honetarako, urriaren 9rako, baina egile alemaniarraren beste obra batzuekin: ‘Biolontxelorako 1. Sonata’, ‘Biolinerako 3. Sonata’ eta ‘Pianodun 3. Trioa’.

Euskadiko Orkestra ha iniciado su Temporada de conciertos 21-22 con una gran fiesta dedicada a Johannes Brahms. Estos días está ofreciendo en sus cuatro capitales habituales un amplio repertorio sinfónico del compositor alemán. Dos de los solistas que han acompañado a la orquesta en este tour de force, el violinista Dmitri Makhtin y el violonchelista Alexey Stadler participaron el 2 de octubre en el arranque de las Matinées de Miramon, junto con la pianista Julia Siciliano, para extender este maratón musical al repertorio de cámara, y repiten este sábado 9 de octubre (11:00) en la sede de Miramon de la orquesta con distinto programa. En este caso, el trío abordará un repertorio del compositor alemán que incluye su Sonata para violonchelo nº1, la Sonata para violín nº3 y el Trío con piano nº3.

Euskadiko Orkestrak Johannes Brahmsi eskainitako jai handi batekin hasi du 21-22 Kontzertu Denboraldia. Egun hauetan konpositore alemaniarraren errepertorio sinfoniko zabala eskaintzen ari da bere ohiko lau hiriburuetan. Tour de force horretan Euskadiko Orkestra lagundu duten Dmitri Makhtin biolinjolea eta Alexey Stadler biolontxelojolea urriaren 2an izan ziren Miramongo Matinéeen hasieran, Julia Siciliano pianojolearekin batera, musika-maratoi hau ganbera-errepertoriora ere zabaltzeko asmoarekin, eta urriaren 9an (11:00) berriz datoz orkestraren Miramongo egoitzara programa ezberdin batekin. Kasu honetan, hirukoteak egile alemaniarraren honako errepertorioa jorratuko du: Biolontxelorako 1. Sonata, Biolinerako 3. Sonata eta Pianodun 3. Trioa.

Biolontxeloarentzako 1. sonata Brahmsek argitaratutako lehen duo-sonata da. Lehen bi mugimenduak oso dotoreak dira, eta azken mugimenduak Beethoven eta Bachekiko miresmena erakusten du. Beethovenen ondorengo lan asko bezala, Brahmsek sonata hau fuga batekin amaitzea erabaki zuen, non bere maisutasun kontrapuntistiko eta melodikoa aldi berean erakutsi zuen.

Brahmsen Biolinerako 3. sonata da idatzi zituen hiru sonatetatik bereziena. Lau (ez hiru) mugimendu dituen bakarra da, eta beste biek baino intentsitate handiagoa du, horiek lasaiagoak eta nostalgikoagoak baitira.

Azkenik, 3. Pianodun Trioa hain da trinkoa, ezen bere lehen trioaren iraupenaren ia erdia baitu. Clara Schumannek, Brahmsen lagunak, lan hau maite zuen: "Johannesen beste ezein lanek ez nau horrela garraiatu; bigarren mugimenduaren jarioa zeharo samurra da, zoragarriki poetikoa". Trioa Beethovenen 5. Sinfoniako 4 noten motibo ospetsua gogorarazten duen adierazpen dramatiko batekin hasten da. Bosgarrena bezala, trio hau ere arranditsu amaitzen da Do maiorrean.

Denbora luzez sarrerarik saldu ezin izan ostean, edukierei buruzko neurrien lasaitzearekin, berriz ere salgai jarri dira sarrera solteak (10€) Miramongo Matinéetarako. Antolakuntza-arrazoiengatik larunbat honetarako Matinéerako sarrerak euskadikoorkestra.eus-en eta Kursaaleko leihatilan bakarrik eros ahal izango dira, ez ordea egoitzan kontzertu-egunean.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko dio kontzertua ikustera doazen abonatuei. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Astelehena 04 Urria, 2021

Euskadiko Orkestrak Tom Borrow pianojolea hartuko du 'Brahms Fest'-en baitan

Euskadiko Orkestrak Tom Borrow pianojolea hartuko du 'Brahms Fest'-en baitan

Dmitri Makhtin biolinjolearekin eta Alexey Stadler biolontxelojolearekin batera ohiko lau hiriburuetan bost kontzertu eman ostean, Euskadiko Orkestrak beste hainbeste kontzertu eskainiko ditu urriaren 5etik 13ra, Johannes Brahms konpositore alemaniar ospetsuari eskainita, oraingoan Tom Borrowrekin batera, 21 urterekin nazioartean garrantzi handia hartu duen pianojole gaztea.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Irailaren 27an ekin zion Euskadiko Orkestrak Iruñean 'Brahms Fest' programari, Johannes Brahms musikagile alemaniar handiari eskainitako jaiari. Ordutik, Euskadiko Orkestra maratoi hau osatzen duten hamar kontzertuetako lehen bostetan, Robert Treviñoren gidaritzapean, Dmitri Makhtin biolinista eta Alexey Stadler biolontxelojolea izan ditu lagun Brahmsen Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitzaren interpretazioan. Orkestrak bere 1. eta 2. sinfoniak ere interpretatu ditu hitzordu hauetan.

Jaialdiaren erdialdera iritsita, Euskadiko Orkestrak 'Brahms Fest' jaialdiaren bigarren kontzertu-blokeari ekingo dio orain, eta Tom Borrow pianojole israeldarra hartuko du lehen aldiz, Pianorako 1. eta 2. kontzertuak interpretatzeaz arduratuko dena. Kontzertu horietan, orkestrak Brahmsen sinfonien integrala biribilduko du, Hirugarren eta Laugarrenarekin.

21 urterekin, Borrow (Tel Aviv, 2000) pianoaren nazioarteko bakarlari handien artean lekua egiten ari da. International Piano argitalpen ospetsuaren arabera, Borrow 'hurrengo urteetan jarraitu beharrekoa den pertsona baten definizio perfektua da'. Borrow bere jatorrizko herrialdeko orkestra handiekin estreinatu da, eta dagoeneko nazioarteko beste orkestra ospetsu batzuekin kolaboratzen ere ari da. Hurrengo konpromisoak Royal Philharmonic Orchestra, Londresko Filarmonika, Txekiar Filarmonika eta New Jersey eta Sao Pauloko Sinfonikoak hartzen ditu barne.

 

 

Bost kontzertu 'Brahms Fest'-en bigarren zatian

 

3. programa

4. programa

Pianorako 2. Kontzertua

3. Sinfonia

Pianorako 1. Kontzertua

4. Sinfonia

  • Urriak 5 (19:30): Principal, Gasteiz. 3. Programa
  • Urriak 6 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 3. Programa
  • Urriak 8 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
  • Urriak 11 (19:30): Baluarte, Iruña. 4. Programa
  • Urriak 13 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa

 

 

Johannes Brahms, XIX. mendeko ezinbesteko konpositorea

 

Brahms adeitsua, gustu xume eta sentimendu handiko gizona zen, burges txiki onbera, eta Beethoven, Berlioz edota Liszt gaztearen muturreko pasioekin alderatuta, bizitzaren aurrean jarrera erabat ezberdina zuen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko musika-obra bikainenetako batzuk sortu zituen. Nabarmentzekoak dira bere lau sinfoniak, ezinbestekoak munduko orkestra guztietan.

Brahmsen musika hautatu zuen Robert Treviñok titular gisa gure orkestran egin zuen lehenengo kontzertuan, eta Brahms oraindik ere indarrean dagoela erakutsiko du Brahms Fest jaialdi honetan. Nazioartean sona handi duten hiru solista gonbidatu ditu abagune honetarako: Dmitri Makhtin biolinjolea, Alexey Stadler biolontxelojolea eta Tom Borrow pianojolea.

Brahms Fest-en programari buruzko informazio gehiago hemen.

 

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 eta 35 euro artean, euskadikoorkestra.eus webgunean, eta baita auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan ere.

Gure orkestrako abonatuei, ikasleei, 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei, langabetuei eta beste kolektibo batzuei (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziak aplikatuko zaizkie sarrerak erostean. Horrez gain, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan, beti ere eserlekuak libre badaude.

Ostirala 01 Urria, 2021

Salgai dago ‘Americascapes’, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin egindako bigarren grabazioa

Salgai dago ‘Americascapes’, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin egindako bigarren grabazioa

Gaurtik aurrera, urriak 1, salgai dago plataforma digitaletan eta merkataritza-establezimendu ugaritan Ondine diskoetxeak editatutako ‘Americascapes’ diskoa. Robert Treviñoren zuzendaritzapean, erregistro diskografiko berri honek oso ezagunak ez diren lau egile amerikar ditu ardatz —Loeffler, Ruggles, Hanson eta Cowell—.

Americascapes grabazioko lau konpositore amerikarrek ospe handiko musika idatzi zuten, baina horietako batek ere ez zuen ‘arrakasta’ handi bat izan, Bernstein, Gershwin edo Coplandek bezala. Gutxi ezagutzen diren lanak dira, zirkuitu handietatik urruntzen den errepertorioa, eta Euskadiko Orkestrak Robert Treviño titular estatubatuarraren agindupean grabatu ditu.

Adituek diotenez, Charles Martin Loeffler, Henry Cowell, Carl Ruggles eta Howard Hanson egileen musika album berean aurkitzea oso ezohikoa bada ere, Treviñok egokitzat jo du errepertorio berri hau biltzea. Bere esplorazioa oso urrutira eraman du eta Hansonen pieza bat aurkitu du, Before the Dawn, mende bat itxaron behar izan duena bere errekonozimendu eta lehen mundu mailako grabaziorako. Aipatzekoa da, baita ere, Charles Martin Loefflerren La Mort de Tintagiles obran viola d’amore instrumentuak duen bakarlari-papera, Delphine Dupuy orkestrako solistak bere gain hartu duena.

Obren zerrenda:

  1. Before the Dawn (Howard Hanson). Lehen grabazioa mundu mailan.
  2. La Mort de Tintagiles  (Charles Martin Loeffler). Solista: Delphine Dupuy.
  3. Orkestrarako bariazioak (Henry Cowell).
  4. Evocations (Carl Ruggles).

 

 

Non eskuratu disko hau

 

 

Diskoa Spotify, Apple Music, iTunes eta antzerako beste plataforma digital nagusietan eskuragai dago urriaren 1etik aurrera.

Bestalde, ale fisikoak ere jarri dira salgai merkataritza-establezimendu ugaritan.

Asteazkena 29 Iraila, 2021

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 2

Miramongo Matinéeak larunbat honetan itzuliko dira, urriak 2

Euskadiko Orkestraren ganbera-zikloak 30 denboraldi beteko ditu eta hainbat nobedaderekin dator mugarri garrantzitsu hau ospatzeko: Abonu Denboraldian parte hartzen duten nazioarteko bakarlari garrantzitsuen emanaldiak (Dmitri Makhtin, Alexey Stadler, Varvara) eta Robert Treviñoren agindupean orkestra osoarekin egindako Entsegu orokor irekia, besteak beste.

Zikloa indartsu hasiko da larunbat honetan, urriak 2, eta hurrengoan, urriak 9, orkestraren Kontzertu Denboraldia inauguratzen ari den 'Brahms Fest' ganbera-errepertoriora zabalduko baita lehen bi Matinéeetan.

Larunbat honetan, urriak 2, hasiko da Euskadiko Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeen 2021/2022 Denboraldia, hogeita hamargarrena, eta zenbaki biribil hori ospatzeko berritasunez betea dator. Ganbera-musikako ziklo hau klasikoa da asteburuko musika-eskaintzan eta Kutxa Fundazioaren laguntza du sortu zenetik.

Edizio berezi honetako plater nagusietako bat orkestraren Abonu Denboraldiko kontzertuetan parte hartuko duten bakarlarien presentzia izango da. Dmitri Makhtin biolinistak eta Alexey Stadler biolontxelojoleak Euskadiko Orkestrak 21/22 Kontzertu Denboraldiari hasiera emateko prestatu duen Brahms Jaialdiaren hedapen bat eskainiko dute lehen bi Matinéeetan (urriak 2 eta 9), Julia Siciliano pianista ondoan dutela. Kategoria horretan bertan, Varvara pianojole handia ere izango dugu otsailean errezital bat eskaintzen, sona handiko gonbidatu gisa.

Aipamen berezia merezi duten beste proposamen batzuk honako hauek dira: orkestra osoak pasa den denboraldian eskaini behar zuen Ravelen obren Entsegu orokor irekiaren berreskuratzea, eta Living Room Music Musika Gelaren ekoizpen arrakastatsua, orkestraren perkusio-sailak egokitzapen batzuekin Miramongo Matinéeetara eramango duena.

Eta, nola ez, orkestrako musikariek osatutako zenbait musika-taldek, tartean Arima Boskotea eta Auskalo Quartet, errepertorio klasikoko obrak eskainiko dizkigute, baita ganbera-musikaren altxor ezkutuagoak ere.

Hona hemen Miramongo Matinéeen Denboraldiko egutegia:

  1. Urriak 2: Dmitri Makhtin / Alexey Stadler / Julia Siciliano
  2. Urriak 9: Dmitri Makhtin / Alexey Stadler / Julia Siciliano
  3. Urriak 23: Hirusta Trio
  4. Azaroak 6: Izai Ganbera-Taldea
  5. Azaroak 27: Arima Boskotea
  6. Abenduak 11: Euskadiko Orkestra (Entsegu orokor irekia)
  7. Urtarrilak 15: Euskadiko Orkestra Quartet
  8. Urtarrilak 29: Euskadiko Orkestraren Perkusio-Saila
  9. Otsailak 12: Varvara
  10. Otsailak 26: Barrococo
  11. Martxoak 12: Minerva Laukotea
  12. Apirilak 2: Ensemble Moderne Érard
  13. Apirilak 23: Euterpe Boskotea
  14. Maiatzak 7: Kuadrilla Lagunak
  15. Maiatzak 21: Auskalo Quartet
  16. Ekainak 4: Galerna Haizeak

 

 

Brahms Fest ganbera-musikan larunbat honetako lehen Matinéean

 

Euskadiko Orkestrak Johannes Brahmsi eskainitako jai handi batekin hasi du 21-22 Kontzertu denboraldia. Irail amaieran eta urri hasieran konpositore alemaniarraren errepertorio sinfoniko zabala eskainiko du bere ohiko lau hiriburuetan. Tour de force horretan Euskadiko Orkestra lagunduko duten Dmitri Makhtin biolinjolea eta Alexey Stadler biolontxelojolea Miramongo Matinéeen hasiera honetan egongo dira, Julia Siciliano pianojolearekin batera, musika-maratoi hau bi larunbatetan zehar ganbera-errepertoriora ere zabaltzeko asmoarekin.

Lehen Matinéeari hasiera emango dion Biolinerako 2. Sonata 1886an idatzi zuen Brahmsek Suitzako Thun hirian, bertan uda pasatzen ari zen bitartean, eta une oso emankor eta oparo batean zegoenean. Bertako edertasun naturalean oinarrituta dagoen sonata honetaz gain, uda horretan beste hainbat obra ere idatzi zituen: Kontzertu bikoitza, Biolontxelorako 2. Sonata, Pianodun 3. Trioa eta Biolinerako 3. Sonata. Brahmsek Thunen Hermine Spies kontraltoa ezagutu zuen eta erabat maitemindu zen berataz; horregatik, sonata hau, maitasun-gutun bat bezala hartzen da, eta konpositoreak inoiz idatzi dituen melodia jainkotiarrenetako batzuez betea dago.

Bestalde, 1880 eta 1882 artean idatzitako eta kontzertu hau itxiko duen Pianodun 2. Trioak lau mugimendu ditu: lehenengoan, pianoa laguntzaile soil gisa hasten da eta aurrerago protagonismoa hartzen du, eta engainagarriki, obra azken kodan amaierara iristen dela dirudi; bigarrena, malenkoniatsuagoa, Brahmsek hungariar estiloarekiko zuen liluraren adibide bat da; hirugarrena bere intentsitateagatik da nabarmengarria, nahiz eta intentsitate isila izan; eta azkenak estasizko 'finale' distiratsu batera garamatza.

 

 

Abonamenduak eta sarrerak

 

Iaz bere historiako ediziorik zalantzagarriena eta zailena izan ondoren, Miramongo Matinéeen zikloak baikortasun handiagoarekin ekingo dio 21-22 Denboraldiari.

Oraindik indarrean jarraituko dute segurtasun-neurriek, hala nola musukoa nahitaez erabiltzea eta gel hidroalkoholikoarekin eskuen higienea mantentzea, baina edukiera %75era handitu da eta besaulkiak zenbakitu gabe izatera pasako dira berriz. Aurreko denboraldiarekin alderatuta, beste berrikuntzetako bat da esku-programak formatu fisikoan egongo direla berriz ere eskuragai auditoriumeko sarreran.

Edukiera-murrizketak malgututa ere, ezin izango da sarrerarik saldu Denboraldiaren hasiera honetan (eta kontrakorik esaten ez den bitartean), egungo abonatuekin aretoaren edukiera bete egiten baita. Egoera hori aldatzea espero da eta, hala bada, salgai jartzen diren sarrera solteak 10 euroko prezio bakarrean eskuratu ahal izango dira, euskadikoorkestra.eus webgunean, Kursaal Auditoriumeko leihatilan eta orkestraren Miramongo egoitzako leihatilan (kontzertuaren egunean bertan, 10:30etik aurrera).

 

 

Autobus-zerbitzua indarrean

 

Kontzertuak larunbatetan izango dira, goizeko 11:00etan, Euskadiko Orkestraren Miramongo egoitzan. Horietara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus zerbitzua eskaintzen jarraituko du Matinéetara bertaratu nahi duen ororentzat. 10:25ean abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4 zenbakitik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an.

Ostirala 24 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak Brahms Jaialdi batekin inauguratuko du Denboraldia

Euskadiko Orkestrak Brahms Jaialdi batekin inauguratuko du Denboraldia

Irailaren 27tik urriaren 13ra Euskadiko Orkestrak hamar kontzertu eskainiko ditu Iruña, Donostia, Gasteiz eta Bilbon ‘Brahms Fest’ programaren baitan, Johannes Brahms musikagile alemaniar ezagunari eskainitako musika-festa handi bat izango dena.

Sarrerak salgai daude saio guztietarako 10 eurotik 35 eurora.

Joan den Denboraldiari Schubert musikagilearen obrekin eman genion hasiera, eta Euskadiko Orkestraren aurtengo ekitaldiari, berriz, Johannes Brahms konpositoreari eskainitako festa handi batekin ekingo zaio. Orkestrak, kasu honetan, maratoi musikal bat proposatzen du, egilearen sinfoniak, Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bere bi kontzertuak barne hartuko dituena. Hori guztia Robert Treviño titularrak zuzendutako hamar hitzordutan, ohiko lau hiriburuetan, irailaren 27tik urriaren 13ra bitartean (ikus datak, orduak eta auditorioak beherago).

 

 

Johannes Brahms, XIX. mendeko ezinbesteko konpositorea

 

Brahms adeitsua, gustu xume eta sentimendu handiko gizona zen, burges txiki onbera, eta Beethoven, Berlioz edota Liszt gaztearen muturreko pasioekin alderatuta, bizitzaren aurrean jarrera erabat ezberdina zuen. Hala eta guztiz ere, XIX. mendeko musika-obra bikainenetako batzuk sortu zituen. Nabarmentzekoak dira bere lau sinfoniak, ezinbestekoak munduko orkestra guztietan.

Brahmsen musika hautatu zuen Robert Treviñok titular gisa gure orkestran egin zuen lehenengo kontzertuan, eta Brahms oraindik ere indarrean dagoela erakutsiko du Brahms Fest jaialdi honetan. Nazioartean sona handi duten hiru solista gonbidatu ditu abagune honetarako: Dmitri Makhtin biolinjolea, Alexey Stadler biolontxelojolea eta Tom Borrow pianojolea.

Brahms Fest-en programari buruzko informazio gehiago hemen.

 

 

 

Lau programa ezberdin hamar kontzertutan

 

Hiri guztietako hitzorduak batuta, orkestrak lau programa ezberdin eskainiko ditu guztira, eta nahi duten ikusleek kontzertu-maratoi oso bat egin ahal izango dute.

1. Programa

2. Programa

3. Programa

4. Programa

Biolin eta biolontxelorako kontzertua

1. Sinfonia

Biolin eta biolontxelorako kontzertua

2. Sinfonia

Pianorako 2. kontzertua

3. Sinfonia

Pianorako 3. kontzertua

4. Sinfonia

 

  • Irailak 27 (19:30): Baluarte, Iruña. 1. Programa
  • Irailak 28 (19:30): Kursaal, Donostia. 1. Programa
  • Irailak 29 (19:30): Kursaal, Donostia. 2. Programa
  • Irailak 30 (19:30): Principal, Gasteiz. 2. Programa
  • Urriak 2 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 2. Programa
  • Urriak 5 (19:30): Principal, Gasteiz. 3. Programa
  • Urriak 6 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 3. Programa
  • Urriak 8 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
  • Urriak 11 (19:30): Baluarte, Iruña. 4. Programa
  • Urriak 13 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 eta 35 euro artean, euskadikoorkestra.eus webgunean, eta baita auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan ere.

Gure orkestrako abonatuei, ikasleei, 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei, langabetuei eta beste kolektibo batzuei (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziak aplikatuko zaizkie sarrerak erostean. Horrez gain, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan, beti ere eserlekuak libre badaude.

 

 

21-22 Denboraldia

 

Erronkaz betetako Denboraldi baten hasiera

 

Duela urtebete programatutako artista eta obren berreskuratzea, musika asko eta ona deskubritzea eta euskal gizartean dugun rol garrantzitsua berrestea izango dira Kontzertu Denboraldi berri honen ardatz nagusiak.

Helburu hau bete ahal izateko, gure auditoriumetara sona handiko artista garrantzitsu ugari bertaratuko dira: Pinchas Steinberg, Pinchas Zukerman, Pietari Inkinen, Mei-Ann Chen, Varvara, Yulianna Avdeeva eta Dmitri Makhtin. Gure lurraldeko artista handiak ere izango ditugu gurean, besteak beste, Ainhoa Arteta, Asier Polo, Donostiako Orfeoia eta Iruñeko Orfeoia.

Euskal sorkuntzaren alde egiten jarraituko dugu eta Pascal Gaigne, Joël Mérah eta Teresa Catalanen obrak estreinatuko ditugu. Azken bi sorkuntza hauek Euskadiko Orkestrak enkargatutakoak dira Elkano: Mundubira musika bidelagun proiektuaren baitan, 2022ko udazkenean azken helmugara iritsiko den ekimena.

Denboraldiko mugarri garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira hasierako Brahms jaialdia, Brahmsen Requiema eta Mahlerren 2. Sinfonia bezalako obra handien presentzia (azken hau gure berpizte kolektiboa irudikatzeko) eta Zhou eta Dutilleux bezalako konpositore ez hain ezagunen musikaren deskubrimendua.

21-22 Denboraldiari buruzko informazio gehiago eta materialak hemen.

Asteazkena 22 Iraila, 2021

Sarrerak salgai Brahms Jaialdirako

Sarrerak salgai Brahms Jaialdirako

Euskadiko Orkestrak 21-22 Denboraldia inauguratuko duen 'Brahms Fest' kontzertu-programako sarreren salmenta aktibatu berri du. Irailaren 27an hasiko da, Iruñean, eta hamar hitzordu izango ditu guztira, gainerako ohiko hiriburuak ere gehituta: Donostia, Gasteiz eta Bilbo.

Robert Treviñok zuzendutako lehen programa honek Johannes Brahmsen obren maratoi bat proposatzen du: bere lau sinfoniak, biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bi kontzertuak.

Euskadiko Orkestrak erronka berriekin datorkion Denboraldiari ekiteko prestatu duen 'Brahms Fest' jaialdirako sarrera solteen salmenta dagoeneko abian dago, irailaren 27an Iruñean hasiko dena eta ondoren Donostian, Gasteizen eta Bilbon jarraituko duena.

Robert Treviñok zuzenduko duen hamar kontzertuko musika-festa handi honetan Johannes Brahmsen gaurkotasuna eta eragina defendatuko ditu. Bere lau sinfoniekin batera, XIX. mendeko musika monumentu garrantzitsuenetakotzat hartzen direnak, Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza eta pianorako bi kontzertuak ere jorratuko ditu orkestrak, bakarlari garrantzitsuak ondoan dituela: Dmitri Makhtin biolinista, Alexey Stadler biolontxelojolea eta Tom Borrow pianojolea.

 

EROSI SARRERAK HEMEN

 

 

Sarrerak salgai 10 eurotik aurrera

 

Iruñeko, Donostiako, Gasteizko eta Bilboko hamar kontzertuetarako sarrerak salgai daude dagoeneko, 10 eta 35 euro artean, euskadikoorkestra.eus webgunean, eta baita auditoriumetako leihatiletan eta webguneetan ere. Hiri guztietako hitzorduak batuta, orkestrak lau programa ezberdin eskainiko ditu guztira, eta nahi duten ikusleek kontzertu-maratoi oso bat egin ahal izango dute.

1. Programa

2. Programa

3. Programa

4. Programa

Biolin eta biolontxelorako kontzertua

1. Sinfonia

Biolin eta biolontxelorako kontzertua

2. Sinfonia

Pianorako 2. kontzertua

3. Sinfonia

Pianorako 3. kontzertua

4. Sinfonia

 

  • Irailak 27 (19:30): Baluarte, Iruña. 1. Programa
  • Irailak 28 (19:30): Kursaal, Donostia. 1. Programa
  • Irailak 29 (19:30): Kursaal, Donostia. 2. Programa
  • Irailak 30 (19:30): Principal, Gasteiz. 2. Programa
  • Urriak 2 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 2. Programa
  • Urriak 5 (19:30): Principal, Gasteiz. 3. Programa
  • Urriak 6 (19:30): Euskalduna, Bilbo. 3. Programa
  • Urriak 8 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa
  • Urriak 11 (19:30): Baluarte, Iruña. 4. Programa
  • Urriak 13 (19:30): Kursaal, Donostia. 4. Programa

 

 

Tarifa bereziak eta Azken ordu gaztea

 

Gure orkestrako abonatuei, ikasleei, 30 urtetik beherakoei, 65 urtetik gorakoei, langabetuei eta beste kolektibo batzuei (Artium, Kursaal Eszena…) tarifa bereziak aplikatuko zaizkie sarrerak erostean.

Horrez gain, 30 urtetik beherako lagunek aukera izango dute gune guztietako sarrerak 10 eurotan erosteko, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago dagokion aretoko leihatilan, beti ere eserlekuak libre badaude.

 

 

Noiz jarriko dira 21-22 Denboraldiko gainontzeko programen sarrerak salgai?

 

Covid-19 pandemiaren aurkako neurrien arabera, 21/22 Denboraldiko sarrera solteak kontzertu-egunak hurreratu ahala jarriko dira salgai. Informazio eguneratua euskadikoorkestra.eus webgunean.

Asteartea 14 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bost kontzertu eskainiko dituzte urriaren 20tik azaroaren 5era

Euskadiko Orkestrak eta Kalakanek bost kontzertu eskainiko dituzte urriaren 20tik azaroaren 5era

Iruñean, Gasteizen, Bilbon, Donibane Lohizunen eta Donostian kontzertu banatan aurkeztuko dute elkarrekin bi euskal taldeek Elkar diskoetxepean argitaratuko den eta euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa. Dagoeneko salgai daude kontzertu guztietarako sarrerak 10 eurotik 26 eurora bitarteko prezioan.

Proiektu hau ohiko errepertorioetatik kanpoko musika-ekoizpena bideratzeko Euskadiko Orkestraren ‘KlasikAT’ egitasmoaren baitan aurkezten da.

 

Apiril amaieran Miramonen lehen entseguak egiten hasi zirela iragarri zenetik, grabazioaren fase guztiak bete dituzte eta dagoeneko prest daude Euskadiko Orkestra eta Kalakan euskal tradizioko hamabi kanta barne hartzen dituen diskoa argitaratu eta ezagutzera emateko. Elkar diskoetxearen zigilupean kaleratuko da lana urrian, eta zuzenean aurkeztuko dute Euskal Herrian barrena bost kontzertutan: urriaren 20an Iruñeko Baluarte Auditoriumean (19:30); urriaren 21ean Gasteizko Principal Antzokian (19:30); urriaren 22an Bilboko Arriaga Antzokian (19:30); urriaren 23an Donibane Lohizuneko Jai Alaien (20:00); eta azaroaren 5ean Donostiako Kursaal Auditoriumean (19:30).

Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude 10 eta 26 euro bitartean euskadikoorkestra.eus webgunean, baita aretoen webgune eta leihatiletan ere.

 

 

Euskal musika tradizionala oinarri duen proiektua

 

Kalakan eta Euskadiko Orkestraren arteko elkarlan honen muina euskal musika tradizionala da. Urte luzeetan Kalakan taldeak euskal folklorea berritzen egin duen saiakera mundu klasikoarekin uztartzea da proiektuaren helburu nagusia.

Hirukoteak argitaratu dituen hainbat kanta orkestraren mintzairara ekarri ditu Jagoba Astiazaran konpositoreak, tartean, euskal kantagintzan aski ezagun diren Iruten ari nuzu edo Kantuz. Kalakan taldeak erabili ohi dituen hainbat instrumentu tradizionalek ere presentzia nabarmena dute, txalaparta, txirula edo alboka esaterako, zeintzuk beste instrumentuekin batera orkestran txertatu diren.

Horretaz guztiaz gain, Xalbador eta Bilintx bertsolarien hainbat hitz jaso dira, propio proiektu honetarako sortu diren pieza batzuetan, baita Mikel Laboa eta Joxean Artzeren Txoria txori kantaren bertsio guztiz ezberdin bat ere.

 

 

Diskoko kantak

 

  1. KLKN (Kalakan). Erabateko estreinaldia.
  2. Andria alargune (Herrikoia / Kalakan)
  3. Iruten ari nuzu (Herrikoia)
  4. Rebeleon (Herrikoia / Kalakan)
  5. Loriak udan (Herrikoia / Bilintxen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  6. Bereterretxeren Kantoria (Herrikoia / Kalakan)
  7. Ikusten duzu goizean (Herrikoia /Jean-Baptiste Elissambururen hitzak). Erabateko estreinaldia.
  8. Montebideoko berriak (Herrikoia / Kalakan)
  9. Egun bakea zutaz (Herrikoia / Xalbadorren hitzak). Erabateko estreinaldia.
  10. Txoria Txori (Mikel Laboa / Joxean Artze)
  11. Belatzarenak (Kalakan)
  12. Kantuz / Sagarra jo (Herrikoia / Kalakan)

 

Kontzertuetan diskoko kanta hauek interpretatzeaz gain, beste hainbat sorpresa ere eskainiko dituzte Kalakanek eta Euskadiko Orkestrak.

 

 

Kontzertuak

 

  • Urriak 20, asteazkena (19:30), Iruña, Baluarte.
  • Urriak 21, osteguna (19:30), Gasteiz, Principal.
  • Urriak 22, ostirala (19:30), Bilbo, Arriaga.
  • Urriak 23, larunbata (20:00), Donibane Lohizune, Jai Alai.
  • Azaroak 5, ostirala (19:30), Donostia, Kursaal.

 

 

Prezioak

 

  • Iruña: 18<25€
  • Gasteiz: 18<25€
  • Bilbo: 10<25€
  • Donibane Lohizune: 10<26€
  • Donostia: 18<25€

Aipatutako prezioen gainean Euskadiko Orkestraren abonatuek %25erainoko deskontua izango dute kontzertuen sarreretan, Donibane Lohizunen izan ezik.

 

 

KlasikAT: Kalakanen jauzia esparru sinfonikora

 

Diskoa eta aurkezpen-kontzertuak barne hartzen dituen proiektu honetan Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayek osatzen duten hirukoteak esparru sinfonikora jauzi egin du Euskadiko Orkestraren eskutik eta Juanjo Oconen zuzendaritzapean. Grabazioa osatzen duten euskal tradizioko hamabi kanten orkestrarako moldaketak Jagoba Astiazaranek egin ditu.

Proiektu hau orkestrak hainbat urtez abian izan duen KlasikAT ekimenaren baitan kokatzen da. Duela bi hamarkada baino gehiagotik egitasmo honen bidez Euskadiko Orkestrak apustu irmoa egin du ohiko errepertorioetatik haratago doazen beste generotako musika-ekoizpenaren alde. Besteak beste, esparru sinfonikokoak ez diren honako artistekin egin du lan orkestrak: Benito Lertxundi, Golden Apple Quartet, Michel Camilo, Emilio Aragón, Kepa Junkera, Mike Oldfield, Ken Zazpi, Dr. Deseo, Zea Mays, Huntza eta Izaro.

Osteguna 09 Iraila, 2021

Euskadiko Orkestrak ‘Americascapes’ aurkezten du, Robert Treviñoren zuzendaritzapean eta Ondine diskoetxearekin egindako bigarren grabazioa

'Americascapes' diskoaren azaleko irudia
'Americascapes' diskoaren azaleko irudia

Ondine diskoetxearen (Naxos Taldea) 'Americascapes' diskoaren nazioarteko argitalpenari ekin zaio aste honetan. Robert Treviñoren zuzendaritzapean, erregistro diskografiko berri honek oso ezagunak ez diren lau egile amerikar ditu ardatz —Loeffler, Ruggles, Hanson eta Cowell— eta urriaren 1etik aurrera egongo da salgai.

Serie honetako lehen grabazioak Maurice Ravelen obra sinfonikoak hartu zituen barne eta nazioarteko hedabide espezializatuetan harrera bikaina izaten ari da.

Americascapes grabazioko lau konpositore amerikarrek ospe handiko musika idatzi zuten, baina horietako batek ere ez zuen ‘arrakasta’ handi bat izan, Bernstein, Gershwin edo Coplandek bezala. Gutxi ezagutzen diren lanak dira, zirkuitu handietatik urruntzen den errepertorioa, eta Euskadiko Orkestrak Robert Treviño titular estatubatuarraren agindupean grabatu ditu.

Adituek diotenez, Charles Martin Loeffler, Henry Cowell, Carl Ruggles eta Howard Hanson egileen musika album berean aurkitzea oso ezohikoa bada ere, Treviñok egokitzat jo du errepertorio berri hau biltzea. Bere esplorazioa oso urrutira eraman du eta Hansonen pieza bat aurkitu du, Before the Dawn, mende bat itxaron behar izan duena bere errekonozimendu eta lehen mundu mailako grabaziorako. Aipatzekoa da, baita ere, Charles Martin Loefflerren La Mort de Tintagiles obran viola d’amore instrumentuak duen bakarlari-papera, Delphine Dupuy orkestrako solistak bere gain hartu duena.

 

 

Robert Treviño: “Proiektu zoragarria da hau”

 

Treviñoren hitzetan: "Proiektu zoragarria da hau. Denbora asko behar izan genuen lau lan egokiak aukeratzeko. Musika estatubatuarraren kalitate bikaineko erreferentzia-puntuak aurkitu nahi nituen, Loefflerren tapiz epikotik eta Rugglesen distiratik hasi eta Hansonen aurkikuntza zoragarri edo Cowellen asmakuntza txundigarrietaraino. Eta beti konpositore estatubatuarrek Europatik jaso duten eraginari buruz hitz egiteko joera dugun bitartean, kontrako norabidean Atlantikotik haratago eragina izan duten lau figura estatubatuar ditugu hemen. Eta lan horietako bakoitzean sorkuntza- eta berrikuntza-zentzu hori entzun dezakezu. Zalantzarik gabe, lau pieza hauek benetan ederrak dira, eta belarri gehiagotara iritsi beharko lukete".

Grabatutako obrak:

  1. La Mort de Tintagiles  (Charles Martin Loeffler). Solista: Delphine Dupuy.
  2. Evocations (Carl Ruggles).
  3. Before the Dawn (Howard Hanson). Lehen grabazioa mundu mailan.
  4. Orkestrarako bariazioak (Henry Cowell).

 

 

Non eskuratu diskoa urriaren 1etik aurrera

 

Diskoa Spotify, Apple Music, iTunes eta antzerako beste plataforma digital nagusietan egongo da eskuragai urriaren 1etik aurrera.

Bestalde, ale fisikoak ere jarri dira salgai merkataritza-establezimendu ugaritan.

 

 

Ondine

 

Ondine Finlandiako diskoetxea da, eta datozen urteetarako grabazio-akordioa du Treviñok. Naxos taldearen parte den zigilu hau munduko diskoetxe independente prestigiotsuenetakoa da eta sarri egin ditu grabazioak Christoph Eschenbach, Vladimir Ashkenazy, Esa-Pekka Salonen eta Hannu Lintu bezalako zuzendari garrantzitsuekin. “Ondinek soinez soin lan egiteko aukera eskaintzen duten artistak baino ez ditu hautatzen”, dio diskoetxearen zuzendari fundatzaile Reijo Kiilunen-ek, “Artista gutxi batzuk bakarrik aukeratzen ditugu, ohiko errepertorioaren interpretazio ameslari eta irudimentsuak egiteko gaitasuna dutenak, baita obra musikal ezezagunagoak publiko aurrean ezagutzera emateko gogamen abenturazalea dutenak ere”.

Americascapesekin batera doan liburuxkak Pulitzer saria irabazi zuen Tim Page kazetariaren saiakera bat eta Treviñoren ohar pertsonal bat biltzen ditu.

 

 

‘Ravel’ diskoaren harrera bikaina

 

Euskadiko Orkestrak eta Robert Treviñok Ondinerako egindako aurreko diskoari harrera ona egin dio nazioarteko kritikak. Radio France, ABC Classic FM, Record Geijutsu eta Limelight bezalako argitalpen eta hedabideetan 'Asteko disko nabarmena' bezalako erreferentziak daude, baita kritika bikainak ere Gramophone, BBC Music Magazine eta beste argitalpen entzutetsu askotan. Duela gutxi, Classica Frantziako aldizkari nagusiaren hilabete honetako edizioak bost izarrekin saritu du albuma eta honako hau dio: "Treviño, 37 urterekin, goranzko bidean dagoen izar bat bezala aurkezten da. Ravelen hautaketa hau konpositore ziburutarraren espezialista handien ondoan koka daiteke. Euskadiko Orkestra kalitate handikoa da, tonu sendo baina finarekin, eta ezin hobeto sintonizatuta dauden musikariekin".

Orriak